Episodes
-
Paradisu zinema #23 Jar ezazu benda feat. Txinbo
Zinema irudiak errenkadan, azkar batean begistatzean sortzen den ilusioa bada, hardcorea, musika erritmo azkarren efektu bezala definitu dezakegu. Kultura zabala gurean, atzerritik etorria, eta bertan errotua. Egin Ezazu Zeuk mugimendu bereko semeak ez ote gara irrati libreetako kideak? Gure...
-
Paradisu zinema #22 Trenak
Errailetan aurrera, bidaiari gutxi eta merkantzia askoko trena gurea. Bide luzerik ez da, filmak estazio, musika trenbide, zinema eta trenak izan ditugu gaurkoan. Irratsaioan aipatutako filmak: Llegada del tren a la estación de La Ciotat (1895 Louis Lumière) El maquinista de la general (1926…
more -
Paradisu zinema #21 Bat bittan
Bi eta bat, bigarren denboraldiko lehena, gaurkoan lasai hasi gara, fokatzea urruntzen, zinemari buruzko kantak errepasatuz. Nobedade gutxi. Musika eta zinema hamabostean behin, igandetan, iluntzeko 21:00etan. Gure txapan, zure irratian. Irratsaioko kantak: Two Door Cinema Club - Cigarettes in...
-
Paradisu zinema #20 Ikasturte amaiera feat. Ekaitz Aranberri
Konturatu orduko aurtengo denboraldia agurtzeko unea iritsi zaigu. Ekaitz etorri da gaurkoan Paradisu zinemara, gitarra eta guzti, urtean jarri ditugun soinu bandak, eta bere gustuko filmetako kantak jotzera. Saioko kantak: Cat Stevens - Here comes my baby (1998 Academia Rushmore) Urge Overkill -...
-
Paradisu zinema #19 The Acid House
Teilatutik eraikitako etxea da azidoarena, hiru zutabe; imaginazioa, umore beltz eskoziarra eta akerkeria pixkat. Hegaldirako prest? Lasai, ez da drogarik behar, soinu banda nahikoa da sineste(siara)ko. Hankia sartzia ahaztu, horrelakua da bizitza, drogia aukeratu Jainko orojakilia, txurixa...
-
Paradisu zinema #18 Kartzelak
Kartzelak eta zinema. Askorako ematen duen bikotea zalantzarik gabe. Askatasun bila dabiltzan pertsonaiez lepo dago pantaila handia. Txapa irratikook ere gure kartzela dugu, kartzela zaharra, eta bertatik egin dugu gaurko saioa, patioan ozen entzuteko, presondegi osoak amesteko, gaztetxeak 13…
more -
Paradisu zinema #17 Austin Powers
Sumendi bat duen irla da gure Maltzur doktorearen gotorlekua. Austin Powers isileko agenteak bere malmuzkeriarekin amaitu eta status quoa iraunarazteko bereak eta bi dantzatu beharko ditu. Lasai, 60. hamarkadako sena eta musika bereganatuak ditu, espazioan zein denboran bidaiatzean. Saioan...
-
Paradisu zinema #16 Mendebalde basatia
Izaro etorri da gaurkoan mendebaldeko forajidoaren epika igartzera, western-etako soinu bandak errepasatzea ez da lan makala. Klasikoak zein harribitxiak ezkutatzen dira horizonte galduetan, tabakoa murtxikatu eta berunezko justiziaren zain egon gara gaurkoan Txapa irratian. Jarritako filmak:...
-
Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta...
-
Paradisu zinema #14 Bideoklipak
Bideogintza eta musika ezkontzen dituen zerbait baldin badago hori bideoklipak dira. 90seg irratsaioko Jokin izan dugu gaurkoan gonbidatu, normalean ikus-entzunezko bat janzteko sortu diren soinu bandak izaten ditugula gogorarazi digu eta egoera irauliz, gaurkoan alderantzizko bidea egin dugu....
-
Paradisu zinema #13 Gazte Danbada
Gazte Danbadan izan gara, Urduñan, eta ezin izan dugu aste honetako irratsaioa bertatik egiteko aukera pasatzen utzi. Gazteriari buruzko film batzuk errepasatu ditugu Altxa gunean Topatuko lagunek prestatu duten irratitik. Saioan jarritako filmak: La haine (1995 Mathieu Kassovitz) Kids (1995…
more -
Paradisu zinema #12 Korrika
Gure herri osoa zeharkatzen ari den korrika bertan da eta gu ere martxan gara, antxintxika, zinemak ere baduelako joera geldirik ez egoteko. Nork ez du Forrest Gump miresten? Corre, lola, corre-ren urduritasunak mugitzeko gonbita egin digu. Bourne-ek mareatu gaitu, nor garen, nondik gatorren eta...
