EPISODE · Jun 21, 2019 · 1H 5M
S1-E13 - Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna
from ZuZeuko Bipareta
Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute. Lehen pareta: Aitzole Araneta Sexologoa izateaz gainera Podemoseko LGTBI arduraduna da estatu mailan, eta Donostiako alkategaia izan da pasa den hauteskundeetan. LGTBI harrotasunaren egunaren ingurumarietan gaudela probestuta berarekin hitz egin dugu mugimendu honen inguruan eta etorkizunera begirako erronkez. Bigarren pareta: Argiako kazetari Lander Arbelaitz buru belarri aritu da azken asteetan astekariak argitaratzen duen Larrun gehigarria ontzen. Kazetaritza burujabetza du hizpide argitalpenak, kontzeptu berria bezain beharrezkoa. Prentsaren egungo egoeraz mintzatuko gara Arbelaitzekin, oinarrizko eskubideez, ofizioaren prekarietateaz eta abar luzea. Igo bolumena!
Embed this episode
What this episode covers
LGTBI mugimenduaz Aitzole Aranetarekin eta kazetaritza burujabetzaz Lander Arbelaitzekin!
NOW PLAYING
S1-E13 - Bipareta: LGTBI power eta kazetaritza burujabetasuna
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.