BESTE 40 URTEAN
by Euskadi Irratia (EITB)
Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.
Episodes
-
Irratia eta antzerkia, oso hurbileko
Donostiako Antzoki Zaharraren aurrean egin dugu hitzordua Arantzazu Fernandez Iglesiasekin. Bere doktore tesian, 1990-2010 urteen artean euskal antzerkian izandako garapena aztertu zuen, hain justu, “Ama begira zazu” eta “Errautsak” lanen artekoa. Iraganaren ondoan oraina, eta Gasteiz aldean...
-
Eatar "earrak"
Bizkaiko kostaldeko herri batean eman dugu goiza, Ean. Bilbon bizi da baina eatarra da Karmelo Landa eta berak egin du guretzat gidari lana. Udan hondartza eta atseden bila bisitari asko hartzen dituen herria da. 70reko hamarkadan zentral nuklearren kontra izandako mugimenduaren garaitik Eak...
-
Bidean topatutako musikak
Irratiari buruzko historien bila hara eta hona ibili gara denboraldian zehar, eta bidean doinu ugari topatu ditugu: Donostiako Musikenen Dvoraken hari laukote bat, Hazparnen Beethoven, Gasteizen Eneritz Furyaken kantuak, Eibarren Maite Arroitajauregi, Joseba Tapia Usurbilen, Satxa Soriazu...
-
Moilak eta Tortolika
Zein lotura dute gauza horiek? Erantzuna Donostiako Itsas-museoan topatu dugu. “Moilak” izeneko erakusketa zabalik dute bertan, portuek historian zehar izan duten garrantzia ekonomiko eta teknikoa azaltzeko. Xabier Alberdi museoko zuzendariak erakutsi digu eta itsas-maketa baten aurrean geratu...
-
Mapan txintxetak jartzen
Irratiarekin eta bizitzarekin lotutako historien bila denboraldian zehar toki asko ezagutzeko modua izan dugu. Gasteizen, Hala Bedi irratikoen tabernan sartu ginen, Aiztogile kalean. Hazparnen, aurreko mendera arte irekita izandako Ary oinetako fabrika zapaldu genuen; enpresa mintegi bat dago...
-
Kafe-pop eta Kaki-rock
Kaki Arkarazo musikari eta ekoizle ezaguna da. M-ak, Kortatu, Negu Gorriak eta beste hainbat talde daude bere ibilbidean. Gainera, duela lau hamarkada, Euskadi Irratiaren hastapenetan musika aurkezle izan zen. “Kafe-Pop” bazkalondoan eta “Kaki Rock” gauetan, Arkarazoren eskutik sortutako musika...
-
Bermeoko irratilariak
Bermeora joan gara Ramon Basaldua, kazetari eta esatariarekin hitz egitera. Bizkaia irratian aritzen da bera gaur egun, baina Euskadi irratian hasi zen Athleticen futbol partiden kontakizuna egiten. Gaztetxo zela, aitak arrantzara eraman zuen eta hura bezalako “unibertsitaterik” ez duela ezagutu...
-
Nori pasako dio lekukoa Maitek?
Maite Larrazekin berriketan aritu gara, Donostiara bizitzera etorritako madrildarra. Euskaltegian irratia entzuteko gomendioa egin zioten eta horrela hasi zen irratia entzuten. Maitek Nerea Albisurengana bidali gaitu eta topaketak, irrati zaletasunaz gain gertutik ezagutzen duen Txernobilgo…
more -
Ezagutzen al duzu gure entzulerik?
“Irrati-katea” osatu dugu gaurko atalean. Donostiako Mimiku loredendako Naroa Garciari eta Amalur Zabalegiri bixita egin diegu, irratiaren urteurreneko apaingarri bila, eta haiei elkarrizketa eginda galdera egin diegu: “Ezagutzen al duzue zuek bezala Euskadi Irratia entzuten duen norbait?”....
-
Errenteria, Lesaka eta Shostakovich
Errenteriako musika bandakoei bixita egin diegu, ostiral iluntzea da, bandak entsegua egiteko ordua. Bandaren presidentea agurtu dugu, Josu Mitxelena, aski ezaguna da Euskadi Irratiko entzuleentzat, uda partean jazz kritikari izaten delako. Mitxelenak oso gogoan du aitaren disko bilduma, eta...
