Arnasa podcast artwork

PODCAST · health

Arnasa

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?

  1. 32

    #33 - Bide berriak

    Bizitza aldatzea erabakitzen dugunean ez dugu modu bortitz batean egin behar, maiz, benetako iraultzak aldaketa txikienetatik sortzen direlako.Naomi Mendizabalek aldaketa txiki horiek egiten lagunduko digu Arnasa podcastaren atal honetan. Prest?

  2. 31

    #32 - Atsedena

    Gorputzak dauka erantzuna burua baino lehen, nahiz eta askotan guk ez dugun esaten digun hori entzuten. Horrexegatik behar dugu atsedena, keinu txikiekin lortzen dugun atsedena.Naomi Mendizabalek Arnasa podcastarekin atsedena geureganatzen lagunduko digu.Prest arnasa hartzeko?

  3. 30

    #31 - Iragankortasuna

    Gauzak barruan mantendu nahi izatea normala da, pozten gaituena eta minzen gaituena era bai, baina betirako iraun dezakete gure barnean?Arnasa bezala joan eta etortzen da. Horrexegatik, gaurkoan Naomi Mendizabalekin batera airea hartu eta botatzen dugun bitartean barruan dugun hori ere askatuko dugu bizitza den bezalakoa sentitzeko. Prest?

  4. 29

    #30 - Bizitzea

    Bizitzea ez da bakarrik egotea

  5. 28

    #29 - Ausardia

    Nola eramaten gaitu bizitzak? Gure barneko zein kanpoko mugimenduek? Zer da sentitzen dudan hori?Gaurkoan, Arnasa podcastean horren bila joango gara, sentitzen dugun horren bila.

  6. 27

    #28 - Transformazioa

    Batzuetan, bizitzak gelditzeko esaten digu. Une horri kasu egiten badiogu gauzak aldatzen hasten direla antzeman dezakegu, eta gauzekin batera guk ere eraldaketa bat izaten dugu.

  7. 26

    #27 - Umiltasuna

    Umiltasuna askotan ahultasunarekin nahastu izan da, baina umiltasuna indartsua izatea da. Ez dakigula onartzea ikasteko aukerak handitzen dituelako eta modu horretan aberastu egiten gara.Gaurkoan Naomi Mendizabalek Arnasa podcastean horrekin lagunduko digu, umiltasunetik ikasten.

  8. 25

    #26 - Dagokiguna dator

    Gauzak horrela gertatu badira, zerbaitengatik izango da. Bizitzak logika propioa duela pentsatzen dugu askotan, baina zein da gure papera? Nola egin aurre etortzen den horri? Konfiantzan dago gakoa, gertatzen denarekin egoteko gai izateko konfiantza.Gaurkoan horrekin lagunduko digu Naomi Mendizabalek: konfiantza garatzen.#Arnasa

  9. 24

    #25 - Berpizkundea

    Hau azken atea da, laugarren atea: berriz sortzearen arnasa.Motibazioa mantentzea izan da, agian, zailena, hasierako gogoa lau egunez jarraian mantentzea mantra abesten zenuen bitartean. Baina orain inoiz baino hobeto entzuten duzu zure arnasketa.Goazen orduan barrukoa entzutera kanpoan isiltasuna nagusitzen uzten duzun bitartean.

  10. 23

    #24 - Heriotza

    Meditazioaren hazia landatu dugu, baina egun bakar batekin lasaitasunaren hazi erein dezakegun arren, eguneroko lanak pizten du benetako aldaketa. Beraz goazen hori lortzera, goazen askatzera. Nola? Naomi Mendizabalek lagunduta eta Arnasa meditazio podcastari esker.

  11. 22

    #23 - Bizitza

    Zer da Mudra? Zer gertatzen da gure hatzak ukitzen direnean? Sentitu nola irekitzen den geure barrenerako bidea. Gure gorputzak, Arnasak eta Naomi Mendizabalek lagunduko gaituzte ibilbide hori egiten mantraren bitartez.

