PODCAST · society
Uhin Ultramoreak
by GUAU | EITB Audio
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
Episodes
-
68. Frankenstein, Barbie eta kriptobroak
Garai bakoitzak du bere Frankenstein doktorea, eta 2018an He Jiankui genetikariari eman zioten izen hori, hark ingeniaritza genetiko bidez eraldatu zituen bi haur jaio zirenean. Enbrioien eraldaketa genetikoa debekatuta dagoenez, kartzelan sartu zuten. Ateratakoan teknika genetiko horiek…
more -
67. Udako bisitari gogaikarriak
2026ko udan hondartzan izan bazara, ohartuko zinen ohiz kanpoko bisitari ugari izan direla. Itsasoak ekarri ditu, eta ur ertzera iritsitakoan ikusi ditugu. Ikusi… edo pairatu. Eta ez. Ez gara surflariez edo turistez ari, noski. Karabelak, salpak, marmokak eta algak dira. Lehen noizbehinka…
more -
66. Eguzki-eklipseak jota
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipseaz dena esana dagoela uste dutenen kontra, eklipsea ikusi nahi izan ez zutenen kontra, eta hari, ostean gertatu diren, lurrikara, ekaitz edo izurriteak egotzi dizkiotenen kontra, zientzialariek badute zer aztertua: eguzkiaren koroa, eremu magnetikoa edo...
-
65. Ekologismoaren ama, misoginiaren jomuga
Rachel Carsonen biografia normal hasten da. Estatu Batuetan jaio zen, (Pensilvania, 1907-1964) landa-eremuan, eta familian bazituzten abereak eta ingurune natural aberatsa. Zoologia eta genetika ikasketak egin zituen eta idazle trebea zen. Ozeanoari buruz idatzi zituen liburuek arrakasta handia...
-
64. Hitz batean: klitoriaz
Klitoria emeen sexu organo bat da, ugaztunetan, ostruketan eta beste zenbait animaliatan agertzen dena. Zutikorra da, eta plazererako atal zinez garrantzitsua: hura kitzikatzea da orgasmora heltzeko bide zuzenetako bat. Gizakietan, aluaren gainaldean eta alboetan dago; ia dena beste egitura…
more -
63. Homeopatiaz, argi eta garbi
Espainiako Sendagaien Agentziak berretsi du homeopatia ez dela eraginkorra, ez daukala inolako oinarri zientifikorik. Duela gutxi kaleratu du homeopatiaren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko txostena, eta bi ondorio hauek azpimarratu ditu: produktu homeopatikoak ez dira plazeboa baino...
-
62. Datu zentroak, energia eta ura xurgatzen duten erraldoiak
Adimen artifizialak datu-zentroak ugaritzea ekarri du. Datuak hodeian daudela esaten den arren, eta guk geuk ere horrela irudikatu, lurrean daude; makinaz eta kablez osatutako datu-zentro handietan. Munduan 10.000tik gora daude, eta sekulako abiadan ari dira ugaritzen. Adimen artifizial...
-
61. Emakumetasunaren test genetikoa
Olinpiar Batzordeak berriz erabaki du emakumeei azterketak egitea goi mailako lehian parte hartu dezaketela frogatzeko. Aurrez, azterketa ginekologikoak egiten zizkieten eta aurrera begira test genetikoak egingo dira “errespetuzko” tratuaren izenean eta “intimitatea” urratu gabe.Zehazki, Y...
-
60. Espazioaren konkista
Artemis2 misioa arrakasta osoz bukatu da bere helburu guztiak beteta. Irudi ederrak utzi ditu bidean eta une hunkigarriren bat edo beste. Hala ere, dena ez da izan biba eta txaloa. Misioak kritikak ere izan ditu, bereziki erabilera politikoarengatik. Izatez, Espazioko misioetan klasikoa izaten…
more -
59. Berriztagarriak bai, mesedez
Energiaren erabilera klima-larrialdiaren eragile nagusia da. Horregatik, eragilea bera aldatuta, aldaketa handia egin daiteke klimaren bilakaeran. Helburu hori du energia trantsizioak: erregai fosilak energia berriztagarriekin ordezkatzea. Argi dago hori ez dela nahikoa klima leheneratzeko, eta...
-
58. Kirola, hilekoa eta sexua
Ariketa fisikoa gorputzaren osasuna eta ongizatea hobetzen eta mantentzen duen edozein jarduera fisikoa da. Kirola, berriz, araututa dago, planifikatuta, eta helburu eta egiteko modu zehatzak ditu. Goi-mailako kirolariek, besteok ez ditugun presio eta eskakizunak izaten dituzte, eta, horrek…
more -
57. Zientziaren B aldea
Zientzia-sistemak bere irizpideak, arauak eta mekanismoak ditu, gizarteratzen dituen emaitzak zuzenak direla ziurtatzeko. Baina gizakiok egindako beste edozein sistemak bezala, hutsuneak, akatsak eta alborapenak ditu, baita iruzur egiteko arriskua ere. Horren adibide dibertigarri eta esanguratsua...