-
Xubanen leku kuttunak
Euskadi Irratiko hainbat saiotan kolaboratzaile izandako Xuban Intxausti zinegile eta dokumentalgilearen eskutik ibilbidea egin dugu. Lasartearra da Xuban, umetan eta gazte denboran ordu asko eman zituen herriko Okendo plazan, eta oroitzapen horiek kontatu dizkigu. Zubietara joan gara gero, eta...
-
Festa lehertu aurretik
Iruñean sanferminetan zezenek egiten duten ibilbidea oinez egin dugu eta gidaririk onena izan dugu, urte luzez Euskadi Irratian entzierroaren kontakizuna egin zuen Iñaki Elorza. Korrikalariek paperezko egunkaria erosten dute oraindik ere entzierroan eskuan eramateko eta Santo Domingo kaleko...
-
Ziraunari segika
Gernikara musika talde gazte bat ezagutzera joan gara, "Ziraun" taldea. Asier Morales gitarra-jotzaileak esan digu izugarri gustuko dutela irratia eta musikaren zabalkunderako indar handia izaten jarraitzen duela komunikabide honek. Taldearen izenari erreparatuta, ziraunari buruzko argibide eske…
more -
Aitona eta biloba irratiak lotuta
Euskadi Irratiaren hastapeneko garaietan Xarlo Etxezaharreta futbol partida historikoen kontakizuna egiten aritu zen Iñaki Elorzarekin batera, tartean, 1984an Athleticek eta Realak San Mamesen jokatu zuten partida. Derbi hartan talde zurigorriak Liga eskuratu zuen, eta pozaren pozez zaleek San...
-
Arrasate ''irratiratu'' dezagun
40 urte beteko ditu azaroan Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak, izenak dioen gisan herrian euskara bultzatzeko eta sustatzeko sortutako taldeak. AED-ren sorrera taldean ibilitako Rufina Olasagasti eta gaur egun zuzendaritza taldean ari den Andoni Solupe elkartu ditugu. Garbi esan digu Rufinak...
-
Gutxi baina oso zaleak
Udan pizten da Euskal Herrian jazza zuzenean entzuteko grina baina urtean zehar badira zaletasunari bizirik eusteko lan egiten duten areto txikiak; horietako bat da, Gasteizko Aiztogile kalean dagoen DAZZ aretoa. Beñat Lasagabasterrek egin digu bertan ongietorria, eta han ikusi dugu Satxa Soriazu...
-
Psikoloarengana joaten hasi ginenekoa
Harrituta geratu gara kalera atera, jendeari mikrofonoa jarri eta oso norberarena izan daitekeen gai bati buruz lasai erantzun digutela ikustean. Psikologoarena inoiz joan ote diren galdetzera atera gara, eta galdera oso pertsonala zela pentsatzen genuen arren jendeak ez du erantzuteko…
more -
Kaleak, plazak eta begiralekuak historia erakusle
Donostian ibili gara. Lehendabizi Martuteneko Ander Arzelus Luzear Plazan, ondoren Intxaurrondoko Joseba Zubimendi kalean, eta bukatzeko, San Bartolome muinoan dagoen Joseba Elosegi begiralekuan. Toki guztietan kalean topatu ditugunei galdera egin diegu izen propio horiei buruz baina ezer gutxi...
-
Zientzia, Dali eta tupperrak
Bizitzan gertatzen diren kasualitate edo ustekabeak. Donostian, Okendo kultur-etxean izan gara "Helduen Hitza" erretiratu elkarteak antolatutako hitzaldian. Salvador Dali margolari kataluniarrak zientziarekin izandako harremana aztertu du gure aspaldiko lagun batek, Aitor Bergarak. EHUn Materia...
-
Zorion-agurrak ez dira inoiz hilko
Willis Drummond taldeko kantari Jurgi Ekizaren kontakizun batek Gure irratira joateko aitzakia eman digu. Ustaritzen dute egoitza eta han egin dugu hitzordua Olatz Idoate esatariarekin. 1981.urtean hasi zen hizketan Gure Irratia eta sortzaileen artean izan zen Xipri Arbelbide; Baionako bere…
more -
Gernikan Onintza eta Maitederrekin
Kazetari, zutabegile, telebistan aurkezle, bertsolari… eta gainera baserritarra ere bada Onintza Enbeita. Astelehenero joaten da Gernikako azokara baserriko produktuak saltzera eta haren eskutik azokaren asteroko martxa ezagutu dugu. Azokatik atera eta oinez abiatu gara Gernikako Segundo Olaeta...
