Skip to content
Podcast Metal Garrasia podcast artwork

Podcast Metal Garrasia

by Metal Garrasia

Podcast sobre meta, en euskera y con nuestra gracia y garbo habituales.

From the show's RSS feed, refreshed Sep 4, 2025. Source feed.

Subscribe Bookmark

Episodes

  1. Metal Garrasia 218!

    Metal musikaren hitzorudua hemen da berriz ere Euskal Irratietan. Gaurkoan honako proposamenak izango ditugu entzungai: Saüc-en "Lladre", Einherjer-en "Mine Vapen Mine Ord", Resolve-en "Carmela", Psycroptic-en "We Were The Keepers", Chariot-en "What Have We Become", Kalidia-ren "Frozen Throne",...

  2. Metal Garrasia 217!

    Euskal Irratietako metal hitzordua bueltan da beste behin mota guztietako metal proposamenekin. Gaurkoan entzungai izango ditugu Saratoga-ren "Una vez fuimos heroes", Fears Away-ren "Hygge", Saboter-en "The temple of R´lyeh", Sinbreed-en "Pale-Hearted", Thy Art Is Murder-en "Death Perception", In...

  3. Metal Garrasia 216!

    Estilo orotako metal proposamenekin jarraitzen dugu beste behin Metal Garrasian. Gaurkoan ondorengo proposamenak izango ditugu entzungai: Sirenia-ren "Aerodyne", Lost In Thought-en "Ascendance", The Browning-en "Beyond Stone", Cancer-en "Garrotte", Mass Hysteria-ren "REprendre mes espirits", In...

  4. Metal Garrasia 215!

    Metal gehiagorekin jarraitzen dugu beste saio batez. Gaurkoan entzungai izango ditugu Haken-en "A cell divides", Bullets of Misery-ren "Gvure Aitaren Etxea", Striker-en "Head First", While She Sleeps-en "Anti Social", Into Eternity-ren "Sandstorm", Architects-en "Royal Beggars", Gorod-en "The...

  5. Metal Garrasia 214!

    Denboraldiko hirugarren saio honetan estilo guztietako metal proposamenak eskaintzen jarraituko dugu, black metal eta guzti, izan ere Phantom taldearen "Deities of War" proposamenarekin irekiko dugu, eta jarraian Skálmöld-en "Sverðið", Soulfly-ren "Ritual", Amaranthe-ren "365", Shining-en…

    more
  6. Metal Garrasia 213!

    Gaurko saioan metal musika gehiagorekin gatoz. Beti bezala metalak eskaintzen dizkigun estilo ezberdinak partekatzen saiatzen gara, ahalik eta aukeraketa anitzena zabalduz. Gaurkoan honako proposamenak entzuteko aukera izango duzue: Brainstorm-en "The Pyre", Deathhammer-en "Arrival", Seventh...

  7. Metal Garrasia 212!

    Bueltan da Metal Garrasia inoiz baino metal musika gehiagorekin. Tarteak noizbehinka jartzen jarraituko dugu, baina musikari leku handiagoa ematea da ideia. Denboraldiko lehen saio honetan entzungai izango ditugu Orion´s Reign-en "Together We March" Tim "Ripper" Owens handiaren kolaborazioarekin,...

  8. Metal Garrasia 211! Mundu Kopa Metaleroaren final handia!

    Zazpigarren denboraldi hau ixteko Mundu Kopa Metaleroko finala izango dugu. Multzo bakoitzeko irabazleak elkarren aurka izango ditugu bertan, ondorengo ordezkariekin: Crossfaith (Japonia), Nautiluz (Peru), Angelus Apatrida (Espainia), 1 Last Autograph (Nigeria), Abinchova (Suitza), Remnants of…

    more
  9. Metal Garrasia 210! Kalevala eta Mundu Kopa Metaleroa (5. zatia)!