-
Paradisu zinema #11 Radio Days
Arrosa irrati sarearen jardunaldien biharamunean meta irratsaio bat egiteko aukera baliatu dugu. Irratiak zineman izan duen presentzia errepasatu eta esatari bereziak aurkeztu ditugu. Irratiaren historia, irrati libreen boterea, komunitate baten tresna, funtzio terapeutikoa edota bizitzeko modu…
more -
Paradisu zinema #10 Academia Rushmore
Zer da Rushmore gure beldurren itsaso erdian dagoen irla ez bada, eta nor Max Fisher polifazetikoa, bertako uretan solturaz murgildu baina kanpoan itotzeari eta zahartzeari beldur dion arraina ez bada? Rushmore institutuko komedia ez ohikoak indiferente utziko ez badigu ere, argi dagoena bere...
-
Paradisu zinema #09 Berbenir
Martin izan dugu Paradisu zineman, Txapa irratiko Berbenir saioko kidea. Umorea, western-ak, piano soinuak... danetik izan dugu gaurkoan: Henry Mancini, Dimitri Tiomkin, Ennio Morricone... entzun eta Blake Edwards, Sergio Leone, Roman Polanski... ikusi ditugu. Aukeraketa gonbidatuaren esku nola…
more -
Paradisu zinema #08 Drive
Zergatik ageri dira hainbeste kotxe zineman? Askatasun sinbolo dira askotan, libre mugitzeko tresna, ondasun preziatu edota estatus erakusle bestetan. Zerbaiten bila mugitzeko tresna sarri, beribila deritzo Aranagoirik, ibiltzeko gailu izentzen dugu guk, markatutako edota sortzeko bideetan…
more -
Paradisu Zinema #07 Into the Wild
Into the Wild filmaren monografikoa, bidai basatia Eddie Vedderrek proposatutakoa Paradisu zineman, Txapa irratiko irratsaioan. Saioa musikala izan da oso, soinu bandak eraman gaitu eta bidaia luzea bezain introspektiboa izan da.
-
Paradisu zinema #06 Turutarena
Nondik datoz pelikulak ama? Egia al da Los Angelesetik datozela? Eta nora doaz? windows media playerren ikusteko filmatzen al dira? Ba al dakizu zer den divx kodeaketa ama? Nork jartzen du, amatxo, pelikula ernatzeko hazia eta nork labea? Non da nire herria pelikuletan, non da nire hizkuntza…
more -
Paradisu zinema #05 Apocalypse Now
Amaieraren hasiera da, zerua gainera datorkigu, inguruan jendea korrika, barnean esteak ezinegonka. Aldaketa ekidin ezina da. Krisietan bizi gara; Krisi ekonomikoa, naturala, identitarioa, soziala, politikoa... baina zer dio zinemak honi buruz? Terremotoak, tsunamiak, extralurtarrak, zombiak,...
-
Paradisu Zinema #04 La estrategia del caracol
Desjabetzez jabetu gara gaurkoan; kaleratzeak, landa lapurretak, desjabetza komunitarioak, ametsen desjabetza, komunitate izaeraren desjabetza, ametsen munduak eta eskubideen galeraz; Izaera inposaketaz? Hurrengo filmak izan ditugu irratian: La estrategia del caracol (1993 Sergio Cabrera) Los...
-
Paradisu Zinema #03 Donnie Darko
2001eko Richard Kellyn filma izan dugu oinarri gaurkoan, filmaren soinu banda errepasatu dugu, bertako elkarrizketekin osatuz monografikoa.
-
Paradisu Zinema #02 Fahrenheit 451
"Gurea da kultura, erretzen ez da sortzen, arazo bat ez da beste batekin konpontzen" Fahrenheit 451 filma oinarri hartuta, film desberdinak errepasatu ditugu Paradisu Zinemaren bigarren saio honetan.
-
Paradisu Zinema #01 Aurkezpena
Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera. Saio hau, Paradisu zinema irratsaioaren lehena da, filmen haserei eskeinia.
About this show
Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.Txapa irratiko irratsaioa, bi astean behin, igandetan 21:00etan.
Hosted by
txapairratia
Categories