New Yorkeko munduak
by Berria
Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Episodes
-
Zortea
Nahiz eta New York Knicksen finalek arreta eta emozio handiagoa piztu, hasi da nabaritzen mundiala New Yorken: iragarkiak, trenak margotuta, eta sarrerak. Estreinako partidan Brasil eta Maroko ikusteko 1.700 dolar da merkeena. Eta finala 8.000. Presidenteak berak, ezohiko zentzu komunaren atake...
-
Fred
Alokairu-eraikin batean bizi gara. Ehun urte baino gehiago ditu. 1914an eraiki zuten. Maiatzero berritzen dira alokairuak eta, ondorioz, bizilagunak ere bai. Guk zortzi urte daramatzagu eraikinean. Europarrak izaki, ez gara erraz etxez aldatzekoak. Behin gustuko etxea aurkituta, eta auzora eginez...
-
Kirmen Jose
Kafea eskatzera joaten naizen bakoitzean izena galdetzen didate kutxan. Errotulagailuarekin idazten dute kartoizko kikaran eta kafea prestatzen duenari pasatzen diote. Prest duenean, izenarekin deitzen du. Jose. Zeure buruari galdetuko diozu zergatik ez dudan Kirmen esaten, Jose baizik. Bada,...
-
Hi and by
“Hi and bye”, kaixo eta agur, esaten zaie lagunekin egiten diren enkontru laburrei. Minutu batzuetan elkarri nola zauden kontatu, eta kito, beste bat arte. Badago hi and bye-rekin lotutako beste kontu bat ere. Kaletik oinez zoazela eta ezagun bat ikusiz gero, geratzeko astirik ez baduzu, nik…
more -
Siri eta Paul ginen
Katie Kitamura idazleak elkarrizketatu zuen Siri Hustvedt Strand liburudendan. Hustvedtek Ghost Stories aurkezten zuen. Bertan kontatzen du Paul Auster senarraren heriotzak sortutako dolua. Berrogeita hiru urtez elkarrekin egon ondoren, duela bi urte hil zen. Ez dut erabiltzen “zendu” hitza…
more -
Judith Butler dela eta
Judith Butler pentsalaria entzutera joan gara PEN World Voices literatura jaialdiko hasierako ekitaldira. Itzal handia hartu du Estatu Batuetan eta munduan, eta demokraziaz hitz egitera etorri da New Yorkera, Villageko eliza zahar batera. “Demokraziaz ari gara, baina demokrazia osorik ez dago…
more -
Ke arteko eguna
Ke arteko egunak deitzen zen Antxon Ezeizaren filma gogoangarria. Hainbat hamarkada beranduago, antzeko zerbait bizi izan dugu New Yorkeko Washington Square plazan.
-
Gerezi-loreak metroan
New Yorkeko parkeetan asko dira loratzen diren arbolak. Udaberri oro, pare bat astez, parkeak lorez lehertzen dira, zelaietan eta adarretan hazten dira, zeru-lurretan. Gereziondoak, sagarrondoak eta bestelakoak, lore zuri, gorri, arrosa eta morez.
-
Ilargiaren bi aldeak
Ostiralean etxean egon ginen, elkarrekin, Artemis ontziaren itzulera ikusten. Seme-alabak ere bai, NASAko irudiei begira. Egia esan, mundu guztia zegoen hari begira, duela mende erdi bezala. Katia Etxezarreta astronautaren hitzak etorri zitzaizkidan gogora. Euskal jatorriko ingeniari mexikar...
-
New Yorken Korrika
Hudson ibaiertzeko Little Island irlaren aurrean elkartu ginen New Yorkeko euskaldunak Korrika hiri handian egiteko. Ehunka lagun: ikasleak, zientzialariak, zerbitzariak, ingeniariak, kazetariak, aktibistak, sukaldariak, artistak. Little Island garai bateko Pier 54, 54. moilan, eraiki berri dute....
-
Korrika urrunetik
Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka. Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta...
-
Etorbidea
Bazterreko delian pasatzen dute droga. Handik igarotzen naiz goizero. Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak. Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere. Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika. Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez. Taldeko gazte batek...
-
Txanponak bi alde
Gure aitaitak ez zuen sekula ulertu zergatik ez nuen derrigorrezko soldadutzara joan nahi. Eta are gutxiago horregatik kartzelara joateko prest nengoela. Berarentzat soldadutza askapen moduko bat izan zen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan, Ondarroatik, bere herritik, ateratzen zen lehen aldia...
