PODCAST · news
Berriketan
by Berria
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
Episodes
-
Ikurrin bat Kanadako lurretan
Red Bay herria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kanadako arrantzale hiri horrek lotura estua du Euskal Herriarekin, XVI. mendean han ibiltzen baitziren euskaldunak balea arrantzatzen. San Joan baleontzia han hondoratu zen, eta haren erreplika hara eraman nahi dute orain. Enekoitz…
more -
Pediatren errezeta: pantailarik ez
Pantailek adingabeetan eragiten dituzten kalteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko Pediatren Elkarteak gida bat osatu du, kalte horiek zerrendatuz eta gomendioak emanez. Bilbon egindako jardunaldi batzuetan horri buruz aritu dira adituak. Kristina Martin BERRIAko…
more -
Ez da horren mundiala
2030eko Munduko Futbol Kopa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bilbok eta Donostiak hautagaitza bateratua aurkeztu dute bina partida jokatu daitezen Anoetan eta San Mamesen. FIFAren exijentzia zorrotzek eta halako ekitaldi bat antolatzeak izan ditzakeen ondorioek eraman ditu hautagaitza...
-
Biktimen erritmoari jarraikiz
Errenteriako sexu erasoen kudeaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Xenpelar bertso eskolako irakasle batek jazarpen psikologikoa eta zenbait sexu eraso egin dituela salatu du mugimendu feministak. Auzi horren sona aprobetxatuta, PSE-EEk publiko egin ditu Jon Maia Sein Kukai dantza...
-
Baxoa euskaraz: partez eta 2028an
Baxoa azterketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziako Gobernuak iragarri du 2028tik aurrera ikasgai baten azterketa eta ahozkoaren parte bat euskaraz egiteko aukera izanen dutela Ipar Euskal Herriko ikasleek. Aurrera pausoa da, baina oso txikia, kontuan hartuta 2019ko erreformaren...
-
Baietz 300.000 gehiago izan
Kontseiluaren pizkunderako erronka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pizkunderako Erronka 2036 txostena aurkeztu du Kontseiluak eta erronka bota du: euskalduntze erritmoa bizkortzea, 2036rako beste 300.000 euskaldun oso lortzeko. Erronka hori lortzeko bide orria ere zehaztu du...
-
Geroz eta luzeago atxikiak
Hendaiako atxikitze zentroa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cimade elkarteak iazko datuen bilana eman du argitara, eta atxikitze zentroen «gehiegikeria orokortuaz» ohartarazi du. Geroz eta denbora luzeagoz atxikitzen dituzte migratzaileak, baina kanporatze gehiego egin gabe. Leire...
-
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (II)
Errekaleorreko istiluak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzaren jokabideari buruzko bigarren atala da hau, eta Errekaleorren gertatutakoa aztertu dugu. Maiatzaren 12an eta 13an URSSA eta EGA fabrika abandonatuetan bizi diren etxegabeak Errekaleorren agertu ziren, eta liskarra...
-
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (I)
Ertzaintzaren jokabidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean Global Sumud flotillako kideen aurka gogor oldatu zen, eta soka luzea ekarri du horrek. Ertzaintzaren jokatzeko manera berriz ere ezbaian jarri du gertakari horrek. Loiun gertatutakoa aztertu dugu Iosu Alberdi BERRIAko...
-
Ugatzak gordetzen duena
Ugatzen habiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. CSIC Zientzia Ikerketen Espainiako Kontseilu Nagusiko ikerlari talde batek ugatzen habiak induskatu ditu, eta hegazti horiek ehunka urtez pilatu dituzten objektuak aurkitu dituzte. Ugatzaz eta haren habietan aurkitutakoaz aritu zaigu...
