PODCAST · society
Hitza Jolas
by Euskadi Irratia (EITB)
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
-
99
Hitza Jolas (2025/02/23)
Pleibak-ekin baina Playback egin gabe, Birakoak eta Baigorriko bertsoaldi musikatuak...
-
98
Hitza Jolas (2025/02/08)
Lesakako bertso egunekoak...
-
97
Amurrio eta Ondarroa (01/02/2025)
Amurrio eta Ondarroa...
-
96
Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak
Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?...
-
95
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea
Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza. ...
-
94
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea (18/01/2025)
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea...
-
93
Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak (12/01/2025)
Markina-Xemeingoak eta Bilboko Zientzia saiokoak...
-
92
Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak
Urteroko hitzordu estimatua izan ohi da abenduan, Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko Saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera. ...
-
91
Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa
Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuk odugu gaur. Nafarroatik Arabara eginda, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan. ...
-
90
Txirristaka ezagutuz eta hitz etzanekin jolas eginez
Eusebio Mugertza Azpiazu bertsolariaren biografia liburua plazaratu dute Mendaron; Andoni Egañarena izan da testu lana eta Ainara Azpiazu "Axpi"-rena irudiz janztea. Azken honek lagundu digu liburua ezagutzen. Baina saio honetan Andoni Egañaren bertsoak ezagutzeko aukera izango dugu, Maialen Akizurekin batera, Berriako zutabeetan oinarritutako saio bateko bertsoaldiak ere ekarri baititugu. Gozatu! ...
-
89
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Ilunbeko errepasoa
Bost ordutan gertatutakoa ordubetean laburtzea zaila izan zaigu, baina hemen dituzue 2024ko abenduaren 14an, Donostia Arenan entzundako hainbat bertsoaldi, finalari nolabaiteko errepasoa egin ahal izateko. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. ...
-
88
Gipuzkoako Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa; Arrasatekoa
Arrasateko Uarkape pilotalekuan argitu zen hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatuta, Donostian abenduaren 14an izango den finala nola osatuko den. Finalaren zain baina, azken finalaurreko honetako bertsoaldiak hartuta gatoz saio honetan, gure bederatzikoarekin batera. ...
-
87
Gipuzkoako bigarren finalaurrekoa eta San Andresetan hildako euskara
Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan 1400 bertsozaleren aurrean ondutako Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Han osatutako bertsoaldien errepasoa egingo dugu saio honetan. San Andres pasa berri eta euskararen egunaren atarian, gure artxiboan topatu dugun bertsoaldi bat ere ekarri dizuegu. 1997ko azaroaren 21eko bertso-saio bat da eta bi bertsolariri eskaera berezia egingo diete; jakingo al zenukete zuek euskarari autopsia egiten?...
-
86
Oiartzungo finalaurreko saiokoak eta irratiaren egunaren aitzakiapekoak
2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa finalaurrekoetan murgildu da jada. Saio honetan Oiartzungo lehen finalaurrekoko bertsoaldi batzuk entzun ahal izango dituzu. Irratiaren mundu eguna dela eta, 1965eko grabazio bat ere ekarri nahi izan dizuegu, Arantzako bertso saio batekoa da hain zuzen. Gure bederatzikoak ere izango du lekua....
-
85
Errexil sariketako finalekoak batetik, Zestoa-Urepel senidetzakoak bestetik
Urruñako Posta gelan jokatu zen Errexil sariketako finala. Ez da urteroko sariketa, urteurren batek eragindakoa baizik. 1984an antolatu zuen bertsularien Lagunak elkarteak lehenengo Errexil sariketa. Urruñatik Urepelera ere egingo dugu, Zestoa eta Urepelen arteko senidetzearen aitzakian antolatutako bertso-saioko aleak ere jasoko baititugu. Eta, iparraldera hurbilduko ote zaigu gure bederatzikoa?...
-
84
Tolosako azken final-laurdena eta Hondarribiko setioaren urteurrenekoak
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa azken txanpan murgildu da dagoeneko. Saio honetan 5. eta azken final-laurdenari egingo diogu lekua. Bestalde, Hondarribiaren setioaren 500. urteurrena dela eta, Arma plazan izandako bertso-saioko aleak ere ekarri ditugu. Horrez gain, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....
