PODCAST · society
Hitza Jolas
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala
-
142
Seigarren Señora Sariketa
Ibilian ibilian, Señora Sariketak seigarren edizioa osatu du. Moldez edota formatuz aldatzen joan bada ere, bada oraindik festa eta aldarrikapenak uztartzeko oholtza. “Hitza jolas” saioaren atal honetan, Plentzian jokatutako finaleko bertsoaldiak entzungo ditugu.
-
141
2026ko Nafarroaren Egunekoak
Baigorrin ospatu da 2026ko Nafarroaren Eguna, eta han entzundako bertsoaldien hautaketa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoak, ahots soilez baino, akordeoiz jantzita entzungo ditugu Ainhoa Elizondo musikariaren eskutik.
-
140
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finala
Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi zioten txapela 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunari, Iñaki Viñaspreri. Gasteizko Europa Jauregian 800 lagun batu ziren finalaz gozatzeko. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, finaleko bertsoaldiak errepasatuko ditugu.
-
139
Azkoitian eta Andoainen ondutakoak
Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen 30garren urteurrena ospatzeko bertso saioa antolatu zuten Azkoitian. Andoainen, berriz, Hurria Sahara elkarteak urtero antolatzen duen bertso saioa izan zen Basteron. Bi saio horietako bertsoaldien errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.
-
138
Arabako finalaren atarian, bi finalaurrekoak
Arabako Bertsolari txapelketaren finalaren atarian, Dulantzin eta Aramaion jokatutako bi finalaurrekoen errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela 2026ko txapeldunari. Bertsolarien asmo eta helburuen berri ere jaso dugu.
-
137
Pasaia eta Ordiziakoak
Pasaia eta Ordizia artean, denetariko gaiak izango ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan; inauteri girokoak, umorerako bidea eskaintzen dutenak, gizartean bolo-bolo dabiltzanak edota tartean-tartean hausnarketarako gai sakonak ere bai.
-
136
Iruñeako Bertsoaroa egitarauko bi saio
Otsailaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolan izandako saiokoak eta otsailaren 19an, Txantreako Salestarren Zentro komunitarioan entzundako bertsoaldiak ditugu ardatz “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoaroa egitarauko bi saio izan dira. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo.
-
135
Galdakaoko bertso-derbikoak eta Zeraingo Oiharte sagardotegikoak
Athleticek eta Realak sarri jokatu dute azken aldian elkarren kontra. Hori dela eta, “Hitza jolas” podcastaren atal honetan otsail hasieran Galdakaon jokatutako bertso-derbiko bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Zeraingo Oiharte sagardotegian denboraldi hasieran kantatutakoak ere jasoko ditugu.
-
134
Amurrioko urteroko saiokoak eta Gasteizko Unibertsolariak
Arabara begira jarriko gara. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Amurrion urtero izaten den bertso-saioari erreparatuko diogu, baita Gasteizen, unibertsitate giroan dabiltzan gazteek antolatutako Unibertsolariak saioari ere.
-
133
Hernani eta Hendaia; urteroko bi hitzordu
"Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urte hasieran Hernanin entzundako bertsoaldiak eta Hendaian, Harrera taldeak urtero antolatzen duen hitzordukoak entzungo ditugu. Batetik bestera ibiliko gara, bateko eta besteko bertsoaldiak josiz; haria bai, baina jostorratzik gabe, hitzekin harilkatzen saiatuko gara.
-
132
Xilabako finalean entzundakoak
Historian lehenengoz emakumezko bat izan zen Xilabako garaile, Maddi Ane Txoperena eta emakumezko batek jantzi zion gainera txapela: Maialen Hiribarrenek. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatutako finalean entzundako bertsoaldiak bildu ditugu. Lehenengo fasetik hasi eta buruz buruko fasekoak barne.
-
131
Ondarruko hotzari aurre egiteko bertsoak eta Xilabaren finalaren atarian esanak
Eguzkiaren kontrako norabidean egingo dugu podcasta; Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Ondarroan ekingo diogu Erregetako saio giro hotza berotzeko bertsoaldiak entzungo ditugu eta Xilabaren finalaren atariko, Donibane Lohizuneko Pavlosky erakusgelan esandakoak ere bilduko ditugu "Hitza jolas" podcastaren atal honetan.