-
Gasteiztik nora?
Galdera filosofikoa irudi lezake baina jolas hutsa da: "Bastiturri" mintzalagun taldeko kideekin egin dugu hitzordua irratiaz, euskaraz eta bizitzaz hitzegiteko. Gasteizko Lakua-Arriagan geratu gara Agurtzanerekin, Jabirekin, Nuriarekin eta Josebarekin baina auto batean sartu eta bagoaz beste...
-
''Etorkizuneko Bixente Ameztoiren bila''
EHUko Arte Ederren Fakultatean izan gara eta Ismael Manterola dekanoa izan da gure gida. Eskultura, pintaketa eta serigrafia tailerretan izan gara baina ez dugu ahaztu diseinu grafikoak, ikusentzunezkoek edota zaharberritzeak fakultatean duten tokia. Ismaelek gainera 20. mendeko euskal margolari...
-
Errebal, Unzaga, Astelena, Ipurua eta Arrate
Eibarko bost toki horiek eta beste hainbat aste honetako saioan. Krisi ekonomikoei aurre egiten eta gaurregungo hizkeran etengabe "berrasmatzen" jakin izan duen herrira joan gara. Maite Arroitajauregi, Mursegoren aitonak Errebal kalean zuen oinetako dendara joan gara. Koldo Goenagak Eibarko...
-
Irratizale amorratuak
Irratia pasioz eta gustuz entzuten duten hiru lagun izango ditugu. Euskal Herrian inolako aurkezpenik behar ez duen Patxi Zabaleta hasteko. Bere abokatu despatxuan hartu gaitu, eta bere ibilbide politikoa errepasatu aurretik Euskadi irratiari dion estimua garbi geratu zaigu. Gogoratu ditugu…
more -
Itziartik mundura eta buelta
Begoña eta Soledad kantari bikotearen ibilbidea gogoratuz hasiko dugu saioa, Begoña Lamy bikotekidearen eskutik. 1980.urtean Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zuten euskal kantu txapelketan parte hartu eta irabazleen artean izan ziren. Bi emakume kantuan entzutea garai hartako komunikabideek...
-
40 urteren ondoren, izen ona kolokan?
Kolorea edozein dutela ere alderdiek soilik bere botoemaileei begiratzen dietela, eta soilik bere "parrokia" zaintzen dutela dioen iritzia oso zabalduta dago kalean. Zer pasatu da? Zergatik galdu dute alderdi politikoek orain 40 urte, Estatu espainiarrean transizio ondorenean zuten izen ona?...
-
80koak, haiek bai musikak!
Lau hamarkada pasatu dira "euskal rock erradikala" deitutako mugimendua lehertu zenetik. Denbora asko pasa den arren mugimendua presente dago oraindik, horren adibide Verde Pratoren moldaketak edo Olatz Gorrotxategik ondu duen "Mierda de ciudad" antzezlana. Garai hartako eztandaren protagonista...
-
Autoan entzuten gaituztenei omenaldia
Ander Aranburuk lanera joateko autoa hartzen du eta Euskadi Irratia izaten du beti lagun. Anderrek, haurra zela "Maritxu Berritxu" entzuten zuen, eta bere oroitzapenak saio honetako gidari zen Jeni Prietorengana eraman gaitu. Anderrek "Kirikuleran" ere entzuten zuen eta akorduan du haren aurkezle...
-
Roberto, Idoia, Mari Karmen eta Jonan
Roberto Etxebarria soinujoleak eta Idoia Markaida panderojoleak Gatikako bere lokalean hartu gaituzte. Trikitixa jotzen nola hasi ziren kontatu digute eta nola makina bat ikasle gazteri erakusten dieten soinu txikia eta panderoa jotzen. Robertok 40 urte daramatza oholtza gainean eta urteurrena...
-
Juan Kruz, Gari eta… Kaxiano
Euskadi Irratiaren antzera urteurren borobila du Legazpiko "Juan Kruz" ile-apaindegiak. Juan Kruzen aitak zabaldu zuen orain lau hamarkada eta oso gazte zela hasi zen Juan Kruz aitaren ondoan lanbidea ikasten. Aita-semei bixita egin diegu, eta kontatu digute gizonezkoen orrazkerak balio duela...
