PODCAST · society
Sona
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
“Sona” euskal musikari desberdinak ezagutzeko tokia eta Euskal Herriko mapa musikala osatzera datorren podcasta da. Bakarlari edo taldeen proposamen musikal, artistiko eta estetikoak ezagutuko ditugu zuzeneko emanaldi batekin batera. Era berean, beste euskal artista baten bertsioa egingo dute.Jokin Bereziartuak gidatzen du podcasta."Sona" podcasta ABAO Komunikazio Agentziak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
-
6
7. Loratu den abeslaria
Pertsona sentikorra da Julie Rouault eta bere kantatzeko eran argi geratu da hori. Duela 10 urte euskara ikasi zuen alzheimerra zuen amonarekin mintzatzeko era bakarra baitzen. Etxean txikitan entzundako doinuekin jolasean hasi eta “Eklore” izena duen diskoa kaleratu du uztariztarrak. Kabaretean ere abeslari, Baionako zezen plazan abestea du amets.
-
5
6. Abestira gero eta zailago iristea
Izaki Gardenak taldeko Jon Basagurenek Martxoren 3ko kontzertuaren harira gertatutakoa gogoratu du. "Herio" kantua jotzear zirela entzule baten mobila jotzen hasi eta une intimoa erabat zapuztu zen. Irrifar batekin gogoratu du une hura, baita gaztetxoa zela sortu zuten Akatu metal taldearen hasiera ere. Kantuetara iristea gero eta zailagoa zaiola ukatu gabe, "Hibernazioa" kantua jo du akustikoan, eta, bertsioan, Anariren "Aingura Hegodunak" Libe Garcia de Kortazar kidearekin batera.
-
4
3. Chill Mafiaren ondorengo Flako Fonki
Etapa berria hasten ari da Flako Fonki. Orain, Chill Mafiaren etapa ez luke errepikatuko, baina aitortzen du garai polita izan zela, epikoa. Lasai eta presiorik gabe ari da musika egiten, noizbait aterako duen diskoaren abestiak egiten. Argi du lan berria euskaraz izango dela, eta euskal kantutegi tradizionaletik edango duela. Chill Mafiaren garaian idatzitako “Atzerrian” abestia jo du Xabi Esparza eta Suneorekin eta bertsioaren tartean, “Amalau eriyotzena”, 1825eko true crime bertsoak abestu ditu.
-
3
0. Sona: euskal musikari eskainitako podcasta
“Sona” euskal musikari eskainitako podcasta da eta Euskal Herriko soinu mapa osatzera dator.“Sona” podcastean musikariak gertutik ezagutu, zuzeneko musikaz gozatu eta abesti ezagunak beste modu batera entzungo ditugu: bertsionatuta.Istorioak, momentuak eta zuzenekoak Jokin Bereziartuak gidatuta.
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
“Sona” euskal musikari desberdinak ezagutzeko tokia eta Euskal Herriko mapa musikala osatzera datorren podcasta da. Bakarlari edo taldeen proposamen musikal, artistiko eta estetikoak ezagutuko ditugu zuzeneko emanaldi batekin batera. Era berean, beste euskal artista baten bertsioa egingo dute.Jokin Bereziartuak gidatzen du podcasta."Sona" podcasta ABAO Komunikazio Agentziak ekoitzi du EITB Mediarentzat.
HOSTED BY
EITB Radio Televisión Pública Vasca
Loading similar podcasts...