PODCAST
Elkarrizketak – Irati Irratia
107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus
-
10
Izizen eta Uskartzen ospatuko da aurtengo Urruxkide Eguna
Aintzinako dokumentu batzuetan topatu zuten festa batean du oinarri Urruxkide Eguna. Garaian bailarako eguntzat zena Urruxkide (Herrikide) Eguna bilakatu zen, garaian antzeko ospakizun bat baitzegoen Zaraitzun eta Erronkarin herrikideak elkarrekin bazkaltzen zutena. Herriz herri aldatzen joan ohi da ospakizuna eta aurten Izizen eta Uskartzen ospatuko da. Ospakizunaren berri eman digu antolaketa lanetan dabilen Gustabo Goienak. […]
-
9
Asteburuan ospatuko da Orbaran 47. Aezkoako Eguna
Asteburu honetan ospatuko da aetzen topagunea den Aezkoako Eguna. Herriz herri txandakatzen doan festa dugu eta aurten Orbarako herriari egokitu zaio antolatzaile lanak egitea. Artelanean sortzen den ospakizuna dugu Aezkoako Eguna eta urteroko zita garrantzitsua dugu. Ohikoa den moduan Aezkoako Gazte Asanbladak antolatutako Gazte Gauak emanen die hasiera ospakizunei. Poteoa, bertso-afaria eta kontzertuak izanen direlarik. […]
-
8
Bueltan dugu Baratxinto Fest, Pirinioetako Arteen jaialdia
2021ean hasi ziren Baratxinto Fest jaialdia antolatzen. Aurten 6. edizioa du Pirinioetako Arteen jaialdiak eta Erronkari herrian hasi zena, edizio honetan Erronkari, Uztarroze, Burgi eta Bidankoze izanen ditu egoitza moduan. Saioa Iribarren eta Ander Basaldua (Goitibera Antzerki konpainia) dira besteak beste jaialdiaren bultzatzaileak, gerora lagun talde eta emankor batek esku bat botatzen dietelarik. Aurten kanpoko […]
-
7
Abeltzaintza estentsiboaren eta biodibertsitatea erdigunean jartzeko jardunaldia
Gure ingurunean abeltzaintza estentsiboak dituen onurak azaldu eta balorean jartzeko jardunaldia antolatu da larunbata honetan Sorogainen. Elutseder Elkarteak, Erroibar Orreagako parke mikologikoak eta Erroibarko udalak elkarlanean abiatutako ekimena dugu hau. Bertan maila handiko profesionalak izanen dira euren iritziak eta ikuspegiak partekatzen. Ez hori bakarrik, bertako produktoreek ekoitzitakoak dastatzeko aukera ere izanen da. Jardunaldien aitzakiarekin Janet […]
-
6
Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Ikasturte berriari egokitzeko gomendioak
Berriz ere izan dugu gurean Miren Cia Urrutia nerabezaroan aditua. Gaurkoan ikasturtea hasi berri denez honetan jarri nahi izan dugu atentzioa. Zaila izaten baita egokitzea berriz ere ikasturtearen errutinan sartzea eta horretarako hainbat irizpide zaindu behar ditugu. Batez ere zaila izaten da Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen direnean gazteak. Haur izatetik nerabe izatera egiten dute […]
-
5
Asteburu honetan izanen dugu Kintoa All Mountain Race by Sisnet ekimena
Martxoa inguruan aurkeztu zuten egitasmoa jada ate joka dugu. Asteburu honetan Eugi eta Aurizberri, Aurizberri eta Eugi batuko dituzte mendi bizikletaz Kintoa All Mountain Race by Sisnet froga delakoarekin. Txirrindulariak ez ezik, jendea ere erakarri nahi duen ekimena da, ingurua eta inguruan ekoizten den hori balorean jartzeko eta horretarako egiatarau oparoa prestatu dute Irati Orreagako […]
-
4
Asteburuko eguraldia eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Beroa eta eguzkia izan da nagusi asteburu honetan eta hala esan digu David de Andresek. Asteburukoaren ostean aste hasierako eguraldiaren iragarpena izan dugu. David de Andres Irati irratian
