EPISODE · Aug 27, 2026 · 0 MIN
Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Lekeitioko Zinemazaleak Elkarteak botako dau aurtengo San Antolin jaietako txupinazoa, herritarrek halan erabagita. Bozketan mila boto baino gehiago jaso dira, eta alkarteak urteotan herrian egindako lana eta kulturarekiko konpromisoa autortu gura izan dabe. David Madarieta Zinemazaleak Elkarteko presidenteak azaldu dauenez, gaur egun 827 bazkide inguru daukaz alkarteak. Horrez gain, hainbat boluntario taldek laguntzen dabe asteburuetako zinema saioetan, takilan zein bestelako zereginetan. Alkarteak programatzaile, informatiko eta bestelako laguntzaileak be badaukaz, eta herriarentzako sortutako proiektu zabala dala nabarmendu dau. Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko. Orduan, ikusgarri zinema digitalizatzeko behar zan inbertsinoari aurre egiteko crowdfunding kanpaina jarri eben martxan, eta 500 lagunetik gorako babesa lortu eben. Ordutik, zinema emonaldiak ez eze, bestelako kultur jarduerak be antolatzen dabez. San Antolin jaietako txupinazoa botateaz gain, pregoia be prest daukie dagoeneko. Aurten, lehen aldiz, zeinu hizkuntzako interpretea egongo da ekitaldian, eta horregaitik testua aurrez bialdu behar izan dabe. Madarietak nabarmendu dau herritarren autortzea pozik hartu dabela eta jaietako hasiera momentua berezia izango dala alkartearentzat.
Embed this episode
Ready to play
Alkartea 2013an sortu zan, Lekeitioko zinema eskaintzeari jarraipena emoteko
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.