PODCAST · society
Jon eta Jone
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
"Jon eta Jone" irrati fikzioa Koldo Almandoz zinegileak zuzendutako lana dugu. Ehundik gora mikrosaiotan maisuki ageri dira bikote gazte eta dinamiko honen eguneroko pasarteak.
-
114
Midtempo DSM Mix 089 | In My Thoughts Vol. 3
Slow Jam Amapiano. Jazzy, South African Amapiano music I do not own any of the music. Tracklist: 1. Soweto Groove - Klevin Momo, Sipho Magudulela, Jay Sax 2. Volsoo Groove - Sushi Da Deejay 3. Sweet Paradise - UndergroundKings feat. D Sax 4. MusiQal Skool - UndergroundKings 5. Jam Session - Spumante, TYB, KJM-Cornetist 6. Sunday - Kelvin Momo, Nkulee501, Skroef 28, HouseXcape 7. I Choose To Stay - Dj Shima 8. Safe Space - UndergroundKings, feat. D Sax
-
113
114. Marratxoak
Joneri hilerokorik ez zaio jaitsi oraindik eta Jon farmaziara joan da haurdunaldia konfirmatzeko test baten bila. Jon benetan urduri dago marratxoak markatuta azaltzen diren edo ez jakiteko.
-
112
113. Gaztazaharra
Jone-k litxarreriak behar ditu azkenealdian eta gose da etengabe. Hilerokoa atzeratu egin zaio gainera. Kezkatu egin beharko ote dute Jon eta Jonek?
-
111
112. Flashback
Jon eta Jone ohean daude elkarrekin bizitzen jarri diren lehen egunean eta atzera begirakoa egin dute oharkabean. Jon-ek oriomenean ditu xehetasun guztiak. Orain hobeto daude. Dudarik ez dauka Jone-k.
-
110
111. Mudantza
Jon-ek egin du mudantza. Egia esan, Jone-k aurreikusten zituenak baina traste gutxiago ekarri ditu Jon-ek biona izango den etxera. Nolanahi, bizikletak oztopo txiki bat jarri dio Joneri ilunpetan etxera sartu direnean.
-
109
110. Afari Sorpresa
Jon eta Jone elkarrekin bizi direnez, erosketak egitera joan dira merkataritza gune batera. Jon-ek aukeratu du afaltzeko zer jarri eta prestatu ere berak prestatu du. Nikorentzat menu bat eta helduentzat bereziagoa.
-
108
109. Ander eta Ane
Irratian eman duten irrati nobela "Ander eta Ane" amaitzera doa. Jon-ek penaz hartu du, izan ere, pasarte politak ekarri dituzte goizero. Jone ez du "engantxatu" irrati nobela horrek; ez da entzule fina izan, Jon eta Niko izan diren gisa.
-
107
108. Zaborrak
Zaborren gaia korapilatsua da. Pentsamendu politiko oso bat ezkutatzen da gai horren atzean. Jon eta Joneren artean ere bi ikuspegi ezberdin daude, bistakoa da.
-
106
107. Tregua edo Menia
Jon eta Jonek elkarrekin bizitzea erabaki dute. Horretarako bake ituna egin dute... edo agian menia bat izango da?
-
105
106. Jonkiak
Jon eta Jone adiskidetu dira berriz ere, biek zuten gogoa. Biak egon dira jonkien moduan telefonoari begira, bestea konektatuta ote zegoen begira. Heldutasunez jokatu nahi dute. Pozgarria da Joneren emaitzak onak izatea; hitzeko izan eta Jon-ek egindako apustua bete behar da orain.
-
104
105. Emaitzak
Jon eta Jonek haserre jarraitzen dute bezperako eztabaidagatik. Jon ordea kezkatuta dago Jone-k emaitzak jasoko dituelako eta ez daki nola asmatu. Deitu, ez deitu... zalantzati dago. Jone-k ere ez du aurreneko urratsa eman nahi.
-
103
-
102
103.- Apustua
Jone urduri dago. Bihar edo etzi emango dizkiote bularreko koxkorraren inguruko analisien emaitzak. Jon-ek, zain egoteari garrantzia kentzeko erronka bota dio Joneri. Apustua egingo dute emaitzak onak izango direlako.
