PODCAST · society
Benetan zabiz?
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
-
139
Zprávy Českého rozhlasu Střední Čechy: Vedra plní nejen nemocnice, ale i záchranné stanice. Ptáčat přijmou i desítky denně, kapacity ale n…
Vysoké teploty trápí nejen lidi, ale i zvířata. Záchranné stanice se plní ptáčaty, která před horkem vyskakují z hnízd. Stanicím ale dochází kapacity a jsou téměř plné.
-
138
36. Pausa txiki bat pikuak ukitzeko
Denboraldiko azken atalarekin topo egin dute Malenek eta Aitziberrek! Hogeita hamabost atal eta gero ikasturte “piperroiari” agur esateko unea heldu zaie; eta horretarako “Benetan zabiz?” podcastetik igaro diren gonbidatuei laguntza eskatu diete! Atal honetan gonbidatuek botatako galdera “salseanteak” erantzungo dituzte: gonbidaturen batekin ligatu dute? Baten batek nagia eragin zien? Nola gestionatzen dute laguntasuna eta lana? Gonbidatuetatik, nor heldu da beranduen?Uda badator eta gorputzak badaki! Udarekin batera sortzen zaizkien irrikez, eta datozen hilabete beroetan nagia sortzen dieten gauzen inguruan, aritu dira Maria Blanco kolaboratzailearekin batera!Ez galdu 6. denboraldiko azken atala! Eta benetan-zabiztarren partez: eskerrik asko beti hor zaudetelako eta uda izugarria pasa! Maite zaituztegu, bueno, “sinmas”.
-
137
33. Maruxak, fajak estu-estu gerrian
Maruxak taldeko Katta eta Tani dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatuak! “Eskuminak” izeneko beren lanak Euskal Herria zoratu du, eta aitortu dute abestien bideoklipak hiru hilabeteetan egin zituztela. Horrek, antza, taldekideak ileetatik tira egitera eraman zituen tarteka. Euskal kultura eta tradizioa haien eguneroko espazioetan ere kokatzen dira, “modu naturalean atera zaigun jarrera izan da hori”, hala bizi baitute.Taldeak eta lan berriek izan duten arrakasta gazi-gozoa izan da batzuetan,Korrikan parte hartzeagatik diskriminazio iruzkinak jaso zituzten, kaleratutako bideoklipetako batean bezala, bideoko iruzkinak desaktibatu behar izan arte.Zer iritzi dute mitologiaz eta euskal kulturarekin lukratu nahi dutenen inguruan? Ze maruxa mota dira? Adarrak jarri dituzte sekula? Zeintzuk dira Euskal Herriko top 5 maruxak? Nork jan zuen bolo batean catering guztia?Ez galdu atala!
-
136
தினமலர் மாலை 5 மணி செய்திகள் - 24 May 2026
தினமலர் மாலை 5 மணி செய்திகள் - 24 May 2026, 24 May 2026
-
135
27. Karmele Jaio, harrizko bihotzak
Karmele Jaio idazlearen azkeneko lanak, “Harrizko bihotza” liburuak, taupaden hiztegi zabala eskaintzen du. Gasteiztarraren arabera bere liburu pertsonalena da, haurtzarotik abiatutako pasarteak dira, alegia. Taupadatik taupadara kontakizunak inguruko istorioetan eta bizi esperientzietan oinarritu ditu, eta A letratik Z-ra mundu osoko irakurleek pasarte horietan haien burua ere topatu dute. Idazketa, unibertsala da beraz? Maitasunaz hainbeste hausnartu eta gero, amodio arazoei aurre egiteko gai da bere egunerokotasunean? Psikologotzat du jendeak? Zergatik sortzen ditu hainbeste buru-hauste maitatzeak? Harrizko eta izotzezko bihotzak ditugu? Galdera horiek eta gehiagoren erantzunak, “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan!Galdu egingo duzula?
-
134
26. Nafarroa 1512, historia egiten
Nafarrak dira atal honetako gonbidatuak, Ulon eta Gaizka, Nafarroa 1512 taldeko gitarrajolea eta abeslaria! “Benetan zabiz? podcastari eskainitako elkarrizketa honekin historia egiten ari dira, ez baitizkiete horretarako eskaintza asko egiten. Benetan-zabiztarrek ordea, sakon ezagutu nahi izan dituzte: taldeari eskaintzen dizkieten tik-tokak, egiak eta gezurrak, tren bat galdu zutelako Berlinera iristeko hartu behar izan zuten autoa izan dira lerroburuak, besteak beste.Nolakoa da Euskal Herrian punk-rock estiloaren panorama musikala gaur egun? Ze kolaborazio arraro egin nahi lukete? Rap egitera animatu ote dira? Zer egiten dute haien aisialdian? Nolakoak dira taldeaz harago? Nork konposatzen ditu abestiak?Ez galdu atala!