    Gaurko saioan Eskandinabiara bueltatuko du begirada Brutal jaunak, baina ez Bikingoetaz aritzeko, Finlandiako mitologiako obrarik esanguratsuena aurkezteko baizik, Kalevala izanik. Munduko herrialderik metaleroena izanik ez zaio kostatu kondaira hauei buruzko abestiak aurkitzea. Dyerth-ek bere...

  10. Metal Garrasia 209! Mundu Kopa Metaleroa (4. zatia)!

    Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroko kanporaketen azken aurreko aurkezpenarekin goaz. Brutal F multzoarekin datorkigu, Alemania, Hego Korea, Mexiko eta Suediako proposamenekin. Dyerth-ek bere aldetik G multzoa aurkezten digu, Belgika, Ingalaterra, Tunisia eta Panama-ko taldeeekin. Gainerakoan,...

  11. Metal Garrasia 208! Mundu Kopa Metaleroa (3. zatia)!

    Mundu Kopa Metaleroan jarraitzen dugu gaurko saioan ere. Kasu honetan D multzoarekin dator Brutal Jauna, Argentina, Islandia, Kroazia eta Nigeriako proposamenekin; eta Dyerth E multzoarekin datorkigu, Brasil, Costa Rica, Serbia eta Suitzako taldeekin. Gainerakoan, Kataklysm-en "Outsider"…

    more
  12. Metal Garrasia 207! Mundu Kopa Metaleroa (2. zatia)!

    Gaurko saioan Mundu Kopa Metaleroan burubelarri murgilduko gara. B multzoarekin hasiko da Dyerth, Iran, Maroko, Portugal eta Espainiako proposamenekin, eta Brutal jaunak C multzoa ekarriko digu, Frantzia, Australia, Danimarka eta Peruko abesti partehartzaileekin. Gainerakoan, Subsignal-en "La...

  13. Metal Garrasia 206! Bloodywood eta Mundu Kopa Metaleroa!

    Saio bereziak alde batera utzita saio normal batekin bueltatzen gara. Futboleko hitzordu nagusia hurbiltzen ari dela eta, Munduko Kopa Metaleroa antolatu du Dyerth-ek. Gaurkoan lehen multzoarekin ekingo diogu, Errusia, Saudi Arabia, Egipto eta Uruguay-rekin. Brutal bere aldetik Proposamen bitxi...

  14. Metal Garrasia 205! Sentimendu metaleroak!

    Atseden luze baten ostean bueltan gara berriz ere beste saio berezi batekin. Kasu honetan baladak izango ditugu mintzagai, Euskal Herriko zein nazioarteko abesti nahiko ezagunekin, metal zaleek (batzutan) gure sentimenduak ditugula erakutsiz.

  15. Metal Garrasia 204! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.7 eta emakumeak metalean!

    Baskoniaren eskutik metal bidaiekin jarraitzen du Dyerth-ek, Valentziako metal proposamen interesgarriak aurkeztuz. Brutalek bere aldetik tarte aldarrikatzailea dakar, emakumeen nazioarteko eguna autokritika egiteko baliatuz, emakumeak metalean duen eta izan behar duen lekua aztertuz.…

    more
  16. Metal Garrasia 203! Saint Patrick's!

    Saio berezia dugu gaurkoan, Irlandarren egun nagusia ospatzeko, Saint Patrick's eguna hain zuzen ere. Musika zeltiarra eta talde irlandarren bertsio interesgarriak izango ditugu bertan. For the craic!!

  17. Metal Garrasia 202! Alejandro Magno metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.5!

    Gaurkoan historiarekin ekingo dio saioari Brutal jaunak, munduan egon den estratega aipagarrienetako batekin, Alejandro Magnorekin, beti bezela bere lorpenak aipagai izan dituzten metal abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik Errealaren azken fitxaketa (Miguel Angel Moya atezaina) dela eta...

