PODCAST · society
Perlak
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Gure herriaren jakintzaz gure fonotekan aukeratutako edukien artetik aukeratu ditugu zuretzat perla hauek elkarrizketa formatuko podcastetan
-
23
Maite Idirin: ''Kantuak bidaia asko ekarri dizkit bizitzan''
Gazterik hasi zen bidaiatzen Maite Idirin, aurrena eskolan, maparen bitartez, ikusi nahiko lituzken lekuak behatzarekin kokatu eta nolakoak izango ziren imaginatzen, horregatik izan du beti poltsikoko atlasa bide lagun. Gerora, beharrak eta gogoak eraman du bidaiatzera Idirin, baina batez ere "kantuak" ekarri dizkio bidaiak bizitzan zehar. Ohorezko Euskaltzainak azken bidaia egin duenean topatu dugu Euskadi Irratiko fonotekan 2007an eskaini zigun bizitzako mapa hau. Bidaia eta kantua uztartzen dituen ibilbide pertsonala. Ugaotik, deserrira joan behar izan zuen Frankismoaren garaian. Estitxurekin batera kantatu zuen Euskal Herriko plazatan, gero Parisen abiatu behar izan zuen berriro bidea. Eta ahal izan zuenean Ipar Euskal herrian errotu zen. Izan ere tokia oso inportantea da zioen "batzuetan nahi duzun lekuan izaten zara eta beste batzuetan ez". Paris, Kenia, Finlandia, Viena eta Sizilia eta beste leku askotan barrena ibilita ere... ondorio bat atera ohi zuen Maitek, "oso herri politean bizi gara Euskaldunak".
-
22
Xabier Mendiguren: Euskara modernizatzeko eragilea
"Hizkuntzak eta haien atzetik dauden kulturak" miresten zituen Xabier Mendiguren Bereziartuk (Ezkio 1945-2023), horregatik ikasi zituen hamar edo hamaika hizkuntza ezberdin. Itzulpengintza izan zuen ogibide eta idazten ere trebea zen, Euskal Herriko itzulpen jardunaren moderniazioaren eragile nagusi jotzen da. 2016ko Uztailean "bihotzeko fonoteka" zabaldu zigun bere bizitzako pasarteak gogoratzen genituen bitartean. Marlene Dietrich-en "Lily Marleen" kantuarekin abiatu zen Arantxa Iturbek Xabierrekin izandako solasa. Izan ere, bera jaio zen urtean amaitu zen bigarren munduko gerra eta lubakiaren bi aldeetara zeudenak batzen zituen kantu honek. "Musikak badu borroken, gerren, ezinikusien, gatazken gainetik, lubakiaren alde banatakoei sentimentu bera konparti arazteko gaitasuna…" azpimarratu zuen. Xabier Mendiguren zendu berritan EITB podkasten partekatu nahi izan dugu gure fonotekatik eskuratutako perla hau.
-
21
Patxi Zubizarreta: ''Zerria''2023ko Haur eta Gazte literatura Euskadi saria eta Sari Nazionala
"Narrazioaren kalitate aparta eta "irakurlearen konzientzia, memoria eta oraina astintzeko eta hunkitzeko erabilitako abilezia" nabarmendu ditu epai mahaiak, besteak beste Patxi Zubizarretari (Ordizia, 1964) Espainiako Haur eta Gazte Literatura Saria aitortzeko 2023an. Hain zuzen ere, "Zerria", 2022an Erainekin argitara emandako lanagatik iritsi zaio aitorpena. Sari ugari jasotakoa da Zubizarreta, eta hein handi batean sari horiei esker lortu izan du idazten jarraitzea, "hotz handia egiten du" idazleen etxeetan bestela. Hala esan zigun Arratsean saioan 2022ko ekainean. Hain zuzen ere, XIX. mendeko gertaera batean oinarrituako obraz irabazi zuen 2021eko Lizardi saria eta hari esker argitaratu ahal izan zuen lana. Glaziologo batek Alpeetan aurkitu dituen gorpuzkinak daude idazlanaren oinarrian. Bikote euskaldun batenak diren gorpuzkiak. Apaiz sexugose eta denajale baten mendekuz semea galdutako bikote batenak, zehatz esateko. Seaskako haur hil berria lur santutik kanpo hilobiratzeko agindua eman du gainera apaizak. 2023ko Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria ere Zubizarretaren eleberriarentzat izan da. Epai mahaiak, "errerrazkeriatik eta gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den literaturazko lan landua" jon du eta lan gomendagarria ez ezik, literatuzraz gozatzeko lana jo du "pertsona moduan hazten joateko eta literatura zer den eta nola egiten den jakiteko adibide guztiz egokia" dela azpimarratuz. Patxi Zubizarretak berak xehetu zien "Zerria" zien Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanori eta EITB Podkasten Perlak osatzera dator elkarrizketa mamitsua.
