PODCAST · society
Zientzia
by EITB Radio Televisión Pública Vasca
Zientziaren esparru guztietara lotutako podcast edukiak.
Episodes
-
[Low Quality] Jazzier Link
Genre: House Bitrate: Description: playing good old Jazzy House Music mixes 24/7
-
4. Lurdes Ondaro: Unibertso txikiak egiten ditugu, benetakoaren antzik ba ote duten
Fisikaria da Lurdes Ondaro Mallea, Kosmologia konputatzailean ikertzailea. Telebistan dokumentalak ikusiz sortu zitzaion horretarako jakin-mina. Karrera amaituta, DIPCen egonaldi bat egin, gustatu, eta sakontzen jarraitu du. Argitzeko, alderaketa egin digu: "Astrofisikan, astroei, zeruko…
more -
3. Borja Ariztimuño: ''Hizkuntza ikergai oso konplexua da''
Euskal hizkuntzalaritzan eta filologian ikertzailea da Borja Ariztimuño (Tolosa, 1986). Euskara arkaikoari buruz egin du tesia, eta, gaur egun, doktoretza ondoko ikertzaile kontratuarekin ari da ikertzen EHUn. Onartzen du prozedura batzuek antza handiagoa izan dezaketela zientzia aplikatuetan,...
-
2. Maren Martinez de Rituerto: Kirola, pertsona guztientzat da errezeta ona
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien (JFKZ) gradua egin zuen Maren Martinez de Rituertok (Tolosa, 1998) eta ohikoaren kontra osasun arloan ari da lanean. Orain gutxi arte soinketa irakasle edo entrenatzaile izateko irtenbidea zuten ikasketa hauek, baina orain gutxi, nutrizionista edo...
-
1. Oihane Cantero: Ikerketan beti dago aurrera segitzeko modua
Adimen artifizialaren arloan lan egiten du Oihane Cantero Dominguezek, ikerlaria da Orai zentroan. Hizkuntza naturalaren prozesamenduaren goi-mailako ikerketa egiten du eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Elhuyarren langunean. Informatikan, programazioa ikasten hasi zen eta gustatu...
-
16. Unai Arregi: ''Doktoretzak ez du esan nahi balio batzuk dituzunik''
Unai Arregi, (Tolosa, 1996) Fisikan doktoregaia da Milango Politekinikoko Fisikako sailan, Computational Electromagnetics Lab taldean. Nanoegitura dielektrikoen prozesu optiko ez-linealak aztertzen ditu tesian, metodo analitikoak eta numerikoak erabiliz. Unaik, Fisikako eta Ingeniaritza...
-
15. Olatz Ortega: ''Ez nazazu zapaldu'' proiektuaren garrantzia
Biologoa da Olatz Ortega. Biologia, bizitzaren oinarria jotzen du berak, Ekotoxikologia berriz bizia salbatzeko metodoa. Horregatik bi aztergaiak batu ditu bere ikerketa eta ibilbide profesionalean, planetari kutsaduraren bidez eragiten diogun antsietatateari, ekoantsietateari, bakoitzak nola…
more -
36. Elikadura eta dietak, noren mesedetan?
Esaerak dio "zer jan, hura izan". Askotan, ordea, ez dakigu zer komeni zaigun jatea, zer den guretzat eta ingurumenarentzat onena. Zalantza eta iradokizunak jaso dituztenez, denboraldiko azken atala elikadura eta dietari eskaini nahi izan diote Ana Galarraga Aiestaranek eta Alaitz Ochoa de...
-
35. Lur eta Ilargi ahizpen harremana
Lurra eta Ilargia batera jaio ziren, eta geroztik, harreman estua eta misterioz betea izan dute. Hipotesi zientifiko onartuenaren arabera talka baten ondorioz sortu ziren. Hipotesi horrek azaltzen du, artean eguzki-sistema gazte eta berde zenean, eta gazte gehienak bezala, nahikoa kaotiko eta...