  12. 21

    #22 - Jaiotza

    Zeintzuk dira hasierak? Nolakoa da lehen txinparta, lehen mugimendua? Erronka handia da jatorrira joatea gure barneko bidea topatzeko, baina hori izango da gaurko erronka Arnasan. Naomi Mendizabalek lagunduko digu Satanama mantraren bitartez.

  13. 20

    #21 - Kolektiboa

    Batzuetan egunerokotasunari edo bizitzan agertzen zaizkigun beheraldiei bakarrik aurre egiten saiatzen gara, indartsuak izan behar garela pentsatzen dugulako. Baina bakarrik ezin dugu urrutiegi heldu. Gizakiok kolektiboa garelako eta kolektiboa behar dugulako.Kolektiboaren ideiari heldu dio Naomi Mendizabalek gaurko atalean. Arnasa podcastarekin meditatzeko prest?

  14. 19

    #20 - Berpiztea

    Arazoak, beldurrak, mina... Nola aurre egin? Ez da erraza laguntza eskatzea ezta gure barneko haurrarekin konektatzea ere, baina hori egiten denean berpizkuntza etortzen da eta hain zuzen, gaurko meditazio bidaian hori izango da Naomi Mendizabalen helburua: berpiztea. Arnasa egiteko prest?

  15. 18

    #19 - Batasuna

    Batzuetan bakarrik sentitzen garen arren, ez da horrela. Sentsasio hori akats bat da eta horrek gaizki sentiarazten gaitu. Horrexegatik, atal honetan Naomi Mendizabalek batasunean gaudela sentitzen lagunduko digu. Arnasaren eta meditazioaren bitartez.

  16. 17

    #18 - Konfiantza

    Naomi Mendizabalek Arnasa podcastaren bigarren denboraldiari ekin dio. Konfiantzaz beterik, hilabete hauetan bizitako aldaketak besarkatu ditu. Bidaian ikasitakoa konpartituko du orain guztiokin meditazio bidaia honetan. Prest?

  17. 16

    #17 - Oihartzuna. Integraziorako espazioa

    Denboraldiaren azken atala da hau. Aurreko hiru ataletan, isiltasuna esnatzera, arnasan ainguratzera eta egunerokoa begirada irekiarekin kontenplatzera gonbidatu digu Naomi Mendizabalek eta gaurkoan, orain arte ikasitakoarekin, izateko unea heldu da.Prest?

  18. 15

    #16 - Egunerokoa kontenplatzen

    Isiltasunean eta arnasean ainguratuta, gaurkoan, kontenplazioaren ideiara hurbilduko gara. Kontenplazioa ez da zerbait apartekoa edo mistikoa; gure inguruko gauza arruntenetan sakontasuna ikusteko gaitasuna baizik.Edozein gauza izan daiteke kontenplaziorako objektu: lore bat, kafe-kikara bat, euriaren soinua. Gakoa "begirada biluzia" da, hau da, gauzak etiketatu, epaitu edo haiei buruzko istorioak kontatu gabe behatzea. Besterik gabe, esperientzia hutsa bizitzea.

  19. 14

    #15 - Bidaia kontenplatiboa

    Gaurko atalean Naomi Mendizabalek isiltasunerantz bidaiatzea proposatzen digu, bidaia guregana egiteko gonbitea luzatzen digu. Arnasa izango da bidelaguna #15 atalean eta isiltasuna bilatu eta gozatuko dugun hori izango da.

  20. 13

    #14 - Arnasa kontzientea, oraina ainguratzen

    Arnasa, gurekin dagoen betiko aingura bat da. Ez dugu ezer egin behar arnasa hartzeko, berez gertatzen da. Baina, noizbait jabetu zara zure arnasaz? Atal honetan Naomi Mendizabalek gonbite hori egiten digu: goazen gure arnasketa propioa entzutera.