-
20
Txomin Perurena: Hegan atera zen txirrindularia
Txirrindulari zalea izan gabe ere, nekez aurkituko duzue Txomin Perurena ezagutzen ez duen pertsonarik. Oiartzungo Altzibarren jaioa 1943an, haur zela sortu zitzaion bi gurpilen gainean ibiltzeko zaletasuna. Aurreneko bizikleta, "lan tresna" izan zen haren familiarentzat, Astigarragako Bentara gauzak garraiatzeko baliabide ezinbestekoa. Gaztetan lortu zuen profesional izatera bideratu zuen berezko bizikleta erostea "amak lagunduta", hark ematen bait zion "ezkutuka" bizikleta erosteko hartu zuen zorra kitatzeko dirua eta baita elikadura berezixeagoa ere "arraultza frijitua eta xerra eguerdian eta xerra eta arraultza frijitua gauean". Zendu berritan aukeratu dugu Euskadi Irratiko fonotekatik Joxe Mari Apaolazak 2012an egindako elkarrizketa biografiko eder hau. Bertan, Txominen ibilbide osoa jasotzen da, haur garaia, bizikletarako zaletasuna, profesional garaiko oroitzapenak eta zuzendari garaiko bizipenak, onak eta mingotsak ere bai, xehetasun osoz. Nik ez nuke galduko!
-
19
Joan Mari Irigoien: Aldarte oneko poetaren bihotzeko fonoteka
Gure fonotekako Perla artean topatu dugu, Joan Mari Irigoien idazle zendu berriarekin Tere Belokik osatu zuen "Bihotzeko Fonoteka", EITB podkasten eskura jarri nahi izan duguna. Aldartearen arabarako musika aukeratzen zuela aitortu zigun, 2006ko San Fermin egunez egindako elkarrizketa honetan eta soneto aukeratu bat ere oparitu zigun pasarte bakoitzari lotuta. Joan Mari Irigoien (Donostia 1948-2023) Ingeniaria zen ikasketaz, eta futbolaria ere izan zen gaztetan Realeko bigarren taldean. Nola nahi, idazle gisra ezagutu dugu beti. Euskaltzain urgaldeak ETBrako gidoiak ere egin izan zituen. Irakasle aritu zen, zuzentzaile Egin egunkarian eta luzaro Elkar argitaletxeko langile ere izan zen. Esklerosia antzeman zioten eta hitz egiteko gaitasuna apaldu zitzaion. Zetorkionaren jakitun, Eutanasiari olerki bat ere eskaini zion "Amodiozko Gutuna" Letra txikiaz bada ere liburuan (2002).
-
18
Iñaki Segurola Amutxastegi: ''Nire alde hitz egiteko zailtasunak ditut''
2022ko Apirilaren 15ean zendu da Iñaki Segurola (Azpeitia 1960-2022), euskal idazle, filologo eta hiztegigilea eta luzaro Euskadi Irratiko kolaboratzaile izana; Arratsean saioan aurrena eta Amaraunan ostera. "Sed quia sua" idatzi zuen Segurolak Jorge Oteizaren "Quosque tandem" liburuaren oihartzun modura, baina "hizkuntzatik, beti ere" zehaztu nahi izaten zuenez. Argitalpen hura aztertuz, elkarrizketatu zuten Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanok 2020ko Otsailean. EITB podkasteko perlen artera bildu nahi izan dugu elkarrizketa sakon bezain mamitsu hura.
-
17
Abelin Linazisoro eta ez Linazasoro, kultur gizona
Kulturari lotuta biizi izan da Abelin Linazisoro (Zumaia 1942-2022), Goenkalek egin zuen ezagun, baina bikoizketan, antzerkian eta literaturan ere murgilduta bizi izan da. Eta umore piska batekin esanda, abizienaren defentsan, "LinazIsoro", minutu asko igaro behar izan ditu bizitzan zehar, oker esaten genuen bakoitzean zuzenduz. Kantuan aritzea zuen maite eta bere gustuko abestiak entzunez egin zion Euskadi Irratian bere bihotzeko fonotekaren erakustaldia Nekane Peñagarikanori. 2006an eskainitako elkarrizketa kokatu dugu gure Perlen arten aktorea zendu berritan.