-
14. Aissa Barbarin: ''Portua, zabortegi handi bat da''
Aissa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, EHUn historia ikastea hautatu eta arkeologian murgildu zen.Urpeko arkeologian aritzea, ez zitzaion burutik pasa harik eta, aisialdian…
more -
34. Botiken bigarren aukera arrakastatsua
Viagra sildenafiloaren izen komertziala da. Garatu zutenean, asmoa bularreko angina arintzeko erabiltzea zen. Hain zuzen sildenafiloaren bidez, bularraldera doan odol-fluxua handitu nahi zuten, eta horixe lortu zuten, baina ez bularraldean, baizik eta gizonen zakilean. Entsegu klinikoen...
-
33. Merkatua osasunaren kontra
Jakina da osasunean eta osasun-zerbitzuetatik jasotzen dugun arretan eragin zuzena dutela generoak, besteak beste, sexuak, jatorriak, adinak, bizilekuak, maila sozioekonomikoak, ikasketa-mailak, eta egoera legalak. Osasunaren baldintzatzaile sozialak dira. Baldintza gehiago ere badaude ordea...
-
13. Nerea Vallejo: ''Saguzarrek berezko balioa dute''
Nerea Vallejo López biologoak saguzarrak ditu gogoko. Hain zuzen, haiei buruzko tesia egiten ari da EHUn, eta arrazoi ugari aipatzen ditu, azaltzeko zergatik diren hain animalia interesgarriak: "Jendeak ez ditu ezagutzen, baina ez da hor ez daudelako. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie dago eta...
-
32. Menopausiaren tabuaren kontra
Menopausia prozesu fisiko, psikiko eta soziala da. Azken hilekoa jeitsi denetik urte beteko epea hartzen du definizioz. Baina ez da data batera mugatzen, prozesu bat da, aldaketa hormonalak ekartzen dituena eta horrekin batera aldaketa fisiko eta psikikoak. Aldaketa horiek eragin zuzena dute...
-
31. Mineral kritikoak
Eskura ditugun gailu elektronikoetan eta energia berriztagarrien sorgailuetan, auto elektrikoetan... egun ezinbesteko egiten zaizkigun beste teknologia batzuetan osagai mineralak behar dira eta kritiko bilakatu dira. Datu bat: 2000. urtetik hona, 23 urteotan, historia osoan erregistratuta dagoen...
-
12. Martin Etxauri: ''Artista izatearen zati garrantzitsu bat ikertzea da''
Martin Etxauri artista eta ikertzailea da. Ez du eragozpenik esateko estereotipoetatik kanpo dagoela ikertzaile gisa. Nola nahi, onartzen du artista guztiak direla neurri batean ikertzaile ere, arte garaikidean batik bat."Txo!?" izenez aritzen da bere proiektu artistikoetan "artista izatearen…
more -
30. Mina eta gabezia
Inork ez du minik sentitu nahi. Baina badago mina sentitzeko gai ez den pertsonarik ere, eta ez pentsa hori gauza ona denik. Azken finean, mina ezinbestekoa da bizirauteko eta minik sentitzen ez duten pertsonek arazo larriak izaten dituzte; izan ere mina gure gorputzean zerbait ez dagoela ondo...
-
29. Sexu jazarpena zientzian
Zientzia-mundua ez da burbuila bat, objektibotasunarekin eta neutraltasunarekin erlazionatzen da, eta zaildu egiten du gizarteak pentsatzea eremu horretan ere badagoela sexu-indarkeria, sexu-jazarpena edo boterekeria. Izan ere, zientziaren eremuak oso sistema hierarkikoa du eta gainera prekarioa,...
-
11. Alicia Gascon: ''Maila akademiko handia dago Estatuko Unibertsitateetan"
Biokimikaria da Alicia Gascón Gubieda (Muxika, 1993). Ikasketak EHUn hasi eta, Kanadan jarraitu zituen. Ostera, Ingalaterrara joan zen, masterra egitera eta Birminghameko Unibertsitatean espezializatu zen biokimika zelularrean. Tesia berriz, Newcastlen egin zuen. Egun, EHUko Immunologia,...
