Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena episode artwork

EPISODE · Sep 9, 2026 · 0 MIN

Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Aitor Uriguenek, Oscar Luquek, Barbara Alonsok eta Jagoba Astondoak aurkeztutako Arratiako zekorra tomateak irabazi dai IV. Euskal Herriko Bertako Tomate lehiaketea. Aretxabaletan egin eben txapelketea joan dan domekan, Tomate Egunaren barruan. Danetara, 96 tomate aurkeztu ziran, eta Maider Larrañaga, Josema Azpeitia, Aitor Buendia eta Iñaki Aierbe epaimahaikideek Arratiako zekorra aukeratu eben onena. Jagoba Astondoak azaldu dauanez, ez eben garaipena itxaroten. Eurek lau tomate bariedade aurkeztu ebezan lehiaketan. Arratiako zekorra tomate txikia da, baina bere ezaugarri nagusietako bat zaporea da. Astondoaren esanetan, "umami zapore hori" da bere berezitasunetako bat, eta ahoan luzaroan geratzen dan zaporea dauka. Astondoak eta Barbarak ortu bat daukie Areatza inguruan, eta etxerako barazkiak landatzen dabez. Tomateez gain, piperrak, bainak, kalabazinak, azak, porruak eta bestelako barazkiak landatzen dabez. Astondoarentzat saria bereziki pozgarria izan da, etxean landatutako tomate batek Euskal Herriko txapelketea irabazi daualako.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Sep 9, 2026

Embed this episode

Ready to play

Arratiako zekorra tomatea, Euskal Herriko tomate onena

0:00 0:02

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

Frequently Asked Questions

How long is this episode of Lau Haizetara?

This episode is 0 minutes long.

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on September 9, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!