Zakel Zaltuk podcast artwork

PODCAST · history

Zakel Zaltuk

Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio honetan

Publisher-supplied feed metadata · PodParley refreshed Mar 15, 2026 · Source feed

  1. 73

    69. Zakel Zaltue: Mirande eta Krutwig

    Artzetik, Mirande de Krutwigera Udazkeneko azken egunetan elkartu gara potzo giroan. Prolegomenotan Joxean Artze haundia gogoan izan dugu eta Loiola Irrati mitikoa ere nostalgiaz aipatu dugu. Gero 60.hamarkadako joera baten "influentzer" izan ziren Krutwig eta Jon Mirande aurkeztu nahi izan dizkigu Ekaitzek. Biak hala biak berezi, bihar hala biak polemiko. Amaieran, txistor eta talo kontuekin San Andres giroak atrapatu gaitu. Kro kro!!!

  2. 72

    68. Zakel Zaltue: Arantzazun

    Geu akordatu ez ginen arren, Jorge Oteizak bizi balitz 116 urte beteko zituen egunean batu ginen zakel potzuan. Berlinen hasi eta Arantzazun amaitu dugu zaltoa. Ezhoiko orduan elkartu gara eta ezhoiko santutegi baten eraikitze lanei buruz jardun dugu: Arantzazu. Gaurkoan, kultur apostolutzat jo ditzazkegun Oteiza, Txillida edo Basterretxea eta "Ez dok amairu" mugimenduko Lourdes Iriondo, Lete, Benito Lertxundi edota Laboari buruz aritu gara. "Burrundaie" dokumentala ere aipatu dugu. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro kro!!!

  3. 71

    67. Zakel Zaltue: Goiko kalin

    Udazkeneko lehengo hostoak erortzen hasi direnean itzuli gara gure zakel potzura. Prolegomenoek AEBtan biran jarri gaituzte eta gero Errioxako herrien festagiroak ezagutu ditugu. Ondoren, Azkoitiko Goiko Kaleko giro berezi hura gogoratu dugu, bertan zeuden taberna eta artisten artean murgilduz. Arantzura bidean galdu gara, baina hurrengo zaltoan bidea aurkituko dugu. Edo ez... Kro kro!!!

  4. 70

    66. Zakel Zaltue: Kanpatorrie eta gerra berri bat

    San Isidro egunez elkartu gara potzuan eta XX. mendeko 40. eta 50. hamarkadetara egin dugu zalto. Tximistak (ez gure Tximistak) kanpandorrea bota zuenekoari butuz aritu da Jauntxo eta horrek, Raimundo Alberdi Abaunzi buruz hitzegitera eraman gaitu. Juan Jose Larrañaga herriko margolariari buruzko aipua ere egin dugu. Behin prolegomenoekin bukatuta, gerra ondorenarenarekin jarraitu eta 50.hamarkan murgildu gara. Kro Kro!!!

  5. 69

    65. Zakel Zaltue: Espiritualidadetik (historitik gutxi)

    Aste Santu giroak hausnarketa bidean jarri gaitu gaurko saio honetan. Korrikak eman duenaz aritu gara lehenik. Euskaltzaleon uholdeak zeresana eman du eta anekdotak utzi dizkigu gurean. Potzuko artzaiak prolegomenoetatik atera ezin izan dituen zalto hauetako bat izan... Gustoko izango duzuelakoan. Kro Kro!!!

  6. 68

    64. Zakel Zaltue: Delegaritzak eta unifikazioa

    Otsailleko egun euritsu baten giroan elkartuta, gustora aritu gara gure potzoan Kro Kroka. Prolegomenoak pixkat luzatu zaizkigu, "Azkoitia 700"eko hitzaldien aitzakian. Ondoren, gure herrian izandako anaien arteko borroka latzak utzitako ondorioak aztertu ditugu eta gerra ondoreneko antolakuntzei buruz hitz egin dugu, atzerriko Delegaritzek izan zuten garrantzia azpimarratuz. Azkenik, erreketeen eta falangisten unifikazioaren arrazoiak aipatu ditugu. Udaberriak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!

