Episodes
-
Pello Zubiria: "Hor ibili behar du kazetariak, alarmismoaren eta alarma jotzearen artean”
ARGIA astekariko Net Hurbil saila osatzen aritu da hogei urtez Pello Zubiria, nazioarteko borroka, alternatiba, gatazka, gehiegikeria, herri-ekimen eta irakurketa mamitsuak gurera ekartzen. Kasik mila erreportaje. Paperean ez ezik, ahots bidez ere kontatu dizkigu horietako zenbait izen bereko...
-
Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko
Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru...
-
"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"
Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan...
-
Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua?
Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere,...
-
Autoktonoei begira Bolsonarok daraman politikak bidea zabaltzen die indigenista eta kazetarien hilketei
Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu...
-
Libanon minbizia baduzu, hasi diru bila botikak ordaintzeko, estatuak ez zaitu artatuko
Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka jende geratu da beharrezko...
-
Gosearen geopolitika: Ukrainako gerra da azken errematea, gosetea lehendik handitzen ari zen munduan
Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina zabaldu egin da, nahiz eta aspalditik egon...
-
Papergabeen lan-indarraren xurgapenari esker ere dabiltza aitzina banaketa plataformak
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats...
-
Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten...
-
Afrikako garraiobideen gestioaz bereizi bada ere, ‘françafrique’ izpiritua biziarazten segitzen du Bollorék
Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko...
-
Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera
Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian,...
-
Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko....
-
“Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei...?
Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek...
-
Errusiaren aurkako zigor ekonomikoak, suntsiketa masibozko beste arma berri hori
“Ukrainako gerrak lurrikara oso gogor baten gisan bere uhinekin astindu du munduko ekonomia, bereziki herrialde txiroena”, laburbildu du Nazioarteko Diru Funtsaren buru Kristalina Georgievak: “Errusia eta Ukrainari eragin die baina baita planetako gainerako 7.000 milioi jendeei”. Alabaina…
more -
Korsikaren burujabetza falta lehen lerrora
Zendu da Yvan Colonna korsikar independentista martxoaren 2an, beste preso baten partetik jasotako jipoiaren ondorioz. Presoaren heriotzak kalera atera arazi ditu korsikarrak, eta frantziako gobernuaren ardura galdegiteaz gain, konpondu gabeko arazo politikoa Parisen agendan kokatzea lortu dute....
-
Ukrainako gerran esnatu da gerra nuklearraren izua, Kubako misilen krisiaren 60 urteurrenean
2022ko otsailean gerra berpiztu da Europan, herrialde baten inbasiotik harago kontinente osoa eta agian mundua sutuko lukeen gerraren beldurra. 24an Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuela jakin araztearekin batera deklaratu zuen Vladimir Putinek: “Norbaitek asmorik baldin badu guri bidea…
more -
Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak
Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak...
-
Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino
Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa...
-
"Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik
1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak...
-
‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko
Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen...
-
COVID-19ak frenatu du mundu osoko ekonomien hazkundea, ez ordea arma saltzaile handiena
Konfinamenduak, hornidura kateetako etenak, kontsumitzaileen etsipena... COVID-19ak muturreko galantak eman dizkie munduko ekonomia guztiei. Sektore batek, alabaina, immunitatea eduki du pandemiaren erdian: armagintzak. Gobernuek sendo segitu baitute inbertitzen gerrarako prestakizunetan....
-
Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude
Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari...
-
Nuklearra trantsizio ekologikorako aktibitateen artean kokatu du Bruselak, lobbyen presio pean makurtuz
Klima larrialdiari aurre egiteko finantzamendu publiko zein pribatuak sektore kutsakor hauetara bideratzeko bidea irekitzen duen erabaki politiko garrantzitsua da Europar Batzordearena: nuklearrari eta gas naturalari etiketa berdea jartzea. Aldaketarik ez dutenez nahi, gisa horretako maniobrak...
-
Hemen dator ‘Tren Maya’, Mexikoko gobernuaren eta herri mugimenduen arteko talka handia dakarrela
Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean ‘Tren Maya’ famatua. Latino Amerikako ezkerraren itxaropen handitzat aurkeztu zen Lopez Obrador edozer egiteko prest dago trenbide berria amaierara eramateko Pello...
-
600 heriotza ordainduz, Indiako baserritarrek irabazi dute neoliberalismoaren aurkako 2021eko greba handiena
Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta sufrikario askoren...
