Skip to content
Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. podcast artwork

Euskara ikasi eta hobetzeko materiala.

by Arturo Campion euskaltegia IKA

Euskaraz hitz egitean maiz sortzen zaizkigu hainbat zalantza. Horietako batzuk hartu, eta audio bildumatxo bat prestatu dugu IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak. Entzun itzazu, eta gozatu euskara.

From the show's RSS feed, refreshed Apr 27, 2022. Source feed.

Subscribe Bookmark

Episodes

  1. Haur hizkera 02

    Haur hizkera da haurrekin hitz egiteko erabiltzen dena. Haur ttikiei hitz egiteko, hizkuntza guztiek dute modu berezia, eta euskarak ere bai, noski. Egun, ordea, oso gutxitan entzuten da guraso gazteek haurrei dagokien hizkuntzan hitz egiten. Audio honetan, haurrei esateko hitz eta molde batzuk...

  2. Haur hizkera 01: pupu eta papa

    Haur hizkera da haurrekin hitz egiteko erabiltzen dena. Haur ttikiei hitz egiteko, hizkuntza guztiek dute modu berezia, eta euskarak ere bai, noski. Egun, ordea, oso gutxitan entzuten da guraso gazteek haurrei dagokien hizkuntzan hitz egiten. Audio honetan, haurrei esateko hitz eta molde batzuk...

  3. -(e)la eta -(e)na

    Baina zenbat aldiz ez dugu -(e)la hori behar ez den tokian entzun! Zenbat aldiz ez ote dugu ditugunak, zaiona eta gisakoen tokian ditugula eta zaiola aditu? *Bai, bai, poltsa horiek, milioika eta milioika kontsumitzen ditugula. Zein? galderari erantzuten dioten hauetan –(e)n erabili behar dugu…

    more
  4. Elkar

    Baztertu behar dugu elkar gaztelaniazko juntos-en parekoa den uste oker hori eta, erabil dezagun elkar gurekin dabilen taldekide bat gehiago balitz bezala. Elkar, hirugarren pertsona bat balitz bezala erabiltzen da. Horri buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu audio honetan.

  5. Zorionak! Osasuna enkomendatzeko.

    Euskaraz nola zoriondu badakigu, seguru aski. Baina doluminak ematen? Aurre horretan, gazte batek aita hil zitzaion lagun bati, tanatorioan: - Urte askotarako. Sentitzen dut. Honelaxe kontatu zidaten. Egia den? ez dakit. Honelako egoeratan zer esan ez dakigula, hori bai, egia da. Esaldi eginak,...

  6. Konparaketak

    Kopuruak ematean, askotan erabiltzen ditugu alderaketak, neurri zehatza eman ordez. Batzuetan, unitatetzat hartu dugun kopurua zatitu egiten dugu, eta horrela esaten dugu: horren erdia, horren herena, horren laurdena, horren bostena, horren hamarrena, horren ehunena... dela eman nahi dugun kopuru...

  7. "Ote" erabiltzen ikasi.

    Jende askok zalantza izaten du, ez du jakiten noiz erabili ote. Galderetan jarri behar dela esan zidan lehengo egunean nire lagun sasijakintsuak. Hara bestea! nik ere badakit galderetan erabiltzen dela. Baina galdera guztietan ez. Zeinetan erabiltzen ote da?

  8. "BAduzu, ala ez duzu?" "BA" hori erabiltzen ikasi.

    Sorginak BAdira. Horixe badirela. Eta basajaunak eta laminak eta herensugeak eta… Badakizue nola hasten diren ipuinak? Bazen behin mundua haineko gizon bizartsu bat; baziren behin bi neskato kaxkagorri; bazen behin herri berde bat; … Audio honetan, horri buruzko azalpen eta adibide gehiago…

    more
  9. Zenbat da luze?

    Zenbat luze da Belateko tunela? Zenbateko luzera du gortina horrek? Zer luzera du kutxa horrek? Margolan horrek zenbat luze-zabal du? Horrelaxe galdetuko dugu zerbaiten neurria jakin nahi izanez gero. Horri buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu audio honetan.

  10. Omen.

    Omen, erabiltzen dugu kontatzen ari garena horrela dela ziurtatu ez dezakegunean, oso ziur ez gaudenean. Ez da guk ikusi edo bizitutako zerbait. kontatzen ari garena, norbaitek esan diguna edo nonbait aditu edo irakurri duguna baizik. Bigarren eskuko informazioa da, beraz. Haratx, erositako...

  11. Noiz? Noizdanik? Noizko?

    Hori, hori, noiz? Noiz jakinen dugu zer gertatuko den Euskalerria irratiaren aferan? Inoiz emanen ote diote gure agintariek emititzeko, eta bide batez, gobernuaren diru laguntzak jasotzeko ezinbestekoa duen lizentzia? Bai horixe, noizbait ere emanen ahal diote. Noiznahi ere badute emateko garaia,...

  12. Pena merezi? Penarik ez du inork merezi!

    Merezi, saria edo zigorra bai, baina ez pena. Pena, lotsa bezalaxe, eman edo hartu egiten da, eta ez merezi. • Gauzak ongi egitea merezi du, bestela bitan egin behar izaten dira. • Merezi du bi pare erostea, askoz merkeago izaten dira eta. Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide gehiago...

  13. Jokatu ala jostatu?

    Jokatu eta jostatu, jostatu eta jokatu... hau saltsa! Noiz erabili behar dugu bata eta noiz bestea? Hori azaltzen saiatuko gara gaurkoan. Jostatzea erabat planteamendu ludikoa dugu, galtzaile edo irabazle izatea helburu izan gabe, denbora-pasa hutsa. Jokoa, berriz, tartean lehia, irabazia,...

