PODCAST · education
Hil Arte Bizi Elkarrizketak
by nererkiaga
Hil Arte Bizi Elkarrizketak, Nere Erkiagak gidatuta. Heriotza alde ezberdinetatik begiratu, eta heriotzaren inguruan hainbat ezagutza eta esperientzia dituzten pertsona ezagutuko ditugu. Beraien eskuzabaltasuna bihotzez eskertzen dugu!
-
8
Julen Etxegarai: "Gure gurasoek 8 aldiz ordaindu zuten beraien hileta"
Julen Etxegaraik beraien amaren hiletan aseguruarekin izandako arazoak azaldu dizkigu, besteontzat lagungarri izateko asmoz eta inork berriro horrelakorik ez dezan bizi. Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin. Hiletak garrantzitsuak diren arren, eta horiek gaizki egiteak sortzen duen min guztiarekin, izandako arazo hauek ez dute itzali beraien ama Isabelen indarra eta bere bizitzan egin zituenak. Heriotzari buruz hitz egitea eta partekatzea zelako beharrezkoa den gogorarazi digu. 🍻 Eta bere agurra nolakoa izatea nahiko lukeen argi du. 🎯 Gehiago jakiteko, jaso informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
-
7
Mikel Idoate: “Heriotza gertatzean, zuek aukeratutako hileta enpresara deitu. Bertatik kudeatuko dute asegurua”
Hileta aseguruen inguruan ikasiko dugu oraingoan. Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin nola lan egiten duten ezagutzeko. OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude. 🎯 Gehiago jakiteko, entzun elkarrizketa eta jaso datu gehiago Hil Arte Bizi webgunean.
-
6
Itxasne Goitiz: “Amaren ondoan etzan nintzen eta lasai joateko esan nion. Eskua estutu zidan”
Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara. Lehenago heriotza tabua zen berarentzat, baina gaiaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen. ❤️Eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin. Informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean: //nererkiaga.eus/elkarrizketak
-
5
Mabel Marijuan: "Existe un paternalismo amoroso, pero no se puede hacer el bien sin respetar a la persona"
Charlamos con Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la asociación DMD, sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte. Hemos aprendido con ella sobre las tres formas que los humanos tenemos para resolver los conflictos, y sobre la metodología de la deliberación. Más info: https://nererkiaga.eus/elkarrizketak
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Hil Arte Bizi Elkarrizketak, Nere Erkiagak gidatuta. Heriotza alde ezberdinetatik begiratu, eta heriotzaren inguruan hainbat ezagutza eta esperientzia dituzten pertsona ezagutuko ditugu. Beraien eskuzabaltasuna bihotzez eskertzen dugu!
HOSTED BY
nererkiaga
CATEGORIES
Loading similar podcasts...