PODCAST · history
Paperezko Itsasoa
by Paperezko Itsasoa
Podcast honen helburua humanitateen dibulgazioa egitea da eta. Historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, etnografia... hamaika gai jorratu nahi ditugu ahalik eta modu arin eta gustagarrienean. Eta noski: euskara hutsean.
-
19
Ovidio eta Metamorfosiak
Publio Ovidio Nason erromatar olerkigilearen bizitza eta haren lanik ezagunena izango ditugu gaurkoan mintzagai. Metamorfosiak lanean greziar eta erromatar mitologiako kontakizun eta kondairak bildu zituen Ovidiok. Horietako zenbaitzuk ekarri ditugu uhinetara.
-
18
Bibliomanoak, grafomanoak, liburu sakratu eta madarikatuak
Gaurko saioan liburuez arituko gara, liburuenganako obsesio patologikoa izan dutenez, liburuak gurtzen dituztenez, existitzen ez diren liburuek izutzen dituztenez.
-
17
Deus Vult! (II): tenplarioak, Saladin, veneziarrak eta bizantziarrak
Behin Lur Santua konkistatua kristauek beste zazpi gurutzada egingo zituzten musulmanen kontra XII eta XIII. mendeetan. Urte horietan jazotakoak aletzen saiatuko gara gaurko saioan.
-
16
Deus Vult!: Pobreen eta Jaunen Gurutzadak
Gurutzadak dira Erdi Aroko gertakari ikonikoenetako bat. Ez da gutxiagorako ere: berrehun urtez dozena bat kanpaina militar erraldoi igorri ziren Europa Mendebaldetik Mediterraneoko ekialdeko kostaldea konkistatzeko eta bertan ehunka mila pertsonek hartu zuten parte, erregeengandik hasi eta nekazari txiroenetaraino.
-
15
Estatu Batuen Jaiotza (II): gerrak, zergak eta matxinoak.
1776ko uztailaren 4an Estatu Batuetako ordezkariek Independentzia Aldarrikapena egin zuten. Baina, zerk eraman zituen behinola ingeles izandakoak erregearen eta metropoliaren aurka matxinatzera?
-
14
Estatu Batuen jaiotza (I): indigenak, erromesak eta esklaboak
Estatu Batuen sorrera izango dugu ondorengo bi propgrametan hizpide. Gaurkoan Ipar Amerikako lehen asentamentu eta kolonietaz mintzatuko gara, horretarako, Howard Zinn historialari estatubatuarraren A People's History of the United States liburua oinarri hartuta.
-
13
Txinaren Jaiotza (II): Shang dinastiatik lehen enperadorera
Txinaren sorrerari buruzko bigarren saioa da honakoa. Gaurkoan K.a. 1751tik K.a. 221ra arte egingo dugu bidaia. Shang, Zhou eta Qin dinastiez jardungo gara, baina baita Txinako bi maisu espiritual eta filosofiko handiez: Lao Tzu-z eta Konfuzioz.
-
12
Txinaren jaiotza (I): Historiaurretik Xia Dinastiara
Txinatar zibilizazioa sorrera izango dugu gaurko saioan hizpide. Ibai Horiaren inguruan garatutako herrien nondik norakoak aztertuko ditugu, historiaurretik lehen Estatuak agertu bitarte.
-
11
Faraoi heresea
Champollionek ieroglifoak dezifratzean 3000 urteko kondaira parez pare ireki zen, irakurria izateko prest. Alabaina, tenpluetako paretetan zizelkatutako mezuetan bazen hutsunerik: nahita ezabatutako izen bat, betiko ahaztu nahi izan zen faraoi bat.
-
10
Japonia eta Meiji Berrezarkuntza
Japonia kasu oso berezia da Historian, rara avis bat. XIX. mendean bere kasa industrializatzea eta modernizatzea lortu zuen nazio ez mendebaldar, ez kristau, ez zuri, bakarra baitugu. Berrogeita hamar urteko epean, herrialde nekazari eta feudala izatetik lehen mailako potentzia industrial izatera pasa zen, tsar ahalguztidunaren Errusiari gerra bat irabazteraino, eta hori guztia bere tradizioei eta nortasun nazionalari uko egin gabe.
-
9
Doktoro Esperantoren nazioarteko hizkuntza
Esperantoa nazioarteko komunikaziorako baliabide neutrala da, ikasteko erraza eta tokian tokiko herriak eta kulturak errespetatzen dituena. Hizkuntzak helburu praktikoetarako ikasi nahi dituenak ez dio erakargarritasunik ikusiko Zamenhofen mintzairari, baina arestian azaldutako printzipioekin bat datorrenak, eman diezaiola bistako bat. Ikusiko duzue nola, zuen kabuz ikasita ere, uste baino azkarrago izango zareten hitz egiteko gai.