-
Elizdorrearen ordua
Goizero joaten naiz Columbia Unibertsitatera oinez. Hango liburutegian idazten dut. Hori da nire goizeko ohitura: gosaldu, etxea hustu, eta tipi-tapa egitea etxetik Columbiaraino, 37 kaleak zeharkatuz. Arratsaldean, literatura eskolak. Baina goiza idazteko dut.
-
Topa!
Asteburuetan ardoa erosten dugu. Ostiral eta larunbat iluntzean edateko. Hemen ez dago hango poteo ohiturarik; asko jota taberna batean geratzen zara, bakar batean, edo etxean. Ardoa auzoko denda batean erosten dugu. Mundu osoko ardoak dituzte, gehienak organikoak edo jasangarriak. Europakoak…
more -
Presidentearen eguna
Gaur, otsailak 16 astelehena, Presidentearen Eguna da Estatu Batuetan. Jatorriz Washingtonen omenezkoa, gaur egun presidente guztiena. Ez dago horko inauterien arrastorik hemen; mozorroak Halloween egunean eta Gabon Zahar gauean janzten dira. Ez dago, beraz, garizuma aurreko ospakizunik. Soilik,...
-
Aitaren erlojua
Iluntzea da. Osteguna. Metroa beteta dator. Jendea lanetik atera eta etxera bidean. Bryant Parkeko geltokian gazte aldra bat sartu da trenera. Gehienak erdiko atetik. Bat bakarra hegalekotik. Bat-batean, taldekoak oihuka hasi dira, hegalekoa ezagutuko balute bezala. Txamarra garestia darama…
more -
Altxorraren bila
Ostiraletan apartamentuetako eraikinek birziklatzeko materialak ateratzen dituzte kalera: altzariak, kartoia eta papera poltsetan; beste batzuetan plastiko gogorrak, ontziak eta latak. Poltsak gardenak dira, kanpotik ikusten da barruan zer dagoen.
-
Pandemia berria?
Galdera hori egin genion geure buruari Trader Joe’s supermerkatura iritsi, eta kanpoan ilara luzea ikusi genuenean. Eraikin osoari buelta ematen zion ilarak, pandemia sasoian bezala. Barrura sartzeko txanda iritsi zenean, ordea, erosle gutxi aurkitu genituen barruan. Ez zegoen jenderik, ez...
-
Irakurketako lagun ezkutuak
Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da:...
-
Gabonetako arbolen usaina
Benetako arbola bat nahi zuen semeak, New Yorken Quebeceko baserritarrek kalean saltzen duten horietakoa. Esaten zidan plastikozko baten karbono arrastoa handiagoa dela, eta hobe dela berariaz hazitako bat, gero konposta egingo dena. Durangoko Gorrotxategi dendara joan ginen, baina han esan…
more -
Besteen gabonak
Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez...
-
Julliardeko kantariak
Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera. Gela batean gaude. Ez dago...
-
Thomas Pynchon dabil solte
Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez...
-
Hori da Patti Smith
Beacon antzokira hurbildu gara Patti Smithen Horses diskoaren 50. urteurreneko ekitaldira. Horses da Smithen ibilbideko lanik bereziena, Van Morrisonen “Gloria” haren bertsio indartsua jasotzen duena. Eszenatokian diskoa grabatu zuten musikari berak zeuden: Smith bera, gitarra jotzailea eta…
more -
Dilistak eta txanpaina
Aurreko astean kontatu zuen familiako taldean izeko Maitederrek. 1975eko azaroaren 20an, Francoren heriotza egunean, ama zain zuela etxean bazkaltzeko, dilista platerkada bat eta txanpaina botila batekin. “Gizon hori ni baino lehen joatea nahi nuen.” Eta horregatik poza eta, ondorioz, txanpaina.
-
Mamdaniren fedea
New Yorkeko alkatetzarako bozak irabazi ditu Zohran Mamdani gazteak. Egozten diote eskumakoek sozialista eta musulmana dela. Musulmanarena harrigarri egiten da, New Yorketik kanpoko aurrerazaleen artean ere. Ideia progresista lotua egon da jainkorik gabeko gizarte bati, Marxek “erlijioa herriaren...