-
Txori Urdinak liburuari buruzko podcasta
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik,...
-
Nekazariekin batera zaindu lurzoru naturala, CO2 biltegi handiena eta biodibertsitate altxorra
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza iraunkorrak eta lurzoruaren...
-
Puntako teknologien erreinu dira etorkinentzako Europak ireki kanpamentu “modernoak”
Greziako Samos uhartean ireki dute etorkinetzako kanpamentu berria, Europar Batasuneko eta Greziako Gobernuko ordezkarien txalo eta laudorio artean. Gisa horretako beste lau eraikitzekoak ditu Atenasek, Europar Batasunetik jasotako 276 milioi euroei esker. Etorkinen eskubideen alde dabiltzan...
-
Haizea, eguzkia, elektrika, litioa, hidrogenoa... eta orain buelta ikatzera?
Ikatzaren aroa aspaldi amaitutzat jo eta argindar berderako jauzi betean sartuak omen ginenean, argindarraren prezioak ohartarazi digu europarroi zein ataka estuan trabatuta dagoen gure sistema ekonomiko osoa: gasa urritzen biltegietan, petrolioaren prezioa gora, berriztagarriek ezin ase...
-
1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako...
-
Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek
Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz…
more -
Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da
Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka…
more -
Aukus aliantza berria: Australia arma nuklearrez horniturik, Ozeano Barean urak gero eta zakarrago
Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko…
more -
Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek
Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian...
-
Irlandako urrearen gatazka: hemen dira meategi berriak Europako lurrak harrotzen
Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klimaren aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere badakarkigu nobedadea: orain...
-
Aldaketa baino gehiago, sistemak bere horretan segitzeko aukera dakar planetaren %30 babesteak
2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan...
-
Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean
Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta ermitaren bueltan,...
-
Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz
Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen…
more -
N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk
Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala...
-
Biodibertsitatea sustatzeko mundua berriz basati uzteko ideia mito batean oinarrituta dago, diote zientzialari kritikoek
Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketa konpontzen lagundu behar luke Lurreko eremu zabalak berriro basati garatzen lagatzeak, hala defenditu du luzaz ekologiaren korronte nagusiak. Aldiz, zenbait zientzialarik aldarrikatu dute natura aberatsagoa zeneko mundu hartan gizakiak ere esku...
-
Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek
2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak…
more -
Abu Sittah zirujaua: “Gazan gaur osatu dituzun haur zaurituok hurrengo gerran berriz zaurituko dituzte”
Maiatzean, Gazan, hamaika eguneko azken guduan Israelgo armadaren bonba eta obusek 252 palestinar hil eta 1.900 zauritu dituzte. Umeak, horietako asko. Leherketetan eta etxeak gainera jausita zaurituak artatzen aritu diren medikuen artean ARGIAko irakurleek ezagutuko dute Ghassan Abu Sitta…
more -
Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan
Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz aldatzeko erabakia hautu politikotzat...
-
"Nord Stream 2" gasbidearekin Europa katramilatuta Mosku eta Washingtonen lehian
Errusiatik Alemaniaraino gasa ekarri behar duen 1.200 kilometroko hodi batean dago korapilatuta Europar Batasuna, AEB eta Errusiaren arteko harreman berez arantzatsuak bahituta. Ukrainako gerraren hotz-beroak, Alexei Navalny oposizioko politikari errusiarraren espetxeratuaren inguruko tentsioak,...
-
Itsasoa akituta dago baina biziberritu nahi du Andaluziako Conil de la Fronteran
Andaluzian Conil de la Fronterako kostaldearen 65.000 hektarea uretan arrantza mugatu nahian ari dira arrantzaleak eta ekologistak, arrainik eta urpeko landarerik gabe geratzen ari den itsasoa berpizteko baina kontra dauzkate aisialdiko arrantzan aritzen diren yate eta ontzi txikien jabeak. Plana...
-
Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Monsanto erosi zuen Bayerrek
“Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako...
-
Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da
U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta...
-
Burutu entsegu nuklearrak nekez gordeko ditu iraganeko ahanzturan Frantziak
Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Ofizialki, baldintza meteorologikoei esker...
-
Gure auto fabrika gelditu behar dugu, COVIDagatik eta Taiwanen lehortea daukatelako
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an...
-
Gauzak garbi, dio B'Tselem mugimenduak: Israelgo estatua apartheid erregimena da
B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, ozenki aldarrikatu du Israelen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Honetaz guztiaz...