BESTALDE podcast artwork

PODCAST · society

BESTALDE

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.Ekitaldi berezietan presentzia izan nahiko luke Bestalde, saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar). Azaleko eta ageriko datuetatik abiatu, eta kultur panoramari ahalik eta erretratu zehatzena egin nahi lioke saioak, askotariko bestaldeak aldarrikatuz. Tonu hurbilekoa, dibulgatzailea eta irekia lantzea da helburua.

  1. 18

    Bestalde 2019-10-18

    Asteburua gainean dugunez, egunotan datozkigun kultur proposamenak aletu ditugu banan-banan, hartara, aitzakiarik izan ez dezagun. Enrike Solinís gitarra-jotzailearen antzinako musika entzun dugu, Juan Sebastian Elkanori eskainitako diskotik; bestalde, V. Ipuin Maratoiaren berri eman dugu. Azkenik, igande honetan amaituko den erakusketa interesgarri bat aipatu eta gomendatu dugu, "Vivian Maier: argazkilari errebelatua".

  2. 17

    Bestalde 2019-10-17

    Reggae doinuak izan ditugu nagusi gaur bestaldean, bereziki, saioan bigarren zatian. Eguneko kultur agendaren errepasoari ekin diogu, tartean aipatuz emakume surflariak, euskal mendizaleak, Hasier Larretxea poeta eta bere performance kolektibo berria... Azkenik, errepaso xehea eman diogu Revolution Jam Rock jaialdiaren aurtengo edizioari, eta banan-banan ezagutu ditugu etorriko diren artista nagusiak.

  3. 16

    Bestalde 2019-10-16

    Kultur agendari errepaso xehea eman diogu gaur ere bestaldean. "Zaldi urdina" antzezlana trostan hasi dela baliatuz, hura aurkeztu dugu, baita gaia kokatu ere. Bihar Kaxildan izango den hitzaldi interesgarri bat ere nabarmendu dugu: izan ere, Uxue Alberdik "Kontrako eztarritik" saiakera idazteko baliatu duen oinarri teorikoa azalduko du, eta Kultur Teoria Kritikoa taldearen aurkezpena egiteko baliatuko dute ekitaldia.

  4. 15

    Bestalde 2019-10-15

    Kulturaz gainezka gatoz gaurkoan ere bestaldetik Bestaldera. Mikel Iturriak editatu duen "Javier Ortiz, talento y oficio de un periodista" liburu mamitsua izan dugu aipagai, besteak beste, baita Bagera elkartearen zineforuma, Skakeitan taldearen "Ezpainetan odola" kantu berria eta Euskal Herriko ohiturak ere, San Telmo museoaren eskutik. "Raketistak lehen eta orain" elkartearen lana ere ezagutu dugu, egileen beraien ahotsetan.

  5. 14

    Bestalde 2019-10-14

    Altzako Historia Mintegiari egin diogu bisita, eta hango lagunekin izandako solasaldiaren zati bat ekarri dugu bestaldera. Lan eskerga, eskertzeko modukoa benetan, mintegian urteotan egiten ari direna. Horren erakusgarri da "Estibaus" argitalpena, eta sarean eskuragarri jartzen ari diren material guztia. Bestalde, Ernest Lluch Kultur etxea berriz ere Anoetan zabaldu dutela probestuz, irekieraren berrikuntzen berri eman dugu.

  6. 13

    Bestalde 2019-10-13

    Igandeko saio berezia Maite Larbururen musika ibilbidea jarraitzeari eskaini diogu, gehienbat. Izan ere, datorren astean Imanol Larzabal aretora datorrela baliatuz, "Neighbor" taldearen bi diskak eta bere bakarkako lehena xehe-xehe aditu ditugu, baita gure kantu kuttunenak bestaldera ekarri ere. Bestalde, Leon Benavente taldearen doinu batzuk ere ekarri ditugu gogora.

