EPISODE · Sep 1, 2026 · 0 MIN
Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian
from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona
Mendatako martxea eta lasterketea domekan egingo dira, eta antolakuntzea azken prestaketekin dabil buru-belarri. Aurten be hainbat proba izango dira: 42 kilometro inguruko maratoia, 21 kilometroko ibilbidea, 13 kilometroko lasterketea eta umeentzako probea. Ibilbideek Mendata eta inguruko herriak zehartuko dabez, eta parte-hartzaileek Urdaibaiko paisaiaz gozatzeko aukerea izango dabe. Ekitaldia egiteko, guztira, 225 boluntarioren laguntzea izango dabe. Horreek ibilbidea presteteaz gain, izen-emoteetan, hornidura-postuetan eta beste hainbat lanetan jardungo dabe. Izen-emotea irailaren 3ra arte egin daiteke, eta 18 euroko prezioa dauka; besteak beste, hornidura-postuak, dutxak eta bazkaria barruan hartzen dauz. Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian. Izan be, martxeak Mendata eta ingurua ezagutarazteko be balio dau, eta herrian sortzen dauen giroa eta parte-hartzea nabarmendu dabez.
Embed this episode
Ready to play
Antolatzaileek azpimarratu dabe auzolana ezinbestekoa dala ekitaldiak urtez urte aurrera egin daian
No transcript for this episode yet
Similar Episodes
No similar episodes found.