Urteko momenturik onenak podcast artwork

PODCAST · society

Urteko momenturik onenak

Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol ihardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak.

  1. 11

    11. Mikel Oyarzabal: Reala errege kopako txapeldun!

    Errege Koparen finaleko goleatzailearekin, Mikel Oyarzabalekin (Eibar, 1997) gogoratu dugu 34 urteren ondoren Realak irabazitako titulua. 2021eko apirilaren 3an Sevillako La Cartuja estadioan jokatu zen final hori Athletic aurrez aurre zuela.Errege Kopako finalaz, finala atzeratzeko hartutako erabakiaz, bezperako egunez, partidaz, ospakizunez… Oro har, bizitako momentu historiko horren inguruan izandako sentipen eta bizitakoez aritu da Maitane Urbieta jokalari eibartarrarekin.

  2. 10

    10. Iraia Iturregi: ''Ez da ideala, baina batzuetan teilatutik hasi behar da eraikitzen''

    Iraia Iturregi (Bilbo, 1994) Atlhetic-eko entrenatzailea da egun, aurrez futbolari batek bete ditzaken beste postuak bete izan ditu, kapitain eta jokalari. Athletic-eko emakumezkoen taldeak maila gorena izan duenean gainera. Urtea darama egungo taldearen arduradun eta hain zuzen ere goreneko mailara bidean taldea jartzeko helburuarekin lan egiten du. Logroñoko partida da 2021ak utzi dion unerik gozoena, hantxe eman ahal izan ziolako arnasa taldeari mailari helduko ziotela bermatu ahal izan zutenean.Iturregiren iritzirako, eskarmentu handiko jokalariak eta belaunaldi berriak izateak ematen dio oreka futbol talde bati egoera zailetatik atera ahal izateko. Egoera hori ez da beti lortzen, ordea. Bilbotarrak, Athletic-en irudiari heltzeko ahaleginean jarrituko du taldearekin batera, errespetua merezi duen taldea gidatzen baitu.

  3. 9

    9. Maialen Chourraut: ''Zilarra falta zitzaidan, erabat aseta nago orain''

    Hirugarren domina olinpikoa lortu du Maialen Chourrautek (Donostia, 1983) Tokyoko Joko Olinpikoetan. Ziklo olinpiko zaila izan dela aitortu digu podcastean, gorabehera askokoa, zaila fisikoki zein emozionalki. Saria izan du ordea sufrimenduak, beste domina olinpiko bat poltsikora, falta zitzaion zilarra.Etorkizunean dauzkan erronkei buruz ere hitz egin du Lasarte-Oriako piraguistak Jon Altunarekin.

  4. 8

    8. Naiara Diez: ''Saskibaloia nik nahi nuen momentuan uztea oparia niretzat''

    Naiara Diezezek (Altsasu, 1987) hamabost urteren ostean, Lointek Gernikako kapitainak, ibilbide profesionala amaitzea erabaki zuen 2021eko martxoan.Denboraldia amaitu gabe zegoen momentu horretan, eta Lointek Gernika Europako txapelketan sartuta. Hala ere, 34 urteko altsasuarrak argi ikusi zuen hura zela momentu egokia. Ondo mamitutako erabakia izan zela aitortu digu, eta pozik dagoela hartu izanarekin. Izan ere, berak erabaki du noiz utzi saskibaloia, eta hori ez da erraza izaten kirolari profesionalen kasuan.

  5. 7

    7. Alba Menendez: “Liga txapelketa partidarik galdu gabe irabazi genuen. Zaila bezain polita''

    Alba Menendez (Zarautz, 1991) Super Amara Bera Bera taldeko kapitainak ez du erraz ahaztuko 2020-2021 denboraldia. Eskubaloi Ligako txapeldun izan dira, areago, ligako partidarik galdu gabe lortu dute emaitza hori eta lorpena "zaila bezain polita da" taldekideentzat.Super Amara Bera Berak garaipenen uzta handitu du 2021an zehar. Izan ere, Donostiarrak 2020-2021 denboraldiko Liga txapeldunak izan dira bigarren urtez jarraian. Momentu gozoa ari da bizitzen taldea; azken bederatzi urtetan zazpi Liga txapelketa irabazi dituzte. Denboraldi berria ere indartsu hasi dute, sailkapeneko líder dira eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute Imanol Alvarezen neskek eta emaitza horiek indarra ematen die emaitzak lortzen jarraitzeko.

  6. 6

    6. Iñigo Llopis: ''Oraindik ez naiz kontziente, domina paralinpikoa nirea da'

    Iñigo Llopisek (Donostia, 1998) zilarra eskuratu du 2020eko Joko Paralinpikoetan. Egun hura gogoratu dugu, sentitu zuen poza. Tokioko Joko Paralinpikoak COVID-19ak baldintzatu zituen erabat, eta han bizitakoaren berri eman dio Jon Altunari. Dagoeneko Paris 2024 begiz jota dauka igerilari donostiarrak.

  7. 5

    5. Karmele Gisasola: Edozerekin ausartzen den herrikirolaria

    Karmele Gisasola (Mallabia, 1994) Zelai III.ak urte oparoa izan du herri kiroletan 2021an. Garaipen sorta ikaragarria egin du. Batzuk nabarmentzekotan Pentatloia eta Sherpako finala aipatuko ditugu. Kirolari ase-ezina da herri kirolaria eta erreferente da oinordeko izango dituen belaunaldietako kirolarientzat. Berak izan ez dituen erreferente horietakoa. Umila da Mallabiarra baina, aitaren bidetik, ez da kokiltzen harria edo ingudea jaso, txingak eraman edo eta trontzan edo aizkoran aritzeko. Gisasolak, pozik hartu ditu emakumezkoek herri kirolean aritzeko eman duten pausua, bai kopuruz bai eta kalitatearen aldetik ere.