  18. Metal Garrasia 201! Erreala Non Metal Garrasia Han vol.4 eta haurrentzako metal proposamenak!

    Gaurko saioan Errealaren eskutik Europatik bidaiatzen jarraituko dugu Dyerth-en eskutik, eta kasu honetan bai kirol arrazoiengatik. Izan ere Salzbourg-eko Red Bull taldea izan du aurkari errealak Europa Leaguen, eta beraz Mozart-en jaioterriko zenbait metal proposamen ezagutzeko aukera izango…

    more
  19. Metal Garrasia 200! Beganismoa metalean eta Erromako metal proposamenak!

    Gaurko saioari ekiteko Espainia mailan bor-borrean dagoen gai bat izango du aipagai Brutal jaunak; haragi produkzioa eta eragiten dituzten heriotza guztien aurrean alternatiba eskaintzen duen mugimendua; gaurkoan beraz Beganismoa eta metala lotuko ditu Brutalek. Dyerthek bere aldetik Italia…

    more
  20. Metal Garrasia 199! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.6 eta inteligentzia artifizialak metalean!

    Gaurko saioan Milango Metal proposamenen bigarren zatiarekin hasiko da Dyerth, Baskonia Non Metal Garrasia Han tartean. Brutalek bere aldetik Inteligentzia Artifiziala metalean hartzen ari den lekua izango du aipagai, lan horren adibide bat aurkeztuz. Gainerakoan, Orphaned Land-en "Like Orpheus",...

  21. Metal Garrasia 198! Stephen King Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.5!

    Gaurko saioan beldurrezko literaturaren erregea izango du aipagai Brutal jaunak, Stephen King handia. Bere hiru obra esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, horiei buruz konposatutako metal abestiez lagundurik. Dyerth bere aldetik europako proposamenak aztertzera bueltatzen da Baskonia saskibaloi...

  22. Metal Garrasia 197! Nikaraguako metal proposamenak eta Iron Maiden zientzia fikzioan!

    Gaurko saioan amerikara bueltatuko du berriz bere atentzioa Dyerth-ek, Nikaraguako metal proposamen interesgarrienak aurkezteko. Brutalek bere aldetik Zientzia fikzioko hiru obra esanguratsu izango ditu aipagai Iron Maidenen musikaz lagundurik. Gainerakoan, Heidevolk-en "A Wolf in my Heart",...

  23. Metal Garrasia 196! "Berserk!" Metalean (Battle Beast-en eskutik) eta Boxing Day eguna!

    Gaurko saioan manga eta metala lotzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan Battle Beast finlandiarren eskutik, Berserk mangaren jarraitzaile sutsuak direnak eta istorio honi abesti asko dedikatu dizkiote. Dyerth-ek bere aldetik gabonetako Europako kirol deialdi garrantzitsuenetakoa izango du...

  24. Metal Garrasia 195! Samuraiak Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.4!

    Gaurko saioari ekiteko Metala eta Samuraiak elkartuko ditu Brutal jaunak, gudari japoniar hauen garapena aztertuz. Dyerth-ek bere aldetik Baskoniarekin europan zehar bidaiatzen jarraitzen du, oraingoan Europa eta Asia artean banatzen den hiri batera hurbilduz, Turkiako hiri nagusira, Istanbul-era...

  25. Metal Garrasia 194! Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.3 eta Metal Feminista!

    Gaurko saioan Baskonia non Metal Garrasia han tartearekin jarraitzen du Dyerth-ek europako ekialdeko Saskibaloiko beste erraldoi batekin, Belgradoko Izar Gorriarekin hain zuzen ere. Serbiako eta bereziki Belgradoko Metalean gehiago murgiltzeko aukera izango dugu. Brutal jauna bere aldetik Metal...

  26. Metal Garrasia 193! Marvel unibertsoa metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.2!

    Gaurko saioan Metala eta Marvel unibertsoa batuko ditu Brutal jaunak, mundu zabal horretako hiru pertsonaietan bereziki atentzioa jarrik, bere metal abestiaz lagundua noski. Dyerth-ek bere aldetik Europan zehar bidaiatzen jarraituko du, kasu honetan Baskoniaren eskutik. Lituania aldera hurbilduko...

