1976. urtean sortu zan episode artwork

EPISODE · Jul 16, 2026

1976. urtean sortu zan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Euskal Herriko lehen mendi gidari agentzietako batek mende erdiko ibilpidea ospatzen dau aurten. 1976an sortu eban Felipe Uriartek Mendiak eta Herriak alkartea, eta ordutik milaka mendizale gidatu dabez Euskal Herrian, Alpeetan, Himalaian eta munduko beste hainbat menditan. Urteurrenagaz batera, Bai Euskarari saria be jaso dabe, euskerearen alde egindako ekarpena autortzeko. Felipe Uriarteren esanetan, agentzia Everestera egindako espedizino baten ondoren sortu zan, mendia ogibide bihurtzeko ametsari forma emoteko. Hasieratik argi izan eben jarduera euskeraz garatuko ebela, eta urte honeetan guztietan mendizaletasuna ez eze, bidaiatzen dan herrialdeetako kultura eta hizkuntzak ezagutarazotea be izan dabe helburu. Mendiak eta Herriak-ek mundu osoko mendietara eroaten dauz taldeak, baina gidaritzaren lana mendira igon aurretik hasten dala azpimarratzen dabe. Ibilpideak presteteaz gain, parte-hartzaileei materialaren inguruko aholkuak emoten deutseez eta bisitauko dabezan herrialdeen kultura eta ohituren barri be eskaintzen deutsee, mendia esperientzia oso baten barruan ulertuta. 50 urteko ibilpidearen autortzagaz batera jasotako Bai Euskarari saria poz handiz hartu dabe. Uriarteren ustez, autortzak erakusten dau euskerea edozein esparrutan erabili daitekela, baita mendizaletasunean eta nazinoarteko espedizinoak antolatzerakoan be. Agentziak etorkizunean be mendia, kulturea eta euskerea eskutik eroaten jarraitzeko asmoa berretsi dau.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 16, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

1976. urtean sortu zan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 16, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!