PODCAST · government
Bilbo Hiria irratia
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
-
10
Larunbatean Plentziako Itsas Martxa ospatuko da
Uztaila iristearekin batera, Plentziak elkartasunerako hitzordu berezienetako bat hartuko du berriro ere. Datorren uztailaren 11n ospatuko da Itsas Martxaren 13. edizioa, euskal preso eta iheslarien zein Palestinako herriaren aldeko ekimenekin. Goiza itsasadarrean egingo den martxa ikusgarriarekin hasiko da, eta egun osoan zehar aldarria eta jai giroa uztartuko dituzte herri-bazkaria, musika, […] The post Larunbatean Plentziako Itsas Martxa ospatuko da first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
9
LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Hiragana akats isil batekin dator beti
Udan zehar literaturarekin dantza egin nahi? Doinu samur eta gozoek plazerez blaituko gaituzte, ulu urratzaile eta aldarrikatzaileek barneak ziztatuko dizkigute. Izan ere, poesia, eleberria eta zenbait artikulu dira, besteak beste, mugiarazi gaitzaketen osagaiak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260706_liburuen_errepublika_txikia_38.mp3 Deskargatu hemen. The post LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Hiragana akats isil batekin dator beti first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
8
Auritz Iñurrietaren margoak ikusgai Uribitarte40 aretoan
BilboArtek ikasturtea amaitzeko ohiko Ateak Zabalik jardunaldiak eta artista egoiliarren erakusketa aurkeztu ditu. URIBITARTE40 aretoan, azken hilabeteotan zentroan lanean aritu diren hamabi sortzaileren lanak ikus daitezke, arte garaikidearen joera, hizkuntza eta ikerketa prozesu anitzak erakutsiz. Artista horien artean dago gaur gurekin izango dugun gonbidatua, Auritz Iñurrieta Orbezua, bere sorkuntza-prozesua eta […] The post Auritz Iñurrietaren margoak ikusgai Uribitarte40 aretoan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
7
SOINUGELA: Paul McCartney eta Ringo Starr-en lan berriak
The Beatles taldea Liverpoolen sortu zen 1960. urtean. Lau taldekide historikoen artetik, John Lennon 1980an hil zuten, 40 urte zituela, eta George Harrison 2001ean zendu zen, 58 urterekin. Bizirik dirauten Ringo Starr-ek (85 urte) eta Paul McCartney-k (84 urte) aurten grabazio berriak kaleratu dituzte, hurrenez hurren. Ringorena country musika esparruan […] The post SOINUGELA: Paul McCartney eta Ringo Starr-en lan berriak first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
6
MUSIBLA #297: Bide, Boards Of Canada, Somak, Tiga, Twisted Teens, Underscores, Habia
Gaurko saioan, bide pertsonaletik eta zaurgarritasunetik abiatuta elektronika esoteriko eta pop esperimentalagoetara egingo dugu bidaia. Lehen geltokia Bide izango da, Bidean gaude bere lehen diskoarekin; hamar kantuz osatutako euskarazko pop-rock lana da, melodia eta letra zintzoekin, eta ibilbide pertsonal baten kronika emozional modura funtzionatzen du. Hurrengo gonbidatua, Boards Of Canadarena […] The post MUSIBLA #297: Bide, Boards Of Canada, Somak, Tiga, Twisted Teens, Underscores, Habia first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
5
Ehundaka lagun oldarraldiari aurre egiteko “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean
Euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldiak etenik ez duela salatu dute Euskalgintzaren Kontseiluak Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako elkarretaratzeetan. Ehundaka lagun batu dira bilboko ingeneritza eskol aurrean. Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, oldarraldi «politiko, mediatiko eta judizialak» hezkuntza ipini du jopuntuan daborduko, eta horrek «euskararen desofizializazio prozesua» sakontzea ekarri du. «Unibertsitatera sartzeko proben […] The post Ehundaka lagun oldarraldiari aurre egiteko “Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat” lelopean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
