Skip to content
Barruan Gaude podcast artwork

PODCAST · arts

Barruan Gaude

by ZuZeu Podcast

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Publisher-supplied feed metadata · PodParley refreshed Apr 14, 2021 · Source feed

Episodes

  1. #24 - Joxe Mari Agirretxe - Irriaren militantea da

    Joxe Mari Agirretxek (Lasarte-Oria, 1964) pailazogintzari eman dio bizitza osoa. Ezagunagoa egingo zaizu agian bere pailazo izengoitia: Porrotx. Aitarekin boxeoa ikusten zuen Urtainen garaian, eta Xabier Arzalluzen mitinetara laguntzen zion baita. Gazterik, Jarraien sartu eta Herri Batasuneko...

  2. #23 - Luistxo Fernandez - Ni naiz Spartacus

    Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, lagun batzurekin batera Codesyntax sortu zuenean. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren...

  3. #22 - Beñat Sarasola - Liburu bakoitzak du bere lekua

    Beñat Sarasola 1984an jaio zen Donostian. Nekez topa zezakeen NAN txartelean zizelkatzeko urte aproposagorik. Literaturak apasionatu izan du gazte gaztetatik eta, idazlea izateaz gainera, kritikaria eta unibertsitateko irakaslea ere bada. Poesiatik eleberriaren jenerora egin du salto...

  4. #21 - Arantxa Iturbe - Irratia da bere etxea

    Euskadi Irratiko uhinetan entzuten da Arantxa Iturberen (Alegia, 1964) ahotsa 80ko hamarkadatik. Bere etxera gonbidatuko gaituen galdetu eta erantzun digu erredakzioa dela bere kabia. Iturbek dio, mikrofono, estudio eta bulego arteko leku hori duela etxetzat aspaldidanik. Kultura maite du eta…

    more
  5. #20 - Rafa Rueda - Akorde minor baten ostean

    Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT…

    more
  6. #19 - Itziar Ituño - Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia

    Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu...

  7. #18 - Joserra Senperena - Doinuen alfabetoaz idazten du

    Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako...

  8. #17 - Izaro Andrés - Limoiari kosk!

    Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak...

  9. #16 - Juanan Larrañaga - Bizitza futbolari emana

    Futbolari baten handitasuna ez da neurtzen etxeko atarian duen autoaren zaldietan. Ezta etxearen kalibrean ere. Juanan Larrañaga (1958, Loiola, Azpeitia) da honen adibide. Errealarekin kopa bat eta bi liga irabazi zituen, besteak beste, azpeitiarrak. Futbol zaharraren eta berriaren arteko zubitik...

  10. #15 - Josebe Blanco - Pikunietako artzaina

    Pikunieta baserria pinudiek inguratutako larre batean paratzen da, itsaso mailatik 500 metrora-edo. Gertuen dagoen herria 7,5 kilometrora dago eta hego haizeak zakar jotzen du udazkenean. Bertan bizi da Josebe Blanco artzaina. Duela bost urte utzi zuen irakaskuntza artaldearen eta etxaldeko lanen...

  11. #14 - Mikel Urdangarin - Margolariaren semea

    Bigarren denboraldia hasteko, azken hiru urteetan oso gertuko izan dudan lagun baten kabira sartuko gara. Zornotzako Santa Maria parrokiaren parean dagoen haurtzaroko etxean jarri du hitzordua Mikel Urdangarinek. Mutsumi Aragaki okinawar musikaria du alboan, Sanshina (ekialde urruneko banjo…

    more
  12. S2 Pilotua - Beldurgarria izango da!

    ZuZeu Podcast bueltan da! Eta Bipareta, 10 minututan eta Barruan Gaude saioez gain, Euskal Gaizkileak Seriea estrenatuko dugu. Entzun pilotua! Euskal Gaizkileak Seriea (Beñat Hach Embarek) ZuZeu Podcastek eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak aurkezten dute Euskal Gaizkileak seriea. Beñat Hach...

  13. #13 - Harkaitz Cano - Idazlearen belauntzian, haizeak nondik jo

    Egia auzoan, igogailurik iristen ez den zortzigarren pisu batean du kabia Harkaitz Canok (Lasarte, 1975). Saizarbitoriak txabolismoaren Donostia deitu zuen teilatu itsasoaren ertz batean. Eguzkia islatzen du uralita zaharrak, eta argi paregabea sartzen da iluntzean. Sukaldetik bulegora pasatzeko...

  14. #12 - Mikel Iturria - Ortiz, Chirbes eta oinarrizkora bidaia bat

    Oinarrizkora itzulera aldarrikatzen du Mikel Iturriak (Irun, 1968). Donostiako Antiguan bizi da eta eibarnauta elastikoarekin dabil sareetan. Lehenengo euskal blogarien artean da, 'https://eibar.org/blogak/iturri (Harrikadak)' (http://www.javierortiz.net/voz/iturri (Pedradas) gaztelaniaz)...

