EPISODE · Dec 1, 2023 · 1H 34M
11. Nøgen taldea: Donostiako Santa Klara uhartea Eibarrena da?
from Benetan zabiz? · host EITB Radio Televisión Pública Vasca
Euskal Herria bitan zatitzea lortu du atal honetan Nøgen musika taldeak: Bilbo edo Donostia, Donostia edo Bilbo. Nongoak dira izatez San Tomasak? Nongo jaiak dira hobeak? Non daude talo hoberenak? Badirudi Nøgeneko musikariek gehiago dakitela Euskal Herriko historiaz akordeez baino. Tira, akordeez ere asko dakite eta horri buruz ere sekretu asko kontatu dizkigute: estilo aldaketa prozesuan al dago Nøgen?Talde donostiarreko Markel eta Olatz etorri dira Benetan zabiz?-en txoko zoragarrira, eta ez dira esku hutsik etorri: "Aben Cirkel" diskaren biniloa oparitu diete gure saltserei! Zer kontatzen du disko berriak? Nondik dator Nøgen izena? Badute erritual berezirik kontzertuen aurretik egiten dutena? Zein da inoiz gertatu zaien anekdotarik bitxiena? Eta garrantzitsuena: Donostiako Santa Klara uhartea Eibarrena da?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.
NOW PLAYING
11. Nøgen taldea: Donostiako Santa Klara uhartea Eibarrena da?
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.
Similar Podcasts
No similar podcasts found.