BESTALDE podcast artwork

PODCAST · society

BESTALDE

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.Ekitaldi berezietan presentzia izan nahiko luke Bestalde, saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar). Azaleko eta ageriko datuetatik abiatu, eta kultur panoramari ahalik eta erretratu zehatzena egin nahi lioke saioak, askotariko bestaldeak aldarrikatuz. Tonu hurbilekoa, dibulgatzailea eta irekia lantzea da helburua.

Publisher-supplied feed metadata · PodParley refreshed Jun 7, 2021 · Source feed

  1. 20

    Bestalde 2020-04-01 Rafael Berrio

    Deialdi xume batetik abiatuta, etxean bakartuta gauden honetan, inoizko saiorik kolektiboena izan da gaurkoa. Mila esker, bihotzez, era batera edo bestera parte hartu duten guztiei. Zendu berria den Rafael Berrio artistari eginiko omenaldia da hau.

  2. 19

    Bestalde 2020-03-31 Sylvia Plath

    Bereziki gustura aritu gara gaur, "konpainia" ezin hobean: Sylvia Plath idazle handia izan dugu hizpide. Hain zuzen ere, #DKetxean ekimenaren baitan, literatur solasaldi birtuala izango baita gaur, Slawka Grabowska-k gidatuta, Plathen "The Bell Jar" (gazteleraz, "La campana de cristal") liburuari buruz. Musikari dagokionez, Ryan Adams eta Belle & Sebastian-en doinu ederrak ekarri ditugu bestaldera. Azkenik, "Ipuinaren ordua" ekimena atzo abiatu zela probestuz, Lur Korta ipuin kontalariaren lehen saioa aditu dugu, saioaren amaieran.

  3. 18

    Bestalde 2020-03-30 Giza Eskubideen Zinemaldia

    Ia ahotsik gabe egin behar izan dugu gaurko saioa; azken finean, gizaki hutsak gara. Edonola, aitortza egin diogu bertan behera geratu den Giza Eskubideen Zinemaldiari. Bide batez, gomendatu dugu Filmin zerbitzua, bertan baitaude zinemaldi horrekin lotutako hainbat film bikain. Maite Larbururen "Antibirala" kantua aditu dugu, baita "Cuídame" kantu ederra ere, Pedro Guerra eta Jorge Drexlerren eskutik. Saioaren amaieran, "Ofendiditos" liburu aurkezpenean Lucia Lijtmaer eta Daniel Innerarityk esandako hitz batzuk aditu ditugu.

  4. 17

    Antzerkiaren Nazioarteko Eguna 2020

    Martxoaren 27an ospatzen den Nazioarteko Antzerki Eguneko mezua Shahid Nadeem dramaturgo pakistandarrak, Ajoka Theatre taldearen sortzaile eta zuzendariak, idatzi du aurten (Itzulpena: Iñaki Iñurrieta). "Bestalde" magazinean eman dugu, DK irratian, Ion Olano Carlosen ahotsean.

  5. 16

    Bestalde 2020-03-27

    Kulturaz mukuru betetako saioa ekarri dugu gaur ere bestaldetik bestaldera. Antzerkiaren Nazioarteko Egunaren harira, Shahid Naheem pakistandarrak aurten idatzitako testua irakurri dugu, baita 2013an Dario Fok idatzi zuena ere. Ugandatik Bobi Wine eta Nubian Li artistek egindako "Coronavirus Alert" kantu zoragarria aditu dugu, baita kuttunak ditugun Paolo Conte eta Mastretta, besteak beste. Eider Rodriguez eta Arantza Santesteban sortzaileek idatzitako testu sakonak ere ekarri ditugu uhinetara.

  6. 15

    Bestalde 2020-03-25

    Donostia Kulturak atzo zabaldu zuen oharraren xehetasunak eman ditugu gaur, alegia, apirilaren 11 bitarte itxita jarraituko dutela kulturgune guztiak. Horrenbestez, bertan behera geratu dira (kasu batzuetan, atzeratu) programatuta zeuden ekitaldi guztiak. Kulturgileen omenez, emanaldi horietako batzuen musika aditu dugu. Bestetik, Iñigo Astiz eta Xabier Paya idazleek kulturgintzaz plazaratu berri duten testu bana irakurri dugu eta, azkenik, Joxe Miel Barandiaran antropologoari buruzko erreportajea aditu dugu.

  7. 14

    Bestalde 2020-03-24

    Bertan behera geratu diren ekitaldiak aipatu ditugu gaur ere, aitortza egiteko horiek sortu eta antolatu dituzten langileei. Koldo Mitxelena Kulturunean Mikel Bengoa ikerlariak eman zuen hitzaldia entzun dugu ondoren: "Lazkaotarrak. Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere oinarriak". Azkenik, Bagera elkarteak antolatutako zine-forumeko solasaldia jarri dugu, "Female pleasure" filmari dagokiona.