-
133
25. Maddalen Arzalluz, “ongietorria” ez zarenean
2010ean ezagutu zuten atal honetako gonbidatua Aitziber eta Malenek biral egin ziren “Amari bertsoak” bertso-sortari esker. Maddalen Arzallus, bertsolari, itzultzaile eta telebista aurkezlea da! Uneren batean Doraemonen doinuarekin bertsoa kantatu izanaz damutu zen, baina aitortu du txikitatik izan dela lehiakorra. Arzallusek badaki, aurpegiak salatu egiten duela. Xilaban parte hartzea erabaki zuenean, bertso-eskola batzuetan ez zutela berak parte hartzea onartu azaldu du.Nola sentitzen du Ipar Euskal Herriko euskararen egoera? Hendaia arnasgunea zen orain mende bat, baina zer gertatu da azken urteetan? Nor izan liteke erruduna? Euskararen kontrako makinaria delako hori, nor edo zer da? Nola hasi zen Asterix eta Obelixen komikiak itzultzen? Zerbaitetaz damutzen da?“Biba Zuek” saioari buruz ere hitz egin dute atalean zehar eta Xabier Sukia lankideari mezu bat bidali nahi izan dio Maddalenek.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
-
132
24. Egoitz Txurruka, lehenengo hitzorduen “trivial"a
Egoitz Txurruka da “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua.Espainiako Telebista Publikoko “Trivial Pursuit” saio berriko aurkezlea da eta beste saio baterako, “La Familia de la Tele” saiorako ere deia jaso zuela aitortu du atalean zehar. Nola egin du ordea ETB eta TVE telebista kateetarako aurkezle lanak aldi berean egiteko? Zergatik esaten du batzuetan Bilbotarra dela, bera Mallabitarra denean? Zergatik sinatu zuen La 1 katerako lan-kontratua Kolonbiako oihanean zegoela?Maria Blanco kolaboratzaileak, bere aldetik, Goya Sarien pareko zinema ekitaldietan influencerren presentziak harrotu duen polemika mahai gainean jarri nahi izan du, eta bide batez, lan-intrusismoa. Atalaren bigarren zatian, izan dituzten zita surrealistenak gogoratu dituzte. Nolako hitzorduak dituzte gustuko? Alba Carrillorekin liatu al da Txurru? Ez hori bakarrik, Txurruk Madrilen bi pertsona oso ezagunekin izandako zita eta harremanak ere azaldu dizkigu!
-
131
23. Kattalin Barcena, J Martina, “clean look” gehiegi
J Martina taldeko Kattalin Barcena izan da atal honetako gonbidatua. Larrabetzuko taldeak etenaldia egin du eta forma artistiko berriak ezagutzen dabilela aitortu du Barcenak. Euskal Herriko musika panorama interesgarria zaio, baina elektronika egiten duten artista euskaldunen lana eta garrantzia jarri nahi izan ditu mahai-gainean. Mainstream diren talde asko, ez dira “bustitzen”, eta taldean hartzen diren erabaki gehienak politikoak direla dio. Hainbat espazioetan abesteaz edo ez, purutasun eta otzantasunaren gorakadaz, “clean-look”-az eta “beige” koloreen modaren arrazoiaz, ustekabean harrapatu gaituen Rosaliaren ideologiaz, faxismoak zein eskuin muturrak berenganatu dituen espazioez aritu dira, besteak beste, atalean zehar.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
-
130
21. Urteekin, aldatzen garen ahala, damutzen garenaz
Malen eta Oihaneren urtebetetzeak ospatu dituzte “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan eta aitzakia horrekin hogeita hamar urteen inguruko krisiaz hitz egin dute. Adin horretara gerturatzearekin batera nola sentitzen diren, ama izateko presioa sentitzen duten edota haien gurasoen zahartzeak larritzen dituen.“Nor da ohikoago” jolasera jolastu dira: hiruetatik nor ez litzateke jabetuko hondamendia gertatu dela lo harrapatu duelako? Nor igoko litzateke sagardotegi bateko mahai gainera dantza egitera? Batez ere, nork eskatzen dio Oihaneri podcastean zehar esandako hura mozteko?Atalaren bigarren zatian, noizbait esan edo pentsatu eta gerora esandakoaz damutu diren gauza eta egoerei buruz hitz egin dute Aitziber, Malen eta Oihanek. Feminismoak Leticia erregina kontuan hartu beharko luke? Eutanasiaren alde edo kontra daude?Ez galdu atala!
-
129
20. Iker Iribarren eta Janire Atxurra, “hater” handienak ezagunak dira
Eduki sortzaileak dira Iker eta Janire, nork bere edukia sortzen du, bakarka. Zaletasunak batzen ditu eta lagunak dira. Biek, umoretsu hitz egiten dute kamera aurrean eta aitortu dute haien “hater” handienak ezagutzen dituzten pertsonak direla. ”Euskal” eduki sortzaile etiketarekin ez datoz oso ados. “In” eta “out” dauden gauzen inguruan aritu dira “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan: “Triatloia maite dut” egitasmoaren eskutik, hamabi astetan zehar triatleta bihurtzeko erronka hartu dute! Janirek jarraitzaile asko dituen influentzer batekin sekulako beef-a izan zuen, eta Ikerri zotina sartzen zaio ogia erostera doan bakoitzean, horren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigute. Detaileak ere bai, Euskal Herriko eduki sortzaileen bazkarian gertatutakoaren inguruan. Ondo eramaten ote dute elkar?
-
128
19. Aimar Z, pijama festa bat: gure aitorpen fuerteenak
Tik-Tok bidez denbora laburrean sekulako arrakasta lortu du Aimar Z-k, bai eta sortu dituen “temazoei” esker ere. “Entzun dezatela” abestia Euskal Herritik kanpo heldu zen, bere Bartzelonako ex-ari ere heldu zitzaion. Abestiak bere harreman pertsonaletan oinarritzen ditu, eta, aitortu du, “Z” izeneko diskoa izan zuen hiru hilabeteko harreman batek inspiratu zuela.Esperantza galdu du? Maitasunean sinesten al du? Musika mainstreamaz ere hitz egin dute eta Aimarren arabera homosexuala izateak baldintzatzen du mainstreama izateko garaian. Gizonek bizkarra ematen omen diote kontzertuetan.Bestalde, zer da “Khya Asylum”a? Euskal Herriko zer artista dago egoera horretan?“Benetan zabiz?” pijama festa bilakatu dute Aitziber, Malen eta hirurek eta sekulako aitorpenak egin dituzte! Hiruetako nor masturbatzen zen bere pelutxearekin?Ez galdu atala!
