Etzi.pm irratia podcast artwork

PODCAST · technology

Etzi.pm irratia

Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. Etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa horri oihartzuna emateko.

  1. 14

    Etzi Edizioa - Saiakera

    Edizioa Etzi, eztabaidagai izan zen Katakraken. Mahai inguruan eseri ziren Eskafandrako Lorea Agirre, Jakineko Xabier Eizagirre eta Katakrak-eko Nerea Fillat editoreak.

  2. 13

    Etzi - 00x10 Merkatu teknologikoak, etxe-pornoa eta tertulia orokorra

    Tertulia formatuan itzuli gara kontutxo interesgarri andanarekin: start-up ereduaren amaiera, etxebizitzaren problematika, espazioaren erauzketa-ustiapena eta zuhaitzei bufandak jartzea, besteak beste.

  3. 12

    Etzi - 00x09 Turismoa eta bizitzaz elkarrizketa

    Ikasturte berriari hasiera emateko udan zehar bolo-bolo ibili den turismoaren eta auzoetako bizitzaren arteko tentsioez, kapital metaketa eredu berriez eta beste hainbat konturi buruz aritu gara Donostiako Alde Zaharreko auzokide batekin.

  4. 11

    Etzi Edizioa – Narratiba

    Edizioa Etzi, eztabaidagai izan zen Katakraken. Mahai inguruan eseri ziren Elkar, Susa, Txalaparta eta Igelako editoreek, liburugintza, ofizioa, erronkak eta etorkizuna izan zituzten hizpide. Une biziak utzi zituen eztabaidak eta orain osorik entzuteko aukera duzue hemen.

  5. 10

    Etzi – 00×08 Ospakizuna edo barbariea

    Gaurkoan irratsaio bero bero bat dakarkizuegu. Gagarin astea dator (egutegi tradizionaletan aste santua) eta ospatzeko gogoa dugu. Irratsaio honetan Aste Santua, Gagarin Astea eta bestelako ospakizunei buruz hitz solastuko dugu beste hainbat gairen artean. Beti bezala Amaia eta Gorkaren eskutik Beñat, Tolosa eta Unai hizketan arituko dira, Yerayk dena martxan (edo) mantentzen duen bitartean. Ondo pasa!

  6. 9

    Etzi – 00×07 Tertuliatxoa kobazulotik

    Berriro hemen gaude! Orereta-Errenteriako kobazulotik zuen belarrietan mobida totxoak sartzeko prest! Gaurkoan Amaiak hartu du gidaritza testigua eta Gorka, Unai eta Tolosarekin batera hainbat gairi buruzko tertuliatxoa dakarkizuegu. Ondo pasa!

  7. 8

    Etzi – 00×06 Inauteriak, interneten amaiera eta gauza gehiago

    Gaurkoan denetariko tertulia-zopa: Euskal Herriko inauterien errepaso txikia, interneten amaiera, positibismo pixka bat, aktualitateko gaiak eta karamelo misteriotsuak. Entzun, gozatu eta partekatu!

  8. 7

    Etzi 00x05 Etzi eta Arrigorri eguna

    Ondarruko Cthulhumendiko erraietatik, lurpeko interferentziak gaindituz etorkizuneko erresonantziak dakartza saio honek. Etzi eguneko saio berezi eta sorpresaz betea: gonbidatu bereziak, tertulia interesgarriak, Etzi.pm sari banaketa, musika eta #etzidamu live showa beste gauza askoren artean.

  9. 6

    Etzi – 00×05 Etzi eguna Arrigorri Ostatuan ospatzen lagunen artean

    Ondarruko Cthulhumendiko erraietatik, lurpeko interferentziak gaindituz etorkizuneko erresonantziak dakartza saio honek. Etzi eguneko saio berezi eta sorpresaz betea: gonbidatu bereziak, tertulia interesgarriak, Etzi.pm sari banaketa, musika eta #etzidamu live showa beste gauza askoren artean.

  10. 5

    Etzi – 00×04 Trump, Siouxak eta Software Librea

    Hamabost egun pasa dira eta hemen gatoz berriro ere irratsaio bero-bero batekin. Danak mahai inguruan bildu gara eta hainbat gai jorratu ditugu. Amaiak, Trump eta Siouxen arteko gatazkak aztertu dizkigu. Tolosak, Androideko Malware arriskutsuei buruz hitz egin digu eta Unaiek berriz, 2017an software libreak izango dituen beharren zerrenda errepasatu du. Beñatek, #etzidamu futurologiaren sekzioan @txerrenek bota zizkigun galderak erantzuten eta Gorkak, dinamizatzaile eta tertulian ibili da. Yeray, ixilik beti bezala teknikari lanetan.

  11. 4

    Etzi – 00×03 Programa ALUzinantea

    Gaurkoan programa aluuu-zinante bat dakarkizuegu. Tertulia saio honetan hainbat gai atera dira: Trump, irrati analogikotik digitalerako bidea, Davoseko foroa, Zi-Fi liburu gomendio batzuk…

  12. 3

    Etzi – 00×02 2017an eta #Etzi datorrena

    2017an eta #etzi etorriko diren mobida totxoak aztertu ditugu gaurkoan.

  13. 2

    Etzi – 00×01 Koop Fabrika & Startup eredua

    Gaurkoan Tximugrafiko (monografiko) batekin gatoz! Koop fabrika eta Startup ereduari buruz solasean. Gorka Juliok beti bezela saioaren dinamizazioaren ardura hartu du. Beñat Irasuegik analisi txukuna egin digu tertulia formatuan eta Amaia Oleagak berriz joku moduan planteatu digu eztabaida totxo bat. Unai Gorrotxategik startup-Silicon Valley eta teknologia alorrarekin zerikusiak aztertu eta Tolosak… pixka bat hitz egin du. Hau dana Yeray tekniko lanetan dabilen bitartean. Gogoratu nahi dizuegu Beñat irasuegik idatzitako “Startup eredua ez da eredugarria” artikulua euskeraz eta gazteleraz duzuela. Eta ekintzailea izan nahi baduzu bota begirada bat kooperatiben fabrikari ????

  14. 1

    Etzi – 00×00 Zero saioa

    Ziber-uhinak hartu ditugu Etzi.pm-ko podcastaren 0. atalarekin! Fase berri honi hasiera emateko aurkezpenak, gaurkotasuneko gaiak, aurrera begirako pilulatxoak, Talaios unibertsoaren erakusgarri txiki bat eta eskari bat: pazientzia. Hau hobera baino ezin da joan!

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. Etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa horri oihartzuna emateko.

HOSTED BY

Talaios Koop.

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Etzi.pm irratia have?

Etzi.pm irratia currently has 14 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Etzi.pm irratia about?

Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun...

How often does Etzi.pm irratia release new episodes?

Etzi.pm irratia has 14 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Etzi.pm irratia?

You can listen to Etzi.pm irratia on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Etzi.pm irratia?

Etzi.pm irratia is created and hosted by Talaios Koop..
URL copied to clipboard!