-
8
Ilustratuak eta Entziklopedistak
Gaurko saioan historiako abentura bibliografiko handienetako bat, XVIII. mendeko lan intelektualik nabarmenena hartuko dugu mintzagai. Ezagutza zientifikoak eta Ilustrazioko pentsalarien ideiak lau haizetara zabaltzeko tresna izan zen eta Antzin Erregimeneko balore eta instituzioenganako mehatxua. Haren izenburua: Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers, hau da, Entziklopedia edo ofizioen, arteen eta zientzien hiztegi arrazoitua. Obra hark 28 liburuki, 72,000 artikulu, 16,500 orrialde eta 17 milioi hitzeko bolumena izango zuen. Hogeita bost urtez mila tipografo, koadernatzaile eta inprimatzaile aritu ziren lanean obra erraldoi hau ontzeko. Lan titanikoa, kontuan hartu behar baita garai hartan ez zela ez ordenagailurik, ez datu baserik.
-
7
Islama jaio zenekoa
1.200 milioi musulman dago munduan, Lur Planetako populazioaren bostena gutxi gorabehera. Islama, izan ere, munduko bigarren erlijioa da jarraitzaile kopuruari dagokionez, Kristautasunaren ostean. Ludiko erlijio handien artetik hau da, gainera, berriena, gazteena: hinduismoaren eta judaismoaren jatorria Kristo aurreko bigarren milurtekora arte aurreratu dezakegu, budismoak baditu 2.500 urte inguru eta Kristautasunak, berriz, 2.000. Islamak 1.400 baino ez. Gaurko saioan, hain zuzen ere, sinismen honen jatorriaz mintzatuko gara, haren oinarri filosofikoez eta hasierako hedapenaz.
-
6
Opioaren Gerrak eta Txinaren gainbehera
XIX. mendean Txina munduko lehen potentzia ekonomikoetako bat izatetik estatu sasi-kolonial bilakatzera pasa zen, oso hamarkada gutxitan. Gaurkoan gainbehera horren arrazoiak aztertzen saiatuko gara.
-
5
Ekialde ezezaguna eta Joanes Bereterraren erresuma
Asiaren handitasunak lilura eragin zien Antzinarotik Europarrei. Kontinente ezezagun hartan alegiazko izaki, herri eta erresumak kokatu zituzten greziarren garaitik.
-
4
Ehun Urteetako Gerra (lehen atala)
Frantzia eta Ingalaterrako erregeen arteko Ehun Urteetako Gerra da Historiako gatazka armaturik luzeenaGerra 1337an hasi zen eta 1453an amaitu; beraz, ehun ez, ehun eta hamasei urtez ari gara, zeinetan gudaldi eta su-eten garai luzeak tartekatu baitziren. Gaurko saioan gerraren lehen fasea aztertuko dugu, gatazkaren lehen bi hamarkadak.
-
3
Erroma kristau egin zenekoa
Nola pasa ahal izan zen kristautasuna judaismoaren baitako sekta txiki bat izatetik Erromatar Inperioko erlijio nagusi izatera? Galdera horri erantzuteko bi mila urtez egingo dugu atzera.
-
2
Afrikaren banaketa eta Kongoko genozidioa
XIX. mendearen azken laurdenean Afrika gozopil edo tarta bat izango balitz bezala banatu zuten europar potentziek. Gaurkoan Afrikaren gaineko kolonialismoak ekarritako sarraskirik handienera joko dugu, Kongo ibaiaren ertzeetara.
-
1
Champollion eta Rosettako Harria
Kristo ondorengo IV. mendean utzi zitzaion Egipton hieroglifoak erabiltzeari. Aurrerantzean inor ez zen idazki misteriotsu horietan zetorrena irakurtzeko gai izan eta Niloko herriaren Historia ezkutuan geratu zen mende luzez, harik eta frantses gazte batek irtenbidea aurkitu zuen arte.
-
0
Behi sakratuak eta zerri lohiak
Marvin Harris antropologoaren lanei jarraiki, gastronomiaren tabuei helduko diegu gaurkoan. Zergatik gurtzen dute hinduek behia? Zergatik da higuingarria zerria juduentzat eta musulmanentzat? Ohitura guzti horiek ez dira kapritxo erlijioso hutsak, badute euren logika.
-
-1
Franklinen Espedizio Galdua
1845ean bi ontzi itsasoratu ziren Londresen, Erebus eta Terror, Sir John Franklin kapitainaren gidaritza pean. Haien asmoa Ipar Mendebaldeko Pasaia aurkitzea zen, Atlantikotik Ozeano Barera igarotzeko bide berri bat, Kanada iparraldetik. Bidaia ezin izan zen txarrago amaitu, baina.
-
-2
Liburutegi galduak
Hiru mila urteko bidaia egin dugu gaurkoan, Asurbanipalen liburutegi galdutik XX. mendeko bibliokaustoetara, galdutako liburutegien peskizan.
-
-3
Indoeuroparren misterioa
Gaurko saioan munduko biztanleen %45k mintzatzen dituzten hizkuntza indoeuroparren jatorria bilatuko dugu. Zerk lotzen ditu Islandiatik Sri Lankara eta Portugaletik Errusiara hitz egiten diren mintzairak?
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Podcast honen helburua humanitateen dibulgazioa egitea da eta. Historia, filosofia, hizkuntzalaritza, literatura, etnografia... hamaika gai jorratu nahi ditugu ahalik eta modu arin eta gustagarrienean. Eta noski: euskara hutsean.
HOSTED BY
Paperezko Itsasoa
CATEGORIES
Loading similar podcasts...