  21. 12

    #13 - Soiltasuna

    Zer da beharrezkoa? Zenbat gauza dituzu? Batzuetan gauza gutxi izatea da aberastasuna eta horretaz jabetzen lagunduko digu Naomi Mendizabalek atal honetan.Meditazio bidaiarako prest? Arnasa entzuteko prest?

  22. 11

    #12 - Adiskidetasuna

    Nola ulertzen duzu zuk adiskidetasuna? Batzuetan, axolagabetzat hartu du Naomi Mendizabalek bere burua lagunekin nahi beste denbora pasatu ez izanagatik. Zuk noizbait sentitu duzu hori? Arnasa podcastaren atal honetan laguntasuna lineala ez dela ulertzen lagunduko digu Naomik.Meditazio bidaiarako prest?Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

  23. 10

    #11 - Teseoren paradoxa

    Pertsona bera al gara gure zelula guztiak berritu baditugu?Teseoren itsasontziaren paradoxari buruz hitz egingo du Naomi Mendizabalek atal berri honetan. Arnasa den meditazio podcast honen 11. atalean.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

  24. 9

    #10 - Erresistentziak

    Zergatik egiten diogu aurka egokitzapenari? Min gehiena erresistentziak ematen du ez aldaketak eta atal honetan egokitzapenaren bidea hartzearen garrantziaz hitz egingo du Naomi Mendizabalek.Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure aldaketak onartzen ikasiko dugu.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

  25. 8

    #09 - Abandono sentsazioari buruz

    Abandono sentzazioarekin harreman txarra du Naomi Mendizabalek eta egoera horretan konfiantza geureganatzen erakutsiko digu meditazio bidaia honetan, Arnasa podcasteko 9. atalean.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

  26. 7

    #08 - Bigarren aukerei buruz

    Bigarren aukerak orainaldian daude eta ez iraganean, hori ezin baita aldatu. Iragana onartzeari buruz hitz egiten du Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure iragana onartzen ikasiko dugu.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

  27. 6

    #07 - Menpekotasunari buruz

    Menpekotasunari aurre egiteko barneko ahotsari entzuten erakutsiko digu Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan mundua ikusteko moduak birpentsatuko ditugu.

  28. 5

    #06 - Barneko unibertsoa

    Barruarekin konektatzean zerbait handiagoarekin konektatzen da: unibertsoarekin. Naomi Mendizabalek gidatutako meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure unibertsoarekin konektatzen ikasiko dugu.

  29. 4

    #05 - Errukiari buruz

    Zama emozionala arintzen lagunduko digu gaurkoan Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan maitasunak eta ulermenak epaiari lekua hartuko diote.

  30. 3

    #04 - Hitzen garrantziaz

    Pentsamenduetan eta geure buruari hitz egiten diogun moduan arreta jartzea proposatzen digu Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan hitz goxoen garrantzia azpimarratuko dugu.

  31. 2

    #03 - Ondo arnastearen garrantziaz

    Bidaiatu Naomi Mendizabalen ahotsak gidatuta. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan ondo arnastearen garrantzia azpimarratuko dugu. Baduzu tarte bat etzan eta begiak ixteko? Baduzu tartetxo bat zuretzako?

  32. 1

    #02 - Postura egokiaren bila

    Naomi Mendizabalek bigarren atal honetan meditaziorako postura egokia topatzen lagunduko digu. Etzanda edo eserita etor zaitez erlaxatzera.

  33. 0

    #01 - Meditaziora gerturatzen

    Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Lehenengo atal honetan meditaziora gerturatuko gara. Ziur bide eder bateko lehen pausua izango dela. Etorri nahi?

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?

HOSTED BY

ULUA

Frequently Asked Questions

How many episodes does Arnasa have?

Arnasa currently has 33 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Arnasa about?

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?

How often does Arnasa release new episodes?

Arnasa has 33 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Arnasa?

You can listen to Arnasa on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Arnasa?

Arnasa is created and hosted by ULUA.
URL copied to clipboard!