Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz episode artwork

EPISODE · Jul 30, 2026

Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Ondarroako kirolaren historia ez da emoitzetan bakarrik idatzi. Argazkiak, kronikak, kartelak eta urteetan zehar bildutako dokumentuak be funtsezkoak dira herri baten kirol ondarea ez galtzeko. Helburu horregaz urteak daroaz Iñaki Beitia ondarrutarrak Ondarroako kirolaren leihoa egitasmoaren bidez herriko kirolaren memoria batu, antolatu eta zabaltzen. Kirolagaz lotura estua izan dau betidanik. Atletismoan hasi zan, saskibaloian entrenatzaile eta sustatzaile moduan jardun dau, eta urte luzez herriko kirolaren kronikak eta emoitzak batu izan dauz. Esperientzia horrek guztiak bultzatuta sortu eban, orain dala hamar urte inguru, sare sozialen bidez, Ondarroako kirolaren historia zabaltzen dauen egitasmoa. Erretiroa hartu ostean, barriz, artxibo historikoa osotzeari ekin eutson. Gaur egun, artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz. Besteak beste, arraunaren historiari buruzko lan monografikoak, Ondarroa Arraun Elkartaren estropaden datuak, herriko kirolarien ibilbideak, argazkiak, emoitzak, sailkapen ofizialak eta askotariko dokumentazinoa gordetzen dauz. Beitiaren esanetan, lan horren helburua ez da datuak pilatzea bakarrik; belaunaldi barriek Ondarroako kirolaren historia ezagutu eta herriko memoria galdu ez daiten laguntzea da. Horregaitik, egunero jarraitzen dau material barriaren bila, artxiboa handitzen eta herriko kirol ondarea guztion eskura jarten.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Jul 30, 2026

Embed this episode

NOW PLAYING

Artxiboak ehundaka orrialdetako ikerlanak batzen dauz

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on July 30, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!