4
Subflubialaren kontrako kanpaldia egingo dute Artatza parkean
Protesta egiteagatik 4.000 eurotik gorako isunak jaso dituzte Subflubiala Ez plataformako zazpi kidek. Iazko urriaren 16an Bilbon, Foru Jauregian egindako protesta baketsu baten ondorioz, 600 euroko isunak ezarri dizkiete bakoitzari, Mozal Legea aplikatuta eta desordena publikoak egotzita. Plataformak salatu du ez zela inolako segurtasun-arazorik izan eta isun horiek protesta eskubidearen […] The post Subflubialaren kontrako kanpaldia egingo dute Artatza parkean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
3
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporrak
Kiskur, Txipi eta Goroldio irratian eskutatuta geratu behar izan ziren, ia ia arrapatu zituztelako… Gaurkoan beraien abentura kontatuko digute! Gaurko saioa oso berezia izango da, izan ere, hiru iratxo hauek munduan zehar abentura bila joango dira eta auskalo noiz itzuliko diren! Zaudeten lekuan zaudetela abenturaz betetako opor zoriontsuak opa dizkizuete!! […] The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Oporrak first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
2
“Kuir amorrua antolatu “ lelopean E28 manifestazioa deitu dute
Igandean Ekainak 28 LGTBIQ + kolektiboaren eskubideen aldeko borroka eguna da. Ekainak 28 koordinadorak manifestazioa deitu du eta egun honen izaera politikoa azpimarratu du. Bilbon, Bilbao Bizkaia harroren eta Bilboko udalaren oldarraldi neoliberala salatu dute, kolektiboaren borrokak, leiho turistiko giza saltzen ari direla salatuz. Aurten ere Bilbo udalak karrozen desfilea […] The post “Kuir amorrua antolatu “ lelopean E28 manifestazioa deitu dute first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
1
Auzoportala :1×03 Nerea ta San Jose
Uribarriko auzotik zuzenean sortutako saioa da hau, eta gaur gure uhinetara ekarri dugu bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa. Gaurkoan, “Nerea ta San Jose” izango dugu protagonista. Gauerko esaera zahar berria “Mingainean hegala sortuko da auzoportala”: antzekotasun musikalekin emango diote hasiera saioari, Señoraren tartea ere ez da faltako, Andok bere […] The post Auzoportala :1×03 Nerea ta San Jose first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
0
SOINUGELA: Joseba Tapiarekin hizketan, Martia eta Kneecap
Gaurko Soinugelan hiru gauza ezberdin ditugu, baina denek dute komunean kultura gutxiagotuen adibideak direla, euskal kulturarenak zein gaelikoarenak. Hasteko, Sopelako Martia bikote berriak bere estreinako grabazioa ekarri digu, Zeru oro urez izenekoa. Jarraian, telefonoz, Joseba Tapia musikari handia elkarrizketatu dugu, Koldo Izagirre olerkariak egindako Mr. Eleizegi lan berriari buruz. Handik […] The post SOINUGELA: Joseba Tapiarekin hizketan, Martia eta Kneecap first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-1
PIPERPOLIS: Rou Elea konpaniaren “Lurruna” ikuskizunaz
Bilboko Kalealdia jaialdiak diziplina artistiko ugari ekarriko ditu aurten ere hiriko kale eta plazetara, eta horien artean izango da Rou Elea konpainiaren Lurruna ikuskizuna. Zirku koreografiatua eta musika uztartzen dituen proposamen berezi honek Corine Cellak eta Ander Fernandezek sortutako unibertso poetiko batera gonbidatzen gaitu. Mugimenduaren, isiltasunaren eta espazio publikoaren arteko […] The post PIPERPOLIS: Rou Elea konpaniaren “Lurruna” ikuskizunaz first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-2
XEREZADEREN ARTXIBOA: Nikolai Gogol “Sudurra”