-
127
17. Oihana Fernandez de Barrena, bikoitza demostratu behar izatea
Bere kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu berria du atal honetako gonbidatuak! Donostiako Urrezko Kopa irabazi ondoren dauzkan sentimenduak partekatu ditu Malen eta Aitziberrekin.Aizkolaria, baserritarra, dibertigarria, abenturazalea… Oihanak aurpegi ezberdin asko ditu eta horiek aztertu dituzte “Benetan zabiz?” podcastean. Aizkora uztear egon zen, baina gehiegi maite du etena egiteko. Baserrian aitak egin duen lanaren lekukoa hartzera doa. Ezaguna bada, “El Conquistador del Fin del Mundo” saioan parte hartu zuelako dela onartzen du eta bizitza aldatu diola erabaki horrek. Nola nahi, atzerriko sustraiak dauzkalako, bizitzan besteon bikoitza demostratu beharra izan duela garbi dauka.Maria Blanco kolaboratzaileak gainera gai potoloa jarri du mahai gainean: sareetan “follow” eta “unfollow” egitea.Benetan zabiz galduko duzula?
-
126
13. Eneko Sagardoy, handia baina epaitua
Castingetan ghostina egin izan diote, nola ez, eta euskal aktoreen sindikatuko partaidea da. “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetako gonbidatua: Eneko Sagardoy!Pelikuletako kritikak ez dituela irakurtzen aitortu digu eta bere fisikoa epaitzeak molestatu egiten duela. Klaustrofobia eta agorafobia jasaten dituela ere azaldu digu eta horrek sekulako albo kalteak sortzen dizkiola egunerokotasunean.Zer egoera arriskutsu bizi izan ditu Enekok errodajeetan? Zein da bere gaitasunik handiena? Pelikulen kontsumo azkarraz, zinemara filmaz ezer jakin gabe eta espektatiba gutxirekin joateko ohitura berreskuratzeko gogoaz aritu dira, besteak beste. “Nor naiz?” jokora jolastu dira gainera!
-
125
12. Eguberri on! Urtea zoragarri amaitu dugu
Din-dan-don, din-dan-don, Eguberri on! Gabonak heldu dira eta Aitziberrek, Malenek eta Oihanek, elkarren artean “lagun ezkutua” egiteko aprobetxatu dute, opari garaia. Podcastaren hasierako denboraldietako egoerak gogoratu eta hauen aurrean erreakzionatu dute. Horren “maitatuak” diren data hauen inguruan ere aritu dira.Gustuko dituzue gabonak? Ba, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren 2025eko azken atala!
-
124
11. Nerea Mazo, gutizia askeak
Antzerkiarekin topera dabil eta oraindik kontatu ezin duen Netflix-erako zerbait grabatzen ari da!Aitziber eta Malenek Nerea Mazo gonbidatu dute “Benetan zabiz?” podcastera eta aitortu die “nazioarteko aktorea” izan nahiko lukeela. Zinedine Zidane futbolariarengandik gertu mugitu da eta sekula proposatu dioten gauzarik heavy-ena zein den kontatu die. Haientzako gutizia askeak edo “libre albedrioa” zer den azaldu dute, adibideekin: txiza zutik egitea? Pastelak erditik jaten hastea? Kalean barrena biluzik joatea?Ainhoa Arostegi izan dute aste honetako kolaboratzailea eta “erotuta” daudela dioten pertsonen gaia jarri du mahai gainean.
-
123
10. Jon Maia, belarrimotzak
Alabak berak baino lehen ezagutu zuen “Benetan zabiz?” eta azkenean Jon Maia ausartu da podcastera etortzen! Alabak oparitutako “Así es la puta vida” Jordi Wild-en liburua irakurri duen jakiteko gonbidatu dute atalera Aitziberrek eta Malenek, baina hori ez da izan aztergai bakarra: senideen historia, immigrazioa, nor bere abizenekiko lotsa sentitzea, letra mitiko askoren sortzailea izatea, gaztetxeko rapak… Zer da euskaldun izatea?Arrosali kolaboratzailearen tartean atzekoz aurrera kantatzera jolastu dira eta Maiak Rosaliaren “Lux” 2025eko albumaren inguruko iritzia eman du.“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
-
122
9. Maren, artistaren katxea eta “oversharing”a
Atal honetara Maren abeslaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek!Musikariaren egunerokoak motxila bati itsatsita egotera behartzen du eta ama ere izaten du egoera horietan bidelagun. Magisteritzako ikasketak musikari lanarekin uztartzen ditu eta aitortu du inspirazioa egun goibeletan topatzen duela. Marenen ibilbidea, “oversharing”a, dirua, artistek sare sozialetan izan behar duten presentzia, pribatuena ere partekatzea… horiek eta beste hainbat gai aipatu dituzte atalean zehar.Bestalde, Maria Blancok artisten “katxe”az eta zenbait egoeratan berauei “zor” zaien errekonozimendu ekonomikoaz hitz egin die. “Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
-
121
8. Albina Stardust, queer eta identitate ez-binarioak
Atal honetarako Albina Stardust gonbidatu dute Aitziberrek eta Malenek eta trabestien inguruan hausnartu dira. Queer izatea, trabesti hitzaz jabetzea, drag-queen eta trabestien arteko ezberdintasuna, harrotasuna, binarismoa eta “not all men” kontzeptua dira, besteak beste, mahaigainean jarri dituzten gaiak. Albinak neskak “drageatu” ditu gainera!“Benetan zabiz?” galdu egingo duzula?
-
120
6. Beñat Uribe-etxebarria, HOLA aldizkariaren azalean
Seigarren ataleko gonbidatua Beñat Uribe-etxebarria zinema zuzendaria da!Bere lehenengo filma 2022an egin zuen baina, tamalez, ez du argia ikusiko. Hala ere, pelikula horri esker HOLA aldizkari famatuan agertzea lortu zuen. Zergatik deitu zion atxilotuta zegoen aktore nagusiak komisaldegitik? Podcastera ez etortzeko aitzakiak, alferrikako zitak, HOLA aldizkarian agertu izana eta Zinemaldiko kotilleoak izan dituzte hizpide atal honetan. Maria Blanco kolaboratzaileak Nickelodeon katearen atzean dagoen ustelkeria aipatu du. Benetan zabiz galdu egingo duzula?