  7. 12

    Bestalde 2019-10-12

    Larunbateko saio berezia gurera datozen hiru artista edo talderi eskaini diogu: alde batetik, Rafael Berrio, "Niño Futuro" aurkeztuko duena igandean, hilak 13, Antzoki Zaharrean; bestetik, Enrique Villareal "El Drogas" artistaren azken disko boskoitza errepasatu dugu, laster FNACera etorriko den aitzakian; azkenik, datorren astean Dabadabara etorriko den Combo Chimbita talde kolonbiarraren lana sakonxeago ezagutzeko tartea hartu dugu.

  8. 11

    Bestalde 2019-10-11

    Komiki berri baten aurkezpenean izan ginen atzo, eta frexko-frexko ekarri dugu han bildutakoen berri bestaldera. "Amets alokatuak" izena du komikiak, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgado egileen artean osatutako laugarren elkarlana, Xabiroi aldizkariak plazaratzen duen hamabigarren albuma. Bestalde, Donostia Buskers jaialdia eta Donosskino jaialdiak aipatu ditugu, besteak beste.

  9. 10

    Bestalde 2019-10-10

    Osteguna izanagatik, asteburura begira jarri gara. Arrapaladan dator kultur agenda, eta patxada berezia eman nahi izan diogu datorren larunbatean Donostian izango den Argia Egunari arreta emateko. Iluntzeko kontzertuetan, besteak beste, Niña Coyote eta Chico Tornado, Amaren Alabak, Balerdi Balerdi eta Mursego artistak arituko dira taula gainean. Amaitzeko, "K bulegoa" zerbitzuaren berri eman dugu, eta Ainara LeGardonen testu mamitsu bat irakurri dugu.

  10. 9

    Bestalde 2019-10-09

    Kultur agendaren bazterrak arakatzen jarraitu dugu gaur ere bestaldean. Izaro Andres musikariak berriki plazaratu duen bideo bat entzun dugu: "Agur, Eason. 8 minutu Izarorekin". Kolonbiatik datorren Combo Chimbita taldearen doinuak ezagutu ditugu, Donostiara etorriko diren aitzakian. Arreta berezia eman diogu, horrez gain, Maite Larburu artistaren "Hezurren azpian" disko ederrari.

  11. 8

    Bestalde 2019-10-08

    Kultur agendak dakartzan ekitaldien berri eman dugu gaur ere, nola ez, bestaldetik. Miren Agur Meaberen "Hezurren erretura" narrazio liburutik "Miramar" izenekoa hautatu eta sarrerako pasartea irakurri dugu. Donostialdeko bi musika proposamen interesgarri ere aurkeztu ditugu: Olatz Salvador eta Nizuri Tazuneri. Nosferatu zikloak Fassbinder zuzendariari eskainitako zikloa ere aipatu dugu. Gogora ekarri dugu, azkenik, laster Antzoki Zaharrean zuzenean arituko den artista donostiar baten lana: Rafael Berrio.

  12. 7

    BESTALDE 2019-10-04

    Asteburura begira jarri gara gaur Bestaldean; hain zuzen ere, Donostikluba Jaialdiaz gain, beste hainbat musika eskaintzaren berri eman dugu, baita taldeen musika ezagutu ere. Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Be Club eta Altxerri lokaletako kontzertuen errepasoa egin dugu, baita datorren harribitxiren bat aurreratu ere: Omara Portuondo kubatarra.

  13. 6

    Bestalde 2019-10-07

    San Telmo museora egin dugu gaur bisita, "Malkovich, Malkovich, Malkovich" argazki erakusketa bikainaren aitzakian. "III. Memoria Feministak" jardunaldiak aurkeztu dizkigu Marilis Balenciagak eta, horrez gain, familiartean museoaz gozatzeko aukeraren berri ere izan dugu. Nola ez, kultur agendari errepasoa egiteko tartea ere hartu dugu, eta literatur solasaldi bat aitzakiatzat hartuta, Katixa Agirreren "Amek ez dute" liburuaren lehen lerroak irakurri ditugu. Amaitzeko, "Revolution Jamrock" jaialdian izango diren artista batzuen doinuak izan ditugu.