Gaurkoan Nikolai Gogol idazlearen ipuina ekarri dugu. Nikolai Vassilievitx Gogol errusiar idazlea izan zen. Oharmen eta begi zorrotz baten jabe, Gogoli zor zaio, erromantizismoa puri-purian zegoen garaian, errusiar literaturan halako ospea izango zuen tradizio errealistaren oinarriak finkatu izana. Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, […] The post XEREZADEREN ARTXIBOA: Nikolai Gogol “Sudurra” first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-3
Atharratzetik abiatuko da euskarabentuara espezioa
Uztailaren 1ean abiatuko da EuskarAbenturaren zortzigarren espedizioa. Atharratzetik Getxoraino, Euskal Herriko eta diasporako 130 gazte euskaldunek hilabeteko bidaia egingo dute euskararen, kulturaren eta elkarbizitzaren inguruan esperientzia paregabea bizitzeko. Aurten, gainera, bidean hainbat berritasun izango dira, eta “Jzioqui dugu” lelopean euskararen pizkundeari bultzada ematen jarraituko dute. Gaur, espedizio honetan parte hartuko […] The post Atharratzetik abiatuko da euskarabentuara espezioa first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-4
Sarean Zehar #419: [Siri AI berria Europara eta Txinara ez dira helduko, Claude berria Estatu Batuetako gobernuak debekatu du eta sareak adingabeentzat murriztuko dira Erresuma Batuan]
Gaurko programan, politikak eta legeek teknologiaren aurrerapena nola geldiarazten duten aztertuko dugu. Anthropic eta Mitos eta Fable 5.0 modelo berriekin izandako ika-mika handiaz hitz egiten hasi gara. Eredu hauek Estatu Batuetako gobernuak blokeatu ditu segurtasun nazionaleko kezkengatik. Siri AIren kasua ere aztertuko dugu, oraingoz Europara iritsiko ez dena, eta erabaki […] The post Sarean Zehar #419: [Siri AI berria Europara eta Txinara ez dira helduko, Claude berria Estatu Batuetako gobernuak debekatu du eta sareak adingabeentzat murriztuko dira Erresuma Batuan] first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-5
Lekuz Leku jaialdia hiria oinez eta dantzaren bidez berraurkitzeko gonbidapena
Ekainaren 23tik 27ra bitartean, Bilboko kaleak dantzaren agertoki bihurtuko dira beste behin Lekuz Leku jaialdiaren eskutik. Hiri-inguruneetako dantzari eskainitako nazioarteko jaialdiak 22. edizioa ospatuko du aurten, eta nobedade nagusi batekin dator: “Noraezak / Nire ibilera, gure dantza” izeneko proiektu komunitarioa. Herritarrak izango dira protagonista, Bilbo oinez eta beste erritmo batean […] The post Lekuz Leku jaialdia hiria oinez eta dantzaren bidez berraurkitzeko gonbidapena first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-6
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Abuela maitia
Gaur gure hiru iratxoak gosez amorratuta sartu dira irratira. Hainbesteko gosearekin ezin dute janaria ez den beste ezertan pentsatu. Beraien senideek irakatsitako errezetak partekatu nahi dizkigute. Adi egon eta hartu zuen arkatzak errezeta ondo apuntatzeko! On egin!! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260619_gaurezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Abuela maitia first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-7
KIROL ESKIROL: Traineruen ligaren hasiera atarian gauden honetan
Azken bala mingainean, musika airean… denboraldiko akabuko Kirol Eskirol saioa duzue opari Traineruen ligaren hasiera atarian gauden honetan, KAE1 eta KAE2 ligetako euskal ontzi batzuen ordezkariak bildu zaizkigu. Andoni Tirado, Aitor Mojas eta Eritz Monasterio izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan eta, urtero lez, denboraldi berriaren kontuak zabaldu dizkigute; Arkote, […] The post KIROL ESKIROL: Traineruen ligaren hasiera atarian gauden honetan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-8
ASTEBURUKOA AGENDA: Ez galdu arren!