  7. 67

    63. Zakel Zaltue: Berriz kokatzen

    Hibernazio luzeee baten ondoren, indarberriturik elkartu gara potzo giroan. Prolegomenoek luze jo dute... San Andres-etatik herriko jai eta ekintza interesgarrienei buruz hitz egiten eta ondorio interesgarriak atera ditugu. "Azkoitia Oroimena" ekitaldiak gugan utzitako sentsazioak elkarbanatu ditugu eta "Azkoitia 700"en berri eman digu Zalduntxok. Azkenik gerra kontuetan berriro kokatuta osatu dugu gaurko zaltoa. Erbestealdi latz baten kontakizunekin elkartuko gara berriro otsail amaieran. Kro kro!!!

  8. 66

    62. Zakel Zaltue: Gerra Amaiera

    Ohiko prolegomenoen ondoren, Nemesio Etxaniz izan dugu protagonista nagusia. Jarraian gerra amaierako gertaerei eutsi diegu. Intxortetako gudak, Euzkadiko Jaurlaritzaren sorrera, Gernikako bonbardaketa, Bilboko "Cinturón de Hierro", Santoñako paktua... Negu giroa, bero hasi dugu hain gustoko dugun Zakel potzuan. Kro Kro!!!

  9. 65

    61. Zakel Zaltue: Etengabe gerran

    Oporraldi luze baten ondoren gogotsu itzuli gara. Gerren garaietan murgildurik, gerra zibilla izan da gai nagusia gaurkoan. Giro nahasiak izan ziren gerrak eztanda egin ondorengo lehenengo egun haiek eta hau aztertzen jardun dugu. Dena ondo bidean, azaroko hasieran izango gara berriro elkarrekin. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!!

  10. 64

    60. Zakel Zaltue: Artzainaren ezina

    Aginte makilari kasurik egin gabe eta aztoratuta ibili dira gaurkoan zakelak Kro Kroka! Artzainak ezin artaldea gobernatu eta gerra zibilaren utzitako ildoa ezin izan du jarraitu. Zuzen ekin diogu gaurko saioari entzuleen galderei erantzunez: hidroelektrikekin hasi eta Azkoitiko historiarekin lotutako liburu sorta bateko datu interesgarriak aipatuz. Ondoren, udarako haize ezak, hainbat gai desberdinei buruz hitzegiteko bidean jarri gaitu eta bidea luze egin dugu, egitea pentsatua genuen bidea alde batera utzita. Gustora jardun dugula ezin uka. Dena ondo bidean, irailaren 20an itzuliko gara. Kro kro!!!

  11. 63

    59. Zakel Zaltue: Gerrako lehen fasea

    Bi hilabeteren ondoren, prolegomenoekin hasi gara, Aste Santutako oporraldia komentatuaz. Ondoren, Egurrolak San Migelen paperean Aste Santuko prozesioan egin ohi dituen saltoen buruzko galdera bati erantzuna eman diogu. Gerra ate joka genuela utzi genuen azken Zaltoa baina iada gure potzoko bebarruraino heldu zaigu. Lehenengo fasearen nondik norakoak kontatu ditugu, Euzko Gudarostearen sorrera barne. Gustora aritu garenez, gehiagorako gogoz geratu gara eta udararekin bat itzuliko gara Kro Kro!!!

  12. 62

    58. Zakel Zaltue: Gerra danbor hotsak

    Udaberria ate joka dugula, indartsu ekin diogu gaurko zaltoari. Guda hotsak entzun dira gaurkoan gure potzoan eta 36ko gerra izan da protagonista nagusia. Bestalde, Aizpurutxoko auzoak izan du bere tokia saioan eta Azpeitiko San Agustin elizaz ere aritu gara aitzakiarekin. Ezkontza jantziak ere aipatu ditugu kuriositate bezala eta herriko lehenengo Maria eta Jesus zein izan ziren jakin dugu. Hurrengo zaltorarte, Kro Kro !!!

  13. 61

    57. Zakel Zaltue: II. Errepublika giroan

    Karnabal kontuekin hasi dugu urtea putzuan. Zumalakarregi piztu denaren zurrumurruak ere iritxi dira gurera! Prolegomenotan, aurkeztu berri den "Udal artxiboko erdi aroko iturri dokumentalak" liburua nola egin zen kontatu digu Jaunek eta Julene Urzelai azkoitiarrak ere izan du bere lekua gaurkoan. Azkenik, kostata baina historia kronologikoari heldu diogu 36ko gerra aurreko giro nahasia izan dugu mintzagai, 36ko gerraren "zergaitiak ulertzeko" asmotan. Kro kro!!!

