EPISODE · Sep 30, 2012
X10: Bidaietako pasartetxoak (II)
from Xerezaderen Artxiboa · host Xerezaderen Artxiboa
X10 izenaz ezagutzen den euskal kale artista anonimoari hormek berba egiten diote, eta berak, hain jator, esprai lurrinez kontatzen dizkigu han-hemenka lurrak eta paretek xuxurlatu dizkioten istorioak. Gainera, Telegarraio miragarriaren jabea izateagatik-edo, X10ek askotxo bidaiatzen du. Ibilera horietatik hitzezko pintzeladak ere ekartzen ditu bueltan, “bidaietako pasartetxoak” deritzenak: hainbat tokitan ikusi, bizi eta sentitutako true storiak biltzen dituzten paragrafo eta esaldi bildumak. Bi platereko menuko bigarren platerean El Salvador, Mexiko, New York, Istanbul eta Israel eta/edo Palestinako ahalmentxoak dastatzeko parada izango duzu, guztiak ere X10en beraren ahotsean. Irudia: “Bi mundu”, Katherine Dreier (1930)
NOW PLAYING
X10: Bidaietako pasartetxoak (II)
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.