-
3
Izaba dantzan jartzeko bueltan da DansPirenaika
Izaban ospatuko da hirugarren aldiz Danspirenaika. Aiko taldeak Kurruskla Elkartearekin batera dantzaren inguruan antolatzen duen jaialdia dugu. Dantza jendearengana gerturatu eta honen inguruko ikastaro eta plazak ematea du helburu. Asteburuan izanen denez gaur gurean izan dugu Aiko Taldeko Sabin Bikandi zeinek azaldu digun aurtengo edizioan zer topatuko dugun. Berak Danspirenaikara ez ezik dantzara edota dantza […]
-
2
Garraldako hezkuntza komunitatea borrokan eskola garraio duin eta seguru baten alde
Arraroa da Garraldan dena bere onean hasten denean ikasturtea, garraio eta ratioen aldetik beti dago borrokatzearen beharra. Ikasturte honetan Guraso Elkarteak mobilizazioei ekin die Eskola Garraioan izandako aldaketak direla eta. Hezkuntza departamendutik linea bat kendu eta dena moldatu izan dute bertakoen iritzia jakin gabe. Aldaketa hauek haur eta nerabeen segurtasunean eragin zuzena dauka eta horregatik […]
-
1
Uztarroze suspertzeko asmoz bueltan da Amukualdia
Iazko arrakastak bultzatuta Zuberrieta Elkarteak Amukualdiaren bigarren edizioa prestatu du, udazkenean beren herrikideei kultura eta euskara gerturatzeko asmoz. Iazko egitaraua oparoa bazen, aurtengoak ez zaio atzean geratzen. Mimo handiz eta adin tarte guztiei eskainitako egitarauak iraila eta abendua bitartean 8 ekimen desberdin antolatu ditu. Iaz bezala gaur Libe Aldamiz Etxebarria izan dugu Amukualdia aurkezten. Berak […]
-
0
Karlismoaren inguruko aurkezpen eta erakusketa Agoitzen
Urtean behin Agoitzek Oroimen historikoaren inguruko hilabetea antolatu ohi du. Aurten Montejurrako sarraskiaren 50. urteurrena dela eta Karlismoaren inguruko aurkezpen eta erakusketa antolatu dute. Aurkezpena Manuel Martorell kazetari eta historialariaren “Carlistas contra Franco. La fuerza opositora que Montejurra 76 quiso destruir” liburuaren inguruan izanen da. Honi atxikitzen zaio ere Karlismoa Frankismoren aurrean, zeinak karlismoaren benetazko […]
-
-1
Xanti Begiristain Madotz: Elebitasuna
Bi astetan behin egiten dugun moduan gaurkoan ere izan gara Xanti Begiristainekin. Gaur Euskarak jasaten dituen erasoak salatu eta ustezko elebitasuna auzitan jarri du bere ekarpenarekin Xanti Begiristain Irati Irratian:
-
-2
Larunbatean Traitloiak hartuko du Nagore seigarrenez
Seigarren ediziora heldu da Antsoaingo Triatloi taldeak eta Donibaneko Kirol Elkargoak antolatzen duten Nagoreko triatloia. 3 modalitate desberdin batzen dira frogan, Supersprint, Olinpikoa eta Emakume eta herritarra. Iazkoa goiak jo zuen guztira ia 300 partaide izan baitziren, giro bikainean gainera. Zita heltzear dela Ainhoa Pinto Lopezekin egoteko baliatu dugu eta berak azaldu digu aurtengoan 244 […]
-
-3
Asteburuan Mezkiritzen Bost Kirola protagonista
1982an hasi zen Bost Kirol ekimena martxan. Pilotari bakoitzak erreminta desberdinetan euren doaiak erakustea zuen helburua eta hoberenak lortzen zuen Joxe Ulibarrenak ondutako garaikurra. Historia asko duen kirol ekimena da eta tarte batez ospatu ez bazen ere duela bi urte Nafarroako Pilota Federazioak, Mezkiritzeko kontzejuak, Herriko Txoko elkarteak eta Leku Ona taldeak ekimena berreskuratzeari ekin […]
-
-4
Larunbatean ospatuko da Nabaskozen Almiradioaren eguna