-
119
5. Aitziber Garmendia, armairutik kanpo
Aitziber Garmendia armairutik atera dute giltzapean egon eta gero eta denbora luzez “Benetan zabiz?” podcastera ez dutela gonbidatuko agindu diote neskek!Antsietateaz, gauzak perspektiba zehatz batekin ikustearen onurez, armairutik ateratzeaz, proposamenei beti baiezkoa emateaz… aritu dira, eta nola ez, umore askorekin! Jon Plazaolaren parte hartzea tartean, benetan zabiz galduko duzula?
-
118
4. Xabier Madariaga, gatazkaren fokuan
“Benetan zabiz?” podcastean, Xabier Madariaga!22 urte zituela abiatu zen Jerusalemera korrespontsal gisa, eta geroztik izan duen kazetari ibilbideaz aritu dira atalean zehar. "Ur Handitan" dokumental saioak jorratzen dituen gaien sakontasunaz, Palestina jazotzen ari den genozidioaz, informazioaren objektibotasunaz, gatazka guneetan lan egitearen garrantzia zein arriskuaz…aritu dira harekin! Benetan zabiz galduko duzula?
-
117
3. Zuriñe Hidalgo, neska* ekintzaileak
Lau urtez musika sortu gabe egon eta gero Zuriñe Hidalgo bueltan da! Kala Naiz musika proiektuaz, “Enraizadas” emakumeentzako* erretiro espiritualez eta feminismoari ustezko “etekina” ateratzeaz ere aritu dira hiru neskak “Benetan zabiz?” podcastaren atal honetan.Autotunea “ez zaiola gustatzen” eta kanta berriak ateratzearena “lasaitasunez” hartzen ari dela azaldu die Zuriñek. Ekintzailetzaren gaia hartu dute eta negozioak egiteko garaian emakumeek topa ditzaketen mugetaz. Benetan zabiz galduko duzula?
-
116
1. Zer ez genioke galdetuko sekula besteari? Hemen erantzun denak
“Benetan zabiz?” podcastaren 6. denboraldiari hasiera emateko unea heldu da, bai eta udazkenari hasiera ematekoa ere! Uda osoa elkar ikusi gabe eman dute Aitziber eta Malenek eta eguneratu behar izan dute. Zergatik ez dute elkar ikusi? Haserretu egin dira akaso?Atalean zehar oporrei amaiera eman eta bidaietako anekdotei buruz aritu dira. Zer esan zion entzule batek Aitziberri Conilen? Zergatik ezin da “top-les”a lasai egin? Zer gertatu zaio Maleni udan?Arrosali kolaboratzaileak ere joko random-a ekarri die: “Txortan egin, ezkondu ala hil” erabakitzea, baina etxeko tresnak baliatuz. Atalaren bigarren zatian, batak besteari “sekula egingo ez lizkiokeen galderak” egin eta erantzun dituzte. Zein da gure motxila astunena? Zertaz damutzen gara? Zein da esan duten gezur random-ena? Benetan galduko duzula?Denboraldi on!
-
115
44 . Mingainak berotuta, azkena eta etxera
Denboraldiko azken atala bero-bero bukatu dute Aitziber, Malen eta Oihanek! Lan urtean zehar jazo diren gertaera eta kotilleo guztien informazioa eman dute, kamera atzerako ezer gorde gabe. Jaialdietako batean, nor ibili zen neskekin ligatu nahian? Nork eman zuen gau osoa ingurukoak kritikatzen?Maria Blanco kolaboratzailearekin batera “Zuzendariari gutuna” tartea egin dute, neskak aztoratzen dituzten kexei lekua zabalduz! Atala amaitzeko, hiruek, haien “nazio ideala” zein izango litzatekeen azaldu dute. Nazio isiltasuna bermatzea? Egun bakoitzean kolore desberdin batez janztea? Atal hunkigarria izan da neskentzat, jarraitzaile maitagarri batzuen konpainian grabatu baitute gainera!Ez galdu atala, eta galtzen baduzu… EHko kotilleo onenak jakin gabe geldituko zara! Benetan zabiz hori nahi duzula?
-
114
43. Jon Plazaola, bizitzaren jolasaz
Bigarren aldiz gonbidatu dute neskek Jon Plazaola “Benetan zabiz?” podcastera!Urretxuarrak oraingo honetan ere, asko izan du kontatzeko. Nola dago emozionalki? Zein da eman dien esklusiba? Zergatik agobiatu zen horrenbeste bere “Tu-Tum; Platz!” bakarrizketaren lehenengo boloan? Pelikularen batean ikusiko dugu laster? Profesionalki, zein da Jon gehien betetzen duen lana? Zein pertsonaia interpretatzea gustatuko litzaioke? Arrosaliren tartean poligrafoa gainditu behar izan du eta galdera gazi-gozoak erantzun ditu… Iritzi politikoren bat ematea debekatu al diote noizbait? Atalaren bigarren zatian bizitzako ikaspenez aritu dira eta kasualitateen kasualitateez.Benetan zabiz… atala galduko duzula?
-
113
42. Itziar Atienza, jausiko ez ginatekeen propaganda
Atal honetako gonbidatua Itziar Atienza aktorea izan da! Aitziber eta Malen luzaro egon dira galdakoztarraren atzetik, eta azkenean, lortu dute. “Desagertuta” telesailaz hitz egin dute eta, zergatik interpretatu ditu hainbeste polizia? Oraindik interpretatu ez duen ze paper egitea gustatuko litzaioke? Aktorea izan baino lehen zertan egin izan du lan?Atalaren erdialdetik aurrera, neskak jausiko ez liratekeen propagandaz aritu dira eta gehiago jakiteko, ez galdu “Benetan zabiz?” podcastaren atala.