-
Minaren memoria
Martuteneko espetxea du hizpide du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 78 urte ireki zuten eta ekainaren 24an itxiko dute behin betiko. Eraikina bota eta han etxebizitzak egin nahi dituzte, baina zenbait taldek memoria demokratikorako leku izendatzea nahi dute eta eraikinaren parte…
more -
Mantala zuriak karrikan
Medikuen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hilero astebeteko greba egiten ari dira medikuak Espainiako Osasun ministerioak estatutu propioa onartu diezaien. Horrekin batera, sektorearen lan baldintzak hobetzeko aldarriak luzatu dizkiete baita Nafarroako…
more -
Sinisten zütüegu : aldarria zena egitate bihurtuta
Laneko sexu jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sei emakumek lankide gizon bat salatu zuten Maulen sexu jazarpenagatik, eta orain Paueko Auzitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra paratu dio gibelapenarekin. Jende gehienak ez zien sinetsi, baina biktimek sare feministaren…
more -
Liburu klandestino bat zapata artean
Maritxu Barriolaren bizitza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzale sutsua izan zen, 36ko gerran erbesteratua, eta, ondotik, familiako zapata denda eraman zuen Donostiara itzultzerakoan. Baina han ez zen soilik larrua lantzen, euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta…
more -
Tubos Reunidos: beste fase bat
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu...
-
Gimeno, lurrikaren epizentroa
Iker Tubia (editatuta) Carlos Gimeno Nafarroako Hezkuntza kontseilaria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hezkuntza alorreko sindikatuak kexaka ditu aspaldi, eta politika instituzionalaren alorrean ere ia-ia denak aurka paratu zaizkio. Hezkuntzan iragarri zuen murrizketak hautsak harrotu...
-
Independentisten garaia
Galesko eta Eskoziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskozian SNP Eskoziako Alderdi Independentista gailendu da berriz, baina ez du gehiengo osorik izanen. Galesen Plaid Cymru alderdi abertzaleak irabazi du lehen aldiz, eta Rhun ap Iorwerth independentista...
-
Korrikaren ahizpak
Korrikaren antzeko egitasmoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Korrika bukatuta, udaberri honetan gutxiagotutako hizkuntzen aldeko hiru lasterketa izan dira: okzitanieraren aldeko La Passem, katalanaren aldeko Correllengua Agermanat eta bretoieraren aldeko Ar Redadeg. La Passem…
more -
Sareko xenofobia atzemateko radarra
Xenometer modeloa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Adimen artifizialaren bidez, sare sozialetan zabaltzen diren mezu xenofoboak atzemateko gai den tresna sortzen ari dira zenbait unibertsitate, tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Oraindik tresna elikatzen eta entrenatzen ari…
more -
Jo bai, baina hondoratu ez
Global Sumud Flotillaren bigarren misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Apirilaren 30ean 175 kide bahitu zituen Israelek, eta haietako bi Israelen izan ditu, gatibu igandera arte. Aurreko misioan baino gogorrago aritu da Israel oraingoan. Hala ere, 60 ontzi inguru Gazara bidean dira...
-
Tiroak karlismoaren bihotzean
Montejurrako hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte bi karlista gazte hil eta 30 lagun zauritu zituzten eskuin muturreko kideek Montejurrako erromerian. Argazkiek, dokumentuek eta bertan zirenek kontatutakoek ez dute zalantza izpirik uzten: Espainiako Gobernua zegoen...
-
Lizeoko ikasleen lezioa
Baxoaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriz ere 'Baxoa euskaraz' aldarrikatzea dagokie Ipar Euskal Herrian. Etxepare lizeoko ikasleek desobedientziaren bidea hartu eta matematikako proba euskaraz eginen dutela jakinarazi dute. 175 irakaslek babesa eman eta laguntzeko prest...
-
Pantailetara kateatuta
Pantailek adingabeetan duten eragina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pantailaz inguratuta bizi dira, asko erabiltzen dituzte, eta adituen arabera ondorio kaltegarriak dituzte haien osasunean. BERRIAk gai horri buruzko mahai ingurua antolatu zuen maiatzaren 5ean, Donostian. Mirene…
more -
Lehendakari nafarra
Carlos Garaikoetxea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Francoren diktaduraren ondoko lehenbiziko lehendakaria izan zen, eta Euskal Herriko politikan itzal handiko gizona izan da. Jaurlaritzan ia hutsetik hasi ziren eta erakunde nagusiak orduan sortu zituen. Ondoren, EAJrekin hautsi eta EA...
-
Arrain haztegia zauriaren orbanean
Lemoizko zentral nuklearreko proiektuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eusko Jaurlaritzak mihi-arrain haztegi bat eginen dutela iragarri du, baina inguru zabala da eta atea irekita utzi du bestelako proiektu batzuk egiteko. Aurretik egindako proposamenak dira, adibidez, natura gune...