  14. 60

    56. Zakel Zaltue: Neguko saltsak

    Negua ate joka dugula elkartu gara potzuan. Negu eta gabonetako kontuak izan ditugu protagonista gurean. Juanbak, garai batean, Azkoitian eginiko hainbat gabon errezeta ekarri ditu eta 1936an Azkoitian izandako sukaldaritza ikastaro batetaz hitz egin digu. Gabonetako argiak nortzuk jartzen hasi ziren ere kontatu digu hainbat anekdotekin batera. Durangoko azoka ere izan dugu hitzpide eta Azkoitian, Euskara izaten ari den beherakadak arduratsu jarri gaitu. Gure irratian urak arazo batzuk eragin ditu eta ia otsailerako bueltan garen Gerra Zibila ate joka dugu eta. Kro Kro!!!

  15. 59

    55. Zakel Zaltue: Afari aurreko azterketa

    Udazkeneko egun euritsu baten elkartu ginen arren, danbor hotsen gertutasunak eta zalto ondoren egin genuen afariak, saio erakargarri bat egitera eraman gintuen gure betiko potzora. Afari aurreko tertualia izan zela esan genezake saioa. Historia kronologikoari atseden eman eta Tximistak 4. DBHko bere ikasleei jarri behar dien azterketaren aurrerapena egin zigun, danbor kontuek izan zuten bere lekua saioan; baita ere "Irulegiko Eskua"k ere. Saioaren bigarren zatian, Azkoitiko Zalduntxoek izan zuten eragiñaren inguruan jardun genuen eta Tximistak Kaleko Urdangak musika taldearekin europan zehar egin berri duen giraren berri eman zigun. Gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!

  16. 58

    54. Zakel Zaltue: Zapo Zaltuk

    Urriko arratsalde batek elkartu gaitu potzoan. Hego-haizeak aztoratuta edo, Zapokontukin hasi eta Munategiko biribilgunearen bueltan aritu gara muga kontuak argituz. Iraurgi bailara aipatzearekin bat, bi herriok elkarrekin genuen harremanetaz jardun gara. Entzule baten galdera dela eta, Azkoitin garai batean egiten zen prozesio bat ere izan dugu mintzagai. Azaroak elkartuko gaitu berriro. Kro Kro!!!

  17. 57

    53. Zakel Zaltue: Bizirik eta zaltoka putzure bueltan

    Kostata baina azkenean iritsi da potzura itzultzeko eguna. Udarako egun bero batean elkartu eta gureari ekin diogu, historia mastikatu baten kontakizunera. Entzule fiñ batek bidalitako audio batekin hasi dugu saioa. Gero Azkoitiko banderaren kontuak, bexilologiaren mundua ezagutzera eraman gaituzte eta amaitzeko, Andramaixekin lotutako hainbat anekdota izan ditugu gurean, garai batean idiek zuten garrantzi eta sinbologia tarteko. Bizi gerala, Kro Kro!!!

  18. 56

    52. Zakel Zaltue: 20ko hamarkadako zabalkundea

    Aspalditiko partez, Zakelon Kro Kro!! hotsak ozen entzun dira gure potzoan. Lehendabizikoz 2022an. Aldaketen garaia izan zen 20. hamarkadakoa eta trenaren etorrerak asko markatu zuen gure herriaren bizimodua. Azkoitiko herriak, zabalkuntza nabarmena izan zuen eta hainbat auzo sortzen hasi ziren. Horren adibide dugu San Martingo auzoaren sorrera eta bere berezitasunak aztertu ditugu. Gustora jardun gara elkarrekin eta gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!

  19. 55

    51. Zakel Zaltue: 20ko hamarkada zoriontsua

    Kanpoan euria eta hotza egin harren, bero jardun gara gure potzoan. Aberrimiñez ekin diogu saioari, Ameriketara erbestaratutako Azpiazutarrak izan gogoan hartatu. Musika kontuekin Etxaniztarrak ere izan dute bere lekua eta 1918ko gripe garaian Herrian ziren sendagileez hitzegin dugu. 29ko "Crack"aren ondorioak eta "Gerra Handiaren"ren garaiak ere izan ditugu mintzagai. Kro kro hotsekin, hotzari aurre egin diogu!