-
112
40. Mutiko & Tatta, “itsatsita” egotea
Atal honetako gonbidatuak Arrasatetik etorri dira eta musika urbanoan ezagunak dira oso. Musika sortzeko duten egoeraz hitz egin dute eta musikarien artean sortzen duten kuadrillaz: Denso, Fane, Axeri, Etxepe…Norekin dute beefa? Nor uste dute gehiegi baloratzen dela? Zer eskatzen dute kamerinoan daudenean? Nor jo zuen Densok, eta zergatik?Juergaz eta parrandaz ere aritu dira eta anekdota ugari kontatu dituzte. Zer artistak harrapatu zuen Mutiko gaizki-esaka? Nolakoak dira intimitatean?Ez galdu atala!
-
111
38. Brigade Loco, erabakien politikaz
Atal honetan Brigade Loco taldeko Alex Arteaga eta Manex Egaña izan dituzte! Taldeko lehen entsegua desastre bat izan zela aitortu duten arren, “Bide baten esanahia” azken laneko birarekin dabiltza aretoak betetzen eta arrakastatsu.Ofizioz irakasleak diren Egaña eta Arteaga, oholtza atzeko kontuez, egiten duten musikaren aldarrikapenez, punk-rockaz, letra eta esanahi hutsalez, taldean hartzen diren erabakien politikaz, koherentzia mantendu edo kontraesanez… aritu dira “Benetan zabiz?” podcastean.Nolakoak dira Manex eta Alex? Haien musikak zerbaiterako balio duela uste dute? Zer diote aldarrikapenik ez duen musikaz? Eta ideologia politikoa argi erakusten ez duenaz? Erabaki guztiak dira politikoak? Galdera horien guztien erantzunak eta, gainera, Zea Mays taldearekin kolaborazioa dutela kontatu dute esklusiban! Eta Iggy Pop handiaren kamerinoan nola bukatu omen zuten ere bai!
-
110
36. Alex Padilla eta EHko “salba nazazu”
Txutxu-mutxu eta saio saltseroak aldarrikatzeko, Alex Padilla kazetaria gonbidatu dute Malenek eta Aitziberrek “Benetan zabiz?” podcastera. Horretan aditua da eta farandulako artista zein famatu asko ezagutzen ditu. Bai eta “pop kultura”-ko erreferentzia guztiak ere!Arrosaliren tartean famatuak protagonista diren jokoan aritu dira eta “Salvame” saioko pertsonaia guztien inguruko informazio pribatua ezagutu dute.Euskal Herritarrei kotilleo saio bat gustatuko litzaiekeela uste dute? Euskal famatuak haien inguruko istorio pribatuak publiko bihurtzeko beldur lirateke edo prest leudeke? Haien inguruko edukia egon, badago? Malen izango da EHko Marta Riesco? Nor ezkonduko da datorren urtean? Aitortu dizkien ezusteko guztiak ezagutzeko prest? Ba, entzun atala.
-
109
35. Josune Arakistain, Süne, eta “Amaineman”
Azkeneko urtean aldaketa asko bizi izan dituela aitortu du atal honetako gonbidatuak, Josune Arakistain Itziartarrak.Süneren azken lanak dioen bezala, “Amaineman”, alegia, amain ematen ikasten ari da eta horretaz aritu dira Josune, Aitziber eta Malen solasean.Nolakoa da Josune eta nolakoa Süne? Nola izan ohi da gogorik edo indarrik ez dagoenean, publikoaren espektatibak bete behar izatea? Nola eramaten da ikusleen ilusioaren arduraduna izatea?Musikariak, kontzertu bira hasi berria du eta kirol berezi bateko munduko lehiaketan sailkatu da. Egia ote da? Zer da haientzat “amain ematea”? Terminoa erromantizatu egin ohi da?
-
108
34. Iker Vicente, aizkolaria eta munduko txapeldunordea
Iker Vicentek beste bi domina irabazi ditu aizkoran 2025eko apirilean, Australiako Munduko Txapelketan, abiadura modalitatean. Munduko aizkolari onenetakoak, txapeldunordeak, txikitatik ezagutzen du aizkora.Ikerrek txapelketa asko eta asko irabazi ditu eta onenen artean egoteak sortzen duen presioa nola kudeatzen duen galdetu diote Aitziber eta Malenek. Orohar, kirol ibilbideaz aritu dira gonbidatuarekin. Zer moduz Australian? Zer pentsatzen dute bertako aizkolariek euskaldunei buruz? Nondik datorkio aizkorarekiko grina? Ze gauza sakrifikatu behar izan ditu? Nolakoa izan zen “La Resistencia” saioko esperientzia? Diru asko irabazten da aizkolari moduan? Zer moduzkoa da Otsagabiko bizitza?Maria Blanco, urrezko kolaboratzaileak, gainera gai interesgarria ekarri die beste behin: bikoteen artean egiten diren opariez aritu da, alegia.
