Episodes
-
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformaren prentsaurrekoa, Ordizian
Euskal Eskola Publikoaz Harrok segregazioaren aurka eta eskola publikoaren alde egindako prentsaurrekoa, Ordizian.
-
Negua Dantzan 2025
Urtarrilaren 31n festa itzela ospatu genuen herriko plazan! Begira 40 familien artean zer nolako merienda izan genuen!
-
Neurogarapena sustatzen proiektua
Honako bideoan Idoia Caballerok 2024-2025 ikasturtean hasi dugun proiektu berritzailearen berri eman digu: Neurogarapena sustatzeko proiektua. Proiektu hau Idoiak, Urdaneta eskolak eta Urdanetarrak guraso elkarteak bultzatu dute.
-
Erein, busti, hazi... zatoz gurekin!
Publikoa, anitza eta euskalduna, hori da Ordiziako euskal eskola publikoa!
-
Urdanetako Gau Beltza - 2024
Urdanetako komunitateak arratsalde ederra izan genuen haur hezkuntzako eraikinean, gau beltzari ongi etorria eginez.
-
50. urteurreneko festa: Urdaneta eskolako langile jubilatuei omenaldia
urteurreneko festaren baitan, ikasturtean jubilatutako irakasleei aitortza eta omenaldia egin zitzaien, ikasleek agurra dantzatuta. Mila esker zuen urteotako lanagatik!
-
Urdaneta eskolaren 50. urteurrena: Lehena. Oraina. Geroa.
Urdaneta eskolaren 50. urteurrenaren ospakizunen baitan, Ordiziako Eskola Publikoaren errelatoa osatu nahi izan genuen, irakasle, guraso eta ikasleen testigantzak jasota.
-
Korrika 2024: Urdaneta eta Oiangureneko komunitateen lekukoak
2024ko Korrikan, Ordiziako Euskal Eskola Publikoko komunitateak lekukoa hartu zuen, aldi berean #publikoaaido aldarrikapena bizi-bizi eramanez. Publikoa, anitza, inklusiboa eta euskalduna! Horrelakoa nahi dugu gure herria! Ordizian, ere, euskaraz!
-
Matrikulazio kanpaina 2024
Ordiziako Euskal Eskola Publikoak indarrez eta goxotasunez hasi du matrikulazio kanpaina!
-
Negua dantzan argazkiak2023
2023ko Negua Dantzan festako argazkiez osaturiko bideoa
-
Negua Dantzan Festa 2023
Ordiziako Urdaneta ikastetxe publikoko Urdanetarrak guraso elkarteak antolatutako lehen Negua Dantzan festa izan zen 2023koa. Ordiziako plaza hotza txokolate beroz eta munduko hamaika txokotako janariz epeldu genuen!
-
Gasteizko Legebiltzarrean Agerraldia
2023ko ekainaren 12an Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren inguruan Ordiziako Urdaneta Eskola Publikoko komunitateak Hezkuntza Batzordearen aurrean eginiko agerraldia