-
16
Maixux Rekalde: Bakezale nekaezina
Maixux Rekalderen (Oiartzun, 1934) heriotza ekarri digu 2022aren hasierak eta EITB podkasten Perlen artera ekarri nahi izan dugu, emakume gozo bezain argiak 2007an eskaini zigun elkarrizketa. Bakezale nekaezina izan da Maixux, Lokarri haren aurretik Elkarri mugimenduen presidente izan zen hasieratik. Euskal Herriak bizi zuen gatazkaren irtenbidea urratzeko Elkarrizketa proposatzen zutelako "martzianoak" balira bezala begiratzen zituztela oroitarazten du 2007an Tere Belokik egin zion elkarrizketa honetan. Magisteritza, kazetaritza eta Enpresa administraritza ikasketak eginak zituen arren, gizartearen aldeko lanetan aritu zen bizitza osoan. Misiolari sekular gisara Txilen eta Ekuadorren irakaskuntzan eta emakumeen formazioan. Handik etorrita, Donostiako eliz barrutiko komunikazioan aritu zen eta borondatezko lan ugaritan. Hala nola, aipatutako Elkarri edo Lokarri mugimenduak. Bere "Bizitzako fonoteka" zabaldu zigunean, euskal musikarekin tartekatuta aukeratu zuen Violeta Parra-ren "Gracias a la vida" abestez. Hark bezala, izan zuen bizitzari "eskertzeko asko" ziola aitortu zigun eta atzerrian bizitzeko aukerak ikusmira zabaldu ziola gizartearekiko. Entzun podcast gisara eskaintzen dizugun elkarrizketa.
-
15
Alex Gurrutxaga: ''Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria'', Euskadi Saiakera sariduna
Alex Gurrutxagak, Xabier Leteren poesiagintzaz tesi mardula egin zuen eta lan hartarako bildutako materiala ugariari, orrazkera aldatu eta "Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria" argitara eman zuen 2020ko Ekainean, Alberdaniarekin. Lan horregatik jaso du 2021an Saiakeraren Euskadi literatura saria. Epaimahaiaren iritzirako "ekarpen handia egiten du Xabier Leteren poeta eta bere obraren inguruan" eta "gure poeta handienetako bat ezagutzeko aukera ematen du, bere ideiak publiko egiten ditu, eta gainera bere kantagintza eta kontzertuak lotzen ditu garai horretako giroa eta pentsamenduarekin". Liburua argitaratu ostean izan zen Asier Gurrutxaga "Arratsean", Arantxa Iturberekin batera Leteren kantuak entzunez, haren poesiaz eta bizitzaz hizketan.
-
14
Pello Lizarralde, ''Argiantza'': 2021eko Euskarazko Euskadi literatura sariduna
Pello Lizarralde Larraza (Zumarraga 1956) da 2021eko Euskarazko Euskadi literatura sariaren irabazlea. Ibilbide luzeko idazlea da: 1978an publikatu zuen lehenbiziko erreferentzia, "Hilargiaren hotzikarak" (Ustela saila) poema liburua. 2002an argitaratutako Larrepetit (Erein) nobelari esker ere irabazi zuen Euskadi Saria. 2021ekoa, Ereinek argitara emandako "Argiantza" eleberriagatik izan da. Epaimahaiak aho-batez erabaki du saria, zinema-aretoen gainbehera ez ezik industria-birmoldaketa sakonak ezagutu zituen garai oso baten hondamendia ere aztertzen duelako Ramon Beitia protagonista duen istorioak. Ramon Beitia, Zinema gerentearen istorioa biltzen duen eleberria 1982 urtean girotuta dago eta data horren 38. urteurrenean izan zen Pello Lizarralde bera Arratsean saioan Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanorekin eleberria aztertzen. Gure perlen artera ekarri dugu elkarrizketa mamitsua, herrietako zinema aretoen gainbeheratik abiatuta.
-
13
Betiko elkartu dira Laja eta Landakanda
Zendu berria da Ramon Zubizarreta "Landakanda" pandero jolea, Laja eta Landakanda bikote historikoaren kidea. Ez dago Euskal herrian , Iñaki Garmendia trikitilariak eta biek osatzen zuten bikote honek jo gabeko plazarik. Landakandari "Panderoaren erregea" esaten zioten eta izenburu horrekin argitara eman zen liburuaren harian elkarrizketatu genuen Euskadi Irratian. Perlak podcastean eskaintzen dizugu, 2011ko abenduan Nekane Peñagarikanok, Miguel Angel Elustondo kazetari eta aipatu liburuaren egilea tarteko egin zion elkarrizketa.