-
107
33. Ane Rot, “Elite” telesaila eta mendekua
Txiki txikia zenetik artista izan nahi zuela bazekien; hori eta gauza gehiago deskubritu dituzte atal honetan Aitziber Grados eta Malen Altunak.Ane Rot arrasatearra ezagutu dute: ETB 1eko “Kantugiro” saioan irabazten hasi, gero “Bagoaz” musika saiotik igaro, kriminologia gradua ikasten hasi, Madrilera abentura berriak probatzera joan eta 4 hilabetera “Mickey Mouse Squad” saioa aurkezten hasi zen. Geroztik, hainbat film eta “Elite” telesaileko 8. denboraldian ikusi dugu.Anek Benetan Zabiz?-en atal honetan aitortu du Emiliaren pertsonaia interpretatu eta gero, haren izaera dela eta, jendeak gorrotatuko zuela. Nola bizi zuen "Elite"-ko arrakasta? Zerikusia du Anek bere pertsonaiarekin? Hori aprobetxatuz, mendekuaz aritu dira. Zein izan da neskek hartu duten mendekurik handiena?Arrosaliren tartean joko batera jolastu dira: Anek, bere mugikorreko sekretuak erakutsiko dizkigu?
-
106
32. Aitor Nieto, polimaitasun harremanak
Aitziber eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren Markina-Xemeindarra da. Aitor Nieto polimaitasunaz hitz egitera gonbidatu dute.Zer da polimaitasuna? Nola bizi du Nietok? Zer desberdintasun dago polimaitasuna eta harreman irekien artean? Zer iritzi du harreman monogamoen inguruan? Zer uste du polimaitasuna ligatzeko erabiltzen dutenez? Zer da “polifake”?Polimaitasun harremanetako akordioez eta komunikazioaren garrantziaz aritu dira, besteak beste.
-
105
31. Iban Garcia, influencerra eta kotilla
Telecinco telebista kateko “Los vecinos de la casa de al lado” realityko aurkezlea delako pozez txoratzen dago eta orain arte egindako ibilbideaz, harro. Iban Garcia influencerra horretarako jaio da, bai eta kotilleoa eta salseorako!Zenbat egi aitortuko dizkie Malen eta Aitziberri? Zein realitytan proposatu diote parte hartzea? “Supervivientes” saioan adibidez? Jende askok gelditzen ote du kalean? Kale-inkestak egiten dituenean poliziari ikuskizun-baimena eskatu behar dio? Zer pentsatzen du Ibanek, Aitziberrek eta Malenek zenbait influencerren inguruan dituzten aurreiritziez?Atal honetan, gai hauetan sakondu dute: Madrileko egunerokotasuna, ekitaldietako FOMOa (Fear of missing out), “Operación Triunfo” saioko kotilleoak eta alfonbra gorrietan pasatzen diren salseoak.Poligrafo zaharra eskuratu dute eta “egiaren testa” egin diote! Harreman ona du Twin Melodyrekin? Publizitatea egiteagatik 15.000 euro kobratzera heldu da? Harreman ona du “En todas las salsas” saioko kolaboratzaileekin?
-
104
30. FlakoFonki, Euskal Herriko Community managerra
FlakoFonkik, Chill Mafia taldeak “azken” kontzertua eskaini eta gero zer egingo duen kontatu die Benetan zabiz?-eko neskei. Lanik gabe geratu da? Nola eramango du orain ogia etxera? Aurretik ere, ze lan arraro gauzatu ditu? Amerikan marihuana moztu? Irristaketa irakaslea?Orain burutuko dituen lanen artean, ETB 1eko “Linbo” late night saioko Community Managerra izango da eta bertan kolaboratzen ikusiko dugu. Txirula jo dute eta “lotsaz” aritu dira…Zeintzuk dira bere erreferente musikalak? Zein da bere “guilty pleasure” musikala? Ligatzen duenean, eta ligatzen badu, zein da bere teknika? Nola uste du ikusten duela jendeak kanpotik? Zergatik dago irakasleen kontra?
-
103
28. Leire Padilla, psikopatak eta krimenak
Kriminologo baten egunerokoa eta lana ezagutzeko Leire Padilla gonbidatu dute Benetan zabiz?-en atal honetara Malen eta Aitziberrek.Zein da bere lana? Zer da krimen bat? Nork gauzatzen ditu? Zer egiten da hilketa bat gertatzen denean? Aski ezagunak diren kasuez aritu dira: José Bretón, Madeleine McCann eta Gabriel haurrei buruz.Psikopaten inguruan ere hitz egin dute. Zer da psikopatia? Jaiotzatikoa da? Sentimenduak ala emozioak dituzte? Nola identifikatu ditzakegu?
-
102
27. Mirua, erabakietan “salda badago”
Mirua taldeko Maitane Iruin eta Malentxo Zeberio tolosarrak betidanik ezagutzen dute elkar. Musikari ibilbidea lehendik hasia zuten Arrakalak proiektuarekin batera. Taldeko hirugarren M-ak, Mattinek, Malentxoren anaiak, musika elektronikoa sortzen zuen eta etxe berean bakoitza bere musika enseatzen iharduten zutenean, elkarren etsai izan baino, proiektuak batzea erabaki zuten. Atalaren bigarren zatian, erabakiak hartzeaz aritu dira lau neskak.Erabakiak erraztasunez hartzen dituzte? Zergatik da “salda badago” eta ez “dago”? Nolatan eman dituzte lau urte sortu duten albumean lanean? Zergatik utzi zituzten biek gradu ikasketak? Zerk ematen die hozkirri handia?“Ezebezka” edo “Zuria” jokuan jolastu dira gainera.
-
101
25. La Txama, artisten afterparty-a
La Txama taldeko Martin (Tuli Elbachatuli) eta Aitor Valcarlos gonbidatu dituzte Aitziber eta Malenek Benetan zabiz?-era!Taldearen anekdotez, parrandetako istorioez, EHko beste talde batzuekin duten harremanaz, artista batzuen “soldata” eskasaz, “guilty pleasure” musikalez… aritu dira bi neskekin, beste gauza batzuen artean.Beste gai sakon bati ere heldu diote: obrak eta artistak desberdindu behar dira? Noiz banatzen ditugu? Noiz ez? Ze adibide ditugu gurean?Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz deitu dute, broma telefonikoa egiteko… testuingururik gabeko hitzak erabiliz!