-
Hil ondotik ere, baliagarri
Gorpua ematea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hil ondotik, gorpua erraustu edo lurperatu daiteke, baina halakorik egin aurretik, gorpu hori baliagarria izan liteke azkenengo aldiz, adibidez, medikuntzako ikasleentzat. 1.300 lagun inguruk izena emana dute haien gorpuak EHU edo NUP...
-
Gerraren kontra eta langileen alde
Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker...
-
Rol nagusia, Belokirentzat
Zinemaldiko zuzendaritza aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maialen Beloki izanen da zuzendaria 2027ko urtarriletik aurrera. 2016. urtetik zuzendari ordeetako bat da, eta Zinemaldia alor askotatik ezagutzen du. Beraz, aurtengo Zinemaldia izanen da Jose Luis Rebordinosek zuzenduko...
-
Erregaiek piztutako sua apaldu nahian
Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta.…
more -
Ilargia kolonizatzeko bidean
Artemis II misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk lau astronauta bidali ditu Ilargira, eta agerian gelditu da Txinarekin duen lehia espazio lasterketan. Ikuskizunaren atzean, zientifikoak ez diren beste helburu batzuk ere badaude misioaren alde ezkutuan. Itsaso Jauregi BERRIAko...
-
Euskarak sufrituko duen murrizketa
Nafarroako ikasgelen murrizketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako hezkuntza departamenduak 14 ikasgela kenduko ditu itunpeko ikastetxeetatik, diotenez jaiotza tasaren jaitsieragatik. Baina Carlos Jimeno kontseilariaren neurriak bereziki kolpatuko ditu ikastolak. Ion Orzaiz...
-
Tratu txarrak Jainkoaren izenean
Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta...
-
Erregularizazioa ez da guzientzat
Migratzaileen ezohiko erregularizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Indarrean da Espainiako Gobernuak hartutako neurria, eta hasi dira eskariak tramitatzen. Hego Euskal Herrian egoera irregularrean bizi diren 30.000 lagun baino gehiagori eraginen die, baina ez guziei. Apatridek,...
-
Garaipen bete-betea
Realaren Kopako garaipena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atletico de Madrili penaltietan irabazita eskuratu zuen Realak Kopa, eta bi eguneko ospakizuna egin dute. Atzo zaleek harrera egin zieten jokalariei Donostian. Ainara Arratibel Gascon BERRIAko kiroletako koordinatzailearekin…
more -
Memoriaren aurpegiak
Luzia Urigoitia 'Lutxi'-ren hilketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urigoitia ETAko kidea zen eta 1987an Guardia Zibilak tiroz hil zuen sarekada batean. Auzia zigorgabe gelditu zen eta haren memoria jazarria izan da. Auzi horri buruzko film dokumental bat aurkeztuko dute apirilaren…
more -
Zortzigarrena izan nahi eta ezin
Trebiñuko auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Araba erdian egon arren, administratiboki Burgosen menpe dago, eta horrek arazo handiak sortzen dizkie herritarrei beren egunerokoan. Trebiñu Araban integratzeko aldarriak indarra hartu du azken aldian, eta horren erakusle bihar…
more -
Ormuzko itsasartean harrapatuta
Irango su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ormuzko itsasartea ia erabat itxita dago, eta bien bitartean su-etena indarrean da AEBen eta Iranen artean. Lehenbiziko negoziazioak huts egin badu ere, aste bete dute oraindik zerbait adosteko. Israelek ez dio Libanori eraso egiteari…
more -
Kriptoprofetak
'Kriptobro'-ak eta pop faxismoaren aurpegi berria ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eskuin muturrak sare sozialak erabili ditu bere ideiak eta diskurtsoak bestelako itxura batekin zabaltzeko, eta plana ongi atera zaie. 'Kriptomundu' horrek nork osatzen duen eta nola funtzionatzen duen...
-
Abertzale bat Elkargoaren buru
Alain Iriarten izendapena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bera hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari, eta lehenbiziko aldiz ezkerreko abertzale euskaldun batek gidatuko du erakunde hori. 2017an sortu zutenetik Jean Renne Etxegarai Baionako auzapeza izan da elkargoko...