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Beroari aurre egiteko proposamen interesgarriak ekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260619_agenda_abio_rente.mp3 Deskargatu hemen.   The post ASTEBURUKOA AGENDA: Ez galdu arren! first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-9
SOINUGELA: David Mason gogoan
Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu […] The post SOINUGELA: David Mason gogoan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-10
Auzoportala: 1×02 “Bristoletik maitasunez”
Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta orain gurean entzungai duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. Gaur, umoreari tiraka, “Bristoletik maitasunez” dakarkizuegu. Aste honetako atalean Crooner fenomenoa izan dute hizpide. Astero bezala, Señoraren gomendioak ere ez dira falta izan, eta musika alorrean, Andoniren eskutik […] The post Auzoportala: 1×02 “Bristoletik maitasunez” first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-11
EHZ jaialdia ARGIA astekarian
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin kazetariarekin. EHZ jaialdiak 30 urte beteko ditu aurten. Urteurren berezi hori baliatuta, Jenofa Berhokoirigoinek elkarrizketatu du Mattin Olzomendi, festibaleko programazio lantaldeko kidea. Solasaldian, EHZren bilakaera aztertu dute, bereziki musikaren alorrean izan duen eraldaketa, betiere autogestioa ardatz duen jaialdi baten ikuspegitik. Beste urteurren biribil […] The post EHZ jaialdia ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-12
POTTO: Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketa
Bertsoaren magiaren baitan, ikasturteko azken bala izan dugu mingainean Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketaren aurreneko kanporaketa zabaldu dugu. 3 talde izan ditugu ekainaren 6an Ikurretako Abadetxean kantuan, hamaika bertsolari, 3 epaile, 3 bertsolari eta bertsozale igari, zuzeneko ikus-entzule. Larrabetzuko Italien, Durangaldeko Lirio Loreak eta Uribe Kostako Piratan taldeak izan ditugu taulagainean […] The post POTTO: Bizkaiko taldekako bertsolari txapelketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-13
Aizu aldizkarian Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariak
Aizu aldizkariaren azken zenbakia errepasatu dugu Eñaut Mitxelenarekin. Hiru eduki nabarmendu ditugu: alde batetik, azaleko elkarrizketa, non Javier Rivero eta Gorka Rico sukaldariek, Ama jatetxeko arduradunek, beren ikuspegia partekatzen duten. Bestetik, musika eta nostalgia uztartzen dituen erreportaia izan dugu hizpide; izan ere, azken urteotan hainbat musika talde agertokietara itzuli dira. […] The post Aizu aldizkarian Javi Rivero eta Gorka Rico sukaldariak first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-14
MUSIBLA 296#: Ibon Salaberria, Big Thief, Geese, Iban Martin, Basement, Twisted Teens, Blakkat Mentxu
Gaurko saioari hasiera emateko Ibon Salaberria izango dugu, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa berri bat ireki du, tonu intimo eta biluzi samar batekin, arkitekturan eta hirigintza prozesu parte-hartzaileetan bildutako esperientzia emozionalak ere kantu […] The post MUSIBLA 296#: Ibon Salaberria, Big Thief, Geese, Iban Martin, Basement, Twisted Teens, Blakkat Mentxu first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-15
Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night”
Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night” da, gaueko telebista-saio baten formatua hartzen du abiapuntu gisa. Late Night berezi batean murgilduko da ikuslea, denboran zehar bidaiatzeko gaitasuna duen saio batean. Historiako hainbat istorio eta pertsonaia ezagutuko ditugu, baina kontakizun horien guztien atzean gaurkotasun handiko galdera bat dago: zer gertatzen da […] The post Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night” first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-16
GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Ezetz asmatu!!
Gure hiru lagunek Maite dituzte haien desbersintasunak, haien koloreak, haien irribarreak. Maite dute ere natura, animaliak, zuhaitzak… baina ze zuhaitz? Zuhaitz mota asko daude! Batzuetan abentura zoragarriak bizi daitezke zuhaitzetik jaitsi gabe. Eta Maite dituzte asmakizunak ere, adi egon, prestatu zuen adimena ea asmatzen dituzuen botako dizkigutenak! https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/260611_asmakizunak.mp3 Deskargatu hemen. […] The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Ezetz asmatu!! first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-17