-
100
20. Zuhaitz Gurrutxaga, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa
44 urteko krisian dagoela aitortu die Zuhaitz Gurrutxagak Benetan Zabiz?-tarrei!Futbolari ohia kirolean bizi zuen presioaz eta egoerak bultzatutako ondorioez aritu da. Nola bizi izan zuen garai hura? Nola darama nahasmendu obsesibo-konpultsiboa egun? Zerk lagundu dio aurrera egiten? Zertan baldintzatzen du nahasmenduak?Gurrutxagak, umoretik, bere egunerokotasuneko hainbat gauza kontatu ditu, bai eta iraganeko hainbat anekdota kontatu ere. Zergatik erabaki zuen kalean gitarra jotzen hastea? Nola hasi zen bakarrizketak egiten? Itzuliko al da telebistara?
-
99
19. Sara Cozar, norberarengan sinestea
Aktore lanbidea ondo ezagutzen du Benetan zabiz?-eko gonbidatuak, Sara Cozar Valbuena ordiziarrak! Gidoiak alde batera utzi eta bere bizitzako tramak, edo dramak, mahaigaineratu ditu atalean zehar.Cozarren ikasteko afizioa, gidoiak barneratzeko erabiltzen duen marrazketa metodoa, errutinaren nagia, pantailan eman zuen lehenengo muxua, Alex Gonzalez aktorearekin izandako fikziozko harremana, "Goenkale" telesaileko garaiak, Aitziber Garmendiarekin Kubara egin zuen bidaia… Horiek denak eta guztiongan eragina duen gaia hartu dute: norberarengan sinesteko ahalmena.Bere burua ondo ezagutzen al du Sarak? Seguru sentitzeko metodorik badu? Zergatik esaten diote "La Txari"? Zergatik sentitzen du Kubarekiko lotura handia? Maria Blanco kolaboratzailearekin berriz, sekulako meloia zabaldu dute: Zer gertatzen da lehenengo aldiz gure gorputza eraso dutela sentitzean?
-
98
18. Jon Fernandez, mainstream-a jarraitzen
Fernandez kazetariak influencerren mundua ondo ezagutzen du eta Benetan Zabiz?-tarrei zurrumurru ugari kontatu dizkie atal honetan.Eduki sortzaileen artean, faltsukeria handia dago? Edukiak elkarri plagiatzen dizkiote? Nor da OT 2024 denboraldiko bere faboritoa? Zer gertatzen da Benidorm Fest jaialdian kameren atzean? Zein da inoiz izan duen zitarik lotsagarriena?Bestetik, eta Jonferren urteroko Rewind bideoak aitzaki, mainstreamaz eta 2024ko meme faboritoen inguruan aritu dira. Iazko eduki biral eta ikusien errepasoa egin dute.
-
97
17. Julen Telleria, traumen motxila eta auzo-lotsa
Benetan zabiz?-en 100. atalera haldu gara!Zenbaki garrantzitsua ospatzeko eta honen omenez, podcastera etortzeko irrikaz egon den hurbileko esataria eta aurkezle mitikoa da ataleko gonbidatua: Julen Telleria Lopetegi! Orainarte gonbidatu ez dutelako apur bat haserre ote dago?Malenek, Aitziberrek eta Julenek 2022ko udaberrian ezagutu zuten elkar. Bata-bestearekiko aurreiritziez, momentuko egoera emozional eta bitalaz, igaro izan dituzten bolada txarrez, traumez betetako motxilaz eta garaitezina sentitzeaz aritu dira solasean.Nola dago Julen oraintxe? Asko konparatzen al dute Antton Telleria anarekin? Ezberdinak dira? Zer gertatzen da gertuko lagun bat erasotzailea denean? Zer egin beharko litzateke horrelakoetan? Zerk ematen du auzo-lotsa? Aukera balu, zer esaldi esango luke Julenek mundu osoaren aurrean?
-
96
16. Twin Melody, bikiak eta biralak
Paula eta Aitana Etxeberria, Twin Melody atal honetako gonbidatuak!Haien hasiera eta ibilbideaz, sare sozialetan biralak izateaz, ahizpen arteko kontuez, haien arteko lehiakortasunaz eta bakoitzaren izaeraz aritu dira, besteak beste.Noiz konturatu ziren oso famatu egin zirela? Nolakoa da haien egunerokotasuna? Lehiakorrak dira? Elkarren artean konparatzen dituzte? Zer agertzen da TikToken haien izena bilatzean? Polemikaren bat argituko dute? Ez al dira bata besteaz aspertzen?
-
95
15. Nerea Muñoz, Japonia ezagutzen
Nerea Muñoz gazte nafarrari pandemia garaian sortu zitzaion Japoniarekiko jakin mina. Japoniera, bertako musika, animea… hori nahikoa izan zuen, lau urte geroago maleta hartu eta Japonian barrena bizitzeko! Hiroshima, Osaka, Kyoto… leku guztiotara bakarrik abiatu da eta esperientzia ugari kontatu ditu atalean zehar!Zergatik erabaki ote zuen Japoniara joatea? Zer moduz bizi da han? Nola ikasten du japonieraz? Biziraun likete? Non egiten du lan? Zer behar da hara joateko? Nola antolatzen ditu bidaiak? Bakarrik egoten da beti? Zeintzuk dira japoniar kulturan mito ezagunenak eta mitoak al dira benetan?Japoniako goxoki eta jakiz beteriko zakuarekin azaldu da Benetan zabiz?-era eta bertan probatu dituzte.
