20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak episode artwork

EPISODE · Jul 17, 2026

20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Eu Kids Online sarearen azken txostenak ohartarazo dau haur eta nerabeek gero eta konfiantza handiagoa dabela Adimen Artifizial Sortzailearen erantzunetan. Azterlanaren arabera, tresna hori, batez be ikasteko, lanak egiteko eta informazinoa bilatzeko erabiltzen dabe, baina erabilerea horrek pentsamendu kritikoa ahultzeko arriskua be badakar. Europako 20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak, eta espainiar estatuko gazteen erabilerea be jaso dau. Txostenaren arabera, Espainian galdetutako gazteen % 23k Adimen Artifiziala erabiltzen dau idazlanak egiteko, % 29k testuak laburtzeko edo azaltzeko, eta gero eta gehiago dira gomendio pertsonalak edo babes emozinonala bilatzeko be erabiltzen dabenak. Nekane Larrañaga ikertzaileak azaldu dau, halan da be, tresnak aukera ugari eskaintzen dauazala, baldin eta laguntza lez erabiltzen bada eta ez ikaskuntza-prozesua ordezkatzeko. Ikertzaileek ohartarazo dabe kezkarik handiena gazte askok Adimen Artifizialak emondako erantzunak egiazkotzat hartzea dala, informazinoa kontrastatu barik. Horregaitik, ezinbestekotzat jo dabe pentsamentu kritikoa eta gaitasun digitalak indartzea, bai ikastetxeetan bai familietan, teknologia horren erabilerea arduratsua sustatzeko.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 17, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

20 herrialdetako 25.000 haur eta neraberen datuak aztertu dauz ikerketak

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 17, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!