-
Zabarseko okina
Arratsaldez joan gara Zabar’s dendara ogi bila. Okinak esan digu 60 zentimotan dituela bagelak; arratsalde partean merkeago egoten dela ogia, eta aprobetxatzeko. Eskatu diogunean, gure migrari azentuaz jabetu da. Nongoak ginen galdetu digu, eta guk euskal herritarrak erantzun. —Hara, badakit…
more -
Alkate zaharra edo alkate berria
Bihar, asteartez, dira New Yorkeko alkatetzarako bozak. Bi hautagai nagusi daude lehian. Alde batetik, alderdi demokratako hautagaia, Zohran Mandani, 34 urteko gaztea. Aita Columbiako irakaslea, kolonialismoan aditua, eta ama Mira Nair zine-zuzendaria. Gazteen artean babes handia lortu du…
more -
Trenbideko xiringa
Xiringa bat ikusi dut trenbidean botata, 116 kaleko geltokian. Segituan, burura etorri zaizkit haurtzaroko irudiak, heroinaren garaiko nekeak, hiesaren itzal luzea. Gertuko jendea, galtzen, desagertzen. Estatu Batuetan adikzio arazo handia dago. Albisteetan ageri da armada Venezuelako batelak...
-
Katutxoria
Unaik eta Aitziberrek kontatu zidaten Ondarroako Jai Braian tabernan. Karmele filma bota genuen herriko frontoian, eta haren osteko lagun giroan. Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara...
-
Emak bakia New Yorken
Igande goiz eguzkitsua pasatzeko modu egokia, parkea zeharkatu eta MET museora joatea otu zaigu. Han dago Man Ray argazkilari estatubatuarraren atzera begirakoa. Hara abiatu gara, eta Meten sartu. Erakusketaren izenburua When Objects Dream da, gauzek amets egiten dutenean. Man Rayren hamarkada...
-
Berandu iritsi zen
Berandu zen, ordurako lo zeuden zaldiak, zutik, basoaren iluna beren begietan islatzen. Mantela bildu gabe zegoen, ogi apurrak, janaria hozten. Dagoeneko erditu ziren haurdun zeudenak, paseoan zebiltzan gurditxoekin. Irakasleak ezabatu zuen arbeleko formula. Dantzariak kendu zituen oinetakoak...
-
Zer pentsatuko du gutaz?
Zinemalditik itzuli eta biharamunean, Pepe Mujicaren omenezko ekitaldira joan nintzen New Yorken, irailaren 24an. Hamabi urte betetzen ziren Nazio Batuetan eman zuen hitzaldi hura, “Hegoaldekoa naiz…” hasten zena eta mundu osoan itzala izan zuena. Kartelean iragarrita zeuden politikari eta...
-
Parkeko umea
Parkeko umea Oinez egitera atera gara parkera, erdi oinez erdi korrika, udako bekatuak gainetik kentze aldera. Iraileko ilunabarra eder zetorren. Haren argi laruan, jendea jolasean belazeetan, bankuetan irakurtzen, bidezidorretan bizikletaz. Halako batean, ama gazte bat aurkitu dugu gure bidean,...
-
Bidaide isila
Itzuli gara New Yorkera eta, ohi bezala, hantxe eduki dugu gure zain. Ez naiz ari Askatasunaren irudiaz ez, edo txakur, katu edo bestelako etxeko animaliei buruz. Ari naiz gure landareaz. Erosi genuen New Yorkera iritsi bezain laster, zortzigarren urtea izango da aurtengoa, eta geroztik gurekin...
-
Ezusteko pozak
Zapato Azule osteko igande beltzari bukaera duina emateko, eta Mutrikun bainua hartu ondoren, pizza afaltzeko plana egin genuen. Ondarroako Basati pizzategira hurreratu ginen Mutrikutik bueltan. Han pizzak hartu eta autora berriz, etxera bidean. Gure autoak baditu urte batzuk, Volkswagen Touran…
more -
Denon bizitza
JFK aireportura goiz iritsi ginen kontrol guztiak garaiz igarotzeko. Uda bezperetan, bidaiari andana bildua zen bertara eta ilarak luzeak ziren. Kontroletik pasa eta gero, halako batean, konturatu ginen arten pare bat ordu genituela Atlantikoa zeharkatuko zuen hegazkina hartu orduko. Jatetxe…
more -
Etxeko jana
Etxeko jana egiten nien seme-alabei eskolara eramateko. Dilistak, garbantzuak, lekak, Euskal Herriko platerrak. Goizean goiz esnatu eta prestatzen nien dena, motxiletan sartu eta eramaten zuten. Asteburuetarako uzten genituen paella edo lasagna eta bestelako gutiziak. Behin, alabak esan zidan...
