Raymond Queneau: Estilo ariketak episode artwork

EPISODE · Nov 12, 2012

Raymond Queneau: Estilo ariketak

from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa

Egun batean Xerezadek postontzia zabaldu eta igel berde bat aurkitu zuen bertan, ahoan paketetxo bat zuela. Igelari ez zion musurik eman, printze bihurtuko ote zen beldurrez, baina eskuan jaso zuen eta kontu handiz atera zion paketea ahotik. Igelak salto egin zion lepo gainera, eta Xerezade, sustotxoa hartuta saltoagatik baina jakinguraz beterik, begira-begira geratu zitzaion esku artean zeukan kutxari. Bidaltzailearen izena jartzeko tokian X.O. hizki misteriotsuak baino ez ziren ageri. “Hugs and kisses?” pentsatu zuen. “Ez da seinale txarra”. Esku dardartiez, Xerezadek papera urratu eta hara, zer egongo barruan eta Raymond Queneau-ren Estilo ariketak liburuko zenbait pasarterekin egindako grabazioa!! Eta nola gutiziak konpainian dastatzen diren ondoen, eta Xerezadek zuena beste inorena (tira, ia-ia) baino estimatuago duen, hementxe dauzkazue gaur, Xerezaderen Artxiboan, Raymond Queneauren estilo ariketetako batzuk, esatari fin-finek irakurriak: eguneroko bizitzako gertaera hutsal bat, hainbat modutara kontatua, hainbat estilotan. Parodia, esperimentalismoa, hizkuntzaren baliabideez egindako jolas literatura. Batzuek uste omen zuten ariketok ezin zirela frantsesetik beste hizkuntza batzuetara itzuli. Ba, Xabier Olarra itzultzaileak ederki asko borogatu zien enganatu zirela.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Nov 12, 2012

Embed this episode

NOW PLAYING

Raymond Queneau: Estilo ariketak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

When was this Xerezaderen Artxiboa episode published?

This episode was published on November 12, 2012.

Can I download this Xerezaderen Artxiboa episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!