Larunbata honetan batuko dira Ustaize, Aizpurgi eta Nabaskozeko bizilagunak Almiradioaren eguna ospatzera. Harremanak estutu nahiean sortutako eguna dugu zeina aurten Nabaskoze izanen duen kokaleku. Giro aparta espero da larunbatean Nabaskozen horretarako egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek. Almiradioaren Eguna gertutik ezagutzera joan gara Olast Arrizibita Iriarteren eskutik, berak bertaratzeko gonbidapena luzatu digularik. Olast Arrizibita Iriarte […]
-
-5
Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Asteburu lasaia izan dugu meteorologia aldetik, hala adierazi digu David de Andresek . Asteburuko errepasoaren ostean aste hasierako iragarpenean sartu gara egoerak ez duela izanen aldaketarik. David de Andres Irati irratian
-
-6
Larunbatean eskainiko du Auzperriko Abesbatzak Pop-Rock kontzertua
Auzperriko Abesbatzak 60-70 eta 80. hamarkadetako pop-rock kantuen egokitzapenekin egindako kontzertua eskainiko du larunbata honetan Aurizberriko Elizan. Ohiko kantutegitik ihesi eta Maria Almirantearenak egokitutako 14 bat abestirekin egindako kontzertua eskainiko dute. Bertan entzun ahal izanen dira Beatles, Itoiz,… betiere abesbatza ikutuarekin. Gainera, kontzertu berezi honetan Mikel De La Fuente izanen dute bidelagun. Kontzertuaren aitzakiarekin Auzperriko […]
-
-7
37 ausartek hartu zuten parte Matamachos frogaren 9. edizioan
Gardeko xeien testuinguruan izandako bazkari batean sortutako txirrindula froga dugu Matamachos Kronoeskalada. Gardeko xeien ostean antolatutako kirol zita honek bildu izan ohi ditu zenbait lagun hankak astinduz Matamachos deritzon portua ahalik eta denbora laburrenean igotzeko. 9. edizioa izan da aurtengoa zeinetan 37 lagun hartu duten parte, horietako 3 emakume zirelarik. Familian ekoitzi eta familian gozatzen […]
-
-8
AEZKOAKO PAISAIAK GORDETZEN DUEN URA Zientzia Herritarraren irteerak Azpegiko zohikaztegian
Ura izango da, gero eta gehiago, gure etorkizunerako baliabide natural garrantzitsuenetako bat. Aezkoa ibarrean, baliabide hori estuki lotuta dago egitura geologiko konplexu batekin eta denboran zehar kontserbatzen lagundu duten ekosistema berezi batzuekin: aezkeran «lintsak» izenez ezagutzen dira zohikaztegiak. Hezegune horiek benetako ur-gordailuak eta balio ekologiko handiko guneak dira. Herritarrak natur ondare baliotsu horretara hurbildu eta […]
-
-9
Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Aste hasiera lasaia eta egonkorra izan dugu meteorologikokiDavid de Andresek aipatu digun moduan. Ondoren asteburuko eguraldia izan dugu hizketagai zeinetan eguraldi egonkorra izanen dugun jai desberdinetaz gozatzeko. David de Andres Irati irratian
-
-10
Kultur Programak Divertimento Folk taldearen kontzertua eskainiko du igandean Ezkarozen
25 urte bete duteneko gira erdian topatuko ditugu igande honetan Ezkarozen kontzertua eskainiko duten Divertimento Folk-ekoak. Herri musika oinarri beste musika estiloekin fusionatzea dute helburu eta jadanik 3 diska ondu dituzte beren ibilbidean, 4. diska ate joka dutelarik. Taula gaina ugari bisitatu duten taldea dugu, musika estilo jakin batean egokitu ezin den horietakoa, nahiz eta […]
-
-11
Mielotxin taldeak herri musikaz jantzi eginen du Auritzeko Kultur etxea
Larunbata arratsaldean izanen da emankizuna arratsaldeko 20:00tan. Mielotxin Folk taldea 2003an eman zuen bere lehen kontzertua baina talde moduan ofizialki bere ibilbidea 2004an hasi zuela. Ezkeroztik taula-gaina desberdinak ezagutu dituzte baita taldekide eta bidelagun desberdinak ere. Herri musika berreskuratzea eta plazetan eskaintzea dute helburu eta honekin helduko dira larunbata honetan Auritzera. Gaur kontzertu honen aitzakipean […]
