PODCAST · news
Karrape Irratia
by Karrape irratia
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara.Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
-
1000
2026.03.25 Adei Zubillaga Futbol Sala Txapelketa
3. Futbol Sala Txapelketa antolatu dute apirilaren 3 eta 4erako. Leitzako kiroldegian ospatuko da txapelketa eta iada izen emateak itxi dira. Talde ugarik eman du izen iadanik eta horren inguruko informazioa ekarri digu gaur antolatzaileetako batek. Entzun Adei Zubillagak kontatu diguna.
-
999
2026.03.25 Joanes Ilarregi Martzol Euskara Teknikaria Informazioa
Euskara teknikaria Joanes Ilarregi hamabostero izaten dugu gurean, Euskararen ingurukoak ekartzen ditu gurera, Euskara zerbitzutik egon daitezken albiste, Euskararen inguruko albiste, ekitaldi, ekimen zenbait aipatzen ditu hamabostero asteazkenetan, gaur ere bisitan izan dugu Joanes.
-
998
2026.03.24 Vinaixa Gartzia Jeiki Abesbatza kontzertuak
Leitzako Jeiki Abesbatzako zuzendari Vinaixa Gartziarekin aritu gara hizketan gaurko saioan. Martxoaren 28 eta 29an kontzertuak emanen dituzte Hernanin eta Leitzan. Kontzertu sakroa izanen dela kontatu digu zuzendariak. Entzun elkarrizketa honetan Vinaixak aipatu diguna.
-
997
2026.03.24 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea Janari xahuketa
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
-
996
2026.03.24 Harkatiz Delgado Liburuzaina
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
-
995
2026.03.23 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
-
994
2026.03.23 Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskola Ikuskizun berria
Aralar Udal Musika Eskolak ikuskizun berria prestatu du martxoaren 28rako. Lekunberriko pilotalekuan izanen da arratsaldeko 20.00etan. Aktualitateari lotutako gaia aukeratu dute ikuskuzun handirako. "Armen kontra, gure ahotsak" bakearen aldeko ikuskizuna izanen da.
-
993
2026.03.23 Aitor Arozena Ttipi ttapa aldizkariaren ale berria
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
-
992
2026.03.23 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskola Korrika
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
-
991
2026.03.18 Mikel Bezunartea IRATXE kontsumitzaileen elkartea
Hamabostero izaten den bezela, IRATXE kontsumitzaileen elkarteko Mikel Bezunartea gaur izan dugu gure saioan. Kontsumitzaileen eskubideen inguruan aritzen da hizketan. Informazio ugari emante du gurean. Besteak beste erreklamazio edo kontsulta ugariren inguruan.
-
990
2026.03.18 Arantxa Mariñelarena Belarra Belar denda jubilazioa
Leitzako Belarra belar dendan aldaketak datozte. 23 urte ondoren Arantxa Mariñelarenak jubilazioa hartuko du eta bertan den langile Lierni izanen da dendaren arduradun, nagusi. Gaur Arantxak eskerrak eman nahi izan ditu gurean. Oso eskertua dagoela aipatu du herriarekin besteak beste.
-
989
2026.03.16 Elena Irigoien Cederna Garalur Mimukai Formakuntza saioak
Mimukaitik bisitan Elena Irigoien Cederna Garalurreko kidea izan dugu gaurkoan. Bi formakuntzen inguruko infomrzioa ekarri digu. Hilabetero egiten den zaintzaren ingurukoa bata eta enpresa txikiei zuzendutakoa bestea. Entzun elkarrizketa honetan infomrazio guzia.
-
988
2026.03.16 Andoitz Antziar -Primi Erostarbe Itzalari dantza- liburua
Euskal Herriko Trikitixa Elkatetik liburu baten aurkezpena egin digu Andoitz Antzizarrek. Primi Erostarbe Itzalari dantza liburua aurkeztu digu Andoitzek. Pandero jole eta irrintzilari haindia zen Primi eta berari buruzko liburua izan dugu hizketarako gai. Entzun elkarrizketa.