  20. 54

    50. Zakel Zaltue: Lockout-en garaixek

    50. saioa izan dugu eta gogoz jardun gara Azkoitian hain garrantzitsua izan zen Lock-out garaiaz. XX.mendean sartzearekin bat, Azkoitian alpargatagintzak izan zuen garratzia erabateakoa izan zen. Langileak, nagusiak, sindikatuak, lantegiak, eliza, grebak, Lock-oute.. .hor sortu zen egoera eta bizia izan ditugu mintzagai gaurkoan. Gustoko izango duzuelakoan, hurrengo zaltorarte, Kro Kro!!!

  21. 53

    49. Zakel Zaltue: XX. mendie ez beste dana

    Oporraldi luze baten ondoren, Kro Kro!!! hotsak gogoz itzuli dira gure Zakel potzura. Tertuli giroan, historiko hainbat gertakizuni buruz jardun gara. Opor kontuk ere izan dute bere lekua eta Zaltorik zalto historian zehar ibiliaz, juntau gea eta ez da gutxi. Kro Kro!!!

  22. 52

    48. Zakel Zaltue: Aste Santu ondorengo txorohaizie

    Aste santutako oporraldian bizitakoekin hasi dugu irratsaioa eta Euskararen inguruan ere hainbat gogoeta egin ditugu. Hasteko, Jaunek Sor Margarita Urkijo mixerikordiko andereñoak egindako lan garrantzitsua ekarri digu gurera. Ondoren, XX.mende hasierako Azkoitian kokatu gara eta gustora egin dugu garai hartako bizitza irudikatzen duen "koadroa". San Markos eguna bertan izanik, egun hau zergaitik eta nola ospatzen zen kontatu dugu. Gustora jardun dugu gaurkoan ere gure Potzoko txoko hontatik!!! Kro Kro!!!

  23. 51

    47. Zakel Zaltue: XX.mende atarira

    Udaberri hasierarekin batera, gogoz ekin diogu gaurko saioari. Gure Tximistak Aberri Eguneko ekitaldi bateratuan parte hartzeko Euskal Herriko elite kulturalarekin eginiko bideoaren aitzakian, Aberri Egunaren inguruan hizketan hasi gara. Ondoren Poesiaren Egunaren aitzakian, Bizenta Mogel ere hizpide izan dugu eta Juanbak Don Anastasio Albizuren poesia batzuk irakurri dizkigu Jauek, besteak beste. Herriko txoko, denda, taberna, "usaiek" ere nostalgia puntua ekarri dute saiora. Gure errelato historiko mastikatua, XX.menderaren hasieran kokatzera heldu gara. Zakelok, potzo giroaz disfrutatu dugu. Zuek ere hala egingo duzuelakoan, Kro Kro!!!

  24. 50

    46.Zakel Zaltue: Zalto ibiltaria eta XIX.mende amaierako Herri Ordenantzak

    Ostiral arratsalde batetako giro on batek hartu du Zakelon potzua. Lehenik Tximistak eta Baldako Jentillek Gipuzkoan barna Karlistaldiekin, Zumalakarregirekin eta Santa Kutz apaizarekin lotutako hainbat leku bisitatuz eginiko egun pasa izan dugu mintzagai eta ondoren, 1894ko Herri Ordenantzei buruz jardun dugu eta oso kontu kuriosoak aurkitu ditugu bertan. Nahi dituenak ikusten hemen ordenantzetara esteka: https://mega.nz/file/6AMT3aRD#GmMFarkjNYds7aE3iCfppABwhDHU3asOkx1Qt-Ke7Kk Gustoko izango duzuelakoan KRO KRO!!!

  25. 49

    45.Zakel Zaltue: Sabino Arana eta bere garaia.

    Musika doinuekin eman diogu hasiera urteko lehen irratsaioari eta Azkoitiak musikarekin duen lotura estuaz hitzegin dugu. Bestalde, babeserako erabiltzen ziren hainbat ohitura gogoratu ditugu. Etxeetako kapera ibiltaria, kuttunak, Ama Joxeparen estanpa... Zaltoaren 2. zatian, historiarekin jarraituz eta 2.Karlistaldiaren amaierak utzitako egoerarekin bat, Sabino Arana Goiri bezalako pertsonaia baten zergaitia aztertu dugu. Kontzertu ekonomikoa, Gamazada...kontu interesgarri asko izan ditugu gurean! Kro Kro!!!