-
-12
Gazpar peñako sutea kontrolpean esker mezua zabaldu dute Urzainkiko herritarrek
Asteartean kontrolatutzat eman zuten Nafarroako Suhiltzaileek Gazpar Peñan (Urzainki) piztutako sutea. Abuztuaren 14ean hasi zen sua ekaitz lehor bateko tximista batek lurra jo ostean. Asteburua suari aurre eginez igande horretan kontrolpean zen eta erretiratu egin ziren bertan ziren medioak. Haizeek eta zuhaitzen egoerek aldiz berpiztu egin zuten sutea eta astebete eman dute suhiltzaile, bolondres eta […]
-
-13
Asteburu honetan Otsagabia 1900. urtera itzuliko da Orhipean festaren baitan
Ostiral gauean sorginek Anduña ibaian behera suarekin helduko dira Otsagabiara eta euren konjuro batek herria 1900. urtera eramanen du. Egun handia larunbatean izanen da zeinetan garai bateko lanek, ohiturek eta janzekerek hartuko duten protagonismoa. Jai handia bilakatu da Orhipean eta herri osoaren parte-hartzea erdietsi du. Gaur jakinda asteburuan izanen dela antolatzaile lanetan dagoen Santi Goienetxe […]
-
-14
Asteburuko eguraldiaren errepasoa, atzoko ekaitzak inguruan eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Atzokoan hainbat ekaitza indartsu izan ziren Frantziako hegoaldean baita Katalunian ere eta hala solastu gara David de Andres lagunarekin. Horren ostean sartu gara aste hasiera honetarako dugun eguraldi iragarpenarekin. David de Andres Irati irratian
-
-15
Diraki taldeak Sugarretan Larrosak bere hirugarren lana kaleratu du
Diraki taldeak bere hirugarren diska kaleratu berri du, Sugarretan Larrosak izenburupean. 6 kantuk gorpuzten duten diskoa dugu hauxe zeina Sound of Syrens estudioetan grabatua izan den. Mokadu gisa bi kanta aurreratu zituen taldeak Bisai Bi eta Betirako, azken hau Italian izandako biran grabaturiko imajinekin eginiko bideoklipa baten bitartez. Pasa den ostegunean, modu irekian eskaini zuten […]
-
-16
Ostiralean ospatuko dira Garraldako Frontenis txapelketaren finalak
Bigarren urtea da Garraldako Frontenis txapelketa ospatzen dela eta aurten arrakasta areagotu egin du, 102 lagun hartu baitute parte maila desberdinetan. Lehen mailan 15 bikote aritu dira zilarrezkoetan aldiz 36. Garraldako trinketean hilabeteetan ibili dira partiduak jolasten eta jadanik Garraldako Xeien barnean ospatuko dira txapelketako finalak. Bertan sorpresak izanen direla gaineratu dute antolatzaileek gaur gurekin […]
-
-17
Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Aste hasiera lehorra izan dugu eta atzokoan ipar haizeak giroa freskatu zuen. Astean zeharreko ekaitz lehorren tximistek hainbat arazo sortu dituzte David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Ondoren asteburuko eguraldiarekin sartu gara. David de Andres Irati irratian
-
-18
Irkusen margolanen erakusketa igandera arte ikusgai Auritzeko Kultur Etxean
Auritzen eskaintzen duen 3. erakusketa du Irkusek abian jarri duena. Aurten koadro handiei eta batez ere emakumeei eman die behar duten garrantzia. Atzo izan ginen erakusketa bisitatzen eta berarekin gaurko elkarrizketa adostu genuen. Erakusketan ia 40 koadro daude ikusgai, zeinetan euskalduntasuna nabaria den. Pertsonai famatuak topa ditzazkegu, Maurizia Aldaiturraga, Maria Bayo, Mikel Laboa baina baita […]