  27. Metal Garrasia 192! Heriotza Metalean eta Erreala Non Metal Garrasia Han vol.2!

    Gaurko saioan heriotzaren gaiean jarraituko du Brutal jaunak, Metalean luze eta zabal jorratu den gaia izanik; obsesio horren zenbait adibide entzuteko aukera izango dugu. Dyerth-ek bere Europako bira partikularrarekin jarraituko du Mazedonia aldera hurbilduz, Skopje hiriburuko zenbait proposamen...

  28. Metal Garrasia 191! Eroritako heroien saio berezia!

    Saio bereziarekin gatoz gaurkoan, hildakoen eguna dela eta. Metal taldeak astindu dituzten heriotza ugari izan ditugu urteetan zehar, eta horietako zenbait izango ditugu aipagai. Ez galdu musikari guzti horiek gogoratzeko aukera.

  29. Metal Garrasia 190! Kristautasuna Metalean eta Baskonia Non Metal Garrasia Han vol.1!

    Gaurko saioan erlijioa eta bereziki kristatutasunaren aurkako abestiak ekarriko dizkigu Brutal jaunak. Munilla jaunaren deiaren zain gelditzen gara. Dyerthek bere aldetik euskal taldeekin europatik bidaiatzen jarraitzen du. Kasu honetan Baskonia talde gasteiztarraren eskutik Greziara joango gara...

  30. Metal Garrasia 189! Hiltzaileak eta Superbandak Metalean!

    Gaurko saioan, Hiltzaileak metalean tartea berreskuratzen du Brutal jaunak, John Wayne Gacy-ren istorioa ekarriz. izenak beharbada ez dizue gehiegi esango, baina Stephen King-en It pelikula famatuko Pennywise pailazo hiltzailearen oinarrietako bat da gure protagonistaren bizitza. Dyerth-ek bere...

  31. Metal Garrasia 188! Daniel Heiman eta Erreala Non, Metal Garrasia Han vol.1!

    Denboraldi berriarekin bueltatzen gara Metal Garrasian, zazpigarrena dagoeneko. Saioa irekitzeko Brutalek Metal Heroiak tartea berreskuratuko du, 90. hamarkadako Power Metaleko ahots nagusietako bat izango zela zirudien musikari batekin, baina gero bere ibilbidea ez zen espero zen mailara iritsi....

  32. Metal Garrasia 187! 2. Mundu Gerra Sabatonekin eta metal Mexikarra!

    Denboraldiko azken saio honetan 2. Mundu Gerrari buruzko tartearekin samaituko du Brutal jaunak, beti ere Sabaton suediarrekin soinu banda moduan. Dyerthek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraituko du, beste bi proposamen interesgarriekin. Gainerakoan, Iced Earth-en "Clear the Way",...

  33. Metal Garrasia 186! 2. Mundu Gerra Sabatonekin eta Tom Araya!

    Gaurko saioan historia irakaspenekin bueltatzen da Brutal jauna, gudekin nola ez, 2. Mundu Gerrari buruzko bigarren zatiarekin kasu honetan. Dyerthek bere aldetik Estatu Beatuetako metaleko latino esanguratsuenetako bat ekartzen digu Metal Heroiak tartean: Tom Araya handia, Slayer-eko abeslari…

    more
  34. Metal Garrasia 185! Okerrera egin duten taldeak eta Metal Karibearra!

    Gaurkoan tarte arinago bat dakar Brutal jaunak, lehen musika ona egiten zuten taldeekin baina orain okerra baina okerragoak direnak. Hater alert! Dyerth bere aldetik udako giroan murgildu zaigu eta zenbait irla paradisiakora joan zaigu bertako metal proposamenak ekartzeko; Metal Karibearra izango...

