Podcast Martin Kitto eta Euskal Irratiak

PODCAST · comedy

Podcast Martin Kitto eta Euskal Irratiak

Martin Kitto Euskal Irratien berri-emalea da. Beste inork ematen ez dituen albisteak ematen ditu.

  1. 39

    Hizkuntz istripua

    Istripua izan da Biriatun. Lau zauritu. Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaiokoek Martin Kitto bidali dute Biriatura istripuaren berri ematera. Zorionez, zaurituek ez dute zauri larririk. Zerk eragin du istripua? Bi zaurituk esan dute euskarazko kartel batengatik izan dela.

  2. 38

    Zutik? Ez, esker anitz!

    Lapurdiko Aetze herri mugimendu berri baten sorlekua da. Munduko beste toki askotan bezala, plazak okupatzera deitu dute, baina ez sistema kapitalistaren aurka, sistema kapitalistaren alde baizik. Deialdia ez da oso arrakastatsua izan... Edo bai? "Hitz eta Putz" irratsaioan, Martin Kittok "desekintzaile" batekin hitz egin du.

  3. 37

    ETB Nafarroa Garaian

    Espainiako Gobernuaren aginduz ezin da Euskal Telebista ikusi Nafarroa Garaian... "ofizialki". Baina euskaldunok kontrabandoaren bidez lortu dugu ETB Nafarroa Garaiko herritarrei helaraztea. Nola? Martin Kittok Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan kontatu digu den-dena.

  4. 36

    Txakurrei buruzko panelen debekua

    Ipar Euskal Herrian bederatzi lagun atxilotu dituzte, eta inork ez daki zergatik, harik eta "Hitz eta Putz" irratsaioak polizia operazioa zergatik gertatu den argitu duen arte. Atxiloketek zakurrei buruzko panel batzuekin dute lotura. Martin Kitto atxilotuen abokatuaren izan da, eta informazioa argitu digu.

  5. 35

    Ez dut euskaraz bizi nahi

    Askotan hitz egin dugu "Euskaraz bizi nahi dut" leloaz. Eta "Ez dut euskaraz bizi nahi" leloa, zer? Euskaldun batzuek bigarrenarekin bat egin dute. "Hitz eta Putz" irratsaioan beraiekin egon gara.

  6. 34

    Euskara eta uzupiera

    Kasualitate baten ondorioz, bi euskaldunek Uzupisko Errepublikako ikasle bat ezagutu dute, eta hara! Konturatu dira euskara eta uzupiera oso antzeko hizkuntzak direla. Euskara uzupieratik ote dator? Edo alderantziz, uzupiera euskaratik? Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan hirurekin hitz egin dugu.

  7. 33

    Galtzerdi misteriotsuak

    Ziburuko biltegi batean 17 milioi galtzerdi aurkitu dituzte. Interpolek adierazi duenez, lapurtutakoak dira galtzerdiak. Nazioarteko lapur talde bat da lapurretaren erantzule. Datu guztiak Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan eman ditugu.

  8. 32

    Don Corleone haur eskola

    Iruñean euskarazko bi haur eskola irekiko direla iragartzeak polemika handia piztu du. Zer dio haur eskola horietako bateko zuzendariak? "Hitz eta putz" irratsaioan egin ditu adierazpenak. Adierazpen harrigarriak!

  9. 31

    Seismoa EHn

    Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herria bereizi egingo dira geografikoki. Gezur hau esan diegu kalean zebiltzatenei, eta zer uste duzue erantzun digutela. "Hitz eta Putz" irratsaioan azaldu ditugu erantzunak.

  10. 30

    ETBren programazio sexuala

    ETB1en programazioa erabat aldatuko dute. Sexua izango da gai nagusia. Martin Kitto programazio berriaren aukezpenean izan da, eta "Hitz eta Pitz" irratsaioan saio berriak zein izango diren aurreratu du.

  11. 29

    Errekarotz ez da Lekaroz

    Lekarozen sekulako aldaketak datoz: hotela, etxebizitzak... Polemika handia sortu da herrian. Errekarotzen, berriz, ez da poelmikarik sortu, eta aldaketak handiagoak dira: 550 etxebizitza, luxuzko hotela, zezen plaza... "Hitz eta Putz" irratasioan bertan egon gara, eta herritarren iritzia jaso dugu.

  12. 28

    Nazio zatitu bat, bi selekzio

    Euskal Selekzioaren futbol partidek ez dute interesik sortzen aspalditik. Horren aurrean, ESA plataformak proposamen hau egin du: sortu ditzagun bi euskal selekzio! Proposamenaren argibideak Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan eman ditu Martin Kittok.