-
987
2026.03.13 Iera Agirre Iturriaga ADOS pilota Binakako Txapelketa
Ados pilotak antolatzen duen Binakako Txapelketa kanporaketan azken fasera iritsi da. Iada finalerdietan zein lau bikotek jokatuko duten jakina da. Gaur azken jardunaldietako eta finalerdietara nor igaro diren kontatu digu Iera Agirre Iturriaga pilotariak.
-
986
2026.03.13 Xabier Zaldua Aizkolaria Apostua
Zaldua eta Soroaren apostua jokatu zela ia astebete igaro den honetan, apostua irabazu zuenarekin aritu gara gaurko saioan. Xabier Zaldua oso pozik agertu da gurean egindako lanarengatik eta eman zuten ikuskizunarengatik besteak beste. Horrela kontatu digu elkarrizketa honetan.
-
985
2026.03.13 Miren Tirapu Zinea Herri Aretoa
Herri Aretoan asteburu honetan zine asteburua izanen da. Bi pelikula ikuste aukera martxoaren 14 eta 15ean. Evolution eta AIda y Vuelta pelikulak ikusteko aukera. Gaur Miren Tirapu kultur teknikariarekin aritu gara hizketan gaiaren inguruan. Entzun elkarrizketa honetan.
-
984
2026.03.13 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitixa Elkartea agenda
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzek astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
-
983
2026.03.12 Maialen Huarte Euskalerria irratia
Euskalerria irratian sartu atera bat egin dugu ostegunero egiten dugun bezela. Iruñerriko informazioa jasotzen dugu bertatik eta horretaz, Maialen Huarte arduratzen da. Gaur ere hainbat gai izan ditu hizpide Euskalerria irratiko kazetariak. Entzun Iruñerriko informazioa.
-
982
2026.03.12 Joseba Sanchez Mendialdea Mankomunitatea
Hamabostean behin Mendialdea mankomunitateko teknikari Joseba Sanchez gurean izaten da, zoborren inguruko kudeaketa dela eta hainbat kanpaina, informazioren berri ematen digu, mezurik argiena ahalike ta zaborrarik gutxien sortzea dela aipatzen digu askotan, eta sortzen duguna ongi kudeatzea.
-
981
2026.03.12 Joana Sagastibeltza Aurrerako Dantzari Ttikiak
Aurrera elkarteko dantzari ttiki taldeak datozen bi asteburuetan bi saio izanen ditu. Lehenengoa Goizuetako Dantzari Txiki Egunean bestea berriz Añorgan. Gaur taldeko irakasle Joana Sagastibeltza izan dugu bisitan gure estudioan eta berak eman dizkigu xehetasunak.
-
980
2026.03.12 Amaia Astibia Leitzako Errigora
Errigoraren udaberriko kanpaina bete betean garen honetan Leitzako Errigoraren taldera egin dugu. Amaia Asitibiarekin aritu gara hizketan kanpainaren ingururan. Besteak beste hainbat produktu iada bukatu direla kontatu digu, beraz, azkar mugitzeko eta eskaerak egiteko aipatu digu.
-
979
2026.03.12 Gabriel Saralegi Herri Kirolak apostuak
Herri kirolen inguruko informazioa Gabriel Saralegik ematen digu Karrape Irratian, txapelketa desberdinen ingurukoak, apostu desbedinen ingurukoak eta Herri kirolean bere osotasunean dagoen informazioa ere izaten dugu Gabrieli esker, gaur ere bisitan izan dugu gurean
-
978
2026.03.10 Rakel Erviti Akordeoiana topaketak Leitzan
Akordeoiana topaketak antolatu dituzte Leitzan Nafarroako Akordeolarien Elkartetik. Urtero Nafarroako herri desberdinetan ospatzen dituzte topaketak eta aurten apirilaren 25ean Leitzan ospatuko dituzte. Gaur Rakel Ervitirekin aritu gara hizketa gaiaren inguruan.
