"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan episode artwork

EPISODE · Aug 18, 2026

"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan

from Lau Haizetara · host Ainhoa Llona

Bilboko Konpartsek eta GUKAk "Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan, jaietan euskeraz egiteko aukerak handitzeko eta Aste Nagusia euskaldunentzako gune eroso eta segurua izateko. Maialen Gago Bilboko Konpartsetako kideak nabarmendu dau azken urteetan hainbat pausu emon dabezala euskerearen presentzia indartzeko. Ekimenak jaietako bederatzi egunetatik harago joan gura dau, muntaketa lanetan eta urte osoan antolatzen diran jardueretan be euskerearen erabilerea sustatuz. Euskaldunek euskeraz jarduteko aukerea izateaz gain, hizkuntza ikasten dabilzanek be erabilteko espazioak aurkitzea da helburuetako bat. Horretarako, Bilboko Konpartsek euren barruko hizkuntza-errealidadearen diagnostikoa egin dabe. Javier Arriaga konpartsetako kideak azaldutako datuen arabera, bilkuretan parte hartzen dabenen % 54k egiten dau euskeraz, txosnetan jartzen dan musikearen % 27 inguru da euskerazkoa eta kanpo-komunikazinoaren % 84 egiten dabe euskeraz. Diagnostikotik abiatuta, konpartsek hurrengo urteetarako konpromisoak zehaztu dabez, euskerearen erabileran identifikautako hutsuneak beteteko. Era berean, Bilboko Udala eta ostalaritza zein astialdiko bestelako eragileak be inplikatzera deitu dabez, Aste Nagusian ez ezik, Bilbon be euskerazko astialdirako aukerak handitzeko.

Episode metadata supplied by the publisher feed · Published Aug 18, 2026

Embed this episode

Ready to play

"Aste Nagusian euskera nagusi" dinamikea jarri dabe martxan

0:00 0:00

No transcript for this episode yet

We transcribe on demand. Request one and we'll notify you when it's ready — usually under 10 minutes.

No similar episodes found.

Frequently Asked Questions

When was this Lau Haizetara episode published?

This episode was published on August 18, 2026.

Can I download this Lau Haizetara episode?

Yes. Use the download control on the episode player to save the publisher-provided media file.
URL copied to clipboard!