EPISODE · Aug 11, 2026
2.600 abonadugaz amaitu dau 2025-2026 denporaldia
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Bilbao Orkestra Sinfonikoak jarduera beteko uda dauka aurretik. 2025-2026 denporaldia balorazino positiboagaz amaitu ostean eta 2.600 abonadugaz, BOSek bere maximo historikoen inguruan itxi dau denporaldia, eta garagarrileko atsedenaldiaren ostean barriro ekin deutso jardunari. Iñigo Alberdi BOSeko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu dau gogotsu heldu deutsiela udako hitzorduei. Datozen asteetan, BOS Donostiako Musika Hamabostaldian Euskadiko Orkestragaz batera arituko da, Santanderreko Nazinoarteko Jaialdian parte hartuko dau eta Bilboko Aste Nagusian Urtz taldeagaz joko dau. Irailean, besteak beste, Sigur Rós talde islandiarragaz batera be eskainiko dau kontzertua Euskalduna Bilbaon. Udako egitarauaren barruan, Bizkaiko hainbat herritara be helduko da orkestra. Alberdik azaldu dau BOSen bokazinoa "Bizkaia guztiko orkestra izatea" dala, eta etorkizunean herrietan presentzia handiagoa izatea gura dabela. Orkestra osoagaz joteko leku egokiak topetea beti erraza ez dan arren, formatu txikerragoak erabilita herri gehiagotara heltzeko aukerea ikusten dabe.
Embed this episode
NOW PLAYING
2.600 abonadugaz amaitu dau 2025-2026 denporaldia
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.