-
-19
Xanti Begiristain Madotz: Pastoralaren bilakaera
Gaurkoan itzuli gara Xanti Begiristain gure lagun eta kolaboratzailearekin. Gaur testurik ez bazuen arren gurekin partekatu nahi izan du pastoralen bilakaera, nola garai batean 3-4 egun irauten zuten ekimen hauek eta orain 3-4 ordu izan ohi diren. Kutsu erliojiosoa zerioten zenbait kontu ere kendu izan dituzte aurtengoan eta baita estreinakoz bi ahizpa gazte izan dira […]
-
-20
Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Lehen harremanak eta honekiko egokitzapenak
Gaurkoan oporretatik bueltan indar-berrituta itzuli da Miren Cia Urrutia sexologa eta nerabezaroan aditua. Sexologia lantzen ibili ginen eta trilogia amaitzea zegokigun gaurkoan, lehen harremanen inguruan solastu. Lehen harremanetara heltzerainoko bidea lantzen aritu behar gara fase desberdinetan sexualitatea jada 6 urtetatik aurrera hasten baita garatzen eta nola ez horretarako gurasoak egokitu behar dira. Beti aipatzen dugu, […]
-
-21
Baobabs Will Destroy Your Planet taldea kontzertua eskainiko du Izaban larunbatean
Nafar Gobernuko Kultura sailak kudeatzen duen Kultur Programaren baitan Baobabs Will Destroy Your Planet taldearen kontzertua eskainiko du larunbatean Izabako Anfiteatroan. Honen aitzakipean taldea eta bere musika ezagutzera gerturatu gara taldearen sortzaile dugun Eymard Uberetagoenarekin. 2014an sortu zen taldea Eymard eta Eneko taldekideak indie eta pop musika kontzertuetan ibiltzen ziren tarte batean. Ikusten zuten hura […]
-
-22
Eguzki eklipsea eta beroaren errepasoa eta asteburuko eguraldiaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Aste intentsoa eduki dugu beroa eta eguzki eklipsea dela eta hala solastu gara David de Andres lagunarekin. Horren ondotik asteburuko eguraldi iragarpena eman digu giro nahasia nagusituko delarik. David de Andres Irati irratian
-
-23
Ordutegiak eta oporraldiak Aurizberriko Liburutegian
Bi astetan behin izan ohi gara Aurizberriko Liburutegian bertako nobedadeak aztertzen Mari Mar Agos liburuzainaren laguntzaz. Gaur hala egin dugu baina uda denez nahikoa lan dauka egunerokoari heltzeko. Gogoratu digu goizeko ordutegian dabilela baita abuztuan ostiraletan eta 20tik 26ra itxita egonen dela ere. Mari Mar Agos Irati Irratian:
-
-24
Xiberoa, Erronkari eta Zaraitzu batuko ditu Bortu Martxak
Iaz ekin zitzaion bideari Bortu Martxan. Xiberoako , Zaraitzuko eta Erronkariko bizilagunen arteko harremanak sendotu eta saretzen laguntzeko ekinaldia izan zen zeinetan 40tik gora lagun hartu zuten parte. Garaian abeltzainek zuten harreman horiei jarraiki zubiak eraikitzea zen helburua euskara bidea izanik. Iazko arrakasta ikusirik aurten errepikatzea deliberatu dute eta hala eginen dute larunbata honetan goizeko […]
-
-25
Herbaria proiektuak proiektua ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu
Kattalin Barber Gutierrezek buru duen Herbaria proiektua bisita gidatuak eta lore sortak egiteko aukera eskainiko ditu datozen bi ostiraletan. Saraguetan da hitzordua abuztuaren 14ean eta 21ean, bertatik irten eta Landarte eremura joateko proiektua bertan ezagutzeko. Ezagutu ez ezik, apur bat gehiago ordainduta lore-sorta eder batekin itzul daiteke etxera. Hau aitzakitzat hartuta Kattalin berarekin solasalditxo bat […]
-
-26
Larunbatean ospatuko da Orreagako Gudaren oroimen ekitaldia