  14. 5

    Bestalde 2019-10-06

    Jazzaldiari eskainitako saio berezia izan dugu gaur. Iragan uztailean izan zen 54. Jazzaldia, eta horren aitzakian, jaialdiak gaur arte egin duen ibilbideari begira jarri gara, handik hainbat doinu gurera ekartzeko. Donostiako Jazzaldian nabarmenak izan diren hainbat jazz musikari ekarri ditugu bestaldera: besteren artean, Charles Mingus, Art Blakey, Miles Davis, Diana Krall, Silvia Pérez Cruz...

  15. 4

    Bestalde 2019-10-05

    Saio berezia izan dugu gaur bestaldean, Zinemaldiari eskainia. Sarituen trailerrak entzun ditugu, baita zenbait soinu banda gogoangarri entzun ere. Horrez gain, gogoeta egin nahi izan dugu: zenbat eta zenbat jende, zenbat bestalde (sarritan ikusezin) behar diren sarituek distira egin dezaten. Gainera. omenalditxoa egin nahi izan diogu duela gutxi hil den zinemazale eta artista handi bati: Iñigo Muguruzari, hain zuzen ere.

  16. 3

    BESTALDE 2019-10-03

    Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako. Ekitaldi berezietan presentzia izan nahiko luke Bestalde, saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar). Azaleko eta ageriko datuetatik abiatu, eta kultur panoramari ahalik eta erretratu zehatzena egin nahi lioke saioak, askotariko bestaldeak aldarrikatuz. Tonu hurbilekoa, dibulgatzailea eta irekia lantzea da helburua.

  17. 2

    BESTALDE 2019-10-02

    Kulturari adi-adi jarraitzen dugu bestaldean; gaur ere agendari begira jarri gara, Nosferatu zikloaren hasiera iragarriz, besteak beste. Joserra Senperena piano-jotzailearen disko berriaren aurkezpenean izan gara, "Existentzia minorrak". Horrez gain, "Hamaika entzuteko!" lehiaketaren bosgarren deialdiaren berri eman dugu, baita Donostia Kulturako ikastaroen luzapenari buruz ere. Azkenik, urriaren 3tik 5era Intxaurrondoko kultur etxean izango den Donostikluba jaialdiko artistak ezagutu ditugu.

  18. 1

    BESTALDE 2019-10-01

    Irrati uhinak zeharkatu eta entzulearekin topo egiteko lehen pausoa eman dugu gaur. Izan ere, magazin berria aurkeztu du Ion Olano Carlos esatariak: BESTALDE, Donostiako Kulturzaleen Irratsaio Mutantea. Gaurkoan, saioaren asmoak eta helburuak azaldu ditugu, baita kultur agendaren berri eman ere. Horrez gain, Zinemaldiak utzitako inpresio batzuk aipatu ditugu gainetik (saio berezi baten zain), Kontadores-eko Laborategien berri izan dugu Bego Merinoren eskutik, itsas ondari buruz hizketan aritu gara Jon Mikel Fernandez Elorz kolaboratzailearekin, baita Euskal Itsas Museoko Aitor Buitronekin ere.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.Ekitaldi berezietan presentzia izan nahiko luke Bestalde, saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar). Azaleko eta ageriko datuetatik abiatu, eta kultur panoramari ahalik eta erretratu zehatzena egin nahi lioke saioak, askotariko bestaldeak aldarrikatuz. Tonu hurbilekoa, dibulgatzailea eta irekia lantzea da helburua.

HOSTED BY

Casares Irratia

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does BESTALDE have?

BESTALDE currently has 18 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is BESTALDE about?

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei...

How often does BESTALDE release new episodes?

BESTALDE has 18 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to BESTALDE?

You can listen to BESTALDE on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts BESTALDE?

BESTALDE is created and hosted by Casares Irratia.
URL copied to clipboard!