-
977
2026.03.10 Pello Lizartza Enduro-Txikipest Leitzan
Enduro-Txikipest antolatu dute Leitzan martxoaren 14rako. Nahiz eta eguraldi txarra iragarri dutenez atzeratzeko aukera mahai gainean dago. Enduro-Txikipest haur eta gaztetxoei zuzendua dago eta mendi bizikletara biltzea du helburu besteak beste. Horrela kontatu ditu Pello Lizartza antolatzaileetako batek.
-
976
2026.03.10 Fernando Urra Goñi Nafarroako Kutxa Fundazioaren Barneko Komunikazioa eta Lurraldetasuna Arduraduna - Innova
Fernando Urra Goñi Nafarroako Kutxa Fundazioaren Barneko Komunikazioa eta Lurraldetasuna Arduradunarekin aritu gara gaurko saioan. Innova proiektuaren inguruan. Berrikuntza batzuk ere sartu dituzte aurten. Horren inguruko infomazioa eman digu Fernando Urrak.
-
975
2026.03.10 Aitor Arozena Ttipi ttapa
Ttipi ttapa aldizkariko Aitor Arozena hamabostero izaten dugu gurean, gaur ere halaxe izan da, aldizkaria hamabostekaria da ta AItorrek gurera iristen den astean ale berriak zer jasotzen duen kontatzen digu, aldi honetako ttipi ttapak hauxe guzia jasoko du
-
974
2026.03.10 Julen Zelaieta Xorroxin irratia
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
-
973
2026.03.10 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa Uitziko tunela itxia
Plazaola Partzuergora egin dugu beste behin. Uitziko tunelean eginen dituzte obra lan batzuen inguruko informazioa eman digu Maitena Ezkutarik besteak beste. Ondorioz bi hilabetez gutxi gora behera Uitziko tunela itxita egonen da. Entzun Maitenak kontatu diguna.
-
972
2026.03.09 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa Nafarroako Finala
Euskal Herriko Mus Txapelketan herrialdeetako finalak ospatu ziren. Nafarroan Iruñeako alde zaharreko hiru gunetan ospatu zen finala. 171 bikotek parte hartu zuten giro bikainean eta Nafarroako txapeldunak Leitzarrak suertatu ziren. Entzun antolatzaileek esandakoa.
-
971
2026.03.09 Bea Muro Aresoko alkatea
Aresoko udaletik Bea Muro alkatea etorri zaigu gaurkoan. Informazio ugari ekarri digu alkateak gaurkoan besteak beste Areson egin nahi duten denda tabernaren proiektuaren ingurukoak aipatu dizkigu. Korrikaren bueltakoak ere izan ditugu hizpide. Entzun hemen.
-
970
2026.03.09 Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskolako zuzendaria Entzunaldiak
Aralar Udal Musika Eskolara egin dugu gaurko saioan. Urtero antolatzen dituzten entzunaldi saioak gaur martxoak 9 hasiko dira inguruko herrietan. Jose Javier Irigoien Aralar Udal Musika Eskolako zuzendariak xehetasunak eman dizkigu gaurkoan. Entzun elkarrizketa .
-
969
2026.03.09 Ainhoa Belauntzaran Erleta Eskolako zuzendaritza informazioa
Erleta eskolara egin dugu gaurko saioan. Hamabostero Erleta eskolako zuzendaritza taldeko kideren batekin aritzen gara hizketan Erleta eskolaren inguruan. Informazio ugari jasotzen dugu eta bide batez, Erleta eskola herritarrengana hurbiltzen saiatzen gara.
