PODCAST · society
Podcastak.eus
by Podcastak.eus
2017ko abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, abian jarri da ofizialki Podcastak.eus, euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea. Webgune honek era beran podcast hau du eta bertan euskal podcastingaz arituko gara, egun dauden podcastak ezagutzera eman, protagonistekin elkarrizketak egin, podcasta zer eta nola goza daitekeen azaldu, nola sortu,... finean esparru honetan ere euskararen erabilpenari dagokion bultzada emateko edukiak izango dituen podcasta duzue hauxe.
Episodes
-
115. MKpod. AKUSTIKOA || KEU AGIRRETXEA (2023-09-24)
Irailean, KEU AGIRRETXEA izan genuen MARRUMAko akustiko-elkarrizketatuetan. Musikari aparta, musika irakasle, musika talde askotan ibilitakoa, baina bere proiektu propioan, gitarrak ere hots ematen die sentimenduei. Gozatu Keu-rekin izan genuen solasaldi eta kontzertu osoaz Marruma Kulturalen...
-
#79.- Kaki Arkarazo, musikaren alkimista da
Bi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate...
-
114. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || BI ARNAS Kima eta JonMi (2023-09-30)
☠️ Irailean, Zinemaldi Alternatiboaren barruan, BI ARNAS dokumentalaren proiekzioaz gozatu genuen Marruman. Zoritxarrez, aurten, grabatu ahal izan genuen solasaldi bakarra da honakoa. Baina tira, Marruma Kulturalen podkastean duzue dokumentalaren harira, bere ekoizle Kima eta zuzendari Jon...
-
#78.- Estitxu Fernandez, amatasuna politika da
Fokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste....
-
#77.- Maider Estensoro, bizitzari begietara begira
Minbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea…
more -
113. MKpod SOLASALDIA || Jon Martinez "TXIKI" (2023-08-31)
TXIKI ezizenez ezagutzen den Ion Martinez aktorea, mila saltsatan ezagutu dugu urteetan zehar: Oteizarena egiten, bakarrizketak, antzerkiak… Marruma Kulturaletan ere parte hartu izan du (bai gonbidatu bezala 16. podkastean, bai kolaboratzaile bezala Joseba Irazoki musikaria elkarrizketatzen).…
more -
#76.- Eugenio Ibarzabal, entzutea maite du
Ardantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste. 2021ean “Los Sota:...
-
#75.- Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioia
Atal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen...
-
Adimenak min
Egutegiari begiratu, eta ziztuan ohartu: hilabete eta erdi inguru falta da azaroaren 30eko greba feminista orokorrerako. Prestatu beharko, beraz. Zergatik greba feminista? Zergatik orokorra? Zertarako zaintza sistema irauli? Gizonekin ere bai? Nola? Olatz Silva kazetariak lagundu du galdera…
more -
112. MKpod. KONTZERTUA || REVOLUTIONARY BROTHERS Eira eta Beñaranks (2023-07-13)
Denbora asko generaman auzoko Zipotz jaietan zerbait antolatu nahian eta gure akustiko-elkarrizketatuak kalera ateratzea polita litzatekeela iruditu zitzaigun. Oraingoan aldiz, akustikoa baino kontzertua eskeini genuen, eszenatokiaren gainetik auzo eta hiriko kulturan asko eragin duten talde bat...
-
111. MKpod. SOLASALDIA || OIER ARANZABAL podkastaren eguna (2023-09-30)
Gaur (irailak 30), nazioarteko PODKASTAREN EGUNA izanik, podkasten inguruan solasalditxo bat egitea iruditu zitzaigun onena. Eta hortarako, miresten dugun OIER ARANZABAL gonbidatzea erabaki genuen (tira… ikusiko duzue azkenean gu izan ginela bere “etxera” mugitu ginenak). Oier kazetaritzan,...
-
Kabitu, ez; apurtu
Uda sasoiko atsedenaren ondotik, bueltan da Berria FM. Askotarikoak gertatu dira azkenaldian, ezin denak saio bakarrean kabitu, baina hona hemen batzuk: eskuak barrabiletara, musu behartuak ezpainetara. Eta aurrerapausoak abortatzeko eskubidean, baina atzerapausoak berdintasun sailetan. Eta...
-
Ezlekuak etxe
Auzolotsa —eta amorrua— eragiten die hainbati, baina hau da egia: oraindik ere bada jendea, mordoa, LGTBI siglen B-ak zer esan nahi duen ez dakiena. Bisexualitatearen ikusgaitasunik ezaren frogetako bat da hori. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren karietara, hari erreparatu dio Berria FMk....
-
Maurizia guztiei
Eginen genuela agindu genuen, eta gure hitza bete dugu. Maurizia Aldeiturriaga plazandre handiari omenaldia egin diogu, beste plazandre baten laguntzarekin: Ines Osinagarekin. Eta erreferenteez aritzeko, nor egokiagoa Marisa Barrena Wikiemakumeok proiektuko sortzailea baino? Sareko genero…
more -
119, eta oihartzunik ez apenas
Bi asteren bueltan bi emakume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian; bat Gasteizen, Orion bestea. Ordea, Hegoaldeko hauteskundeen eraginez, hilketek apenas izan duten oihartzunik hedabideetan. Demokrazia patriarkal batean garen seinale? 2003tik, 119 andre hil ditu matxismoak Euskal…
more -
Emakumeen kanpaina omen
Honezkero inor gutxi izanen da enteratu gabea: foru eta udal hauteskundeak izanen dira maiatzaren 28an Hego Euskal Herrian. Eta kanpainak dena hartu du: hormak, irrati solasaldiak, billabesen atzekaldeak… bada, Berria FM ere bai. Hautagai zerrendei so egin, eta hara burura datozkigun galderak:...
-
Bideokonferentzien aroan
Garbi dago pandemiaren ondorioz, gure bizitza asko aldatu dela eta eguneroko gure jarduna moldatu egin behar izan dugula. Prebentzio neurriak eta mugak barneratu behar izan ditugu, baina baita, muga horiek kontuan izanik ere, gure artean harremanetan jartzeko modu berriak garatu. Eta guztien...
-
Portfolioa ikasgelan, Sirats Santa Cruz
Metodologia berriak ari dira hedatzen eskoletan eta horri oso estuki lotuta doa ebaluazioa, eta berau ulertzeko molde berriak. Proiektuetan eta erronketan oinarritutako hezkuntzaz askotan hitz egin dugu podcast honetan eta gaurkoan Portfolio delakoei helduko diegu entzule baten galdera medio....
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
2017ko abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunean, abian jarri da ofizialki Podcastak.eus, euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea. Webgune honek era beran podcast hau du eta bertan euskal podcastingaz arituko gara, egun dauden podcastak ezagutzera eman, protagonistekin elkarrizketak egin, podcasta zer eta nola goza daitekeen azaldu, nola sortu,... finean esparru honetan ere euskararen erabilpenari dagokion bultzada emateko edukiak izango dituen podcasta duzue hauxe.
HOSTED BY
Podcastak.eus
CATEGORIES
Loading similar podcasts...