-
94
14. Zer gertatuko da 2025ean? Entzun, epaitu gabe
2024. urteak gauza askorako eman du eta Malen eta Aitziberrek beraien urtearen errepasoa egin nahi izan dute. Bizi dituzten gertaera ikonikoak, emozioak, lan ibilbidean aukera berriak, herrira itzultzea... guztiak kontatu dituzte 2024an beren norabidea finkatu duen podcastean! Urtetik urtera gainera, Malenek eta Aitziberrek haien laguntasuna uztartu dute, eta behin konfiantza errotuta: "Entzun, baina epaitu gabe" TikTokeko trend famatua konfiantza osoz egin dute. Zenbat trapu zikin atera dizkiote elkarri?Eta nola ez! Urte bukaerarekin... Berria dator! 2025 urteari ongi etorria emateko, Maria Blanco urrezko kolaboratzailea gonbidatu dute kanpaikadak elkarrekin ospatzera. Umoretik urte berriko aurreikuspenak eta gertaera posibleak zerrendatu dituzte. Beteko al dira?Ez galdu urteko azken atala! Urte berri on! Txispun!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
-
93
13. Izaro Andres, Gabonetan dir-dir
"Invierno a la vista" dagoela esan dezakegu, edo zuzenean, negu gorrian sartu garela. "Cerodenero" eta Gabonak direla eta, Mallabia Carey gonbidatu dute Benetan zabiz?-en sutondora! Bai, asmatu duzue, Izaro Andres Zelaieta da atal honetako gonbidatua! Musika munduko hasierez, limoiek ekarritako buruhausteez, belodromoaz eta horrek eragindako tentsioaz, edota arrakastaz hitz egiten dute."Oh Happy Day" saiotik hasi, eta horrek ekarritako zurrunbilo guztia izan dute hizpide. Asko aldatu al da Izaro hasi zenetik hona? Zein uste du dela kanpotik ematen duen irudia? Zeintzuk dira bereganako aurreiritziak? Zer da arrakasta? Zer esango lioke hasi berri zen Izarori? Gainera, "Izaro Gabonetan" diskoa argitaratu du, gabonei buruz ere jardun dute Izaro, Malen eta Aitziberrek. Gabonak gustatzen zaizkie? Nola bizi dute urteko azken hilabetea? Zergatik bururatu zaio gabonetako abestien diskoa ateratzea? Gozatu dirdiraz eta polboroiez beteriko atalaz.Din dan don din dan don, eguberri on!
-
92
12. Onintza Enbeita, oldarkeriaren gazi-gozoa
Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albo-kalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere.Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren errealitate askotan gordina normalizatzeko beharraz. Maria Blanco, munduko kolaboratzaile onena ere hurbildu da solasaldira. Gaztetako konplexu fisikoek utzitako arrastoaz eta intseguritateez aritu da."En mi coño y en mi moño" Enbeitak diputatu zela Espainiako Kongresuan behin esan zuen esaldiaren harira, emakumeok horren debekatua dugun oldarkeriaren inguruan hitz egin dute: Zergatik dago gizartean gaizki ikusia emakumeak oldartu eta borrokan hastea? Pairatzen duten indarkeria fisiko edo berbalaren aurrean, biolentzia gehiagorekin erantzungo balute, zer? Zergatik ukatzen zaie aiurri txarreko neskei haserrearen emozioa?
-
91
11. Kiliki Frexko, Agur eta Ohore Chill Mafia!
Aitziberrek eta Malenek Chill Mafia musika talde disfuntzionalaz hitz egin dute Arrotxapeako gaztearekin. Ez hori bakarrik; taldearen amaiera, haien azken lana "Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida", taldeak egingo duen nazioarteko biraz, euskal talde mainstreamei buruz, norberarekiko maitasuna, almendrekiko obsesioa… gai horiek eta taldekide batek izan duen gaixotasunaz aritu dira.Zergatik amaituko da Chill Mafia? Nola antolatzen ziren horrenbeste pertsona lanak sortzeko garaian? Euskal artistak eroso bizi direla uste du? Zer gertatu zen Kai Nakairekin? Nork bere burua ez badu maite, besteak maitatzea posible dela uste du Kilikik? Zeren esklabu gara? Porruak almendrengatik ordezkatu ditu? Zer gertatu zaio Ben Yarti?
-
90
10. Bengo, bakardadea eta seriotasuna autodefensa gisa
Oiartzungo artista gazteak "Belharra" albuma kaleratu du eta Benetan Zabiz?-tarrek lan berria ezagutu nahi izan dute. Eta batez ere, abeslaria oholtzatik kanpo ezagutzeko gonbidatu dute! Norbere pertzepzioaz, bakardadeaz, seriotasuna autodefentsa gisa erabiltzeaz, Break Dance dantza estiloaz, artisten arteko lehiakortasunaz, Rap eta Hip-hopaz… aritu dira, besteak beste.Nolakoa da Bengo? Zer da bakarrik sentitzea? Zergatik sentitzen da bakardadea? Zergatik eta nola hasi zen Break Dance dantzaten? Zer gertatu zitzaion Gaztea Sarietan saritu zutenean? Zer ez zaio batere gustatzen pertsonak ezagutzeko garaian? Musikarien artean lehiakortasun handia dago? Zer gertatu zitzaion artista ezagun batekin? Egoera triste bat igarotzen ari direnean, aurpegi ona jartzeko gai dira? Esklusiba potoloa ere eman die gainera Aitziber eta Maleni: artista ezagun batek kaleratu gabeko kantu bateko esaldiak lapurtu zizkiola kontatu du!
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
"Benetan zabiz?" Aitziber Grados eta Malen Altunak aurkezten duten podcasta da. Umoretik abiatutako entretenimendurako podcast gaztea da. Gaien aldetik mugarik ez dago. Istorio pertsonaletik abiatuta, gonbidatuaren sekretu ilunenak argitara ateratzen dituzte bi kazetari gazteek. Arrosaliren laguntza dute ez egokia den hori gonbidatuari galdetzeko.Oihane Alonsori dagokio produkzioa eta beste guztia.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...