SOINUGELA: Arene 6 taldeko kideekin berbetan
Gaur, Getxoko Algorta auzokoak diren Arene 6 taldeko kideekin mintzatu gara. Punk-oi eta streetpunk egiten dute eta Ibon (ahotsa), Iñaki (bateria), Koldo (baxua), Jokin (gitarra) eta Altonaga (gitarra) dira boskotea osatzen dutenak. 2018an sortu zen taldea eta hiru bilduma argitaratu dituzte: Errautsetatik (2021), Bereizezinak (2023) eta Sutan (2026). Horiez gain, […] The post SOINUGELA: Arene 6 taldeko kideekin berbetan first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-18
Auzoportala 1×01: Zero Kapitulua (Uribarriko magaletatik mundura)
Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta […] The post Auzoportala 1×01: Zero Kapitulua (Uribarriko magaletatik mundura) first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-19
ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260612_irantzu_eta_artolan%20_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen. The post ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-20
Euskal preso politikoen egoera aztergai ARGIA astekarian
Argia astekariaren aste honetako edukien errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko gaitik abiatu gara. Sarek jakinarazi berri du datorren urteko urtarrilean egingo den manifestazioa azkena izango dela. Erabaki hori euskal preso politikoen egoeraren bilakaerarekin lotuta dago: gaur egun 113 preso daude, eta horietatik 63k egunero espetxetik irteteko baimena dute. […] The post Euskal preso politikoen egoera aztergai ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-21
Mariaren Bihotza plaza munduko zaporeen eta bizikidetzaren topagune bihurtuko da berriro
Bilboko San Frantzisko auzoa kolorez, usainez eta mundu osoko zaporez beteko da berriro ere asteburu honetan. Izan ere, Munduko Arrozak herri ekimenak bere 23. edizioa ospatuko du, eta milaka lagun elkartuko dira Mariaren Bihotza plazan aniztasuna, bizikidetza eta auzoaren indarra ospatzeko. Baina Munduko Arrozak ez da arroz lehiaketa hutsa. Urte […] The post Mariaren Bihotza plaza munduko zaporeen eta bizikidetzaren topagune bihurtuko da berriro first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-22
Badator bueltan Peiremans taldea
Gaur iragarri dute abenduan kontzertu bira egingo dutela, eta horrekin batera Peiremans+ taldea berriz ere oholtzar bueltatuko da. 2005ean sortu zuten proiektua, eta lehen etenaldi baten ondoren 2016an berpiztu zuten. Orain, beste buelta bat emango diote ibilbideari, eta lehen zuzenekoa Miarritzeko Atabal aretoan eskainiko dute. Futbolari ezagun baten izena hartu […] The post Badator bueltan Peiremans taldea first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-23
Ertzaintzaren inpunitatea salatzeko manifestazio deitu dute hilaren 20an Bilbon
Gizarte mugimenduen aurkako «kriminalizazio kanpaina» bat martxan jartzea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari. Deitzaileen artean daude Global Sumud Flotilla, Justizia Aranarentzat plataforma eta Errekaleor Bizirik. Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako kideei eginiko harreran Ertzaintzak izandako jarrera bortitzak, eta antzeko beste zenbait gertakarik, segurtasun publikoaren kudeaketaren inguruko eztabaida piztu dute, hainbat eragileren […] The post Ertzaintzaren inpunitatea salatzeko manifestazio deitu dute hilaren 20an Bilbon first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-24
LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKAIA: Literaturaren hatsa
Senpereko lakutik dator orroka Uratxa, kirikolatza kiribilean literatur doinuen konpasean dantzan. Hatsak eta literatur hitzak ez dira hitsak. Soka dantzan Chloe Walsen, David Abulagia eta Maddi Ane Txoperena dabiltzalarik. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260603_liburuen_errepublika_txikia_37.mp3 Deskargatu hemen. The post LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKAIA: Literaturaren hatsa first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-25
PIPERPOLIS: Anita Maravillas txotxongilo konpainiarekin solasean
Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu […] The post PIPERPOLIS: Anita Maravillas txotxongilo konpainiarekin solasean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-26
Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Bilbon izan da aurkezpena, Kafe Antzokian. Udazkenean ekingo dio bideari, baina harainoko bidea jarraikorra da; izan ere, herrialdeetako txapelketekin hasten den bidearen azken zatia izaten da lau urtez behingo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Parte hartu zezaketen 50 bertsolariek eman dute izena Euskal Herriko […] The post Irailaren 19tik abenduaren 20ra izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-27
Ruben Sanchez Bakaikoak “Mundu guztiak” lana aurkeztuko du bihar Zirika herri gunean
Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak “Mundu guztiak” bere lan berria aurkeztuko du bihar Bilboko Zirika herri gunean. Ezohiko proposamen literarioa da Txalapartak argitaratutakoa: 2046tik gurera iritsitako liburu gisa aurkezten den ipuin bilduma, fikzioaren eta errealitatearen, literaturaren eta adimen artifizialaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena. Green hiriko atari bateko bizilagunen istorioen bidez, […] The post Ruben Sanchez Bakaikoak “Mundu guztiak” lana aurkeztuko du bihar Zirika herri gunean first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-28
Sarean Zehar #418: [SpaceX burtsan, botoirik gabeko autoak, Token Maxingeko eztabaida Amazonen eta isuna Temuri]
Atal honetan, “dastatze-menuaren” formatu espontaneoago baten aldeko apustua egiten dugu, albiste-eskasia duen hilabeteko gaurkotasun teknologikoa errepasatzeko. SpaceX burtsara ateratzeko aukeraz, erraldoi teknologikoekiko mendekotasuna murrizteko Europar Batasunaren lege-esparru berriari buruzko zurrumurruez eta Appleren berehalako WWDC prestaketaz hitz egiten hasi gara, iPhonerako lapurretaren aurkako funtzio berriari buruzko eztabaidarekin batera. Jarraian, Blue Origin […] The post Sarean Zehar #418: [SpaceX burtsan, botoirik gabeko autoak, Token Maxingeko eztabaida Amazonen eta isuna Temuri] first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-29
Iruñea euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak
Euskaltzaleon Martxaren azken txanpan sartuta, larunbat honetan, ekainak 13, Iruñeko kaleak euskaltzalez betetzeko dituzten hiru zutabeetako pankartak eta pregoilariak iragarri ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Pankarta bakoitzak Martxaren hiru aldarrietako bat ordezkatzen du, eta euskal irudigile ezagunek egin dituzte. Bestalde, Kontseiluak ezagutzera eman ditu 17:00etan Runako Parketik, Antoniuttitik eta Askatasun Enparantzatik abiatuko […] The post Iruñea euskaltzalez betetzeko azken deia egin du Kontseiluak first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-30
SOINUGELA: Emakumezko abeslariak Springsteeen-en kantutegia jorratzen
2016an, Born to Run liburuan, Bruce Springsteen-ek zera idatzi zuen: “Nire kantuak gehienbat autobiografikoak dira. Gauzek norberari zerbait esan behar diote, entzuleentzat ere esanahia izango badute”. 2022rako 340 kantu inguru idatzita zituen The Boss-ek. Bere aitak irlandar sustraiak zituen; amak, berriz, italiarrak. Amak izan zuen eraginik handiena semearengan. Bruceren kantuen […] The post SOINUGELA: Emakumezko abeslariak Springsteeen-en kantutegia jorratzen first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-31
Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolaria ARGIA astekarian
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin. Azalean Maddi Ane Txoperena da protagonista, Xilabako txapela jantzi eta gutxira argitaratu du Zaldi bat (Txalaparta, 2026), bere hirugarren eleberria. Lesakan bizi da eta han hartu dute elkarrizketarako, etxeko egunerokotasunetik. Net hurbilen irakur dezkaegu Vincent Bolloré enpresaburu ultra aberatsaren komunikabide eta kultura inperioak […] The post Maddi Ane Txoperena idazle eta bertsolaria ARGIA astekarian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-32
KIROL ESKIROL: Pello Bilbao protagonista!!
Kirolaren magia astindu dugu, eskirol artean. Gaur Bilbao abizena duen euskal txirrindularitzaren azken hamarketako gure ikur handietako bat izan da protagonista. Aurten izango du azken denboraldia Pello Bilbaok, eta atseden goxoa zain… Berba librean aritu gara txirrindulari bizkaitarrarekin. Aerobik irakasleak (Aritz Santamaria eta Ion Garate), Maite Sarasolaren bertsoak, musika… https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260604_kirol_eskirol_pello_bilbao.mp3 […] The post KIROL ESKIROL: Pello Bilbao protagonista!! first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-33