Urtero lez Etxabarrengoa elkarteak eta Orreaga Fundazioak Baskoien garaipena gogoratuko dute larunbatean Orreagan eta Ibañetan. Honen inguruan Orreaga fundazioko kide den Koldo Amatria izan dugu solasean. Orreagako Gudaren oroimen ekitaldia izanen da larunbatean (Errotzabaleko guda ere deiturikoa) Etxabarrengoak eta Orreaga Fundazioak antolaturik. 778an Baskoiek Iruñea erre zutela ikusita Errotzabal gunean Karlomagnoren ejertzituari eraso egin zioten […]
-
-27
Ezgaitasunari aurre eginez Biziraule
Leire Mendikute Zulaika dugu Biziraule proiektuaren lemazain eta buru. 2021ean istripu batek medula lesio bat eragin zion Leireri eta honek bizitza irauli zion. Hala eta guztiz ere, ingurukoen laguntzarekin erabaki zuen gertaera horrek ez ziola bizitza heina handi batean trabatuko. Sareetan bere egoera bertsuan zeuden pertsonak jarraitzen hasi eta bere bideari ekin zion Biziraulerekin. Lehen […]
-
-28
Ekimenez beteriko asteburua Auritzen
Ostiralean La Cadena elkartean izanen den Garagardo Festak emanen dio hasiera asteburuko ekimenei. Hauxe errotutako festa bat dugu, urteetan errepikatu egin dena eta zapore gozoa uzten duena. DJ Bernyk girotuko du festa asko luzatzea espero ez dena, larunbatean ere badelakoz zeregina Auritzen. Auritzeko Artisau Azoka ospatzen da larunbatean, udako zita garrantzitsua Auñamendi aldean, goiz goizetik […]
-
-29
Euskal pilota eta Josta-Leku frontoiaren mendeurrena ardatz izanen dira Nabarraldek Auritzen antolatuko ekimenetan
Nabarralde fundazioak Auritzen urtero antolatzen dituen kultur asteak eta jardunaldiak euskal pilota izanen dute ardatz. Zergatia agerikoa da, aurten Auritzeko Josta-Leku frontoiak 100 urte betetzen baititu. Pilotan jolasteko erabili bada ere, Euskal Herrian frontoiak elkargune eta babesgune izan dira, gure agorak bailiran bezala. Honi erantzunez, Nabarraldek aste kulturala eta jardunaldiak antolatu ditu Auritzeko udalarekin elkarlanean. Pilota […]
-
-30
Jendea naturara gerturatzea helburu sendabelar tailerra izanen da Zaraitzun
Otsagabiako NIZek eta Ainize Salak aurrera eramandako ikastaro bat izanen da uztaila abuztuan Zaraitzun. Ainize Sala lazkaotar baserritar eta fitoterapeuta izanen dugu tailer honen gidari eta 3 lan saio izanen ditu , lehena Ezkarozen (Andrasoroan) eta hurrengo biak Otsagabian (Zubigoienan). Ainizek bere baserrian bi proiektu garatu ohi ditu baso jangarria alde batetik eta Onik natura […]
-
-31
Igandean izanen da Garazi eta Aezkoa arteko bazka hitzarmena sinatzeko ekitaldia
Udarekin batera heltzen da bortuetan abereak askatzeko ordua eta aurten ere hala izanen da. Muga aldeko soroetan ohikoa da bailara desberdinen arteko akordioen sinatzea eta hala egin ohi dute Garazi eta Aezkoa bailarek, urtero bazka hitzarmena sinatuz. Zita igande honetan izanen da, akordio honek baimentzen du bai aetzek eta baita garaztarrek ere bortuetan euren abereak […]
-
-32
Asteko eguraldiari errepasoa eta asteburukoaren iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Uda latza daramagu, beroa eta apenas prezipitaziorik gabekoa, hala aipatu digu David de Andresek. Hausnarketa honen ostean sartu gara asteburuko eguraldiaren iragarpena ematera, larunbata freskatzera eginen duelarik. David de Andres Irati irratian
-
-33
Zalduako indusketa lanetako ate irekien jardunaldiak izanen dira larunbatean
