EPISODE · Jan 9, 2022 · 12 MIN
Tere Irastorza: ''Mundua betetzen zenuten'' maite direnen galeraz
from Astelehen poetikoak - Josu Goikoetxea
Galerari buruz aritu zaigu Josu Goiko Astelehen poetikoak podcastean. Maite ditugun haiek hiltzean, gertatzen zaigun galera sentimenduaz, hutsune handiaz eta hustasun horretatik, zaurituta, baina bizirik atera beharraz. Idazle asko dira poema liburuak idatzi dituztenak. Kasu asko daude. Badira poesiara noizean behin itzultzen diren idazleak ere. Baina oso gutxi dira poesia soilik edo batez ere jorratzen duten idazleak. Eta horiei deituko diegu poetak. Horien artean nabarmentzen da Bergarako Idazle Eskolako zuzendari den Tere Irastortza. Duela berrogeita bi urte idatzi zuen lehen liburua Irastortzak eta geroztik beste bederatzi poema liburu idatzi ditu, ia denak Pamiela argitaletxearekin kaleratutakoak. Azkena 2015ekoa "Mundua betetzen zenuten" . Hurkoaren, maitearen, senidearen heriotzak uzten duen hustasun sentimenduarekin. "Zulo beltza den sabeleko korapilo horrekin goizero esnatu beharra". Doluaz eta hura atzean utzi beharraz. Hildakoei eskari bat egiten die Irastorzak Josu Goikok aukeratutako bigarren olerkian eta "Amaierarako beste poema bat, adibidez" Agur esateak eskatzen duen esfortzua bilduz. Olerkien baltsamoaz mintzo da Josu Goiko podcastean.
Embed this episode
NOW PLAYING
Tere Irastorza: ''Mundua betetzen zenuten'' maite direnen galeraz
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.