-
130
Soraluzeko urte hasierakoa
Soraluzeko neguko bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko “Hitza jolas” saiorako. Soraluzeko eta inguruko herrietako albisteekin abiatu baziren ere, gabonetako sukaldeetako usainek eta mahai bueltako loturek ere emango dute zer esana. Bizkaiko finala pasa berri dela eta, horrekin lotutako bertsoaldiren bat ere entzungo dugu, gure bederatzikoaz gain.
-
129
Bizkaiko finalaren errepasoa
2025eko abenduaren 20an jokatu zen Bilboko Casillan 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 4700 zaleren aurrean, zortzi bertsolari aritu ziren lanean. Horietako bi sailkatu ziren buruz buruko fasera eta epaileen puntuaketak batuta, Aitor Etxebarriazarraga izan zen garaile. Puntu erdira geratu zen Onintza Enbeita. Gainerako bertsolariak aldiz, 10 puntuko tartean geratu ziren. Final parekatu honen errepasoa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan.
-
128
Xilabaren errepasoa
Albiste eta kanta berrienez gain, musikariei elkarrizketak eta Gaztean entzuten ez diren harribitxiak. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara, 'B aldea'!
-
127
Bizkaiko Finalaren atarikoak eta finalaurrekoen bigarren itzulikoak
2025eko Bizkaiko finala ate-joka dugunez, finaleko oholtzan izango diren bertsolariek esandakoak bildu ditugu, baita txapela jartzeko ardura izango duen Arantza Plazarenak ere.Bertsoei dagokienez, "Hitza jolas"en atal honetan Bizkaiko finalaurrekoen bigarren itzulikoak, Bermeo eta Markina Xemeingoak hautatu ditugu.
-
126
Bizkaiko finalaurrekoen lehen itzulia
2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako bidean, finalaurrekoen lehenengo itzuliko aleak jaso ditugu saio honetan. Zeanuri, Abadiño eta Barakaldoko saioetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Bestalde, gure artxiboan murgildu eta 30 urte atzera egingo dugu: nolakoa izan ote zen 1995eko urtekaria?
-
125
Nafarroako bertsolari txapelketako finalak utzitakoak
2025eko azaroaren 29an jokatu zen, lehenengoz Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala. Xabat Illarregi Marzol izan zen txapeldun. 4 ordu eta erdiko finaleko alerik nabarmenenak hautatu ditugu podcast honetan entzun ditzazun.
-
124
Nafarroako finaleko atarikoak, "Azken afaria" komikia eta artxiboko hainbat perla
2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finaleko oholtzan izango diren 8 bertsolarien sentipen, asmo eta nahiak bildu ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bestalde, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek sortu duten "Azken afaria" komikia aurkeztu digute eta gure artxiboan ere murgildu gara hainbat perla erreskatatzeko. Hori guztia egiteko, bidelagun berri bat ere izan dugu atalean. Entzun!
-
123
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Agoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatu dira 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak. Horien errepasoa egin dugu "Hitza Jolas" podcastaren atal honetan. Dagoeneko zehaztuta geratu da 2025eko azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko zortzikotea.
-
122
Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko errepasoa
Finaletik gertuago dago jada Nafarroako txapelketa, baina lehen faseko lau saioen errepasoa egin nahi dugu "Hitza Jolas" podcastean. Gai sakonak bezala, umore kutsukoak ere badira txapelketan.
-
121
Gau Beltzeko kalabazak, bestelakoak eta heriotzaren ingurukoak
Domu Santu Eguna, Gau Beltzaren biharamuna ere bada. Heriotzaz, arimaz, kalabaza ezberdinez eta beste hainbat gairi buruz ariko gara. Artxiboan murgildu gara eta sasoi ezberdinetan, gai hauen inguruan botatako bertsoaldiak hautatzen saiatu gara. Ohi bezala, seriotasunez, baina umore kutsua galdu gabe. Entzun!
-
120
Gipuzkoako lehen bi final-laurdenak, pilota-bertso eta Laurota
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen bi final-laurdenak jokatu dira eta horietako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu. Ipar Euskal Herrian hasi duten pilota-bertso ekimena ere ezagutu dugu eta Bizkaira ere joko dugu; Loiuko Laurota auzoko jaietako bertsoaldiko aleak entzungo baititugu. Hori gutxi ez eta bederatzikoari ere segida emango diogu.
-
119
Irura eta Amorotoko saioak
Irurako San Migel eguneko saioko bertsoaldiak, eta Amorotoko herriko plazan osatutako bertso saiokoak hartuta gatoz. Gaurkotasun beteko gaiez gain, bizitzako etapa ezberdinei buruzkoak, galdera sakonak zein jolastiagoak ere hautatu ditugu “Hitza jolas” saioan.