-
83
Gipuzkoako 3. eta 4. final-laurdenak eta Arabako bideo-kopla lehiaketa
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta laugarren final-laurdenak jokatu dira jada, Azkoitian eta Irunen hurrenez hurren. Bada, bi saio horietako bertsoaldiak entzungo dituzu saio honetan. Arabako 14 urtez azpiko gatetxoentzako bideo-kopla lehiaketa martxan dela ere kontatuko dizuegu, gure 9koa nondik nora dabilen jakiteaz batera....
-
82
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta 9koari ere segida emango diogu. ...
-
81
Donostiako suntsiketa oroituz eta Alkizako jaietakoak berrituz
1813an Donostian izan zen sarraskia gogoratzeko bertso-saio musikatua izan zen. Saio horretako bertsoaldiez gain, Alkizako jaietan izandakoak ere ekarri nahi izan ditugu. Batetik bestera saltoka, gure 9koa ere badoa! ...
-
80
Denboraldiari ekiteko; Garesko lehengoa eta Galdakaoko jaietakoa
Garesera bertsoa iritsi izan da orain baino lehen, baina lehen aldiz egin dute bertso-jaialdi bat. Jaialdiaren nondik norakoen berri jaso dugu eta han osatutako bertsoaldiak ere hautatu ditugu. Galdakaoko jaietako saioko bertsoaldiak ere entzun ahal izango ditugu gure bederatzikoarekin batera. ...
-
79
4.Señora sariketa formatu berritzaile eta dotorez; Pamela eta Tokadoarekin
Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera emateaz batera, irrati-urteari ere amaiera emango diogunez, irailera arte etengo dugu gure 9koa. Ba ote dakizu nork osatu duen oraingoa? ...
-
78
Iragana eta oraina; oihalak eta bertsoak ehunduz Villabonako Subijanan
Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena....
-
77
Mugaz gaindikoa; eskolarteko bi final eta Uztapide eta Xalbadorren liburua
Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua....
-
76
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko lehenengo fasekoak
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?...
-
75
Donostiako Lugaritzeko Txapeldunen saioa
Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu....
-
74
Gipuzkoa Bertsotan ekimeneko hasierakoak
Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoa eta Gabiriako kasuanbateko zein besteko aleak batu ditugu....
-
73
Biriatuko elizako freskuran, umore kutsuko saioa, ikastolen alde
Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen....
-
72
Erniarraitz bertsolari gazteen sariketa eta Deustuko jaietako saioa
Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du....
-
71
Andoainen, Saharako errealitatea abiapuntu
Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahararen aldeko elkarteak antolatutako saioa izan zen eta bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
-
70
Bertsolari gazteen 52. Osinalde sariko finala, alez ale
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan....
-
69
Laudioko emakumeenak eta Bertsopentsiotan ekimena tarteko Tolosan entzunak
Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu. Ia gustuko duzun. ...
-
68
Arabako Bertsolari Txapelketako finaleko aleak, Printzipalen bildutakoak
Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu. ...
-
67
Arabako finalaren atarian, finalerdiak berrituz
Ordu gutxi batzuk besterik ez dira falta Gasteizko Printzipal antzokian Arabako Bertsolari Txapelketako finala jokatzeko. Aitzakia hori hartuta, Aramaioko eta Dulantziko finalerdietako saioak errepasatuko ditugu. Artxiboan arakatzen ere aritu gara eta Korrikari lotutako 1983ko bertsoaldi bat berreskuratu dugu....
-
66
Bertso egunean, Gernikako Astran ereindako aleak
2024ko Bertso eguna, Gernikan izan zen. Bertsoak lantzen, jorratzen eta ontzen oholtza gainean Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren Aitor Etxebarriazarragaren esanetara. Horrezaz gain, 1998ko negu epelari Lazkao Txikik botatako eta gure artxiboan gordetako bertso batzuk ere berreskuratu ditugu. ...
-
65
Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienak
Tolosan, urtarrilaren 20an San Sebastian egunez Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaur. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera; urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek? Entzun eta gozatu! ...
-
64
Bilbao Arenan dena prest gaur jokatuko den Bizkaiko Finalerako
Finalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu. ...
-
63
Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoa
Gaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
-
62
Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatz
Amaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe. ...
-
61
Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrak
Txapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena....
-
60
Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatua
Nafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo. ...
-
59
Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketa
Finalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu? ...
