EPISODE · Nov 16, 2013
Raymond Carver: Mandatua
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
Gaur errealismo zikinaren ordezkaritzat ezaguna den Raymond Carver idazle estatubatuarraren ipuin bat dakargu. Hala ere, ipuin honetan ez dugu aurkitzen haren ezaugarri izan ohi den minimalismoa. Ipuin berezia da «Mandatua» Raymond Carverren literaturan. Bertan, Anton Txekhoven azken egunen eta heriotzaren kontaketa egiten du, narrazio maila desberdinak konbinaturik, omenaldi jostari eta xamurra eginez bere maisutzat aitortzen zuen idazle errusiarrari. Dokumentazio lanean oinarritua ei den kontakizun biografikotik abiaturik, pixkanaka lupa hurbildu eta gertaeren lekuko diren pertsonaien hemen eta orainaren narrazio errealistago, gertuagoko, zuzenekora igarotzen da. Bizitzan ohi den bezala, errealitate gordineko detaile nimiño eta arruntak, lurrera jausitako txanpan botilaren kortxoa adibidez, nagusitzen dira egoerarik transzendentalenetan. Edonon dago errealitatea, baina edonon daude, halaber, narrazioak. Historia fikzionatua eta errealitatearen ilusioa: horra hor ipuin honek planteatzen dizkigun bi kontzeptu mamitsu.
Embed this episode
NOW PLAYING
Raymond Carver: Mandatua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.