-
118
Bizkaiko Txapelketako lehenengo fasekoak
Urdulizen, Lekeition, Mungian, Galdakaon eta Getxon jokatu dira 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen faseko saioak. Hitzordu horietan entzundako hainbat bertsoaldi hartu ditugu "Hitza jolas"en atal honetan. Egin errepasoa gurekin!
-
117
Markinako organo jaialdikoak eta Donostiako Euskal Jaietakoak
Donostiako euskal jaietako bertso-saioko aleak eta Markina Xemeingo Musika-Haizeak zikloaren barruan, organoarekin osatutako saio musikatukoak batu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.
-
116
Galdakaokoak eta Atarrabiako saio musikatukoak
Astelehenez egokitu zen Galdakaoko jaietako bertso saioa. Hango bertsoaldiak eta Atarrabian egindako "ez da kasualitatea" formatuko bertsoaldi musikatukoak ere hautatu ditugu. Gaurkotasuna aletzeaz gain, haurtzarora ere joko dugu. Entzun!
-
115
Bertsolariak, aktore ere ba ote dira?
Galdera horretatik abiatuta, gure fonotekako artxibategian murgildu gara eta Donostiako Zinemaldiari, zinemari edota aktore lanari lotutako bertsoaldiak hautatu ditugu. Entzun eta gozatu izarrekin!
-
114
Lakuntzako eta Orozkoko herriko jaietan entzundakoak
Nafarroa eta Bizkaia artean ibiliko gara. Batetik bestera hainbat aldiz egingo dugu, festa-giroa galdu gabe eta umoreari eutsiz. Gure bederatzikoa ere jasoko dugu eta hau Arabatik iritsiko zaigu..
-
113
Sorabilla auzoko eta Gorlizko jaietako bertsoaldiak
Andoaingo Sorabilla auzoko jaietako bertsoaldiak eta Gorlizko jaietakoak hautatu ditugu denboraldiari hasiera emateko. Bederatzikoari ere berrekin diogu, 2025eko udazkenean izango dugunaren aurrerakina eskaintzeaz batera.
-
112
Eskolarteko finala eta “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburua
Nafarroa eta Gipuzkoa artean ibili gara "Hitza jolas"en atal honetan. Arantzan burutu zen 37 garren Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketa eta Gabirian aurkeztu duten “Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian” liburuaren nondik norakoak jasoko ditugu.
-
111
1985eko Pernando Amezketarra txapelketako finaleko bertsoaldiak
2025eko martxoan, Joxerra Gartziarekin eta Pello Zabaletarekin aletu genituen Pernando Amezketarra herri arteko txapelketaren kontuak. Bada, 1985eko txapelketa hartako finaleko bertsoaldiak hartuta gatoz atal honetan. Segura eta Zestoa izan ziren Tolosan jokatutako finalean kantari. Gozatu gure fonotekako altxor hauekin.
-
110
Gernika-Lumon izandako “Gaztetxeak Bertsotan” sariketako finala
“Gaztetxeak Bertsotan” sariketaren finala jokatu zuten Gernika-Lumon 2025eko maiatzaren hasieran. Hiru bikote iritsi ziren finalera eta lagun giroko saioan, umore kutsu betean ariketa berritzaileak eta denetariko gaiak jorratu zituzten. Entzun!
-
109
Leitzako 3. Mingañe Saltsan sariketako finala
Hirugarren edizioa izan du 2025ean Mingañe Saltsan sariketak. Leitzako Torrea tabernan jokatu zen finala, afal osteko saioan. Sei bertsolari aritu ziren nor baino nor, eta buruz buruko fasera bi sailkatu ziren. Txapeldun, ordea, bakarra izendatu zuten: Jon Maia. Umore kutsu handiko saioa izan zela esango genizuke, baina badaezpada, zeuk egiaztatzea litzateke onena.
-
108
Irurtzungo V. Aixita sariketa
Euskal Herriko sei bertsolari gazteri ematen zaie aukera Aixita sariketan parte hartzeko eta ahal dela, Euskal Herriko herrialde guztiak ordezkatzen dituzte. Aurten, Ane Zuazubiskar izan da garailea. Saio horretako bertsoaldiak berreskuratu ditugu “Hitza jolas”podcastaren atal honetan.