  8. 4

    4. Damaris Egurrola: Urtebete Europako talderik boteretsuenean

    Damaris Egurrola (Orlando, AEB, 1999) futbolari bizkaitarrak Lyongo Olimpiken urtea osatu du dagoeneko. Talde frantziarrak 2021eko urtarrilaren 20an egin zuen ofizial Damaris Egurrolaren fitxaketa 2024 arte.Lyongo Olimpikek 100 000 euroko etete klausula ordaindu zuen Damarisengatik, Everton utzi, eta Lyonen joka zezan. Aukera iritsi zitzaionean jokalari bizkaitarrak ez zuen zalantzarik egin, maleta prestatu, Ingalaterra utzi eta Frantziarako bidea hartu zuen. Lehen denboraldian ez du titulurik irabazi baina hamaikakoan tokia egin du.

  9. 3

    3. Odei Jainaga : ''Joko Olinpikoetan lesionatuta lehiatu nuen, baina ahaztezina izan zen''

    Urte berezia izan da Odei Jainaga (Eibar, 1997) xabalina jaurtitzailearentzat, momentu onak eta txarrak izan ditu bere kirol urteak. Ozta-ozta, azken unean lortu zuen Joko Olinpikoetarako txartela, baina sorbaldako lesioak galarazi zion bere mailarik onena ematea.Dena den, lortutakoaz harro hitz egin du Jon Altunarekin izan duen solasaldian.

  10. 2

    2. Andoni Iruretagoiena: ''Diesela naiz, eta ez gasolina''

    Andoni Iruretagoienak (Aia, 1993) pentatloian nabarmendu du aurten bere burua. 2021ean buruz buruko finala irabazi du Azpeitian eta bi bitakoa ere eskuratu du. Ez da harri jasotzailea, ezta aizkolaria ere, baina ondo moldatzen da esparru bietan. Kirolari erregularra da, bete betekoa, "diesela naiz eta ez gasolina" esan digu aiarrak patxada osoz.Ez du bere burua behar baina gehiago estutzen eta horrek emaitza hobeak ematen dizkio, hala aitortu dio Xabier Muruari "Urteko Momenturik Onenak" podcastean.

  11. 1

    1. Urteko apustua: Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua, segan eta aizkoran

    2021ren laburpena egiten hasteko, ekainaren 26ra egin behar da atzera. Leitzako Martin Borda baserriko zelaietan jokatu zen urteko apostu nagusia. Julen Gabirondo (Urnieta, 1989) eta Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977), nor baino nor, aizkora eta sega uztartuz.Julen Gabirondok lortu zuen garaipena, bi orduko lanaren ostean eta 669,5 kiloko aldeaz. 20 kanaerdiko moztea izan zuten lehen egin beharra. Zalduak aurretik amaitu zuen, baina tarte oso txikiaz; 12 segundo baino ez. Julen Gabirondo, segalaria da berez, eta nagusitasuna erakutsi zuen bere lanean. Bi ordu osatu arteko lana egin zuten, urnietarrak 3635,5 kilo belar moztu zituen, Zumarragakoak, aldiz, 2966.Pandemia tarteko, antolakuntza lanak zaildu egin ziren eta ia azken unean zelaia ere aldatu behar izan zuten. Hala ere, herri kirolzaleak bikain erantzun zuen, antolakuntzaren arabera 1000 lagunetik gora bildu ziren apustuan.

Type above to search every episode's transcript for a word or phrase. Matches are scoped to this podcast.

Searching…

We're indexing this podcast's transcripts for the first time — this can take a minute or two. We'll show results as soon as they're ready.

No matches for "" in this podcast's transcripts.

Showing of matches

No topics indexed yet for this podcast.

Loading reviews...

ABOUT THIS SHOW

Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol ihardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak.

HOSTED BY

EITB Radio Televisión Pública Vasca

Produced by EITB Media

CATEGORIES

Frequently Asked Questions

How many episodes does Urteko momenturik onenak have?

Urteko momenturik onenak currently has 11 episodes available on PodParley. New episodes are automatically indexed when they're published to the podcast feed.

What is Urteko momenturik onenak about?

Kirolari ezagunek urtean zehar beren kirol ihardueran izan dituzten une gogoangarrien berri eman digute. Esfortzuaren ondorengo emaitzak dira, batzuetan emaitza onak eta beste batzuetan ez. Esfortzuak ez duelako beti saria izaten, bai ordea eskarmentua. Elkarrizketa bitartez euren azalpenak.

How often does Urteko momenturik onenak release new episodes?

Urteko momenturik onenak has 11 episodes. Check the episode list to see recent publication dates and frequency.

Where can I listen to Urteko momenturik onenak?

You can listen to Urteko momenturik onenak on PodParley by clicking any episode. We provide an embedded audio player for direct listening, and you can also subscribe via your preferred podcast app using the RSS feed.

Who hosts Urteko momenturik onenak?

Urteko momenturik onenak is created and hosted by EITB Radio Televisión Pública Vasca.
URL copied to clipboard!