  35. Metal Garrasia 184! Gilles de Rais eta Ingo Schwichtenberg!

    Gaurko saioari ekiteko Hiltzaileak Metalean tartearen bigarren atala ekartzen digu Brutal jaunak, lehen baina ezezagunagoa baina are odoltsuagoa; Erdi Aroko Gilles de Rais jauntxo frantsesaren istorioa aurkeztuko digu hain zuzen ere. Dyerth-ek bere aldetik Metal Heroiak (Metal Eroak) tartea dakar...

  36. Metal Garrasia 183! 2. Mundu Gerra Sabatonen eskutik (1. zatia) eta Mexicoko Metalcorea!

    Gaurko saioan historia irakasle moduan bueltatzen zaigu Brutal jauna, gudak eta Sabaton uztartuz berriz ere. Kasu honetan 2. mundu gerraren txanda da, lehen borroka aupagarrienak jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Mexikoko metala aurkezten jarraitzen du, metalcore estiloan zentratuz hiru proposamen...

  37. Metal Garrasia 182! 8 orduko jardunaldia eta metala Azerbaijan-en!

    Aldarrikatzaile dator gaur Brutal jauna, Maiatzaren 1a ospatuz; Langileen egunaren atzean dagoen hamarkadetako borroka laburbilduko digu beti bezala abesti metaleroez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik herrialde ezezagunetan metala bilatzen jarraituko du, Azerbaijan-en txanda izango da Metal…

    more
  38. Metal Garrasia 181! Nazien gorakada eta Mexikon lehen kontzertuaren kronika!

    Gaurko saioan historiako pasarteak metalarekin aztertzen jarraituko du Brutal jaunak. Oraingoan Lehen Mundu Gerrari jarraipena emanez Alemanian Nazien boteratzea eragin zuten faktoreak aztertuko ditu. Dyerth-ek bere aldetik bere lehen kontzertua Mexikon aipatuko digu, antolaketa arazoak,...

  39. Metal Garrasia 180! Jack Barrenateratzailea eta Luzbel!

    Gaurkoan biolentzia eta metala uztartzen jarraituko du Brutal jaunak, kasu honetan serie-hiltzaile ezagunen istorioa azalduz metal abestiez lagundurik. Lehen aukera ezin zen beste bat izan Jack Barrenateratzailea baizik. Dyerth bere aldetik morboaren bidetik joango da Mexikora bueltatuz, 90....

  40. Metal Garrasia 179! Lehen Mundu Gerra Sabatonekin (2. zatia) eta Metala SriLanka-n!

    Gaurkoan Lehen Mundu Gerrari buruzko bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, beste behin Sabaton suediarren abestiez lagundurik. Dyerth-ek bere aldetik beste Metal Bidai batean eramango gaitu, Asia aldera bueltatuz aspaldiko partez, irla eder batera gainera, SriLanka-ra. Bertan ere metal...

  41. Metal Garrasia 178! Lehen Mundu Gerra Sabatonekin eta Metala Moldabian!

    Gaurko saioan bere historia klaseekin bueltatzen da Brutal jauna, baina modu ezberdin batean; Guda bat talde bate ideiarekin ez da harritzekoa Sabaton suediarrak izatea lehen gonbidatuak, kasu honetan Lehen Mundu Gerraz aritzeko. Dyerth-ek berriz Metal Bidaiak berreskuratzen ditu, kasu honetan...

  42. Metal Garrasia 177! Disko Kontzeptual frikiak eta Dyerth-en Guatemalako historioa!

    Gaurko saioan disko kontzeptualen munduan sartuko da Brutal Jauna, gai nahiko frikiak dauzkaten hiru lan proposatuz, baina denak oso entzungarriak (noski). Dyerth-ek bere aldetik metala oraindik inguratzen dituzten aurreiritziak eta ezjakintasuna erakusten dituen gertakizun bat ekarriko digu,...

  43. Metal Garrasia 176! Ezinezko kolaboraketak eta metal Mexikarra!

    Gaurko saioan Grammy sarietako polemika dela eta Metal munduan (bere ustetan) egin diren kolaboraketa okerrenak aztertuko ditu Brutal jauank. Dyerth-ek berriz, Mexikoko taldeak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Primal Age-ren "A Silent Wound", Wolfheart-en "World On Fire", Within The Ruins-en...