-
Martinek alabari utziko dion mundua
Urte asko eman zituen Martin Barriusok Euskadi Irratiko solasaldietan (Goizean Behin, Mezularian…) aktualitate politiko eta soziala aztertzen; irratia, komunikabide gisa izugarri estimatzen du, gazte zela irrati libreetan ibili zen saioak egiten. Garai haiek gogoratu ditugu eta gaur egungo bere...
-
Aita-semeak… irratian daude
Gatibu taldeko gitarrista Haimar Arejita eta bere aita, Fidel Arejita elkartu ditugu Munitibarren. Abiapuntua Euskadi Irratia izan da, eta irratia entzuteko aita-semeek betidanik izan duten zaletasuna. Fidel erretiratuta dago, baina bizi osoan lanbide heziketako irakasle izan da, eta Gernikan…
more -
Izan al zara inoiz Meatzaldean?
Bizkaiko eskualde hau bisitatzea Euskal Herriko historiaren zati bati buruzko ikasgaia jasotzea da. Europako meategirik garrantzizkoenak izan zirenak ezagutzera joan gara Asier Arroitaren eskutik. Asier ortuellarra da, han abiatu dugu bisitaldia, besteak beste, herria denboran zehar ilundu zuen...
-
Oñatira Jose Antoniorengana eta Mirenengana
Donostiatik Oñatira autobusez joan gara, eta lehen geldialdia Bergarako Elorregi auzoan dagoen "Sanprubus"en kafea hartzeko. Handik Oñatira, lehendabizi herriko plazan Jose Antonio Urteagarekin hitz egiteko; bizi osoa darama berak behartsuenei laguntzen, besteak beste, "Elkartasun Jantzitegian"....
-
40 urte ohitura osasungarriak zabalduz
Liburuek adimena elikatzen dute eta barazkiek goputz osoa. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte daramatza Lurdes Sasietak Zumarraga-Urretxuko Aresti dendan liburuak, koadernoak, txirulak eta jostailuak saltzen. Eta beste horrenbeste urte dira Edurne Jauregi Ordiziako azokan barazkiak saltzen hasi...
-
Iñaki Elorzaren “Donostia”
Euskadi Irratiko kirol arduradun izandako Iñaki Elortzaren eskutik oinez ibilbidea egin dugu Donostian. Atxotxako futbol-zelaia zegoen tokira joan gara lehendabizi eta irratiz futbol partidak ematen hasteko Jazinto Setienek eman zion bultzadaz aritu zaigu. Hurrengo geldialdia Atano Hirugarrena...
-
40 urteren ostean arrazakeriarik ba al da gurean?
Euskadi Irratia sortu zenetik askotan jo izan dugu SOS Arrazakeria mugimenduko kideengana etorkinen berri jasotzeko. 40 urteren ostean, oraindik ere guregana etorri nahi dutenek mugak zeharkatzeko dituzten arazoak agerikoak dira eta horren adibide Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian hildakoak....
-
Bertan hasi zen “dena”
Euskadi Irratia eta EITBko gainontzeko komunikabide publikoak sortzeko legea Eusko Legebiltzarrak 1982. urtean onartu zuen. Hara itzuli gara 40 urteren ostean eta bertara bisita egiten duen ikasleei bezala guri ere kontatu digute gaur egun osoko bilkurak egiten diren tokian garai batean ikastetxe...
-
Kubatik eta Flandriatik Tolosara
Oleimis Mendez kubatarrak eta Stijn Callens flandriarrak egin digute ongietorria Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian. Euskadi Irratiaren antzera 40 urte bete dituen euskaltegi honetako Ainara Arakama zuzendariak eta Mikel Uzkudun irakasle erretiratuak lehengo eta oraingo historiak kontatu…
more -
Mertxe eta Ziortza, lehengoaren segida orainaldian
"Aizu aizu lehiaketak" egundoko arrakasta lortu zuen Euskadi Irratiaren hasierako garaietan, eta saio hura gogoratuz Mertxe Ezeizaren ibilbidea errepasatu dugu bere eskutik. Mertxek kontatu digu 80ko hamarkadan egundoko arrakasta zutela jendea zoriontzeko irratsaioek, eta 40 urteren ostean…
more -
Rockaren eskutik Madrldik etorritakoak
Euskadi Irratiko entzuleentzat aski ezaguna da Fakun Aznarezen ahotsa, urte luzez kolaboraitzaile izana. Madrilen kazetari aritutakoa, argentinarra da sortzez, eta aspaldian etorri zen Euskal Herrira bizitzera. Madrilen bizi zela, artean euskararik jakin gabe biziki maite zituen euskal rock...