-
101
102. Motoa
Jone-k sorpresa handia eman dio Joni: Motorra oparitu dio. Anderrek espresuki beretzat berritu eta prestatu duen motor klasikoa.
-
100
101. Mad Max
"Mad Max" filma ikustera joan dira Jon eta Jone. Aspaldian ikusi ez duten bezalako filma iruditu zaio Joneri eta Jon bat etorri da horretan. Jon eta lagunak, Mad Max izatera jolasten ziren haur zirela. Hortik datorkio Joni moto-zaletasuna, besteak beste.
-
99
100. 4 hilabete
Oharkabean lau hilabete igaro dira Jon eta Jone-k berriz ere topo egin zutenetik. Harrezkero, elkarren arteko harremana goxatu dute eta bikote dira berriz ere. Joneren bulegoan topo egin zuten egunaz oroitzapen ezberdinak dituzte.
-
98
99. Riñonera edo Poltsa
Topikoez gaindi, badago euskaldunak atzerrian ezagutzeko adierazgarri bat. Poltsa txiki bat edo riñonera trabeska jarrita. Jon-ek oso garatuta du teoria.
-
97
98. Internet erosketak
Jon kexu da Txinako internet atari batean eskatu zuena ez zaiolako iritsi. Jone-k ez du gogoko sarean erostea, auskalo nondik ekartzen dituztelako gauzak, bertako denden kalterako. Horrelako maukarik ordea...
-
96
97. Espazio ontziak
Jon eta Jone gaztetu egin ditu harremanak. Bikote gisara hasi zirenean bezala plana errepikatu egin dute. Zinea, afaria eta gero autoa. Espazio-ontzian bidaia.
-
95
96. Kamera ezkutua
Jon ETBko kamera ezkutua ikusten ari da Jone-rekin. Askotan errepikatutako saioa da eta beraz aspaldi grabatutako irudiez egina. Bertako protagonistak hilda egon litezkeela pentsatzen du. Jone-k askotan ez ditu ulertzen Jon-en burutazioak.
-
94
95. Bazkari familiarra
Joneren gurasoek famili bazkaria egin nahi dute. Gonbidatuen artean, etxekoak, Nikoren aita, Joneren bikotekide ohia... eta bikotekide berria, Jon, aurrez ere ezagutzen dutena. Jon duda-mudatan dabil joan edo ez erabakitzeko. Izan ere egoerari Bergmanen pelikulen tankera hartu dio.
-
93
94. Pintxotan
Jon eta Jonek pintxoak janez otordua egitea pentsatsu dute. Jone-k erabaki du, hobe esanda, Jon ez bait da zalea. Pintxoen herrialde bihurtu gararelako, sukaldari eta tripazainena, "atrakzio parke" bihurtzen ari ote garen pentsatzen hasita dago. Nolanahi, pintxo bat eta beste, azkenean gustora amaitu du.
-
92
93. Ile kontuak
Jon eta Jone elkarri galdezka ari dira bestearen ilea nola nahi duten. Luzea ala laburra? Burukoa ala gorputz osokoa?
-
91
92. Telezaborra
Jone zer pentsa dago etengabe bularrean kozkorra antzeman ziotenetik. Bereziki, bakarrik dagoenean jartzen zaio burua martxan. Jon, oso hurbil dago eta hori asko eskertzen du Jone-k.
-
90
91. Nidito de amor
Jone kezkatuta dago azterketa ginekologikoan bultotxo bat topatu diotelako. Hamar egun barru arte ez dagoela zertan kezkatu esanez goxatu du Jon-ek.
-
89
90. Kulturetak
Joneri traszendentalegia iruditzen zaio euskal kultura. Jon ez dago ados, denetarikoa da... eta euskal kultura kontsumitzeko ahalegina egin beharko genuke gainera. Jonek ordea, aisialdian gustatzen zaiona kontsumitu nahi du eta ez "beharko" lukeena. Eztabaida txoroa izan dute; badu zerbait Jone-k!