POTTO: Santutxuko Karmelo Plazan izan ginen
Udaberriko bertso saioak heldu dira Santutxuko Karmelo Plazara. Maiatzaren 9an, 13:00ean hasita bertso uholdea izan genuen, urteroko zita. Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Aitor Servier izan ziren kantuan; gai-jartzaile lanetan, Irati Erkizia. Bertso-aukeraketa diktatoriala entzungai. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260602_potto_santutxu_kamela.mp3 Deskargatu hemen. The post POTTO: Santutxuko Karmelo Plazan izan ginen first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-34
XEREZADEREN ARTXIBOA: Marjorie Bowen, Sagar txinatarra
Aspaldiko partez itzuli da Xerezaderen Artxiboa. Isilik egon den denboraldi luze baten ondoren, istorio eder berri batekin datoz berriro. Gaurkoan, Marjorie Bowenen ipuin bat ekarri digute, Ana Moralesek itzulia. Marjorie Bowen, berez Margaret Gabrielle Campbell, 1885ean jaio zen Hampshire eskualdean. Haurtzaro gorabeheratsua izan zuen: aita alkoholikoa zen, eta familiatik aldendu […] The post XEREZADEREN ARTXIBOA: Marjorie Bowen, Sagar txinatarra first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-35
‘Mundu Bat Bertso’ programaren amaiera ekitaldiak 500dik gora ikasle bilduko ditu
Bertsolaritza ez da soilik oholtzan kantatzen dena; hizkuntza lantzeko, sormena garatzeko eta jendaurrean aritzeko tresna ere bada. Bilboko ikastetxeetan urteak daramatzate hori lantzen, eta lan horren emaitza da Mundu Bat Bertso egitasmoa. Bilboko Udalaren, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta hiriko ikastetxeen arteko elkarlanari esker, ehunka ikaslek bertsolaritzaren bidez ahozkotasuna, euskararekiko atxikimendua, […] The post ‘Mundu Bat Bertso’ programaren amaiera ekitaldiak 500dik gora ikasle bilduko ditu first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-36
Dantza, antzerki eta performance pieza laburrak ACT jaialdian
Ekainaren 3tik 6ra bitartean, Bilbok eta Barakaldok arte eszenikoen nazioarteko erakusleiho bihurtuko dira ACT jaialdiaren eskutik. Dantza, antzerkia eta performance pieza laburrak bilduko ditu aurtengo edizioak, guztira hamalau ikuskizun, mundu osoko sortzaileek sinatuak: Hego Koreatik, Mexikotik, Txiletik, Estatu Batuetatik edo Suitzatik etorriak, besteak beste. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiak 22 urtez […] The post Dantza, antzerki eta performance pieza laburrak ACT jaialdian first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-37
MUSIBLA 294#: Iban Martin, Meltt, Boards Of Canada, Bertzesfer, Tiga, Mugan, My New Band Believe
Gaurko saioan intimitatera eta atmosferetara egingo dugu bidaia, doluaren ertzetik elektronika dantzagarri eta esperimentalagoetaraino, beti ere irudi indartsuz eta soinu zainduz jositako kantuak aukeratuta. Lehen geltokia Iban Martin izango da, Zaurietan Lore bere lehen bakarkako lan onirikoarekin; lau abestiko EP honetan aitaren heriotzaren doluak ematen dio zentzua kantu guztiei, eta […] The post MUSIBLA 294#: Iban Martin, Meltt, Boards Of Canada, Bertzesfer, Tiga, Mugan, My New Band Believe first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-38
Shane MacGowan Tourra Euskeraz
Irlandara begira jarriko gara, baina turismo postaletik harago doan bidaia baten bidez. Musika, pubak, memoria herrikoia eta Shane MacGowanen unibertsoa izango dira ardatz, Tipperary eskualdeko herrixketan barrena egingo den esperientzia berezia aurkeztuko digute Iraide eta Ramonek. The Pogues taldearen aztarnak jarraituz, Irlandako kultura bizia ezagutzeko aukera eskainiko du “Shane MacGowan […] The post Shane MacGowan Tourra Euskeraz first appeared on Bilbo Hiria irratia.
-
-39
PIPERPOLIS: Turismoa: Desazkundera bidaia
Azken urteotan gero eta gehiago hitz egiten dugu turismoak dakartzan ondorioez, etxebizitzaren garestitzeaz, herritarren kanporatzeaz edo turismo masiboa. Testuinguru horretan plazaratu du ARGIAk Turismoa: Desazkundera bidaia liburua; turismo jarduera ikuspegi kritikoz aztertzen duen lana, baina egileak berak argi uzten duen bezala, ez turismoaren aurkako liburu bat, ezta turistak seinalatzeko saiakera […] The post PIPERPOLIS: Turismoa: Desazkundera bidaia first appeared on Bilbo Hiria irratia.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Bilboko irrati euskalduna, hiritarra, irekia, euskaraz bizi den euskal hiria. Basque-speaking community radio station from Bilbao
CATEGORIES
Loading similar podcasts...