-
28. Plastikozenoa
Plastikozenoa terminoa asmakizuna da, "Uhin Ultramoreak" podcastaren atalerako asmatu dute Ana Galarraga eta Alaitz Ochoa de Eribek. Zehazki bi adierari buruz hitz egiteko: plastikozko ozeanoa, eta plastikoaren aro geologikoa. Hondartzetara iristen ari diren plastikozko ale, bolatxo, pellet edo...
-
27. Ilargia zabortegi
Orain arte, keinu erromantikoa izan da norbaitek ilargia oparitzea besteari. Opari pozoindua bilakatzen ari da, ordea, metatzen ari den zabor pilagatik. Izan ere, ilargian 200 tona hondakin dagoela kalkulatu dute. Zehatzago, hamar zentimetro baino gehiago neurtzen duten 23.000 objektu baino...
-
26. Sinestesia, pertzepzio areagotua
Imajinatu zerbait entzutean koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak.Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean,...
-
25. Galtzak jantzi behar, zientzia egiteko
Ez hain aspaldi, zientzia egin nahi zuten emakumeek gizonezkoen itxura eta izena hartu behar izan zuten. Haien adibide dira Jeanne Baret eta Sophie Germain Frantziarrak.Baret botanikari aitzindaria, munduari bira eman zion lehen emakumea bilakatu zen 1774an, eta garaitsu berean, Sophie Germainek...
-
10. Aitor Marcos: ''Nor gara gu naturari prezioa jartzeko?"
Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du, finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Bide horretan, ekonomiaz, ingurumenaz eta gizartearen portaeraz duen ikuspegia aldatzen joan da.Orain, kontsumo jasangarrian ari da egiten doktoregoa, eta, haren ustez, norbanakoen...
-
9. June Madariaga: ''Nautika oso polita da, baina gustatu egin behar zaizu''
Nautika eta Itsas Garraioa graduan, emakumezkoak gutxiengoa dira. Eta are gutxiago dira gradu hori egin ondoren ikerketara jauzia ematen dutenak. June Madariaga Navarro da gutxi horietako bat, eta, aitortu duenez, oso pozik dago bere aukerarekin. Hori bai, ohartarazi du, oraindik ere, itsasontzi...
-
24. Inoiz egin behar ez ziren esperimentuak
Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar.The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro…
more -
23. Txatbotaz maiteminduta
Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonzeren "Her" filman gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur…
more -
22. Fentaniloaren krisia
Fentaniloa, opioide sintetikoa da, oinazearen kontra eraginkorra dosi txikietan, baina arrisku handikoa oker erabilita utzi ditzakeen albo-kalteengatik. Dagoeneko krisia eragin du AEBn eta Kanadan, eta milaka pertsona hiltzen ditu urtero, gaindosiz eta beste droga batzuekin nahasteagatik.Europan...
-
8. Jose Luis Larrañaga: ''Denon arteko elkarlanak emaitza biribiltzen du''
Zientziaren eta artearen artean bereizketa zurruna egiten da askotan. Jose Luis Larrañaga Odriozola Arte Ederretako irakaslea da EHUn eta berak frogatu digu lotura estua dagoela bi arlo horien artean adibide erakusgarri baten bidez. Donostiako Maria Kristina zubian egindako zaharberritzea da...
-
21. Hilekoaren negazionismoa
Hilekoa munduko biztanleen erdiek beren bizitzaren herenean izaten du eta hala ere gai ezezaguna da, zientzialari askorentzat ere. Zenbait ikerketa argitaratu dira azkenaldian. Harrigarrienak ez dira emaitzak, orain arte ikerketu ez izana baizik. Adibidez, zergatik ditugun apetak edo kapritxoak...
-
20. IgNobel sariek ipurdia bistan
Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren...
-
7. Sara Fernandez Uria: ''Fisikari izateko ez dago jenioa izan beharrik''
Kosmologoa da Sara Fernández Uria, egun, doktorego-tesia egiten ari da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Grabitazioa eta kosmologia kuantikoaren inguruan ari da ikertzen eta iaz, egonaldia egin zuen AEBko Penn State Unibertsitatean ikerkuntza-lerro horretan sakontzeko.Argi esan dio Ana...