  26. 48

    44.Zakel Zaltue: Azkoitiko Ikazkinak eta hiru erregik

    Bizi garela gogorarazteko zaltoa izan da gaurkoa, ia hiru hilabeteren ondoren, urteari amaierako amaiera emateko gogoz. Beti bezala herriko kontu ugari izan ditugu gurean. Gabonak gertu izanik,Azkoitiko ikazkinak ere izan du bere lekua eta lehenengo kabalgatako hiru erregik, erregik ote ziren eman dugu aditzera. Bestalde, XVI.mende hasieran idatzitako dokumentu zahar batean agertu berri den Euskarazko testuak, Azkoitikin duen lotura eztuari buruz hitzegin dugu. XIX.mendeara itzuliz, egoera gogor baten ondorioz hainbat eta hainbat Euskal Herritar eta azkoitiarrek Ameriketarako bidea hartu behar izan zuten eta horren zergaitiaz jardun gara.

  27. 47

    43.Zakel Zaltue: Zubien artetik, XIX.mende amaierako garai berrietara

    Kro Kro hotsak nagusi izan dira gaurkoan hain gustoko dugun Zakel potzuan. Lehenik Zubi gainean azoka egitearen arrazoia jakin dugu eta bide batez, beronen eta Eliz atariko Zubiaren historiaren berri eman dugu. Gero, urtaro berrian sartzearekin batera, XIX.mende amaierako garai berrietara Zalto egin dugu. Karlistaldien amaierak utzi zuen egoerari, begirada zorrotz bat eman diogu. Errelato historiko mastikatu borobilla izan da gaurkoa! Kro Kro!!!

  28. 46

    42.Zakel Zaltue: Oporretatik bueltan prolegomenotan

    Opor aje pixka batekin, itzuli gara Zakelok hain estimatua dugun potzura. "Prolegomenotan" pasa dugu irratsaio osoa, oso anarkiko. Hala ere, gure opor bizipenez gain Etxebeltzaren erreketari eta Azkoitiko txokolateixen buruz zauden galdera batzuk argitzea lortu dugu. Gustoko izango duzuelakoan Kro Kro!!

  29. 45

    41.Zakel Zaltue: Azkoitia 2.Karlistaldian zehar

    Primixixe!!! 2.Karlistaldiaren amaierarekin zuzenki lotutako dokumentu garrantzitsu bat ekarri du Juanbak gurera. Harriduraz entzun ditugu dokumentu argigarri honen nondik norakoak. Bestalde Azkoitia 2.Karlistaldian kokatu dugu eta bertako herritar batzuen testigantzak kontatu ditugu. Liberalismoak Azkoitira ekarri zituen aldaketak nabariak izan ziren eta aldaketa hauen inguruan ere jardun gara. Oporrak iritsi dira eta Zakelon potzu hontara, Kro Kro hotsekin, irailean izango gara bueltan!!!

  30. 44

    40. Zakel Zaltue: Santa Kutz Apaiz Karlista Azkoitian

    Gogoz eta gogotik aritu gara altzamendu Karlisten inguruan gaurko saioan. XIX.mendeak izan zituen berezitasunak ikusirik,Karlismoa eta Karlismoaren zergaitia aztertu dugu.Lehenengo Karlistaldia gainbegiratu, bigarren Karlistaldiari ekin diogu. Azkoitian ere izan ziren guda Karlistak eta hainbat gertakizun ekarri ditugu gurera.Santa Kutz apaiza Azkoitian izan zenekoa ere kontatu dugu. Saio luze baino mamitsua izan da gaurkoa. Zumalakarregi bera ere ia ia berpiztea lortu dugu! Kro Kro!!!

  31. 43

    39. Zakel Zaltue: Gaitzek Azkoittin

    Kro Kro hotsak entzun dira aspaldiko partez Kontrako Eztarrixeko uhinetan. Zakelak potzuan bezala, gustora ekin diogu itzulera haundiari eta kontu interesgarriz betetako saioa utzi digu gaurko zaltoak. Gaurkotasunari lotuta, Azkoitik historian zehar jasan eta gainditu dituen gaitzez aritu gara. Gustoz egin duguna, gustoko izango duzuelakoan, Kro Kro!!!