-
56. Zer jan, hura izateko
Zer jan, noiz, zenbat, norekin, zer den beharrezko, zer kapritxo eta zer debeku, ez du fisiologiak bakarrik erabakitzen, baizik eta kulturak, batez ere. Eta gure kultura genero-bereizketan oinarrituta dagoenez, jateko kontuetan ere islatzen da.Adibidez: bi lagun daude, jatetxe bateko mahai…
more -
55. Adimen Artifizalaren sexismoa
“Uhin ultramoreak” podcastaren laugarren denboraldia abiatzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aukeratu dugu eta zuzeneko atala izan da jendaurrean Donostiako Aquariumeko Areto Nagusian.Adimen Artifiziala eta generoa izan da hizpide nagusia. Izan ere, AAko sistemak hedapen...
-
0. atala
"Uhin ultramoreen" bidez, argi ikusgaiarerekin ikusezinak diren gauzak azalera ateratzen dira. Alaitz Ochoa de Eribe Agirre eta Ana Galarraga Aiestaran, Elhuyarreko zientzia-dibulgatzaileek "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte, zientzia eta teknologia munduko gai interesgarrienak aztertzeko.
-
54. Ahizpatasuna zientzian
Zientzialari batzuek lan nabarmena egin dute atzetik zetozen emakumeei eta baztertuei bidea leuntzeko. Ahizpatasunaren adibide ederra dira eta horietako kasu esanguratsu batzuk azaleratu nahi dituzte “Uhin Ultramoreak” podcastaren hirugarren denboraldiko azken atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek...
-
53. Txertoen negazionismoaren jatorria
Bereziki, Donald Trump AEBko agintera iritsi denetik, indarra hartzen ari da txertoen aurkako mugimendua. Eta beste leku batzuetara ere ari da zabaltzen, batez ere, pentsamendu konspiratzaileei eta alternatiboei lotuta.Uste oker horien arabera, txertoen ondorio kaltegarrietako bat autismoa da....
-
52. Tximinoek guk baino lehenago
Musika eta lengoaia gizakiaren berariazko ezaugarritzat jo izan dira. Are gehiago, beste animalietatik bereizten gaituzten gaitasunak direla uste izan da. Baina ikusi dute txinpantzeek eta bonoboek ere badituztela gaitasun horiek. “Uhin ultramoreak” podcastaren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek...
-
51. Hilezkortasunaren ametsa
Zuk zer duzu nahiago, hil arte gazte bizi edo hilezkorra izan? Ba dago izaki hilezkorrik? Gizakia bihur liteke noizbait hilezkorra? Ari aldira esperimentuak egiten helburu horrekin? Badago emaitzarik? Hilezkortasunaren ametsari heldu diote “Uhin Ultramoreak”en atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek...
-
50. Otsoaren balioa
Otsoak gorrotoa eta miresmena, bi sentimenduak pizten ditu. Euskal Herriko mendietatik aspaldi desagerrarazi bazuten ere, balio ekosistemiko handiko animalia da. Nolanahi, otso bat inguruan azaldu orduko pizten da eztabaida, haren aldekoen eta kontrakoen artean.Eztabaidari ihes egin gabe, Alaitz...
-
49. Emakumeen gutxiespen “zientifikoa”
Historian, zientzia aitzakia modura erabili izan da emakumeen adimena eta gaitasun fisikoak gutxiesteko, eta gaitzak asmatzeko, adibidez, histeria. Emakumeei buruzko gezur “zientifikoak” ugari, beraz, zientziaren berezko ezaugarritzat hartzen dira objektibotasuna eta neutraltasuna ahaztuta.“Uhin...
-
48. Jevonsen paradoxa
Sistema baten eraginkortasuna handitzeak ez dakar kontsumoa jaistea, kontrakoa pentsa litekeen arren. Hori da Jevonsen paradoxa. Izan ere, ematen du prozesu baten efizientzia hobetzeak berekin ekarriko duela kontsumoa gutxitzea. Adimen artifizialeko sistema berriek ere hori agintzen dute. Gero,...
-
47. Miniaturazko laborategiak
Haurdunaldi-testei, alkoholimetroei eta COVID-19aren eta gripearen test diagnostikoei buruz hitz egingo dugu atal honetan. Hain dira erabilerrazak, hain ohikoak, merkeak eta eraginkorrak, ez garela ohartu ere egiten, izatez, miniaturazko laborategiak direla. Nola funtzionatzen duten azalduko dugu...
-
46. Iraganean dena ez zen hobea
Oso zabalduta dago iraganean dena garbia eta osasungarria zelako ustea. Alabaina, historia arakatu dugu "Uhin Ultramorez", eta ikusi dugu Erromatar Inperioaren garaian airea erabat kutsatuta zegoela, ur kutsatuak milaka heriotza eragin zituela Atenasen, eta elikagaien bidezko kutsadurak ohikoak...