-
19. Argaltzeko farmako miragarriak
Sare sozialetan bolo-bolo dabiltza argaltzeko botika miragarriak. Hainbesteko eskaerarekin, diabetikoek, benetan farmakoak behar dituztenek zailtasunak izan dituzte hauek eskuratzeko. Eta ez da hori sortzen duten arazo bakarra, ezta gutxiagorik ere. "Uhin Ultramoreak" baliatu dituzte farmako…
more -
6. Ibane Aizpurua: ''Zein da estresa eta osasuna konektatzen dituen sistema?''
Miamin harrapatu dugu Ibane Aizpurua Perez. Izan ere, psikoneuroimmunologiaren arloan ari da tesia lantzen eta Miamiko Unibertsitatean egonaldia egiten ari da horretarako.Bularreko minbizia duten emakumeengan ikertzen du. Zehazki, gizarte-laguntzako esku-hartzeek estresean nola eragiten duen eta...
-
5. Arrate Santaolalla: ''Mundua hobetzeko ikertzen dugu''
Zer egin dezakete ikerketak eta teknologiak ingurumena hobetzeko? Horri buruz hitz egin dugu Arrate Santaolalla Ramírez ikerlariarekin "EHU - Ekinean" podcastaren atal honetan. Izan ere, egungo gizartearen kezka nagusietakoa da ingurumena eta denok egin dezakegu ekarpena hobetzeko.Arrate,...
-
18. Giza espeziearen diseinu akatsak
Nolatan daude hain agerian gizonen genitalak horren zaurgarriak izanda? Zergatik dira hain mingarriak erditzeak emakumeontzat? Eboluzioak funtzio jakinetarako diseinurik egokiena lortu du. Batzuetan, baina, diseinu horrek albo-ondorioak ditu, ez hain egokiak. Diseinu-akatsak dira, nolabait. Hala,...
-
4. Dorota Krajewska: ''Euskararen ikerketan, dena egiten zait interesgarri''
Poloniarra da Dorota Krajewska, eta bere herrialdean linguistika ikasten ari zela sortu zitzaion, lehen aldiz, euskarara hurbiltzeko aukera. Aukerari heldu, eta hurbiltzetik murgiltzera egin du jauzi, eta, orain, ikerketagai du hizkuntza hau. Dorotaren esanean, bera bezalako ikertzaileek gauza...
-
3. Borja Doncel: ''Adinkeria zabalduago dago sexismoa eta arrazakeria baino''
Borja Doncel erizaina da eta estereotipoak hausten ditu. Garbi zuen, erizain izan nahi zuela. Eta, justu, bestelako estereotipo eta diskriminazio-mota bat ezabatzeko lanean ari da, ikerketan eta praktikan: adinkeria.Adinekoen kontrako diskriminazioari deitzen zaio adinkeria. Doncelek, haren...
-
2. Amaia Iparragirre: ''Matematika gure gizartearekin zuzenean lotuta dago''
Matematikaria da Amaia Iparragirre Letamendia (Azpeitia, 1994). Amaiak eredu aurresaleen balidazio eta garapena aztertzen du. Alegia, egoera jakin batetik abiatuta, aurreikuspenak egiteko balio duten ereduetan. Gizartean erabilera anitza duen tresna da eta ez du ulertzen nolatan duen matematikak...
-
1. Irene Lafuente: ''Osasuna ahoan hasten da"
"EHU - Ekinean" podcastak erdigunetik kanpora dauden ikertzaileak ditu gune, batez ere ikerlari emakumeak zientzia eta teknologiaren arloan sistematikoki alboratuak izan direnak. Hilero ikerlari bat ezagutzea da helburua, ikusgarri egitea beren lana.Odontologia ikertzen du aurreneko gonbidatuak....
-
Idoia Mujika: Betelgeuse izarra
Betelgeuse izarraren inguruko argi-ilunak izan ditugu Zientzia Gosarian. Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentruko Komunikazio arduradunak izarraren inguruko ikerketen berri eman digu.