  15. #11 - Fermin Muguruza - Batzutan amodioarekin, bestetan aldiz, gorrotoarekin

    Irungo betiko auzoan, Humo tabernatik oso gertu, bere etxeko sukalderaino sartu gara. Fermin Muguruza (Irun, 1963) ikono bat da, musikala, politikoa eta bitala, eta bere 56 urteak beteta, oraindik ere ez du galdu jendea asaldatzeko gaitasuna. Seme alabek ditu gidari eta bidelagun, eta haien...

  16. #10 - Andoni Egaña - Errimatu ezin den bertsolaria

    Zarauzko etxeko ganbaran du lantokia Andoni Egañak (Zarautz, 1961). Bertan tabako beltzaren hatsak itsasten du dena; Bertsolari Txapelketa Nagusiko 4 txapelak, hamaika sari eta liburuz betetako apalategiak. Ganbara hartantxe idatzi ditu Berrian argitaratu dituen zutaberik ederrenak. Ez du...

  17. #9 - Eneko Sagardoy - Pantailan handia, aurrez aurre erraldoia

    Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy-k (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den 'Patria' telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da...

  18. #8 - Imanol Agirre Illarramendi - Liburuen dealerra eta oheburuko terapeuta

    Garoa liburu-dendak 70eko hamarkadan zabaldu zituen ateak. Flor Illarramendik ez zekien hamarkada askotan Zarauzko arnasgune izango zena zabaltzera zihoala, ala agian bai, agian bazekien, ameslarienak soilik egin dezakeen eran. Alzheimer lazgarri bat medio, Imanol eta Eneko Agirre anaiek hartu...

  19. #7 - Begoña Del Teso - Banpiroak, Morante de la Puebla eta basurdearen hozkada

    Donostiako Gros auzoko Gloria kalean bizi da Begoña Del Teso (Donostia, 1955). Zinema kritikaria izateaz gain Diario Vasco egunkarirako egunero elkarrizketa bat egiten du. Dagoeneko 4600 pertsona elkarrizketatu ditu jada, baina, ez du grabagailurik erabiltzen. Banpiroen zale amorratua da eta...

  20. #6 - Iratxe Fresneda - Irudien absolutismoaren aurka

    Irudiak, argia eta kontaerak ditu aztergai Iratxe Fresneda (Arrigorriaga, 1974) EHUko irakasleak. Ikusentzunezkoak ikertzen ditu. Lars Von Trier zinemagilearen lanetan agertzen diren emakumeen estereotipoak aztertu zituen bere doktore tesian. Danimarkarrak eraman du, nolabait, iparraldeko...

  21. #5 - Alain Urrutia - Zuritik beltzerako ortzadarraz margotzen du bizitza

    Berlin hiri berreraiki bat da. Bigarren mundu gerrako arrakalak eta zauriak ikusi eta ukitu daitezke oraindik bertan. Haietako batean egin du kabia Alain Urrutiak (Bilbao, 1981). Euskal arte eszenan diztira gehien egiten duen argietako bat da bera. Londresetik Berlinera mugitu du estudioa, eta...

  22. #4 - Miren Arzalluz - Modaren hiriburuan enbaxadore

    Pariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek. Bere aita...

  23. #3 - Lander Arretxea - Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?

    Milenial belaunaldiko gazte bat da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeu bertan aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal...

  24. #2 - Ilaski Serrano - Euskal musikarien bidaia laguna

    Herri txikia du ihesbide. Gotorleku batzutan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizi osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB1ean gero. Bere...

  25. #1 - Felix Arkarazo - Vegeta da San Mameseko esataria

    Bikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzainburu bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da 'Barruan Gaude' saioko lehen...

  26. Pilotua - Izaskun Pérez - Zer demontre da podcast bat?

    ZuZeu Podcast plataforma sortu dugu eta honakoa da gure 0. kapitulua. Zer demontre da podcast bat? Eta zergatik sartu gara halako abenturan? Izaskun Pérez kazetaria da eta Podium Podcast, Prisa komunikazio taldeak sortutako plataformaren sortze prozesuan parte hartu zuen. Cadena Ser irratian…

    more

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

HOSTED BY

ZuZeu Podcast

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Barruan Gaude have?

Barruan Gaude currently has 26 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Barruan Gaude about?

Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

How often does Barruan Gaude release new episodes?

Barruan Gaude has 26 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Barruan Gaude?

You can listen to Barruan Gaude on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Barruan Gaude?

Barruan Gaude is created and hosted by ZuZeu Podcast.
URL copied to clipboard!