-
88
89. Perretxikutan
Jon eta Jonek denetarako tartea dute ihesaldi erromantikoan. Perretxiku bila atera dira mendira, mikologiaz ezer gutxi dakiten arren. Bainu etxeko jakuzzian ere badabiltza ontto bila. Txanpiñoiak izango dira akaso?
-
87
88. Katalejuak
Jon eta Jone indartsu esnatu dira eta kemenez ari dira goizean goizetik. Bat-batean, dirdiza bat ikusi du Jone-k leihotik bestaldera. Norbait argazkiak ateratzen ari ote da? Interneten euren "sex-tape" bat filmatu ote du inork? Giroa hautsi da bat-batean.
-
86
87. Spa
Jon eta Jone ihesaldi erromantikoa egitera atera dira pare bat egunez, lasai askoan, mundutik kanpo egoteko asmo betea dute. Bainu etxeko sparen ur beroak bero-bero jarri du bikotea ere.
-
85
86.Ihesaldi erromantikoa
Jon eta Jone "Orange is the new Black" telesaila afalostean ikusteko planak egiten ari dira. Jon-ek ordea plan landuagoa egiteko asmoa ekarri du afarirako, Jonerekin ihesaldi erromantikoa antolatzea. Lortuko al du?
-
84
85. Igande pausuz
Jon eta Jone gaur lasaiago daude, Joneren aitonak esan ohi zuen bezala "igande pausuz" lasaiago ari dira gosaltzen. Jon-ek laranja zukua egin du eta efekturen bat eragin dio Joneri. Bere senar ohiari buruz ez baita gaizki-esaka ari.
-
83
84. Enkarguak
Jon supermerkatura hurbilduko da. Izan ere banketxera joan beharra dauka kontuak ixtera. Nazkatuta dago komisioak ordaindu eta ordaindu aritzeaz. Eskaria egin duenean hasi zaizkio onurak eskaintzen.
-
82
83. Ile oxigenatuak
Jon-ek lagun berriak egin ditu; Unai eta Jokin. Surfak elkartu ditu, hiruak direlako surf-zaleak. Ez dira ordea ile-oxigenatutako surflariak, soilduta daude dagoeneko. Nolanahi, Joneri heldutasun gutxikoak iruditu zaizkio.
-
81
82. Planik ez
Jon eta Jonek gaur ez dute planik. Elkarrekin aspertzea erabaki dute ezer egin behar izanik gabe. Ez da horren plan txarra bien iritzirako.
-
80
81. Sinadurak
Jone haserre dago. GKE baterako sinadurak biltzen ari zen pertsona batek oihu egin diolako kalean. Presaka zihoala esan dio aitzakia gisara Jonek eta sinadura biltzaileak aitzakiarik ez bilatzeko esan dio modu txarrean eta mundu guztiaren aurrean. Joni ez zaio bidezkoa iruditzen gertakaria eta firma-biltzaileari kargu hartu nahi dio.
-
79
80. Mullder eta Scully
Jon eta Jonek gustuko zuten "X espedientea" izeneko telesaila. Fenomeno paranormalak eta Mullder eta Scullyren arteko istorioak protagonista. Gillian Anderson aktoresaz maiteminduta zegoen Jon eta bere pelikula guztiak ikusitakoa da. Jon, O.H.E, edo Objektu Hegalari Ezezagunen, bertako ikustaldien inguruko proiektu bat ari da lantzen telebistari aurkezteko.
-
78
79. Irakurzaletasuna
Etxean daude Jon eta Jone eta Jon-en ordenagailuan porno leiho batzuk zabalik geratu dira. Hizpidea jartzen dio egoerak gure bikoteari. Pornoa ikusteko aukera aldatu egin da: Multipantaila da egungo aukera. Ikusi ahala eszena aldatuz. Jone-rentzat mota honetako pelikula "kutreak" higuingarriak dira.
-
77
78. Triku-holokaustoa
Jon eta Jone autoan dihoaz eta gidari doa Jon, bat-batean geratu egin da. Bidea zeharkatzen ari den trikua aurretik ez eramateko geratu da horren bortitz. Ehunka triku, edo nahi bada kirikiño, hiltzen dira udazkenean gizakion autoek zanpatuta. Jonek triku-holokaustoa izaten dela dio.