-
45. Bakardadea
Europar Batasunak osasun publikoko arazotzat jo du bakardadea. Izan ere, gero eta gehiago dira bakarrik sentitzen direnak, eta horrek ondorio fisikoak, psikikoak eta sozialak sortzen ditu. Bakardadearen eta osasunaren arteko erlazioa, gainera, bi noranzkoetakoa da. Gaiari heldu diote Elhuyarreko...
-
44. Komuneko ur salatariak
Ur beltzak gutaz informazio asko ematen dute. Hain zuzen, droga-kontsumoari jarraipena egiteko balio dute komunetatik araztegietara eta erreketara joaten diren urek, baita gaixotasun batzuk detektatzeko ere populazio jakin batean. Ur salatarien bidea egin dute Alaitz Ochoa de Eribe eta Ana...
-
43. Luzatu, murrizteko
Telefono mugikorren eta ordenagailu eramangarrien bizitza erabilgarriari buruzko txosten bat aztertu dute Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Hain zuzen, zaharkitze programatuaren ondorioz, azkar ordezkatzen ditugu produktu horiek, bertsio berriengatik.…
more -
42. Eboluzioaren gaizki-ulertuak
Teoria bat ez da iritzi edo uste bat, baizik eta gai bati buruz egindako hipotesiak, behaketak eta ikerketak bildu, eta sistemikoki azaltzen dituzten eredu fidagarrienak, zorrotzenak eta osoenak. Hori argi utzi nahi izan dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek.…
more -
41. Sexu basatia
Bada jendea sexu-praktika jakin batzuk antinaturaltzat jotzen dituena, hori diote Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranerek. Naturan begiratuz gero, ordea, argi dago sexu-praktikak askotarikoak direla. Hori bai, kontuan izan behar da gizakiok animaliak antropomorfizatzeko…
more -
40. Munduaren amaiera
Mundua suntsitu dezaketen fenomenoak, bereziki, asteroideen talkak, unibertsoaren hedapen azeleratua eta eguzkiaren bilakaera aztertu dituzte Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Zenbateraino gaude arriskuan?Horrez gain, albisteek, “Denboraren kapsula” eta “Egunero ikasten da...
-
39. Ahizpa neandertalak
Neandertalak, gure espezie gertukoena, aztertu dituzte "Uhin Ultramorez" Elhuyarreko Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak. Ikertzaileek hasieran uste zutena baino antzekoagoak dira gugandik, eta hainbat alderditan frogatu da hori, portaeran, objektuetan, kulturan… Gainera, haien geneak…
more -
38. Metal toxikoak tanpoietan
Emakumezkoek erabiltzen dituzten tanpoiek osagaietan dituzten metaletako batzuk toxikoak direla frogatu du aurreneko aldiz ikerketa zientifiko batek, eta “Uhin Ultramoreak” erabili nahi izan dituzte Ana Galarragak eta Alaitz Ochoa de Eribek atal honetan gai hori aztertzeko. Gainera, ikertzaileek...
-
37. Musika jaialdiak eta ekosistema naturalen albokalteak
Alamar jaialdiaren ondorioz, "La Hoya" izeneko albaitaritza zentro zientifikoko hainbat animalia hil egin ziren 2024ko udan. Musika jaialdi handien ondorioz, hondakinek, garraioak eta kontsumoak, albo-kalteak eragiten dituzte ekosistema naturaletan. "Uhin Ultramoreak" erabili dituzte Ana…
more -
36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan?
Esaerak dio "zer jan, hura izan". Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena. Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de...
-
35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana
Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta...
-
34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua
Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen...
-
33. Merkatua osasunaren kontra
Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea...
-
32. Menopausiaren tabuaren kontra
Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute...
-
31. Mineral kritikoak
Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen...
-
30. Mina eta gabezia
Inork ez du minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik. Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte; izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo...
-
29. Sexu jazarpena zientzian
Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa,...
-
28. Plastikozenoa
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hondartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo...
-
27. Ilargia zabortegi
Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino...
-
26. Sinestesia, pertzepzio areagotua
Imajinatu zerbait entzutean koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak.Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean,...
-
25. Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko
Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak.Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen 1774an, eta garaitsu berean, Sophie Germainek...
-
24. Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak
Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar.The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro…
more -
23. Txatbotaz maiteminduta
Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonzeren "Her" filman gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur…
more -
22. Fentaniloaren krisia
Fentaniloa, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahasteagatik.Europan...
-
21. Hilekoaren negazionismoa
Hilekoa munduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzialari askorentzat ere. Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orain arte ikerketu ez izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak...
-
20. IgNobel sariek ipurdia bistan
Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren...
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
ABOUT THIS SHOW
Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarragak gidatzen dute "Uhin Ultramoreak" zientzia eta teknologiari buruzko podcasta. Bertan, zientziaren dibulgazioa berdintasunaren ikuspegia ahaztu gabe egiten da. Maiz, zientziaren arloan ezkutuan geratu den emakumearen ikuspegiari arreta berezia jarri nahi diote Elhuyarreko bi dibulgatzaileek.
HOSTED BY
GUAU | EITB Audio
Loading similar podcasts...