  13. 27

    Taliban bat armaturik Angeluko kaleetan?

    Gizonezkoa, larruazal ilunekoa, bizarduna, itxura arriskutsua... Armak al ditu? Talibana da? Jendarmeak gizonezko hori atxilotzen saiatu dira, baina gizonezkoa ihesi joan da, eta etxebizitza batean omen dago. Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saiokoek Martin Kitto bidali dute Angelura, alb istea bertatik kontatzera.

  14. 26

    Errefuxiatuak

    Ipar Euskal Herriaren eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan, ehunka errefuxiatu daude Hego Euskal Herrira joan nahian. Poliziek ez diete muga pasatzen uzten. Nor dira errefuxiatuak? Zer nahi dute? Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioak Martin Kitto bidali du errefuxiatuen artera, egoera zein den jakitera.

  15. 25

    Mediku euskalduna Ezpeletan

    Hainbat herritarren presioagatik, mediku euskalduna jartzea lortu dute Ezpeletan. Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioak eskatuta, Ezpeletako Osasun Etxean izan gara, eta pazienteei galdetu diegu zer iruditzen zaien mediku berria euskalduna izatea.

  16. 24

    Zakizkit

    Zailak al dira euskarazko aditzak? Bai? Ez? Euskal Iratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan, Martin Kittok erronka bota dio Arantxa Idiederri: Baietz kalean harrapatzen duen lehenengo euskaldunak ZAKIZKIT aditzarekin esaldi zuzena bota? Arantxak dio ezetz. Nork irabaziko du apustua?

  17. 23

    Telefono mugikorrak eta gazteak

    Asko eta asko kezkatuta gaude gazteek telefono mugikorrak ez dituztelako behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, praktika onen gida aurkeztu dute. Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" irratsaioan gidaren berri eman dugu.

  18. 22

    Fred Berruet eta ahots satanikoa

    Konturatu zarete Fred Berruetek "Hitz eta Putz" irratsaioan hitz egiten duenean ahots arraro bat entzuten dela atzetik? Zer dio ahotsak? Martin Kittok misterioa argitu digu, eta beldurrak airean utzi gaitu.

  19. 21

    Emakumerik gabeko alardea

    Datorren urtean Hondarribian hiru alarde izango dira. Batean, ez dute emakumerik onartuko, ezta kantinera izateko ere. Martin Kittok eman du esklusiba, "Hitz eta Putz" saioan.

  20. 20

    Baiona Crossfit Center ireki dute

    Baionako IKEAren ondoan, Baiona Crossfit Center ireki dute. Crossfita entrenamendu militarretan oinarritutako jarduera fisikoa da, eta horrek kritika sutsuak eragin ditu. "Hitz eta Putz" saioan, gunearen inaugurazio ekitaldian egon gara.

  21. 19

    Zenbakiak euskaraz

    Euskaltzaindioak agindu du zenbakiak euskaraz beste modu batean esaten hasi beharko dugula. "Hitz eta Putz" saioan argibide guztiak, Martin Kittoren eskutik.

  22. 18

    Sexua eta euskal kantugintza

    Peru Iparragirre adituak dio sexua dela euskal kantu tradizionalen gai nagusia. Martin Kittok tesiafren berri eman du Euskal Irratietako "Hitz eta Putz" saioan.

  23. 17

    Romeo eta Julieta Miarritzen eta Baionan

    Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais errugbi taldeen arteko tentsioa itzela da. Talde bateko jokalariak iragarri du beste taldeko jokalari batekin ezkondu behar duela. Zaleak kontra daude. Martin Kittok "Hitz eta Putz" saioan eman du berria.

  24. 16

    Noentiendotarrak atxilotuta

    Hego Euskal Herrian, sekta arriskutsu bateko kideak atxilotu dituzte: noentiendotarrak. Martin Kittok "Hitz eta Putz" saioan eman ditu argibide guztiak.

  25. 15

    Atzerri Eguna

    Eguenroko bizitzan, euskaldun asko atzerritar sentitzen dira Euskal Herrian. Horregatik, Atzerri Eguna antolatu dute. Martin Kittok Atzeri Egunaren gaineko xehetasunak eman ditu "Hitz eta Putz" saioan.

  26. 14

    55 ordu hizketan jarraian

    Frantxua Lassale munduko errekor berria jartzen saiatuko da: 55 ordu pasa nahi ditu etenik gabe hitz egiten. Martin Kittok Lassale jaunaren ondo-ondotik egin du errekor ahaleginaren kronika.