-
17. Bikini operazioa: ''Osasuna gorputz forma askotan egon daiteke''
Argal egotea eta osasuntsu egotea sinonimotzat jotzen dira, beti ez da horrela izaten, ordea. Uda atarian ohikoa da bikini operazioa egitea. Haren helburua pisua galtzea eta itxura aldatzea izaten delarik. Argal egoteak, ez du esan nahi, ezinbestean, osasuntsu egotea. Eta gainpisua izatea ere ez…
more -
Idoia Mujika: Droga Brontze Aroko Menorkan
Historiaurreko Europan duela hiru mila urte inguru drogen kontsumoaren zuzeneko ebidentzia bat dokumentatu ahal izan dute lehen aldiz, Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak Zientzia Gosarian azaldu duenez. Giza ilearen analisitik abiatuta lortutako emaitzak dira jasotakoak.
-
Amaia Arregi: Astronomia Virginia Garcia astronomoaren eskutik
El Palo de Eratóstenes - Zientzia Elkarrizketak zikloa abian jarri du Aranzadi Zientzia Elkarteak herritarren artean astronomiari buruzko ezagutza zabaltzeko. Astronomian, astrofisikan, kosmologian eta hurbileko beste eremu zientifiko batzuetan oinarritutako zientzia-dibulgaziozko programa irekia...
-
Idoia Mujika: Clair Patterson, mundua berunetik eta berak eragindako kutsaduratik libratu zuen pertsona
Berunaren Aroan bizi izan zen Clair Patterson. Metal hori nonahi zegoen: hodietan, kristaletan, etxeko tresnerian, kontserba-latetan, baita jostailuetan ere. Eta, batez ere, gasolinaren igorpenetan. Idoia Mujika Materiaren fisika Zentroko komunikazio arduradunak Pattersonek egindako ikerketaz eta...
-
16. Plazeboak eta nozeboak
Plazeboaren kontrakoa da nozeboa, alegia, eragin ahalmenik ez duen zerbaitek kalte egitea. Bi efektuei buruzkoa da "Uhin Ultramoreak" podcastaren 16. atala.Denok ezagutzen dugu plazebo-efektua zer den. Tratamendu edo substantzia batek gugan eragiten duen eragin baikorra. Zerbaitek on egingo…
more -
Amaia Arregi: Lynn Margulis, eboluzioa hankaz gora jarri zuen biologoa
Lynn Margulis biologo ebolutiboaren, XX. mendeko ezinbesteko zientzialariaren, lana eta ekarpen zientifikoa izango dugu mintzagai Zientzia Gosarian. Amaia Arregi, Donostia International Physic centerreko zientzialaria eta komunikazio arduradunak eman ditu xehetasunak.
-
15. Hegazkinen arrasto susmagarriak. Zer dira? Zer dago atzean?
Hegazkinek zeruan uzten dituzten arrastoak susmagarritzat jotzen dituzte batzuek. Azkenaldian, chemtrailak hizpide dira. Zer dira benetan, eta zer dago haien atzean?Denetik entzun dugu: hegazkinek sortzen dituzten arrasto horiek klima aldatzen ari direla: euria eginarazten dutela; eta kontrakoa…
more -
Amaia Arregi: Hiru pertsona desberdinen DNArekin jaiotako haurra
Pertsona desberdinen DNArekin ernaldutako lehenengo haurtxoa jaio da Erresuma Batuan, sendaezinak diren gaixotasunak saihesteko medikuek erabilitako teknika berritzaile bati esker, Amaia Arregi Donostia Internation Pysicj Centerreko zientzialaria eta komunikazio Arduradunak Zientzia Gosarian…
more -
Idoia Mujika: Lurreko nukleoaren moteltzea eta Inge Lehmann
Orain arte pentsatzen zen barne-nukleoa mantua eta azala baino pixka bat azkarrago biratzen zuela, horri "supererrotazio" esaten zaio; eta, beraz, urtero gradu hamarren bat inguru aurreratzen zen. Ikerketa berri baten arabera, nukleoak frenatu egin du, kanpoko geruzen errotazio-abiadura bera…
more
We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.
No matches for "" in this podcast's transcripts.
No topics indexed yet for this podcast.
Loading reviews...
Loading similar podcasts...