  14. Holaxe ez, baina holatsu.

    Noiz, non, zenbat, nolakoa... galderak egiten ditugunean, informazio zehatza eskatzen dugu. Batzuetan, ordea, jakin nahi duguna gutxi gora beherako bat izaten da, alde-aldekoa, ez kopuru, toki, une... zehatza. Horretarako, alde-aldeko informazioa behar dugunerako, aski dugu galdetzaileari –tsu...

  15. Orduak nola esan

    - Zeinen berandu den, nik joan egin behar dut, bilabesa eta hogeian hartu behar dut eta! - Azkar ibili bada, hemendik geltokiraino baduzu tartetxoa eta. - Bai... beno... dena den, ez da eta hogeian puntuan pasatzen, eta hogeita hiruan pasatzen da... oraindik ba dut astia geltokira lasai…

    more
  16. "Mina" nola erabili

    Sendamina putzu urdina joan da, joan da zure mina. Hauxe esaten zaie "min hartuta" negarrez dauden haurrei eta maiz izaten dira haurrak "min hartzeko" arriskuan, ez baitute arriskurik ikusten. Hor ibiltzen dira beren bizikletak eta patineteak hartuta haur ttikien artean, edozeini "min emateko"...

  17. ERE non ERE jarri ERE behar ERE da ERE?

    "Ere" lokailua behar bezala erabiltzen ikasten saiatuko gara audio honetan. Izan ere, ere hau dantzan ibiltzen baita beti, esanahiaren arabera esaldian toki ezberdinak hartuz. "Mikel ere afarira etorriko da" = beste norbait, eta Mikel. "Mikel afarira ere etorriko da" = beste norabaitera…

    more
  18. Telefonoz

    Gaurkoan lagun arteko deiak modu egokian egiten eta dei horiei egoki erantzuten ikasten saiatuko gara. - Bai, nor da? - Edurne. Aizu, Amaia hor al da? - Bai, zaude, berehala jarriko da. Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu.

  19. Hau hotza!

    Hau, hori, hura, hauek, horiek, haiek erakusleak gauzen kokapena adierazteko erabiltzeaz gain, adierazi nahi dugunari indarra emateko ere erabiltzen ditugu maiz. "Hau hotza!" "Hau gosea!" "Hura lotsa!" Audio honetan, horri buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu.

  20. Hobe ala hobeki

    Nahiz eta gaztelaniaz ez bereizi, Nola? eta Nolakoa? bi galdera ezberdin dira, eta, horrenbestez, erantzun ezberdinak behar dituzte. Askotan, ordea, nahasi egiten ditugu, batez ere hobeki eta hobe horiek. Peña Sport Osasuna baino hobea da. Atzo Peña Sportek Osasunak baino hobeki jokatu zuen.…

    more
  21. Iruñea izena nola deklinatu

    Geure hiriaz ari garela, "zein hiri da hau?" galderari erantzutea erraza da oso: Iruñea. Baina non, nondik, nora, nongo, zerk, zeri eta abar galdetzen hasten bagara, nola erantzun, edo, hobeki esanda, nola idatzi erantzuna? Iruñetik / Iruñera / Iruñeraino... Audio honetan azalpen eta adibide...

  22. ... eta.

    Azalpenak emateko bukaerako "eta" horren erabilerak arintasuna eta bizitasuna ematen dio hizkerari. "Begian baduzu mitxindorra, gezurrak erran dituzu eta". "Itxi leihoa, mesedez, hotzak nago eta". Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide gehiago entzunen dituzu.

  23. Ahoskera: ez gara = ezkara / ez dut = eztut

    Askotan idatzia dagoena irakurtzean ez diogu ahoskerari erreparatzen. Ez naiz, ez ginen, ez duzu, ez zaio... bezalakoak bereizita idazten dira baina esatean ahoskera zaindu beharra dago eta, horrela, "enaiz", "ezkinen", "eztuzu", "etzaio"... esatea komeni da. Audio honetan, honi buruzko azalpen…

    more
  24. Bera eta berdina

    Bera beti bakarra izaten da, eta "zein?" galderari erantzuten dio. Berdinak, aldiz, bat baino gehiago izaten dira beti eta "nolakoak?" galderari erantzuten dio. "Zure autoa eta nirea berdinak dira." "Auto bera bi aldiz pasatu da gure paretik." Audio honetan, honi buruzko azalpen eta adibide…

    more
  25. Egon ala ari?

    Egon gaztelaniaren estar horren ordez erabiltzen dugu askotan, baina ez genuke horrela erabili behar, izan ere, egon aditza oso estatikoa da euskaraz eta ekintza tarteko denean, ari, ibili, jokatu... etab. erabiltzen ditugu. Beraz, "parrandan egon gara" esaldia bezalakoen ordez, askoz hobeak dira...

About this show

Euskaraz hitz egitean maiz sortzen zaizkigu hainbat zalantza. Horietako batzuk hartu, eta audio bildumatxo bat prestatu dugu IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak. Entzun itzazu, eta gozatu euskara.

Hosted by

Arturo Campion euskaltegia IKA

Frequently asked questions

How many episodes does Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. have?

Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. has 25 episodes on PodParley. The most recent episode was published on May 15, 2013.

What is Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. about?

Euskaraz hitz egitean maiz sortzen zaizkigu hainbat zalantza. Horietako batzuk hartu, eta audio bildumatxo bat prestatu dugu IKAko Arturo Campion euskaltegiak eta Euskalerria Irratiak. Entzun itzazu, eta gozatu euskara.

How often does Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. release new episodes?

Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. publishes daily, based on its 25 episodes since April 2013.

Who hosts Euskara ikasi eta hobetzeko materiala.?

Euskara ikasi eta hobetzeko materiala. is created and hosted by Arturo Campion euskaltegia IKA.
Link copied