EPISODE · Aug 19, 2026 · 0 MIN
'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
from Jokoan · host Ramon Basaldua
Deustura osterea egin dogu asteon Jokoan irratsaioan. Izan be, Tomatera ontzia KAE-1 ligako liderra da, estropada biren faltan. Beraz, oso bideratuta dauka Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatzeko txartela traineru bizkaitarrak. Horren harira, Aitor Altzibar, Deustu Arraun Taldeko entrenatzaileagaz berba egiteko aukerea izan dogu. Altzibar oso pozik agertu jaku orain arte lortutako emaitzekaz eta autortu deusku ez ebala espero hain goian egotea denporaldi hasieran. Izan be, Deustuk 159 puntu eskuratu ditu dagoeneko aurtengo denporaldian. Halanda be, lehia oso estua dauka Zarauzko Enbatagaz. Zarautzek 157 puntu ditu, Deustuk baino puntu bi gitxiago bakarrik. Pasa dan zapatuko estropadan, bigarren amaitu eban Deustuk Castro-Urdialesen, Zarautzen atzetik 11 segundora. Datorren astegoienari begira, Zarautzen izango da KAE-1 liga zapatuan eta Bilbon hurrengo egunean. Esan dogun lez, KAE-1 ligara igoteko playoffa jokatuko dau Deustu Arraun Taldeak, ezusteko erraldoirik egon ezean. Litekeena da Zarautz eta Cabo egotea aurkarien artean. Beste plaza biak argitzeke dagoz. Eusko Label Ligan Ares eta Chapela azken postua ekidin eta playoffa jokatzeko burrukan murgilduta dagoz. Azken plazari jagokonez, puntu bakarreko aldea dago Tiran eta Samertolameuren artean Galiziako ligan Tiranen alde. Beraz, oso fin ibili beharko da traineru bizkaitarra datorren denporaldian arraunaren elitearen parte izateko: "Beste pausu bat emon behar dogu igoteko aukerak izateko".
Embed this episode
NOW PLAYING
'Tomatera'-k Eusko Label Ligara igoteko playoffa jokatuko dau ezustekorik egon ezean
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.