Alkate zaharra edo alkate berria episode artwork

EPISODE · Nov 3, 2025 · 3 MIN

Alkate zaharra edo alkate berria

from New Yorkeko munduak

Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian. Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du Mandanik, baita ezkertiarren artean ere. Sareak mugitzen badaki, eta diskurtso argia du: alokairuak izoztu, autobusak musutruk, eta entzun, jendeari entzun. Aurkari izango du Andrew Cuomo. Cuomo New Yorkeko Estatuko presidente demokratia izan zen pandemian, jendea lasaitzen zekiena, egunero egiten zituen agerraldietan. Baina akatsak izan zituen: gaixoak eta edadetuak toki berean jarrita, milaka hildako utzi zituen kudeaketak. Eta gero, haren jarrera sexista, epaileek libre utzi arren emakume gehienek –eta gizonezko batzuk ere bai– barkatu ez diotena. Cuomok galdu egin zituen primarioak Mandaniren aurrean, eta orain independente gisa aurkeztu da, bere aita Mario Cuomok hamarkada batzuk lehenago egin zuen bezala. Baina Mandaniren olatua handiegia da: boluntario ugari ditu atzean, eta alderdi demokrataren aparatua. Inkestetan ere aurretik doa. Cuomo askorentzat esperientzia da, akatsak egin arren, kudeatzen badakiena. Baina politika, pandemia ostean, ez da gestio hutsa. Zerbait gehiago behar du orain jendeak: ilusioa. Eta Mandani hori baino ez da: itxaropena. Dakigun lana, edo ez dakigun asmoa: zein gailenduko? Bihar ikusiko da. Ahaztu baino lehen, ohar bat: Cuomoren aitak galdu egin zuen bere garaian hautagai demokrataren aurrean.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Nov 3, 2025

Embed this episode

NOW PLAYING

Alkate zaharra edo alkate berria

0:00 3:13

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

No similar podcasts found.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of New Yorkeko munduak?

This episode is 3 minutes long.

When was this New Yorkeko munduak episode published?

This episode was published on November 3, 2025.

Can I download this New Yorkeko munduak episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!