-
12
Miren Agur Meabe: 2021 Poesia Sari Nazionala 'Nola gorde errautsa kolkoan'
Miren Agur Meabe Idazleak 2021eko Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi du "Nola gorde errautsa kolkoan" poesia liburuagatik. Arratsean saioan azaldu zigun nola egin zuen liburuaren idazketa. EiTBpodkasteko aukeratuen sailean eskaintzen dizuegu 2021eko Otsailean Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikanok egindako aurrez aurreko elkarrizketa, osorik.
-
11
Felix eta Alberto Iñurrategi anaia gazteen abileziak eta bitxikeriak
Fonotekako perlen artean topatu dugu Alberto eta Felix Iñurrategi anaiak Euskadi Gazteako "Hi bizi haiz hi!" saiora bisita egin zuteneko elkarrizketa. 1996ko Azaroaren 28a zen eta Dani Arizalarekin batera, Kristina, Nagore eta Haritz izeneko hiru kazetari gazte ari dira galderak bideratzen, lotsagabe, Aretxabaletako mendizaleak estu lotzen sarritan. Bi anaien arteko konplizitatea agerikoa da eta beren abilezia eta. A! eta kazetari gazte haietako bat zailduta dago eta Haritz Gallastegi lankidea da egun.
-
10
Xabier Añua: ''Me gusta la libertad que tiene el Jazz''
El nombre de Xabier Añua esta intimamente ligado al Jazz. El ex entrenador de Baloncesto es también un gran apasionado del Jazz y es precisamente esa entrega la que querido reconocer la asociación Jazzargia con la entrega de la makila de honor del festival Ondas del Jazz de 2021. Su trabajo para divulgar el género comenzó cuando era joven y estudiaba en Pau. Sobre todo le gusto la "libertad" que tiene el Jazz cada vez que los músicos le dan "una nueva vida" dependiendo del sentimiento del momento. En el podcast escuchamos a un Xabier Añua emocionado con su nueva makila.
-
9
Esperanza Molina: Antropóloga y comprometida
«A las cabañas baje, a los palacios subí..» es una frase que repetía Esperanza Molina Cubillo (Madrid 1931-Gasteiz 2021) parafraseando a Don Juan Tenorio y siempre entre risas, haciendo gala del buen humor que la acompañaba. La doctora de antropología afincada en Gasteiz tiene una larga historia unida a El pozo del Tío Raimundo y lo que eso supone, pero también trabajó desde la Moncloa para el Gobierno de Felipe González. Colaboradora de Radio Vitoria y buena conversadora, Esperanza, hablaba entre carcajadas de su propia necrológica en esta entrevista que le hizo Txerra Diaz Unzueta hace unos años y con la que hemos querido recordarla.
-
8
Mari Abrego: ''La montaña a veces te dice que no''
(Jose) Mari Ábrego es uno de los montañeros vascos que mas éxitos ha cosechado a lo largo de su vida deportiva. Para el la montaña es deporte es aventura , pero también exploración de lugares poco conocidos. Sagarmata 90 fue la expedición que le renombro, fue al cuarto intento. También fue el primer vasco en coronar el K2. Pero Mari Ábrego lo tiene claro "la montaña es un obstáculo natural que a veces te dice que no" puede quedarte la amargura de no haberlo conseguido, pero eso no es lo mas importante sino el camino personal recorrido. Recuperamos esta entrevista en formato de podcast.
-
7
Angel Valdes: ''Txikitatik mirestu ditut kantariak''
Angel Valdes musika eragileak, erretiroa hartzear eskaini digu elkarrizketa. Aitortzen du "txikitatik mirestu ditut kantariak" , beti egin izan omen du amets kantari izatearekin, eskenategira igo eta kantatzearekin. Musika munduan gaztetatik dabil, perkusioari lotuta hasieran eta eragile gisara geroago.Herri kantuak, iraganera hurbiltzen gaituela daki eta urak bezala , "musikak beti zabaltzen du bidea". 1987tik ona izan duen ekoizle bizitzan ikusi du Euskal musikaren industria sendotzen eta musikaren bitartez Euskal kulturak ere goranzko bidea hartu duela ondorioztatzen du.
-
6
Selma Huxley: Euskal baleazaleen ikerlari nekaezina. In memoriam.
