EPISODE · Dec 10, 2012
Virginia Woolf: Etxeko aingerua
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
Woolf andreak, saiakera honetan aitortzen digunez, hilketa estonagarri bat egin zuen bere esku atzamar luze, dotore eta modernista horiekin… zer eta Etxeko Aingerua akabatzea!!! Aingeruarekin kontuak garbitzen amaitu zuenerako, luma zuri pare bat baino ez omen ziren geratu Woolf andrearen gela propioan, dantzan airez aire, udazkeneko orbelen antzo. Baina, ai, borreroak nola, Etxeko Aingeruak ere milaka aurpegi ditu, eta tokietan eta aroetan barrena iraun dezakeela entzun dugu. Emakumea, begiratu atzera, entzun arretaz: ez duzu hegal baten astindu hotsa entzuten, gona fin baten firrista alfonbra gainean..? Irudia: “Ikusmena”, Annie Louisa Synnerton (1895)
Embed this episode
NOW PLAYING
Virginia Woolf: Etxeko aingerua
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.