PODCAST · society
Erantzuteko modu bat
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Alaia Martin eta Peru Magdalena dira. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatu dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataformaren bidez eskaintzen dizu.
-
25
6. Zer gertatzen da parentesi bat ixten ez denean?
Peru Magdalenaren kontakizuna, irudimenez, umorez eta metaforez betea. Ez galdu, hondamendi eramangarria zer den jakin nahi baduzu, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irrratiko Faktoria saioaren edukia, Guau plataforman argitaratua.
-
24
1. Nora doaz euliak neguan?
Peru Magdalenak irudimenezko istorioak kontatzen dizkigu, galderen aitzakian; umorez eta erreferentzia ezagunez betetako kontakizunak: Fidel Castro, Bob Dylan eta Mikel Laboa ageri dira hemen; zientzia, kuantika, euskara, Azpeitiko hizkera eta Lekunberri ere aipatzen ditu. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia, Guau plataforman argitaratua.
-
23
-
22
Non egon dira riñonerak urte hauetan guztietan?
Nerabe garaiaren errepasoa egin du Alaia Martinek, riñoneren aitzakian. Pipak, txikleak, boomerrak, manifak, korrika ihes egitea, kartzela, torturatuak, izua aipatzen ditu. Bada ez badako gutxirekin moldatzea, maitemintzea, militatzea, politizazioa. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
21
Porrotxek ba ote du sudurrik sudur gorriaren azpian?
Pirritx, Porrotx eta Marimototsi esker ona adierazi die Alaiak, "Minutu bat goizero" kantua baliatuta. Tarte honetan aipatu ditu: jakinmina, ume izatea, bizitzako gauza onez jabetzea, esker ona, miresmena, maitasuna eta inor ez jainkotzea. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
20
Non dago hozkailuko limoi erdiaren beste erdia?
Limoiak, limak eta laranjak aipatzen ditu. Bikote harremanak, garen bezalakoak azaltzearen zailtasuna, pertsonon alde iluna; tekila, gintonika, radlerra, limoi-ura ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
19
Zergatik daude 2 Getaria?
Gipuzkoako eta Lapurdiko izen bereko Getaria herrien aitzakian, aipatzen ditu oroitzapenak, denboraren iragana, gazte izatea, barreterapia, nostalgia, iragana eta etorkizuna.Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
18
-
17
Nora doaz bareak ateri denean?
Bare, lasai egoteaz eta baretasunak besteengan duen eraginaz ari da. Nazka, partxisa, bizitzako akatsak, bidean geratzen jakitea, umorea aipatzen ditu Alaia Martinek Mart izeneko irudimenezko lagunarekin elkarrizketan ari den bitartean. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
16
Zer egin dezakegu zopa beroa azkarrago hartzeko?
Misoa, Japonia, Tokio, Kioto, mendiko aterpetxeak, dolua, gaua, haurrak, lagun taldeak, astegun buruzuriak, egunerokotasuna. Zopa eta zopa hartzeko testuinguruak aipatzen ditu Alaia Martinek Andres irudimenezko lagunarekin hizketan ari den bitartean. Hozkailua eta itxaroten jakitea ere aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu, galdera bitxi batetik abiatuta. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
15
Urik edaten al dute arrainek?
Inguruak nola baldintzatzen gaituen jabetzeaz, bustitzeaz, eman eta hartzeaz, norberaren eta besteen egarriaz ari da tarte hau. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu. Asteroko tartea da, Faktoria magazinean.
-
14
Zergatik dira frisiar behiak zuri-beltzak?
Introspekzioaz eta barruko korapiloez ari da atal hau. Terapia, autoezagutza, bilaketa pertsonala aipatzen ditu, besteak-beste. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
-
13
Zergatik dira pizzak borobilak?
Adiskidetasuna, parranda, gaupasa, pizzak. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
-
12
Kaktusek zenbat ur behar dute?
Neurriaz, neurritsu izateaz, alboan egoten jakiteaz eta harremanez ari da tarte hau. Konfort eremua eta pertsona arantzatsuak aipatzen ditu.Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
-
11
Zergatik sakatzen dugu fuerteago urrutiko agintea pilak agortzear dituenean?
Umeen egoskorkeria, pisukidearekin edo senideekin harreman zailak izatea, amorrazioa, boterea, agintea, mandoa, aipatzen ditu. Alaia Martinek bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria proposatzen digu galdera bitxietatik abiatuta. Asteroko tartea da Euskadi Irratiko Faktoria magazinean.
-
10
Zergatik dira kokoak iletsuak?
Oporrez eta ihes egiteko premiaz ari da atal honetan Alaia Martin. Opor lekuak, ilusioa, loa eta ilea aipatzen ditu, besteak-beste.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Alaia Martin eta Peru Magdalena dira. Irudimena, umorea eta hizkuntzarekin jolas egiteko gaitasuna baliatu dituzte absurdoak diruditen galderei erantzuteko. Bizitzari eta harremanei buruzko gogoeta jostaria, irribarrea galdu gabe. Euskadi Irratiko Faktoria saioko edukia. EITB Mediak GUAU gure audioa plataformaren bidez eskaintzen dizu.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...