  32. 42

    Zakel Zalto Konfinaue: Aste Santuk, Aberri Egune eta pandemiak

    Gaurko Zaltue benetan berezixe izen da. koronabirusek Matadeiko sauna finlandesin juntatzen ez diunez lagatzen, Skypen bidez zalto birtual bat eiñ deu geure monue kentzeko. Bertan, Aste Santotako prozesixuk 40 urte bete dittula izen deu hizpide, Aberri Egune eta aurretik Azkottik pasau dittuñ beste pandemia batzuke aipau dittou. Kro, kro!

  33. 41

    Bastarrikalde Etxean Geratu Da

    Baztarrikaldeko auzokideek eskatuta,Jaun zakelak,auzoko hainbat kontu ekarri dizkigu gurera. Egun hauetan egiten ari diren hainbat ekintzekin bat, Baztarrikalde izena nondik datorren eta Baztarrikako etxean bizi izan ziren hainbat pertsonai garrantzitsuren historiekin osatu du Jaunek audio hau. Kro Kro!!

  34. 40

    38. Zakel Zaltue: Kofradixek, gremixuk eta sozidadik

    Ilargi betearen eraginpean eta Paulo Gomez-en galderari erantzunez, herriko hainbat soziedaderen historia ekarri dugu gurera. Noiz sortu ziren,nola osatuta zeuden eta ze paper jokatzen zuten herrian izan dugu hizpide. Besteak beste hain ezagunak diren Xoxote eta Umore Onaz gain, "Xagutxo", emakumez osatutako Herriko taldea ekarri dugu gogora.Juanbak, Bonba eta Kirikorekin izandako anekdota bat ere kontatu digu eta pixkanaka 2.Karlistaldiaren atarian kokatu gara. Gu disfrutatu dugu zaltoa, ea zueke duzuen. Kro! Kro!

  35. 39

    37. Zakel Zaltue: Zakel jardunek

    Zaltorik zalto ibili dira itzulerako saio honetan gure Zakel historialariak. Entzuleen galderei erantzunez,hainbat kontakizun desberdinek osatu dute saio hau. Plaza Berriko gasolindegia, Marikutzeko potzua, Juin dorreko maitasun istorioak, Lehen karlistaldiaren ondorengo Azkoitia, Urola ibaian ibiltzen zen txalupa, Gipuzkoako kapitaletako bat izateari utzi genion unea,... Guztia umorearekin uztarturik. Gozatu! Kro kro!

  36. 38

    36. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa - II

    Garai bateko Azkoitiko bizimodu eta ohiturak ardatz harturik, Javier Imuntzorekin saio berezia izan dugu gaurkoa. Zakel maixua bigarrenez izan da gurean eta garaiko azoka, taberna giroa, dendak, ohitura zaharrak, ezkontzak, Andramaxek, 1950eko Urrategiko amaren koronazio festa, lehenengo aparatu elektronikoak eta hainbat pertsonai eta gertaera berezi izan ditugu mintzagai gurean. Gure Zakel historialari Ekaitz Tximistak ezin izan du fisikoki present izan saioan, baina audio bidez galdera interesgarri batzuk utzi dizkigu. Gustoko izango duzuelakoan, otsailean topatuko gara elkar berriro. Bitartean, Kro Kro!!!

  37. 37

    35. Zakel Zaltue: Zumalakarregi

    San Martin egunez grabatua izanik, egun berezi honetako kontakizunekin hasi dugu saioa. Ondoren, I. karlistaldiarekin jarraitu dugu: lehenik, entzuleen galderei erantzunez eta ondoren, Tximistak, Usurbiletik, Zumalakarregiren eta I. gerra karlistaren zergaitien inguruan burutu den jardunalditik ekarri digun informazioa entzun dugu. Horretaz gain, gerra karlistetako txapelek, zer eragin izan zuten Azkoitiko txapel fabrikan ere aipatu dugu.

  38. 36

    34. Zakel Zaltue: Lehen Karlistaldia

    Karlistadetara egin dugu Zalto. Lehenengo guda Karlisten zergaitia izan dugu hizpide saio honetan. Zumalakarregiren figura beste ikuspuntu batetik aztertu dugu eta Xaho bezalako pertsonaia berezi bezain garrantzitsuak jarri ditugu mahai gainean: Zumalakarregi, Xaho, Valentin Olano, Jose Francisco Aizkibel, Foruak, pil-pilean. Zendu berri den Miel Sasieta Herriko semeari omenalditxo bat eskeini nahi izan diogu. Eskerrik asko emandako guztiagaitik Miel.