Euskal balea zaleen ikerlari nekaezina izan da Selma Huxley, bizitza osoa eskaini dio ikerketa horri . Artxiboak arakatz eta baita arrantzuntzi baleazaleak ehiza egiten zuten lekuetara bertaratuta ere . Emakume goxoa zen, zuhurra baina lagunkoia eta besteri laguntzeko prest zegoena aldi berean. Oiñatin bizi izan zen luzaro eta , Imanol de la Vargak hantxe ezagutu zuen. Komunikazio ikasketa gradu amaierako lana egin zuen bere ikerketei buruz eta hark lagundu digu Selma Huxley-ren soslaia egiten hil berritan.
-
5
Amaia Zubiria: ''Musika naiz, musikak narama''
Amaia Zubiria, Errioxan bizi da egun "erbeste ekonomikoan". Izan ere, musikari eta artista askori bezala kulturak "asko" eman dio , baina ez ekonomikoki adinean aurrera egindakoan patxada ekonomikoa izateko adina "eskatzeak, lotsa ematen didan, umiliatzen ninduen" azaltzen du podcastean. Espero du Kulturgintzari zor zaiona aitortuko diotela egunen batean. Berari bederen, Adarra saria eman berria diote eta horrek poztu du. Euskal herritik kanpora bizi beharrak ikusmira zabaldu dio Zubiriari. Bakardadearen bentajak bilatu nahian dabil etxe aurreko ibaian kantari. Iñaki Guridik egin zion elkarrizketa egungo bizilekuan
-
4
Bittor Arginzoniz: Sukaldaria ''ez naiz sentitzen inor baina gehiago''
Etxean, Etxebarri erretegian, hitz egin du Maite Artolak Bittor Arginzoniz sukaldariarekin. Umiltasunetik mintzo da "parrillaren" maisua, "The World´s 50 best" adierazgarriak munduko onenen ranking-ean hirugarren kokatu ondoren. "Ez da inor baina gehiago sentitzen",beretzat benetako "izarra" bere etxera hurbiltzen den bezeroa da, hura gustura geratzea da nahia eta horretara bideratzen dute eguneroko ahalegina. "Apaingarririk gabeko sukaldaritza" gustatzen zaiola garbi adierazten du Arginzonizek , elikagai honek berez dutelako balioa. 0-Km filosofiaz aritu gara Atxondoko magalean.
-
3
Xabier Lete: Bizitzaz ;''Abestitzak eta Poema kantatuak irakurtzeko''
Nor zen eta kantuan nola hasi zen bere buruari galdetuz abiatzen da Xabier Leteren "Abestitzak eta poema kantatuak irakurtzeko" bilduma. Lan zaharrak bilduma berrian jasotzen dituzten 3 disko dira , eta hauek osatzen dituzten oharrak eta Leteren pentsamendua jasotzen duten 2 ekarrizketa luze eransten. Lurdes Iriondo, bikotekideari "gaueko ordu isiletatik" eskainitako bilduma mardula da. Xabier Leteren beraren abestiak , bestek kantatutakoak eta Euskarara itzulitako abesti eta poema kantatuez osatutzen dute eta Podcast honetan Xabier Leteren ahotsean eta kemenez entzun litezke.
-
2
Mikel Laboa: Bizitza oso bat. ''60ak +2''
''60ak +2''diskoa kaleratu berritan izan genuen Mikel Laboaren bisita. Ia berrogei urte abeslari gisara hasi zenetik eta bizitza osoko kantu esanguratsuenak biltzen dituen bilduma eskuetan, bildumako musika entzunez egin zuen errepasoa Tere Belokik gidatuta. "Egun da santimamiña" , Haika Mutil, Txoria-Txori eta memoria kolektiboan kokatuta dauden hainbat doinu podcastean. Esataria: Tere Beloki .
-
1
Felix Iñurrategi: ''Mendia, aitzakia da munduan barrena ibiltzeko''
2000. urtean amildu eta hil zen Gasherbrum II mendiaren gailurretik jaisten ari zela, baina gogoan dugu oraindik ere Felix Iñurrategi mendizalea. Alberto anaia alboan izaten zuen beti, baina bakarrik etortzera ausartu zen 1997ko apirilaren 30ean "Goizean behin" saioaren Larrugorritan tartera. Ikasketaz agronomoa, mendizale profesionala zenik ukatu zigun elkarrizketan. 8 milakoak egiteari buruz zera esan zigun "gure lan esparrua, altuera da. Inportanteago da estetika, kantitatea baino" izan ere Albertok eta Felixek mendian egiteko modu berriei ematen zieten garrantzia. Podcast formatuan duzu elkarrizketa bikaina entzuteko aukera.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...