-
107
Bertsolari gazteen 53. Osinalde sariketa
2025eko martxoaren amaieran abiatu, Ordizian, Zaldibian eta Gabiriako Aztiria auzoan, hiru kanporaketa jokatu eta sei bertsolari gazte sailkatu ziren apirilaren 26ko finalerako. Hemen dituzue mikrofonorik gabe kantatu ohi den Gabiriako Osinalde elkartean jokatutako finaleko hainbat bertsoaldi.
-
106
Euskaraldia dela eta, Ibarrako saioa
2025eko Euskaraldiaren atariko, Ibarrako San Bartolome elizan osatutako jardunetik berreskuratu ditugu aleak “Hitza jolas” podcastaren atal honetarako. Umorea lagun, hizkuntzaren inguruko hausnarketarik ere ez zen falta izan.
-
105
Gasteizko kuadrilarteko txapelketaren finala eta Biriatuko saioa
Arabako Bertso Kuadrilla arteko txapelketaren finala jokatu da Gasteizen. Lagun arteko giroan ospatu zen finalean botatako bertso batzuk entzungo ditugu, baita Biriatun bertako ikastolaren alde izandako jaialdiko aleak ere.
-
104
-
103
Itziarko eta Ordiziako afalostekoak
Afalosteko bi bertso-saiorekin osatu dugu “Hitza Jolas”en atal hau. Itziarko auzo-udalaren urteurrenekoa bata, Ordiziako Emaneurre taldearen urteroko hitzordua bestea. Biak ere umore kutsu handiko saioak izan zirela jabetuko zara.
-
102
-
101
Aramaiokoak eta Usurbilgo Aginako Eliza Zaharrekoak
Araba eta Gipuzkoa artean jauzika ariko gara. Aramaioko urte hasierako saioko bertsoaldiak ekarri ditugu. Bestetik, Usurbilgo Agina auzoan egindako Erromeri Eguneko bertso-afariko aleak ere bai. Hausnarketarako gai sakonak eta umorerako tarteak ere izan ziren noski.
-
100
Pernando Amezketarra txapelketatik 40 urte
Joxerra Gartziak eta Pello Zabaletak Pernando Amezketarra bertsolari txapelketa nolatan sortu zuten eta nola izan zen kontatu digute. Euskadi Irratiko "Debaldeko Festa" irratsaiotik sortu zela aurreratuko dizuegu. Edizio bakarra izan bazen ere, jendeak oso oroitzapen politak dituela eta bertsolaritzari ekarpen ugari egin zizkiola baieztatu ahal izan dugu.
-
99
-
98
-
97
-
96
Zaldibiako zazpigarren zapi-janztea
Zenbait etxetan zapi zuri-urdinak prestatzen hasiak izango dira baina guk malba kolorekoa dakargu; Zaldibian zazpigarren zapi-janztean, irabazleak jantzitakoa hain zuzen ere. Bertsoaldi horiez gain, gure bederatzikoa eta aste honetan bertsolaritza munduan izan den galera ere aipatuko dugu; Mixel Aireren heriotza.
-
95
Hendaiako Gaztelu Aretokoak eta Bartzelonako Euskal Etxekoak
Hendaiako eta Bartzelonako Euskal Etxeko bertsoaldiak dituzu saio honetan. Lehenbiziko musuaz, denboraren joanaz, ikasketa ezberdinez eta etorkizunaz ere aritu dira. Umore kutsuko bertsoaldiak ere badaude; Hendaiako hondartzakoa kasu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egin. Ba al dakizu hau nondik nora ote dabilen?
-
94
Markina-Xemeingo pilotalekukoak eta Bilboko Zientzia saiokoak
Abendukoa urteroko hitzordu estimatua izan ohi da: Markina-Xemeingo Uni Frontoian egin ohi dutena. Gabon atariko saioa izaki, gabon kutsuko bertsoaldi umoretsuak entzun ahal izan ziren. Markinakoez gain, Bilboko Bidebarrieta liburutegiko aretoan, zientzia ardatz hartuta osatutako bertso-saioko aleak ere hautatu ditugu, gure bederatzikoarekin batera.
-
93
Nafarroako Bardoen finala eta Gasteizko Jimmy Jazz aretoko zientzia saioa
Udazken honetan, Nafarroan Bardoen sariketa osatu da. Taldekako sariketa izan da eta ibilian ibilian, finala ere jokatu da. Horren errepasoa egiteko tartea hartuko dugu gaur. Nafarroatik Arabara egin da, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, zientzian ardaztutako saioa ere osatu zuten. Horko ale batzuk ere entzun ahal izango dituzu saio honetan.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...