  39. 35

    33. Zakel Zaltue: Javier Azpitarte "Imuntzo"-ri elkarrizketa

    Azken ehun urtetako testigantza zuzenak jantzi du gaurko saioa. Javier "Imuntzo" gure Zakel maisuaren bisita izan dugu ikasturteko lehen zalto honetan. Javierrek bere bizipen eta esperientziak ekarri dizkigu:. gerra zibila, San Jungo Bainuetxea, Olinpia, "lock out" garaiak, Txapel fabrika, Eskolak, Herriko kontu zaharrak, karnabaletako garai bateko abestiak,... Zinez, plazer bat izan da Zakelontzat Javierren testigantza jasotzea eta entzuleokin konpartitzea. KRO KRO !!!

  40. 34

    2. Kro-kronikak: Munoandiko induskariak

    Heldu da uztaila eta azken urteetan moduan, heldu dira herrira Munoandiko induskariak edo "pikapiedrak". Beraien etorrera aprobetxatuta, Antxoka Aranzadiko arkeologoari eta Ihintza eta Ekiñe bolondresei elkarrizketatxo bat egin diegu: Munoandiren historia, ezaugarriak, indusketen egoera eta beste hainbat gairi buruz jardun dugu. Uztailaren 20an izango den bixita gidatura joatea gomendatzen dizuegu. Elkarrizketako azalpenak bertatik bertara ikusteko aukera ez galdu!

  41. 33

    32. Zakel Zaltue: Opor aurreko popurrixe

    Ikasturteari bukaera emateko azken irratsioa egin dute zakelek. Bertan, karlistadekin hasi naiz ez, orden zehatzik gabe hainbat gai aipatu dituzten: San Juan sua, 1915eko koperatibako txanponak, noiztik botatzen den txupinazoa festetan eta ginda moduan eta LGBTIQ eguna izaki, Jaun Zakelak udaletxeko artxiboan 1820 inguruan "beste sexukoak" nola tratatzen zituzten kontatzen duen dokumentuari buruz jardun dute. Gozatu uda eta bueltan karlistadak!! Kro, kro!

  42. 32

    31. Zakel Zaltue: Gudak eta mixeriak XIX. mende hasierako Azkoitian

    XIX. mendean murgildu dira oraingoan gure Zakel kontalariak. Hainbat gudek eragin zuten egoerak behartuta, antolatu beharra izan zuten garaiko Azkoitiarrek. Txundituta utziko gaituzte guda horietako hainbat datu eta kontakizunek zalto honetan. Beti bezala umoreak ere izango du bere tartea eta ez da faltako Herriko bitxikeri batzuen tartea. Oporren aurretik, Ekainean elkartuko gara berriro Zakelak. Bien bitartean: Kro Kro!!!

  43. 31

    30. Zakel Zaltue: Iraultza Frantzesaren eraginak Azkoitian XVIII. mendeko bukaeran

    30. Zaltoa indartsu eta umorez betetakoa dakarkigute gure Zakelek. Aste santuei ere errepasoa emanez, hainbat kontu eta anekdota izan dituzte hizpide saio honetan. XVIII eta XIX. Mendeen arteko zubia eginez, Iraultza Frantzesak Azkoitian eta Europan izan zuen eraginaz jardun dira gaurkoan. Hoien artean, Gipuzkoak Frantziarekin anexionatzea eskatu zuenekoa. Kro! Kro!

  44. 30

    1. Kro-kronikak: Munibe Taldea

    Zakel historialarien agenda arazoak tarteko eta Zalto bitartean pixkat entretenitzeko asmotan, saio berezia antolatu dute Baldako Jentillek eta "Mamo" zakelak. Kro-kronikak izenpean herriko historiarekin hartu-emana duten herritarrak elkarrizketatzea da beraien intentzioa. Lehen saio honetan, Munibe taldeko kideak izan dituzte bisitan. Juan Mari Arruabarrena, Jesus Larrañaga eta Javier Alberdik, Munibe taldearen berri eman dute. Kobazuloetan barna hainbat aurkikuntzen berri emateaz gain, beraien lana hobeto ezagutu eta baloratzeko aukera paregabea izango da saio honekin. Hurrengo Zaltoa Maiatzean izatea espero dugu. Bitartean, prehistorian murgilduz Zakelok Kro Kro!!!!