-
Ihesa, amnistiaren preludioa
Segoviako ihesa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte 29 presok Segoviako kartzelatik ihes egitea lortu zuten, baina soilik lauk zeharkatu zuten muga. Guardia Zibilak 24 iheslari atxilotu zituen eta Oriol Sole hil. Gertakari horrek amnistiaren aldeko borroka hauspotu zuen. Josu...
-
Aberri Egunak
Aberri Egunaren historia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herria Batera plataformak sei urte darama Aberri Egun bateratua eskatzen, eta bihar ekitaldia eginen du Lizarran. Aberri Egunaren historian salbuespena izan da abertzaleek bat egitearena, eta aurten ere lau ekitaldi izanen...
-
Hizkuntza eskubideetan, betiko lepotik burua
Behatokiaren txostena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2025ean 883 kexa jaso zituen hizkuntza eskubideen urraketengatik, eta azken 25 urteetan alor horretan «aurrerapauso nabarmenik» ez dela eman salatu du. Arantxa Iraola BERRIAko euskara gaietako kazetariak eman digu txostenaren nondik...
-
Epaileek onartzea falta da
Torturaren zazpi biktimaren ekinbide judiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia torturak ez ikertzeagatik. Orain, hamar kasu horietako zazpi lagunek ekinbide judiziala abiatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalak haien...
-
Herriko etxeak, argituta
Herriko bozen bigarren itzulia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko argitu da hurrengo sei-zazpi urteetako herriko etxeen konfigurazioa Ipar Euskal Herrian. Orain, hirugarren itzulira begira paratu dira hautetsiak, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria aukeratu beharko baitute....
-
Ikusi-makusi, non ikusi?
ETB3 katearen itxiera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Martxoaren 17an ETB1 ON katearengatik aldatu zuten marrazki bizidunen katea, eta erabakiak polemika piztu du, euskararen normalizazioari kalte egin diezaiokeelakoan. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak azaldu…
more -
Abiadan, Korrika
24. Korrika du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Atzo Atharratzen hasi zen, eta Bilbon bukatuko da martxoaren 29an. Lehenbiziko egunaren kronika egin digu Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak, Atharratzetik bertatik, eta CCOOrekin gertatu dena azaldu eta testuinguruan paratu digu...
-
Bigarren itzuliari begira
Herriko bozak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iragan igandeko lehenbiziko itzulian aukeratu ziren Ipar Euskal Herriko 158 herrietako auzapez gehienak, baina 11 herritan bigarren itzulia eginen dute igande honetan. Arreta handia piztu dute Baionako, Miarritzeko, Urruñako, eta Kanboko...
-
Lantokiak hustu eta karrikak bete
Greba Orokorra du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba eguneko soinu kronika da hau, karrikan bildutako soinuekin, iritziekin eta sindikatuen mezuekin prestatutakoa. Atalaren bukaeran greba egunaren balorazioa egin dute Iker Aranburu eta…
more -
Euskarari galga emateko taldea
Euskara eskakizunen aurkako aktibistak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Argia aldizkariaren ikerketa lan batean jaso dutenez, talde antolatu bat ari da lan eskaintza publikoen aurkako helegiteak paratzen, hizkuntza eskakizunen harira bertan behera utz ditzaten. Zigor Olaberria Oleaga...
-
Munstro bat gelaren erdian
Patxi Ezkiagaren sexu abusuen biktimak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Dagoeneko 26 emakumek salatu dute sexu abusuak egin zizkiela Donostiako La Salleko ikastetxean irakasle aritu zen garaian. Arartekoak bitartekaritza egin du biktimen eta La Salle kongregazioaren artean, baina...
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
BERRIA egunkariaren aktualitateko podcasta da 'Berriketan', Euskal Herrian eta munduan gertatzen ari denaz jabetzeko gakoak eskaintzen dituena. Saio bakoitzak gai bat izanen du hizpide, eta, elkarrizketa laburren bidez, jakin beharrekoak aletuko dituzte adituek eta kazetariek, Iker Tubia kazetariak gidatuta.
HOSTED BY
Berria
Loading similar podcasts...