-
58
Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak
Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...
-
57
Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioa
Iurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun? ...
-
56
Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko Areriakoak
Bilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka? ...
-
55
Lezoko eta Oñatiko jaietako bertso-saioak, bederatzikoa eta txapelketak
Oñatin zein Lezon, jaietako bertso saioak izan dituzte eta bietako bertsoaldiak hautatu ditugu saio honetarako. Jaialdiez gain baina, udazkeneko bertsolari txapelketei ere luztu diegu begirada; umore kutsu betean hasi den taldekako Xilabari, Bizkaikoari edota hastear den Nafarroakoari. Gure bederatzikoa Bizkaia aldean da; entzun nahi al duzu?...
-
54
Donostiako Trinitatekoak, Iruñeako Enmusikadasekoak eta Xilabako lagin bat
Irailaren 9an egin zen Iruñean, Enmusikadas jaialdiko bertso-saioa, feminismoa ardatz hartuta. Donostiako Trinitate plazan berriz, egun berean Euskal Jaietako bertso-saioa ere izan zen. Jaialdiez gain, hasi da aurtengo taldekako Xilaba eta bertako lagin txiki bat ere ekarri nahi izan dugu. Gure bederatzikoari esker baina, Bizkaian ere izango gara. Ba al dakizu nori dagokion katea osatzea? ...
-
53
Nafarroako txapelketa, Muezko saioa eta Eibarko Arrate auzoko bertso-saioa
Aurrekoan Bizkaikoaren eta Xilabaren xehetasunak eskainita, aste honetan Nafarrokoari egin diogu tartetxo bat. Nafarroan bertan, Gesalatz bailarako kiroldegian, Muezen jasotako bertsoaldiak eta Eibarko Arrate auzoko festetako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu. Bederatzikoaren sokak ere luzatzen jarraitzen du....
-
52
Bizkaiko txapelketa, taldekako Xilaba eta Mirari Martiarena, HHko aurkezlea
Irailaren 22an hasiko da taldekako Xilaba txapelketa, Urriaren 1ean Bizkaiko bertsolari Txapelketa eta aurkeztear dira Nafarroakoa ere. Txapelketen denboraldi atarian, Hitzetik Hortzera saioak ere denboraldi berriari ekingo dio, aurkezle berriarekin; Mirari Martiarenarekin. Harekin solasean aritzeko tartea ere hartu dugu. Plentziako saiotik hautatu ditugu bertsoaldi batzuk eta gure bederatzikoa ere berreskuratu dugu. ...
-
51
San Juan sua piztu aurrekoak, Adin-adin programa eta tourra
Andoainen, Asteasun, Santutxun eta Azkoitian ibiliko gara; Tourra hasi aurreko eta San Juan sua piztu aurreko saioetako bertsoaldiak ditugu, gogoeta ezberdinak sortaraziko dizkigutena. Bestalde, adinekoen egoitzetan gauzatzen den Adin-adin programa ezagutu dugu, Azkoitiako egoitzako monitore baten bitartez. Gure bederatzikoa berriz, Boisetik bertatik jaso dugu. Entzun nahi al duzu? ...
-
50
Garai bateko bizikleta kontuak, Eider Perezen agurra eta Zarauzko bertsoak
1993ko Tourra hasi bezperan, Asteasuko plazan izandako saio bateko bertsoaldia ekarri nahi izan dugu, baita 1995eko San Joanetan Legazpiko Telleriarten egindakoa ere. Eider Perez azken bost urteetan Hitzetik Hortzerako aurkezle izan denarekin solasean aritu gara eta 5 urteko ibilbidea poesia batekin laburbildu nahi izan du. Zarauzko Emakumeen Etxeko bertsoaldi batzuk ere ekarri dizkizuegu. Bederatzikoa Gorrititik nora joango ote zaigu orain? Entzun!...
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Bertsolaritzaren gaineko irratsaioa da Hitza Jolas. Eneritz Gorrotxategik gidatuta, bertso ikusgarriak entzuteko plaza. Bertsozaleen bertso bazkaria. Lehengo eta gaurko bertsoaldirik onenak, plazetakoak eta mahai ingurukoak. Txapelketen jarraipen zorrotza, elkarrizketak eta informazio berritua.
HOSTED BY
Euskadi Irratia (EITB)
Loading similar podcasts...