-
“Ondarrutik etorri gara” Federekin, Unairekin eta Mikelekin egon ondoren
Musikak eta kantuek josiko dute gaurko saioa. Txatanuga Futz Band taldea euskal kantu ezagunei swing ikutua emateagatik ospetsu egin zen eta han ibilitakoa da Fede Badiola. Ondarroan egon gara berarekin eta bertako irrati librera, Radixu irratira eraman gaitu. Ondarroatik Deriora egin dugu, eta…
more -
Juan Carlos Perez eta Arantxa Irastorza
"Agur Jaunak" izan zen orain dela 40 urte Euskadi Irratiak antenaratu zuen lehen doinua eta ondoren Itoiz taldearen "Ezekielen esnatzea I". Juan Carlos Perez taldeko kantariarekin hitz egiteko arrazoia eman digu horrek eta horrela jakin dugu musikari ospetsuak txiki-txikitatik maite izan duela...
-
Euskadi Irratia sortu zen egunean (orain dela 40 urte) gertatuak
1982ko azaroaren 23an aireratu zen lehen aldiz Euskadi Irratia, eta egun horretan bertan gertatutako batzuk gogoratuko ditugu. Tolosan euskararen egoerari buruzko mahai-ingurua egin zuten alderdi politikoen artean, eta bertan moderatzaile aritu zen Kike Amonarriz. Frantziako itsas-patruila batek...
-
40 urte Mariasunentzat eta 40 urte Joxe Marirentzat
Hasiera-hasieratik, 1982.urteko azarotik da Euskadi Irratiaren entzule Mariasun Ubiria. Gogoan ditu aspaldiko saioak eta buruz daki irratiaren gaur egungo programazioa ere. Harekin aritu gara kontu-kontari Lekeition. Donostian egin dugu hitzordua berriz, Euskadi Irratiko lehen zuzendari Joxe Mari...
-
Karmelo Urdangarinen dizipuluak
Aurreko mendearen amaiera aldera Euskadi Irratiko "Goizean Behin" saioan bazen ekonomia solasaldia. Karmelo Urdangarin kooperatiba munduarekin estuki lotutako aditu eskarmentudunarekin batera hiru ekonomialari gazte elkartzen ziren: Edu Malagon, Joseba Garmendia eta Joseba Barandiaran. 2021.…
more -
Irratia burkoaren azpian eta autobuseko bozgorailutik
Patrikako telefono bidezko kontsumoa asko hazi den arren oraindik jende askok irratia pila bidezko betiko aparailuen bidez entzuten duela kontatu digu Arantxa Zabala etxetresna elektriko saltzaileak. Irratiaren iraganaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko Jaime Otamendirekin hitzordua egin dugu, eta...
-
Ez eman hautatzeko MaConak eta Sarriegitarren artean
McOnak taldeko biolinista Irati Irizar irrati entzule amorratu da eta harekin aritu gara kontu-kontari, Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikaslez inguratuta. McOnaken azken diskoan, "Bitakora" izenekoan, Gorka Sarriegik parte hartu zuen. Lotura honek, Sorotan Bele talde mitikoko kantariarekin hitz...
-
''Furgoneta eta irratia, bikote egokia'' eta ''Elgeta Tibeten pare''
Aitor Ruiz de Angulok furgoneta du lantoki eta bere furgonetan ibili gara Euskadi Irratiaz eta bere bizitzaz berriketan. Gillermo Burgoak bere furgoneta arraindegi bihurtua du, eta herriz herri ibiltzen da arraina saltzen. Elgetan egin dugu hitzordua Gillermorekin eta han bertan, Maialde ostatuko...
About this show
Manu Etxezortuk gidatutako saioa. Euskadi Irratiaren 40. urteurrena aitzakiatzat hartuta, era guztietako protagonista eta gertakizunak errepasatuko ditu, gure gizarteak azken lau hamarkada hauetan izan duen eraldaketa aztertu eta hurrengo 40 urteei begira jartzeko.
Hosted by
Euskadi Irratia (EITB)