-
Sorterrira berriz
Ordenagailu eramangarria izorratu eta konpontzera eraman dut. Dendariak, indiar jatorriko gizon batek, gailua begiratu eta ze urtekoa den galdetu dit. 2017koa, erantzun diot nik, baina ondo ibili da orain arte. Ondo zaindu duzulako. Ez du gauza handia izango, garai hartako Appleak oso onak dira,...
-
Auzoko zapata-denda
Auzoko dendarik antzinakoenetakoa da “Tip-Top Shoes” zapata-denda. 1940an zabaldu zuten 72. kalean eta oraindik hortxe dirau. Antzinakoa izanagatik ez da zaharra, eta ez dabil bezero faltan. Bete-betea egoten da beti, auzoko jendeak han erosteko ohitura du, hiriaren erdialdetako saltoki handiak…
more -
Chicharrillos
65 urte dira gurasoak ezkondu zirela, 1960ko maiatzaren 25ean. Nonbait gure amak abadeari esan zionean Uribeneko Joserekin ezkonduko zela honako hau bota zion elizgizonak, comerás chicharrillos todos los días. (Txitxarro txikiak jango dituzu egunero). Aholkatu zion amari hobe zuela Ondarroatik...
-
Hau ere gertatzen ari da
Auto barruan gaude aparkalekuan. Gidaria unibertsitate-irakaslea da. Kontatu dit aurretik su-hiltzailea eta erizaina izan zela. Gero kazetaria. Orain, idazketa eskolak ematen ditu. Ikasle bati buruz ari zait. Iran aldeko neska bat, doktoretza programa batean sartzea lortu du prestigio handiko...
-
Pulitzer Saria
Fikziozko liburu onenaren Pulitzer saria jaso berri du Percival Everett idazlearen James nobelak. Liburuan Mark Twainen Huckleberry Finn hura berriz kontatzen da baina nobelako pertsonaia den mutiko esklabuaren ikuspegitik. Aurretik, National Book Award sari entzutetsua ere jaso zuen liburuak....
-
Dena jakiten da
"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta...
-
Eskolara berriz
Ezaguna da amesgaizto hori, non eskolara bueltatzen zaren berriz, azterketak gainditu gabe dituzula. Bada, halako zerbait bizi izan genuen pasa den asteburuan. Alabaren bigarren hezkuntzako eskola publikoak, Bard Queens deritzonak, ate irekien eguna ospatu zuen eta izena eman genuen, animatuta.
-
Beste egun bat
Lainotuta esnatu da igandea, eraikinak ia ez ziren ikusten, euri txikiagatik. Zorionez, bazkalosterako saretu egin da zerua, eta eguzki izpiak ere agertu dira tarteka. Riverside Parkera atera gara oinez egitera. Gereziondoen lore zuriak ikusgarri zeuden. Argazkiak ateratzen ari ziren hiritarrak,...
-
Parkera joan naiz
Parkera joan naiz, lorean dira arbola batzuk, ez asko, lotsati oraindik. Badirudi beldur direla haiek ere beren burua agertzeaz. Goiz da eta ez dago inor parkeko bankuetan. Eguzkiak epeltzen hasi duen arren. Eseri egin naiz eta liburua zabaldu dut. Lehen eguna etxetik kanpoko irakurketa egiteko.
-
Arbasoen su txikia
Araba Euskaraz 2025eko kanta egin dugu Mikel Urdangarin eta biok. Kanta landua, mezuak elkarri gurutzatzen ibili baikara luzaroan. Letrak hiru ideia nagusi ditu. Lehenengoa, Araban beti egin dela euskaraz. Eta hor daude aipatuak Landuccik XVI. mendean Gasteizen bildu zituen sei mila hitzak edo...
-
Iowako eklipsea
Iowako nazioarteko idazleen eskolara iritsi berri, 2017ko abuztuaren 21ean, eguzki eklipsea izan zen. Christopher Merrill bertako arduradunak eta gainontzeko irakasleek gertaera ikustera eraman gintuzten, idazleen etxearen patioan bertan, horretarako utzi zizkiguten betaurreko beltz batzuekin....
About this show
Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.
Hosted by
Berria