  27. 13

    Istilu larriak Baionan

    Baionako jatetxe batean istilu larriak izan dira. Senideen arteko liskar batengatik hasi zen dena. Martin Kittok "Hitz eta Putz" saioan eman ditu liskarraren xehetasun guztiak

  28. 12

    Korrika eta barraskilogintza

    Euskal Herrriko Slow Mugimenduak Korrikari boikota egiteko deia egin du bigarren urtez jarraian. Boikota egiteko deia prentsaurrekoan egin dute. Bertan izan da Martin Kitto, eta "Hitz eta Putz" saiorako kronika prestatu du.

  29. 11

    Jendarmeen musuak alkoholemia kontroletan

    Aurrerantzean, alkoholemia kontroletan, jendarmeak musu bidez neurtuko dute gidarien alkohol tasa. Martin Kitto Baionako errepide bazter batean egon da, gidariek araudi berria nola hartzen duten jakiteko.

  30. 10

    Euskal Herriko Alderdi Fatxa Euskal Irratian

    Euskal Herriko Alderdi Fatxak lehenengo urratsak eman ditu Euskal Herriko politikagintzanparte hartzeko. Zer helburu ditu alderdi berriak?

  31. 9

    Euskal Herriko Alderdi Fatxa

    Euskal Herriko Alderdi Fatxa hauteskundeetan izango da. Alñderdiaren bozeramaleak alderdiaren opinarri politikoen berri eman digu.

  32. 8

    Kartelak euskara petralean

    Nork ez du irri egin euskaraz gaizki idatzitako kartelekin? Nor ez da minduta sentitu euskara petralean idatzitako lerroak irakurtzean? "Hitz eta Putz" saioan halakoak izan ditugu hizpide.

  33. 7

    Umore ez-mingarria

    Mohamed Goibel Hasan umore aditu egiptoarra da, eta min egiten ez duen umorea aldarrikatzen du. Martin Kitto Mohamed elkarrizketatu du "Hitz eta Putz" saioan, Euskal Irratietan.

  34. 6

    Goenkalerik gabe, bakerik ez! Manifa nazionala

    ETBk "Goenkale" telesaila kenduko zuela iragarri zuenetik, erreakzio ugari izan dira Euskal Herrian. Mobilizazio jendetsuena Bilboko manifestazio nazionala izan da. "Goenkalerik gabe, bakerik ez!" lelopean milaka lagun elkartu dira. Martin Kitto manifestazioan sartu da eta bertako lekukotasunak jaso ditu, "Hitz eta Putz" saiorako.

  35. 5

    Durangoko Azoka klandestinoa

    Durangoko Azokan argitaratu nahi ez dituzten disko, liburu eta bestelakoak non eros daitezke? Durangoko Azoka klandestinoan! Martin Kitto han izan da, eta nola funtzionatzen duen azaldu digu

  36. 4

    "Madarikazioak eta irainak euskaraz" manifestua

    Euskaldunek "Aski da!" esan dute: ez dute madarikazioak esateko erdararik erabili nahi. "Madarikazioak eta irainak" manifestua aurkeztu dute, halakoetan euskara erabiltzeko.

  37. 3

    Robot bertsolaria

    Bi ingeniarik errobot bertsolaria sortu dute, bat-bateko bertsoak egiteko gaitasuna duen errobota. Botako diogu gaia? Botako digu bertsoa?

  38. 2

    Paueko Auzia

    Frantziako Gobernuak Matignon Legea betearazi nahi du. Hartara, Baionako eta Ziburuko herriko etxeak eta Zuberoako Herri Elkargoa salatu ditu, toki-izenetan euskara erabiltzen dutelako eta legez frantsesa bakarrik erabili behar delako. Zer erabakiko du Paueko auzitegiak? Arrazoia emango al dio Frantziako Gobernuari? Martin Kittok zuzenean eman du epaiketafren berri "Hitz eta Putz" saioan.

  39. 1

    Euskaraz Azkar Hitz Egiteko Txapelketa

    Euskaraz Azkar Hitz Egiteko I. Txapelketa jokatu da, eta Martxelo Otamendik irabazi du. Nolanahi ere, kalapita handia sortu duena ez da hori izan, baizik eta Kanboko partaideari gertatutakoa. Entzuleak txistuka hasi dira. Zergatik?

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Martin Kitto Euskal Irratien berri-emalea da. Beste inork ematen ez dituen albisteak ematen ditu.

HOSTED BY

Martin

CATEGORIES

URL copied to clipboard!