-
968
2026.03.06 Martxel Intsausti Lasarte Kaxkabeltza elkartea
Leitzako Kaxkabeltza Elkarteak Stok Azoka antolatu du asteburu honetarako (Martxoak 6 eta 7). Larunbatean goiz arratsalde izanen da eta ingandean eguerdi bitarte. Herriko 5 saltoki izanen dira Leitzako Amazabal Pilotalekuan Stok Azokan. Horrela kontatu digu Martxel Intsaustik.
-
967
2026.03.06 Maddi Saralegi Urrutiaren saioa Aisialdia Bilbon
Maddi Saralegi Urrutiaren saioa izan dugu gaurkoan. Ostiral honetan aisialdiaren inguruan aritu zaigu Leitzarra. Bilbon ikasteaz gain aisialdirako tarteak ere badira eta bilbon izaten denaren inguruan aritu gara. Kafe Antzokiak du protagonismo handia ikasleen artean.
-
966
2026.03.06 Eneko Villegas IRati irratia
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
-
965
2026.03.06 Andoitz Antzizar Euskal Herriko Trikitxa Elkartea Agenda
Euskal Herriko Trikitixa Elkartean izan gara gaur. Ostiralero Andoitz Antzizarrekin aritzen gara. Andoitzke astero asteburuko agendaren berri eman te digu, asteburetan hitzordu ugari izaten baita. . Entzun elkarrizketa honetan Andoitzek astebururako eman dizkigun gomendioak.
-
964
2026.03.05 Maitena Ezkutari Plazaola Partzuergoa -Plazaola Gastronomika-
Plazaola Partzuergora joan gara gaurko saioan. Plazaola Gastronomika esperientzia arrakastatsua izan berri da otsaila bukaeran. Orain martxoaren 19 eta 21erako beste Plazaola Gastronomika esperientzia antolatu dute. Horren inguruko xehetasunak eman dizkigu Maitena Ezkutarik.
-
963
2026.03.05 Maite Perurena 2026ko Aparteko Erregularizazioa
Hamabostean behin Gizarte Zerbitzuetako lalgunak, profesionalak izaten dira gurean, eskaintzen duten zerbitzuen ingurukoak aipatzen dizkigute besteak beste. Gaur Maite Perurena gizarte langilea izan dugu gurean eta 2026ko aparteko Erregularizazioaren inguruan aritu zaigu.
-
962
2026.03.04 Gabriel Saralegi Herri Kirolak
Herri Kiroletako informazioa ekarri digu Gabriel Saralegik gaur gure saiora. Txapelketa, saio ugariren berri besteak beste. Izan ere asteburu honetan, martxoaren 7an apostu handia dute Tolosako zezen plazan Soroa eta Zalduak eta horren ingurukoak ere ekarri dizkigu.
-
961
2026.03.04 Josetxo Zabaleta Euskal Herriko Mus Txapelketa - Nafarroako Finala
Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako finala martxoaren 7an izanen da Iruñeako alde zaharreko hainbat gunetan. Leitzako 10 bikote izanen dira bertan, Aresotik 1 eta Goizuetatik 2. Horrela kontatu digu txapelketako antolatzaile Josetxo Zabaletak. Entzun hemen.
-
960
2026.03.03 Imanol Janices Arima Projects
Arima Projects proiektua martxan jarri du Imano Janicek. Gaur proiektua ezagutu dugu bere eskutik, hainbat xehetasun eman dizkigu. Besteak beste Arbizun eginen dituzten arte udalekuen inguruko infomrazioa eman digu. Entzun elkarrizketa honetan Imanolek kontatu diguna.