-
76
77. Ouija
Jon-ek galdera zail bat egin nahi dio Joneri eta ez daki zuzenean nola galdetu. Esoterismo plantak egin eta ouija antolatu du izpirituek erantzuna emango diotelakoan.
-
75
76. Kabitu ezinik
Jon autobusez joan da Bilbora eta kexu da eroso esertzeko aukerarik izan ez duelako bidaia osoan. Eserlekuak oso tarte txikiarekin eta hankak kabitu ezinda!
-
74
75. Kaleidoskopioa
Kaleidoskopioa, sekula forma eta irudia errepikatzen ez duen tramankulua da. Jon-ek gailu horietako bat eraman dio opari Nikori. Euskaldunek ere badutela hortik DNAn iruditzen zaio Joneri. Beti antzera, baina beti garapenean aurrera errepikatu gabe.
-
73
74. Ex
Jone-k ezin du burutik kendu Jon-ek aitortu ziona. Aldi berean, bi pertsonarekin batera maiteminduta egon litekeela. Etengabeko galdera da bere buruan egoera hori biak elkarrekin zeudenean gertatu ote zitzaion Joni. Galdera gehiegi egiten ari zaio Jone telebistari begira ari diren bitartean.
-
72
73. Vietnam txikia
Zaila da norberak zurrunga egiten duela onartzea. Areago, pertsonak lo dagoela, bere burua entzuten ez duelako. Joneri ez zaizkio gustatzen Jon-ek egiten dituen hainbat soinutxo. Ez ditu onartzen ordea berak egiten dituenak.
-
71
-
70
71. Zaborrak
Jon eta Jone hondakinen politikaz hasi dira hizketan nahi gabe. Otorduko zaborrak nola berezi, zer edukiontzira bota behar diren aukeratu ezinda zeudenean sortu da hizpidea eta ingurumenaren aldeko jarrera behar zuenak hartu duen karga politikoak ematen duen amorruaz. Logikak ez du tarterik hondakinen kudeaketan Jon-en iritzirako.
-
69
70. Barbarinak binaka
Jon eta Jone bazkaltzen ari dira, barbarinak dituzte. Anderrek eman dizkio Joni eta honek bazkaltzera gonbidatu du Jone. Barbarinak binaka frijitzen dituen bitartean Jone-k galdera sakon bat egin dio. Norbait aldi berean bi pertsonarekin maiteminduta egon ote litekeen. Jon-ek baietz esaten dio.
-
68
69. Paradisuko txoriak
Jon-ek Ondarrura joan behar izan du egiten ari diren lan baterako irudiak grabatzera. Arrantzale herri bat behar zuten, postaletik urrun dagoena. Jone jeloskor jarri da, Jon Arantza lankidearen dohainak etengabe azpimarratzen ari delako.
-
67
68. Zinemaldien tripak
Jon eta Jone Palentziara doaz; Palentziako Zinema jaialdira. Jon-ek pieza esperimental bat egin zuen eta Palentziako Zine jaialdira gonbidatu dute eta berak Joneri biak elkarrekin joatea proposatu dio. Jone-k sorpresa handia hartu du gonbitearekin, baina bereziki Jon mundu horretan murgilduta zegoela ez zekielako. Zer jantziko ote du galarako!
-
66
67. Aitormena
Nikoren aita Chilera doa lanera eta Vanesa, bere egungo bikotekidea, berekin joango da hemengo lana utzita. Joneri erabaki ausarta iruditu zaio, berak ez du uste berdin jokatuko lukenik. Areago, Niko tartean izanda erabaki beharko lukelako. Joneri ere ausardiaz jokatzeko garaia heldu zaio eta Jon-ekin harremana berritu duela jakinarazi dio. Aitormena!
-
65
66. Enbor bereko ezpala
Nikoren aiton-amonekin topo egin du Jone-k. Harrezkero ezin du burutik kendu pertsonak urteak hartzen ditugun neurrian gure gurasoen zer nolako antza hartzen dugun. Oskar, bere senar ohia, eta haren aita berdin-berdinak dira. Nikori gauza bera gertatuko zaio? Eta berak? Amaren antza hartu du? Buruhauste handia jarri zaio.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...