Aurten 2 astez jardun dira Aranzadi Zientzia elkartearen gidaritzapean 15 lagun Zalduako indusketetan bolondres gisa lanean. Termak biltzen zituen eraikinean lanean jarraitu dute aurten eraikinaren perimetroa guztiz azaleratuz. Egituraren inguruan aurkitutako aztarnek, hau da, errekarri txikiz osatutako zoladura batek, dolia zati ugarik (zeramikazko ontzi handiak) eta erretako animalien hezurren zenbait hondarrek, elikagaiak biltegiratzeko eta prestatzeko […]
-
-34
Agoitzek historian izandako garrantzia nabarmentzeko zita izanen da larunbatean
Studio LaPlazak eta Navarraizek elkarlanean sortutako ekimena dugu larunbata honetakoa. Agoitzen bisita gidatu bat eta sormen elkartze bat antolatu dut Agoitzek historian izandako garrantziaz jabetu eta hura nabarmentzeko. Ekimen honen gidari izanen dugu Iñaki Zugarrondo Navarraizeko kidea. Bigarren partean liburu bat idazterako orduan eman beharreko pausuak landuko dituzte sormen topaketa baten bitartez. Navarraize Nafarroako historia […]
-
-35
Xanti Begiristain: Biziaren balioak
Bi astetan behin egin izan ohi dugu hurrengo kolaborazioa baina gauza bat dela edo bestea dela denbora generamatzan Xanti Begiristainekin egon gabe. Ohikoa den moduan bera ekoitzitako testu edo hausnarketa ekarri digu gurera, biziaren balioak lemapean. Gaur gainera egun berezia da Xantirentzat, bere urtebetetzea baita, zorionak Xanti! Xanti Begiristain Irati Irratian:
-
-36
Korrontzi taldeak Agoitz jarriko du dantzan igandean
Korrontzi 2004ean bere ibilbidea hasi zuen musika tradizionala eta folka uztartuz. Ibilbide oparoa, zeina 33 herrialdeetan banatuta 1300 emankizunetik gora ematera eraman dituen. Aurten Mundua Dantzan bira burutzen dabiltza eta Kultur Programaren baitan Agoitzera helduko dira. Agoitzeko Dantza taldeak lagunduta eta beste dantza taldeekin batera emankizun berezia eskainiko dute Nafarroa Behera plazan. Emankizuna aitzaki Korrontzi […]
-
-37
Itziar Berruezo artistarekin solasaldia: Sarajevoko esperientzia eta margo ta bitxigintza tailerrak
A ze zaila gaurkoari titulua jartzea! Gure gonbidatuarekin aspaldian ginen egotekoak eta azkenean gaiak pilatu izan zaizkigu eta a zer nolako plazerra izan den berarekin solastea. Gonbidatu hau Itziar Berruezo Juandeaburre dugu, Emeki Bitxigintza proiektuaren artista. Halere ezin dugu honetan soilik kokatu zeren Yoga eta margo tailerrak ere eman izan ditu. Lehenik Sarajevoko egonaldiaz solasean […]
-
-38
Enric Ez abeslaria GRT 24-2.6 giran Nafar Pirinioetan kantuan
Auritz, Hiriberri eta Otsagabia zeharkatu eta gozatzen jarri ostean gaur helduko da Enric Ez musikaria kontzertua eskaintzera Izabara. Garaiko trobadoreen antzera, kitarra eta tramankuluak hartu eta Transpirenaika egiten ibili da etapa bakoitzaren amaieran kontzertu bat eskainiz, bazkaria eta lotarako trukean. Aprobetxatuz bere garaian horrelako abentura batean ondutako “la ruta natural” diskoaren aurkezpena egiten dabil gure […]
-
-39
Uztaileko errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik
Uztaila bero eta idorra izan dela ondorioztatu dugu David de Andres lagunarekin. Prezipitazio eskasia, bero olatuak,… uztaila hau ederki berotu gaitu. Gero Davidek emandako iragarpenan z da aldaketa handirik sumatzen beraz beroak gurean jarraituko du. David de Andres Irati irratian
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
107.7 fm (Auñamendi) / 107.5 fm (Agoitz) iratiirratia.eus
Loading similar podcasts...