Argazki-artxiboaz gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak... episode artwork

EPISODE · Apr 2, 2026

Argazki-artxiboaz gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak...

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Lau Haizetara irratsaioan, aste honetako tartean, Labayru Fundazioaren argazki-artxiboa izan dogu hizpide. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azpimarratu dauanez, argazkiak memoria kolektiboaren gordailu dira: bizimoduak, ohiturak, jaiak edota lanbideak jasotzen dabez, eta askotan testuak baino argigarriagoak dira. Labayru Fundazioak urteetan osotu dau bere artxiboa, batez be, izaera etnografikoko materialagaz. Argazki asko euren ikerketa-proiektuetan sortutakoa izan dira, baina beste asko, herritarren ekarpenei esker batu dira. Herri edo gai jakin baten inguruko lanak egiten diranean, bertako herritarrei argazkiak eskatzen deutsiez, ondarea dokumentatzeko. Irudi horreen kontserbazinoa da erronka handietako bat. Paperezko argazkietatik hasi, eta diapositiba eta euskarri digitalera arteko materiala daukie, eta guztiak zaintzeko eta eguneratzeko lana etenbakoa da. Digitalizazinoa funtsezkoa bihurtu da: alde batetik, materiala babesteko, eta bestetik, eskuragarritasuna errazteko. Argazkiez gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak, kartelak edo pegatinak. Horrezaz gain, audio eta bideo ugari gordetzen dabez, formatu zaharretatik hasi (kasetak edo zintak) eta gaur egungo euskarri digitaletaraino. Material horren digitalizazinoan be lanean dabilz, galdu ez daitezan.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Apr 2, 2026

Embed this episode

Ready to play

Argazki-artxiboaz gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak...

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on April 2, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!