EPISODE · Dec 24, 2021 · 13 MIN
1. Urteko apustua: Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua, segan eta aizkoran
from Urteko momenturik onenak · host EITB Radio Televisión Pública Vasca
2021ren laburpena egiten hasteko, ekainaren 26ra egin behar da atzera. Leitzako Martin Borda baserriko zelaietan jokatu zen urteko apostu nagusia. Julen Gabirondo (Urnieta, 1989) eta Xabier Zaldua (Zumarraga, 1977), nor baino nor, aizkora eta sega uztartuz.Julen Gabirondok lortu zuen garaipena, bi orduko lanaren ostean eta 669,5 kiloko aldeaz. 20 kanaerdiko moztea izan zuten lehen egin beharra. Zalduak aurretik amaitu zuen, baina tarte oso txikiaz; 12 segundo baino ez. Julen Gabirondo, segalaria da berez, eta nagusitasuna erakutsi zuen bere lanean. Bi ordu osatu arteko lana egin zuten, urnietarrak 3635,5 kilo belar moztu zituen, Zumarragakoak, aldiz, 2966.Pandemia tarteko, antolakuntza lanak zaildu egin ziren eta ia azken unean zelaia ere aldatu behar izan zuten. Hala ere, herri kirolzaleak bikain erantzun zuen, antolakuntzaren arabera 1000 lagunetik gora bildu ziren apustuan.
Embed this episode
NOW PLAYING
1. Urteko apustua: Julen Gabirondo eta Xabier Zaldua, segan eta aizkoran
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.