  8. 13

    Bestalde 2020-03-23

    Itxialdiak ez du etenik momentuz, ezta bestaldetik bestaldera doan irrati jarioak ere. Gaurkoan, bertan behera geratu diren kontzertu eta ekitaldi batzuk aipatu ditugu: Levitation Room eta Sessa artisten musika aditu dugu, eta "Abere Ba" liburuaren aurkezpen zatia entzun. Izan ere, "Ele ala Ulu" emanaldia egitekoa zuten gaur Victoria Eugenian, baina bertan behera geratu da. Azkenik, María Ángeles Duranen hitzaldiaren bigarren zatia entzun dugu: "¿Cómo queremos cuidar?"

  9. 12

    Bestalde 2020-03-22

    Zaintza lanak dira gizarte antolakuntzaren oinarria, eta inoiz baino argiago geratzen ari da egunotan, behar duen aitortza egiten ez zaion arren. Gaurko saioan, María Ángeles Duran-ek San Telmo Museoan emandako hitzaldi zati bat entzun dugu, hain zuzen ere, "¿Cómo queremos cuidar?" izena duena.

  10. 11

    Bestalde 2020-03-21

    Larunbatero ohi dugun bezala, musika klasikoa izan dugu gaur ere bestaldean. Wolfgang Amadeus Mozart musikagile austriarrak amaitu gabe utzi zuen "Requiem" lan ospetsua aditu dugu, beste pieza batzuekin batera. Hain zuzen ere, Kursaal aretoan programatuta dago saio hori apirilaren 4rako, eta oraindik ikusteko dago egingo den edo ez. Edonola, irratiz gozatu dugu Mozarten lanaz.

  11. 10

    Bestalde (elkarrizketa) Joserra Senperenarekin

    Joserra Senperena musikagile eta piano-jotzaile donostiarrak "Existentzia minorrak" diskoa aurkeztu zuen iragan urtarrilean Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Harekin bildu ginen Groseko Moto-Club tabernan, eta solasaldi atsegina izan genuen, haren musika ibilbideari errepaso eginez.

  12. 9

    Bestalde 2020-03-20

    Luzerako joko du etxean eman beharko dugun boladak; hori dela-eta, sarean Donostia Kulturak eskuragarri dituen edukiak aipatu ditugu gaurko saioan. Horiez gain, bertan behera geratu diren emanaldi batzuk aipatu ditugu, baita zuzenean aritzekoak ziren artisten doinuak aditu ere: Liher, The Bellrays, Glue Kids, Telmo Trenor eta Rolando Bruno.

  13. 8

    Bestalde 2020-03-18

    Kultur-agendak etenaldia bizi duen arren, kulturak berak ez dauka etenik; horregatik saiatuko gara egunero Bestaldera ekartzen eduki interesgarriak, samurragoa suerta dadin berrogeialdia. Gaurkoan "BB agenda" atala zabaldu dugu, hain zuzen, bertan behera geratu diren ekitaldien errepasoa egiteko eta, bide batez, Kultur langileei aitortza egiteko. Horrez gain, "Hitzen ahairea", Gotzon Barandiaranen liburua aipatu dugu, baita jabetza intelektualari buruzko hitzaldi bat entzun ere.

  14. 7

    Bestalde 2020-03-16

    Covid-19 birusaren ondorioz Donostia Kultura itxita egongo da martxoaren 29ra arte. Kultur ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira ondorioz. Horietako bi dira, hain zuzen, Tindersticks eta Diego Vasalloren kontzertuak. Kulturgile horiei errespetuz eta esker onez, haien musika aditu dugu gaur Bestaldean.

  15. 6

    Bestalde 2020-03-17

    Itxialdiak jarraitzen duen bitartean, hementxe jarraituko dugu, Bestaldean. Gaurkoan, udalak hartutako neurriak eta bertan behera geratu diren ekitaldiak aipatzeaz gain, ipuin bat irakurri dugu: "Ipuin postmoderno bat egin diot neure buruari", Hasier Etxeberriarena. Balanescu Quartet taldearen musikaz lagundu dugu ipuina. Horrez gain, Elkano zikloaren baitan Richar Kagan adituak iaz emandako hitzaldia aditu dugu: "Imágenes de los nuevos mundos"

  16. 5

    Bestalde 2020-03-11

    Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.

  17. 4

    Bestalde 2020-03-10

  18. 3

    Bestalde 2020-03-08

  19. 2

    Bestalde 2020-03-07

  20. 1

    Bestalde 2020-03-06

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.Ekitaldi berezietan presentzia izan nahiko luke Bestalde, saio monografikoak eginez kultur egutegiaren mugarrietan (Zinemaldia, Jazzaldia, Beldurrezko Zinemaren Astea, Literaktum eta abar). Azaleko eta ageriko datuetatik abiatu, eta kultur panoramari ahalik eta erretratu zehatzena egin nahi lioke saioak, askotariko bestaldeak aldarrikatuz. Tonu hurbilekoa, dibulgatzailea eta irekia lantzea da helburua.

HOSTED BY

DONOSTIA KULTURA

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does BESTALDE have?

BESTALDE currently has 20 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is BESTALDE about?

Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei...

How often does BESTALDE release new episodes?

BESTALDE has 20 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to BESTALDE?

You can listen to BESTALDE on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts BESTALDE?

BESTALDE is created and hosted by DONOSTIA KULTURA.
URL copied to clipboard!