  44. Metal Garrasia 175! Metal Prehispanikoa eta metal Mexikarra!

    Gaurko saioan Ameriketako jatorrizko tribuak eta metala nahastuko ditu Brutalek, Metal Prehispanikoa bezala etiketatu ohi dena. Dyerth-ek bere aldetik, behin Mexikon ezarrita, herrialde honek eskaintzen dituen proposamenak aurkezten jarraituko du. Gainerakoan, Persefone-ren "Prison Skin",...

  45. Metal Garrasia 174! Erdialdeko Lurraldea metalean eta Metala Morelian!

    Gaurko saioan Tolkien idazle handiaren munduan murgilduko gara Brutal jaunaren eskutik. Metalean gehien jorratu den fantasiazko mundua izan daiteke zalantzartik gabe Erdialdeko Lurraldea, Hobbit, Elfo eta Orkoz beterikoa, eta horren zenbait adibide entzun ahalko ditugu. Dyerth-ek bere aldetik...

  46. Metal Garrasia 173! Musikal metaleroak eta Metala Nepalen!

    La La Land filmarekin erromantiko jarri zaigu Brutal jauna, eta metal munduan sortu diren muskalak aztertuko dizkigu. Dyerth-ek bere aldetik Metal Bidaiekin jarraituko du, sekula metalarekin lotuko ez genukeen herrialde batean barneratuz, Nepalen hain zuzen ere. Gainerakoan Mors Principium Est-en...

  47. Metal Garrasia 172! Japoniar kultura, Metalucifer eta Sabbat!

    Gaurko saioan Japonia izango dugu ardatz moduan. Lehenik Brutal-ek kultura interesgarri honen inguruan hitz egingo gaitu, eta Dyerth-ek Metala Non Metal Garrasia Han tartea berreskuratzen du Metalucifer eta Sabbat proiektuak aurkezteko. Gezol musikaria dute komunean, tipo bitxia, entzun ahal…

    more
  48. Metal Garrasia 171! Opari metaleroak! (2. zatia)

    Aurreko saioan hasitako metal tertuliarekin jarraitzen dugu Burdinolako Inaxio Esnaola, eta Hilotz taldeko Mikel Yarza eta Etxahun Urkizu gomitekin, opari metaleroekin ardatz moduan.

  49. Metal Garrasia 170! Opari metaleroak saio berezia!

    Emankizun berezia izango dugu gaurkoan, mahai inguru metalero berezia osatu dugu Burdinolako Inaxio Esnaola eta Hilotz taldeko Etxahun Urkizu eta Mikel Yarzarekin. GAurkoan Opari metaleroak izango ditugu hizpide.

  50. Metal Garrasia 169! Antzinako Erroma (2. zatia) eta Metala Korean!

    GAurkoan, Erromaren bigarren zatia ekarriko digu Brutal jaunak, handitasunetik gainbeherara arteko garaia jorratuz. Dyerth-ek bere aldetik Metal Bidaiekin jarraituko du, Asia aldera bueltatzu metal munduan gehiegi aipatzen ez den talde bat ezagutzeko, Korea; Bertan dauden taldeen adibide batzuk...

About this show

Podcast sobre meta, en euskera y con nuestra gracia y garbo habituales.

Hosted by

Metal Garrasia

Categories

Frequently asked questions

How many episodes does Podcast Metal Garrasia have?

Podcast Metal Garrasia has 150 episodes on PodParley. The most recent episode was published on December 16, 2018.

What is Podcast Metal Garrasia about?

Podcast sobre meta, en euskera y con nuestra gracia y garbo habituales.

How often does Podcast Metal Garrasia release new episodes?

Podcast Metal Garrasia publishes every two weeks, based on its 150 episodes since October 2013.

Who hosts Podcast Metal Garrasia?

Podcast Metal Garrasia is created and hosted by Metal Garrasia.
Link copied