  45. 29

    29. Zakel Zaltue: XVIII. Mendeko Azkoitiko bizitza soziala eta garapena

    Udaberria heltzearekin batera, gogotsu itzuli dira gure Zakelak.Entzuleen galderei erantzunez, Basarteko akueduktoa eta San Jose egoitzeko azpikaldean aurkitzen den Karobia izan dute hizpide. XVII. Mendean murgilduz, musika mundua, lehenengo pilota lekuak eta garaiko bizitza sozialari buruz jardun dute. Beti ere umorea present izanez, XVIII. Mendeari azken ikutuak eman dizkiote. Kro kro!

  46. 28

    28. Zakel Zaltue: XVIII. mendeko gatza eta piperra

    San Anton egunaren bezperan grabatu da 2019. urteko lehenengo Zaltoa, 28.a. Bertan neguko festen errepasoa egin, gremioen jaiak aipatu eta XVIII. mendeko kontuekin jarraitu dute dugu 3 Zakelok, Baldako Jentillaren laguntzarekin. Beste gai askoren artean, garai hartan, herrian izan ziren aldaketak aipatu dira eta horietan, Loiolak izan zuen eragina.

  47. 27

    27. Zakel Zaltue: Matxinadak

    27. Zalkel zalto honetan, Portaleburuko eta eliz atariko zenbait farolek dituzten sinbolak nondik datozen jakingo dugu. Ondoren, zenbait matxinadez arituko gara: gatzarena, aduanena eta, azkenik, 1766an, Azkoitian hasi zen gariarenarekin zentratu gara. Azken zalto honetan, 3 Zakel izan beharrean, 4 izan garela esan behar da: Baldako Jentile batu baitzaigu. Ongi etorri!

  48. 26

    26. Zakel Zaltue: Galderai erantzunez

    26. Zalkel zalto honetan, entzulei galderei erantzuten saiatu gara gehien bat: Urolaren izena nondik eta noiztik datorren, kaparetasun unibertsalaren hainbat kontu, Gipuzkoarrak Nafarroara gerrara borondatez joan al ziren eta ondorengotza gerrako hainbat kontu aipatu ditugu. Egia esanda, historian ez dugu asko aurreratu, baina ondo pasatu dugu. Kro, kro!

  49. 25

    25. Zakel Zaltue: XVIIIre sarrerie

    Aspaldilko partez zakelok juntatu gara, Loizubiaga errekaren aurrean, Mataideixen, 4. ikasturteari hasiera emateko. 4. ikasturteko lehen atal honetan, aurtengo ikasturtearen oinarri izango den XVIII. mendeari sarrera txiki bat egin zaio: Ondorengotza Gerra eta beste zenbait gauza aipatuz . Aurretik, entzule baten galderaren ondorioz, Azkoitiko iturrien historia jorratu dugu. Kro, Kro!

  50. 24

    24. Zakel Zaltue: Kale izendegixe IX

    24. Zakel Zaltun atal honetan, normalean baino txoro haize handiagoarekin kale izenei bukaera eman diete Jaun, Tximista eta Mamo zakelek. Kale izendegiarekin bukatzearekin batera, ikasturteari ere agur esan diote. Zakel Zaltuk irratsaioaren hurrengo ekintza irailaren 15ean izatea espero da HerriKoloreak ekimenaren baitan. Kro, kro!

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio honetan

HOSTED BY

Kontrako Eztarrixe

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Zakel Zaltuk have?

Zakel Zaltuk currently has 50 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Zakel Zaltuk about?

Kontrako Eztarrixen, Xabier "Mamo" Arenazaren zuzendaritzapean, "Jaun" Bautista Mendizabal, Arkaitz Baldako Jentille eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak juntatuko dira Azkoitiko historia jorratuko duen irratsaio honetan

How often does Zakel Zaltuk release new episodes?

Zakel Zaltuk has 50 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Zakel Zaltuk?

You can listen to Zakel Zaltuk on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Zakel Zaltuk?

Zakel Zaltuk is created and hosted by Kontrako Eztarrixe.
URL copied to clipboard!