-
959
2026.03.03 Harkatiz Delgado Liburuzaina
Hamabostetik behin Leitzako liburuzaina Harkaitz Delgado gurean izaten da, izan ere liburutegiaren ingurukoak eta liburuen ingurukoak aipatzeko saio berezia egiten dugu, gaur ere bisitan izan dugu eta hainbat informazio jaso dugu liburutegiaren inguruan eta bertako jardueren inguruan
-
958
2026.03.03 Julen Zelaieta Xorroxin irratia
Xorroxin irratiko lagunak astero izaten ditugu asteartetan gurean gaur Julen Zelaietak egin digu Baztan, Malerreka eta Bortzirietako kronika, albiste ugari igorri dizkigu baita agenda kontu mordoska ere hona hemen gaurko kronika Xorroxin irratitik Juleneren eskutik
-
957
2026.03.02 Dabid Anaut Leitzako alkatea
Leitzako alkatea izan dugu gaur gure saioan. David Anautek udaletxeko eta herriko informazio ugari igortzen ditu gurean, udaletxeak dituen proiektu, lan… eta herriko hainbat gai ere jorratzen ditugu alkatearekin herritarrak uneoro herriaz informaturik egon daitezen
-
956
2026.03.02 Ane Egizabal Fisioterapueta K-STRETCH metodoa
Ane Egizabal Fisioterapeuta izan dugu gure saioan. K-STRETCH metodoaren inguruko informazioa ekarri digu. Orain 6 urte hasi zen metodo hau erabiltzen bere kontsultan eta onura nabarmenak emanten dituela kontatu digu besteak beste. Entzun elkarrizketa honetan.
-
955
2026.03.02 Donna Apellaniz Nieto Terapeuta Emozional Integratiboa Hitzaldiak
2026.03.02 Donna Apellaniz Nieto Terapeuta Emozional Integratiboa da eta hitzaldi zenbati emanen ditu Leitzan. Hitzaldi zikloa antolatu du Gizarte Zerbitzuak. Lehenengoa gaur martxoak 2 izanen da Leitzako udaletxeko batzar aretoan. Hitzaldien ingurukoak eman dizkigu Donna Apellaniz Nietok.
-
954
2026.02.27 Oier Berasategi Leitzako Kiroldegiko entrenatzailea
Leitzako Kiroldegiko entrenatzaileetako batekin aritu gara gaur hizketan. Entrenatzaile, irakasleen lanaren inguruan aritu gara eta finean Leitzako kiroldegiaren inguruan ere. Gaur bisitan kiroldegitik Oier Berasategi etorri zaigu. Luze eta zabal aritu gara gaiaren inguruan. Entzun hemen.
-
953
2026.02.27 Iera Agirre Iturriaga Ados Pilota Binakako Txapelketa
Ados pilotak antolatzen duen Eskuz Binakako Pilota Txapelketako informazio bila jo dugu bertara. Astero bezelaxe Iera Agirre Iturriaga pilotari Leitzarrak eman digu txapelketaren berri. Azken jardunaldien laburpena eta asteburuko partiden berri ere eman digu.
-
952
2026.02.27 Eneko VIllegas IRati irratia
Ostiralero Irati irratiko lankidea Eneko Villegas izaten dugu gurean, eskualdeko desberdinetako berriak igortzen dizkigu bertako kronika eginez, bertako informazioa, agenda, deialdiak, gaur ere gurean izan dugu ta hau guzia kontatu digu Irati irratiko lankideak
-
951
2026.02.27 OIhana Amundarain Oronoz Kultur Aroa
Kultur Taldeak bilera deialdia egin du gaurkoan. Bilera bihar larunbata, otsailak 28an izanen da arratsaldeko 18.00etan Leitzko Udaletxeko Batzar Aretoan. Aurtengo Kultur Aroa antolatzeko jendea behar dutela aipatu digu bertako kide Oiahana Amundarainek. Entzun hemen.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Karrape irratiaren apirilaren 29ko irratsaioa. Irratsaio osoa daukazu entzungai podcast modura. Astelehenetik ostiralera goizeko 10:30etatik 14:00etara.Karrape Irratiak 27 urte daramatza Leitzako goizak informazio, elkarrizketa eta herritarren arteko elkartrukez betetzen; musika eta umorea ere ez da inoiz falta izan.
HOSTED BY
Karrape irratia
CATEGORIES
Loading similar podcasts...